Lander Fernandez preso ohi bilbotarra atxilotu eta kartzelatzeko agindua, 2007rako Huelvako espetxeko euskal preso batzuen ustezko ihes egiteko plana «idoro» duten asteburuaren ondoren, ETAren kontrako borrokaren eraginkortasunaren erakusgarritzat jo lezakete hedabide espainiarrak informazio iturri bakar dituzten herritarrek.Egin bedi sondeo bat edo estudio demoskopiko bat ikusteko zein gradutan da ulergarria egungo euskara tzat egungo euskalduna.
Haintzat har bedi euskara real egiazko soziala (historikoa eta aktuala) eta dezagun hornitu euskara kin rekurso egoki positivoak.///// Nire liburua: Euskarazko arrotzhitzak. 22.000 hitz; Urtea 2001; Eskatu: ergerrika@gmail.com
Tuesday, June 16, 2009
Honelakoxea da egungo euskara
Holan hasten da editoriala (Gara, martitzena 16 ekaina 2009, editoriala)
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
3 comments:
Eta bizkitartean ez dira hagitz urratu behar kaskarreko fuinak gauzari itxura infinituki ulergarriago bat emateko. Aski da horretarako elementuen ordena kanbiatzea. Hala nola:
1- Hedabide espainiarrak informazio iturri bakar dituzten herritarrek
2.- ETAren kontrako borrokaren eraginkortasunaren erakusgarritzat jo lezakete
3.- Lander Fernandez preso ohi bilbotarra atxilotu eta kartzelatzeko agindua,
4.- [zein heldu baita] 2007rako Huelvako espetxeko euskal preso batzuen ustezko ihes egiteko plana «idoro» duten asteburuaren ondoren.
Aspaldi errana dut: nork ere ez baitu ezagutzen eri dela, nehoiz ez daiteke bere eritasun hartarik senda.
Xabier Erroteta.
Ongi etorri aspaldiko Erroteta. Plazer bat da gogoratzea aspaldi haniko denbora haiek eta zu izatea berriro gure artean.
Zuk diozu ze ez dela
hagitz urratu behar kaskarreko fuinak gauzari itxura infinituki ulergarriago bat emateko.
Arrazoi duzu (edo bigunago dukezu) baina, antza, realitatea da gordinago eta tematuago ezi behar genukeena eta merezi duguna guk euskaldun irakurleok. Batzuk, esaterako horren redaktoreek, ez dute / dukete ikusten eta sentitzen beharra deusi emateko itxura infinituki ulergarriagoa, maleruski.
Baina bai zeozer eginbeharra dago hobetzeko mezuaren digeriblitatea.
Nik ere sentitzen dut asekibleago zure versione hori zein dut ipintzen hemen osotasun bakarrean, hautsirik puntukako segmentationea (zeren behar dugu ikusi informationea unitatean eta ez partetan zatikatua):
Hedabide espