Sunday, November 30, 2014

Comenigarria?, anaturala?

Dugularic iracurtzen hau titularra

Duintasunaren martxak, 
enplegua aldarrikatzeko 

heltzen zaigu lehenbizitic ze egon dira martcha batzuc baina ez daquigu oraindio zergatic edo zertaraco eguin diran martcha oc. Bada occurritzen zait ze baldin informatu nahi bada iracurlea zergatic edo zer intentionez eguin diran martchac on litzatequeela lehendabizitic -baldin ahal balu structuralqui gure euscarac?- avisatu iracurlea zergatic edo zertaraco eguin diran martcha horiec' gaberic eman azquenean horren arrazoia kin aldarrikatzeko. Halan da ze hori titularra eman ahal zan ere honela

Duintasunaren martxak, 
aldarrikatzeko enplegua 

Nic ez dut ezein dudaric ze hau titularra da yago informativoa ezi lehenengoa. Baina baldin informativoagoa bada zergatic ez da comenigarria? Gainera ez al da guziz naturala euscaraz eta sarri duguna entzuten euscaraz an ahoa hon euscaldunac? Zergatic ez zaio eman behar preferentzia?

Beste possibilitate batzuc era ba daude, h. n., izanic hauec baina batzuentzat heterodoxoac eta ondorioz inaplicableac euscaraz, debecatuac euscaraz

Duintasunaren martxak, 
tzat aldarrikatu enplegua

6 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna:

Akort egonik ere zure iritziaren azpian sumatzen dudan kezkarekin (zein baita segurtatzea mezua izan dadin eginahala diskursivo eta komunikativoa), irudi zaut egun dakarzun adibidea ez dela preseski egokienetarik eta eite gehiago duela harako eltxoak kanoikadaz eho nahi zituen parabolako ehiztariaren kasuarekin. Erran nahi baita, egun dakarzun sintagma hori oso laburra da eta bere laburtasunaren beraren kausaz aski garden eta ulergarri gertatzen zaio irakurle orori, edonork konprenitzen ahal baitu lehen irakurrian. Badakigu gure burmuinak baduela ahalmen mugatu bat informazio atal kopuru maximo bat prozesatzeko, zeinaz goiti arazoak dituen eta ez baita kapable diskursoa ondo jarraitzeko. bainan lau elementuz osatutako sintagma bat edozein giza burmuinek prozesatzen ahal du neholako arazorik gabe, eta hori da preseski dakarzun adibidearen kasua, hain laburra berenaz non funtsean kasik ez baitu muntarik zein den bere osagaien hurrenkera, kasu guztietan gure burmuinak berdin aisa prozesatzen ahal duenaz gain. Zeren, izan dadin:

"Duintasunaren martxak enplegua aldarrikatzeko"

edo izan dadin:

"Duintasunaren martxak' aldarrikatzeko enplegua"

edo izan dadin:

"Enplegua aldarrikatzeko duintasunaren martxak"

esango nuke denak orobatsu direla irakurlearentzat, denak berdin aise konprenigarriak.

Besterik lizate balin lau elementuz osatutako sintagma barik ekar bazeneza adibide bat osagai parrasta batekin moldatua, kasu horretan bai bailegoke alde eta liferentzia nabarmen bat, diskursivitatearen ikuspegitik, antolakera sintaktiko batetik bestera.

Laburtuz, beraz, aldarrikatzen duzun printzipioa zuzena eta egokia zaut, bainan hura ilustratzeko dakarzun adibidea, ez hanbat.

Xabier Erroteta.

Jesus Rubio said...

Hori titularra hon Berria ez da sintagma bat, baizik bi, separaturik kin koma bat.

"Duintasunaren martxak, enplegua aldarrikatzeko"

Lehenengoan zehazten da "thema" (zeri buruz doa mezua), eta bigarrenean "rhema" (zer berri).

Estruktura informativo hori ezin da obviatu noiz analizatzen estruktura hon esaldi bat (are gutxiago noiz esaldi hori izan titular bat).

Eta mezu edo titular horretan abiapuntu informativoa dira "duintasunaren martxak", zein diran ematen ezaguntzat, eta helburu informativoa da esatea ze martxa horiek dute aldarrikatzen zer-eta enplegua, zein dan informazio horren gailurra.

Martxa guztiak dute aldarrikatzen zerbait, eta zentzu horretan aditz hori ("aldarrikatu") ez da hain informativoa nola dan zehaztea zer duten aldarrikatzen martxa konkretu horiek.

Horregatik esan daiteke ze mezu horretan "enplegu" hitza da elementu rhematikoena, informativoena; bigarren rhematikoena izanik "aldarrikatu"; eta hirugarren rhematikoena" litzakelarik "tzat" lotura, zein hobeto luke jokatuko bere paper iragarle-estrategikoa baldin kokatuko arten thema eta rhema.

Beraz, kontuan hartuta zer esan nahi dugun, hobe da Erramunen hirugarren versioa:

Duintasunaren martxak, tzat aldarrikatu enplegua.

Konparatzen badugu azken versio hori eta Xabierrek emandako versio sintetikoa:

"Enplegua aldarrikatzeko duintasunaren martxak"

nik uste ze diferentzia komunikativoa dala nabarmena (alde Erramunen versioa).

Askotan ikusten da nola sintagmak diran eroaten gora eta behera ke(n) valoratu zéin diran horren ondorio informativo-pragmatikoak gain mezua zein nahi dan transmititu. Askotan ahazten da ze esaldiak dira sortzen arren bete helburu komunikativo konkretuak non hitz-ordenak dun ikaragarrizko garrantzia.

Erramun Gerrikagoitia said...

Nic auqueratu nuen dalaco titular hori -Erroteta eta besteoc- jaquinic jada aurretiaz zala ulertzeco erraza (problemaric sortzen ez duena ulertzeco) eta laburra baina nola blog hau da berez eguiteco reflexioneac plano theoricoan hortacoz jarri nuen hemen criticagai. Ikus guenzan -behintzat theoricoqui- ba dirala auquera hobeac informatzeco.

Zeren Errotetac ikusten du problemea arauz-eta luzerea edo laburtasuna hon phrasea. Nic nahi nuen nabarmendu ze laburrean -laburrenean ere- -behintzat thearicoqui- dirala auquera batzuc hobeac ezi beste batzuc.

Halan dut iracurtzen gaur bi titular hauec buruz aizolariac

"Aitzol Atutxak ez dio txapelari ihes egiten utzi"

eta subtitulua duelaric

"Bizkaitarrak ezin izan zuen azkeneko lanera arte Ugaitz Mugertzaren aurkakoa erabaki"

Bi mezu horietan hori etandura hori hobe date evitatu izan balitz nahiz-ta (behintzat lehenengoan) ez du sortzen problemaric ezein ulertzeco. Holan

"Aitzol Atutxak ez dio utzi txapelari ihes egiten"

eta

"Bizkaitarrak ezin izan zuen erabaki azkeneko lanera arte Ugaitz Mugertzaren aurkakoa"

Nahi dudana edo nahico neuquena esan da -aparte luze-laburtasuna- forma edo strictura batzuc dira hobeac informativoqui ezi besteac.

Halan ere dut ircartzen iracurri dudan azquen liburuan Euskararen isobarak ganic Pako Aristi non ari dan ederqui analysatzen euscararen status arloa soil sartu baric ezertan corpus arloan, diolaric esateraco holan (34 or)

"Nafarroa eta Euskal Herria ez dira bi, bat baizik: txanpon beraren bi aldeak."

Non hor -behintzat theoricoqui- aparte luzerea' hobe litzateque holaxe

"Nafarroa eta Euskal Herria ez dira bi, baizik bat: txanpon beraren bi aldeak."

Anonymous said...



Eskerrak derauzkitzuet oroz gain Erramun eta Jesus jaunoi zeren zuen artikuluekin emaiten baitautazue beti gogoetarako gai ugaria, gozoa eta gizena. Azkenik publikatu dituzuen bi mezuekin badudanez zer hausnartu, utziko dut geroko sakonagoko uretan murgiltzea eta mementuz helaraziko dauzkitzuek doi-doia biga konsiderazione presatu.

Lehenik, Rubio jaunari galdatzen deraukot hizpide dugun esaldia sintagma bakarra ote lizatenez baldin komarik ez balu, hunetara:

“Duintasunaren martxak enplegua aldarrikatzeko”

Bigarrenekorik, galdatzen daukot zer aportatzen duen komak berak hobesten duen Erramunen formulan, zein baita hau:

“Duintasunaren martxak, tzat aldarrikatu enplegua”.

Ez ote litzake berdin komarik gabe? Zein da komaren funtzioa horrelako perpaus batean?

Erramun jaunari argitu nahi daukot ederki ulertzen dudala darabilen borroka, zein baita jendeari ikusaraztea badirela antolakera sintaktiko batzuk askoz ere komunikativoagoak ezi beste batzuk, begiratu gabe bakoitzaren luze-laburrari. Ulertzen dut hori perfektuki, Erramun jauna, eta baldin zure sakeari errefera eman badaukot ene komentario laburrarekin, ez da izan zalantzan jartzeko zu baitan bizi den enbeia edo gurari didaktiko premiatsu hori --urrun da--, bainan iradokitzeko eze menturaz arazo gogorrenak agertzen zauzkigula noiz eta sintagmak, esaldiak eta parrafoak konplexuagoak eta luzeagoak diren, erran nahi baita, hanbatenaz arazo zailagoak agertzen zauzkigula eskuarki zenbatenaz perpausak baitira luzeagoak eta konplexuagoak. Gisa bera, ordea, aitor dut esaldi konplexuetan azaleratzen zaukun zailtasun diskursivoa ez dela besterik baizik ondorio eta isla zuzen bat hizkuntzaren unitate txiekienen struktura pospositivoarena, halako gisaz non, funtsean, euskarazko esaldi konplexuek egiten duten gauza bakarra da replikatu, eskala handiago batean, morfema eta antzeko unitate txipienen mailan gobernatzen duten estrategia pospositivo-regresivo berberak. Hori horrela izanik, onartu behar da, logika hotzaren ikuspegitik, hondarraren hondarrean berdina dela progresivotasun aldarria egitea hemen aipu dugun bezalako esaldi baterako eta proposatzea hunelako konponbide bat:

"Duintasunaren martxak, tzat aldarrikatu enplegua."

nola bailitake progresivotasun aldarria egitea erro+morfema konbinazio minimal baterako eta proposatzea hunelako konponbide bat:

"kin koma" (orde “komakin”)

Nola eskala txikian eta eskala handian euskarak dituen arazoak berberak diren (nahiz eskala txikian disimulatuago ageri zauzkigun zeren gauza garen unitate txikiek karreatutako informazioa aisago prozesatzeko --luzera eta konplexutasun hein bateraino), bistan da unitate luzeetarako proposatzen diren erremedio prepositivoak berdin aplikagarriak izan beharko luketela unitate txikietarako ere, eta zentzu horretan Erramun jaunaren salaketa eta proposamenak, lau hitzez osatutako perpausendako proposatuak direnean ere, hain zilegi eta egokiak dira nola lirateken 100 hitzez osatutako esaldi konplexuetarako proposatuko balitu.

Ez dut, beraz, Erramun jauna, kritikatzen zure azken mezua zeren aztergai eta zuzengai hartzen duzun lau hitzezko esaldi bat (nahiz titularra izan). Bakarrik adierazi nahi nuen ezen zailtasun ierarkia bat ezarri behar bagenu horrelako esaldi laburrak lirazkela ulergarrienak respektu beste batzuk luzeagoak eta alde guziz konplexuagoak.

Jarraituko dut hausnartzen zuen mezuak.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Erroteta, diozunaz buruz nic nuena commentatu' esan ze ni nauzula concordantea zuc esanicoaz eta bidenabar esan ere dudala iracurtzen zure gogoetac gogo onez eta prefosta errespetuz.

Jesus Rubio said...

Kaixo Xabier:

“Duintasunaren martxak, (t)za(t) aldarrikatu enplegua”.

dira bi sintagma, bi unitate eta bi funtzio: thema eta rhema; baina:

“Duintasunaren martxak (t)za(t) aldarrikatu enplegua”.

da sintagma soil bat, unitate bat, normalean thema edo rhema.

Hor komak du erabakitzen zerén menpe dan "(t)za(t)".

Bestalde:

"Enplegua aldarrikatzeko duintasunaren martxak"

da sintagma soila,

"Duintasunaren martxak, enplegua aldarrikatzeko"

dira bi sintagma, eta azkenik:

"Duintasunaren martxak enplegua aldarrikatzeko"

nahi du izan sintagma bakar bat, eta akaso esaldi baten bukaeran hala izan liteke (hala entonatuta), baina ez orokorrean.

Zeren, adibidez, sintagma nominalak erabili ahalko lirake afin eman subjektuak:

"Enplegua aldarrikatzeko duintasunaren martxak izan dira atzo"

Baina esaten baduzu:

"Duintasunaren martxak enplegua aldarrikatzeko izan dira atzo"

ba, hor ari zara esaten zerbait oso diferentea non "enplegua aldarrikatzeko" da (printzipioz) lotzen kin aditza, osatuz beste sintagma bat.

Edozein kasutan, argi dago ze originalean dira agertzen bi sintagma.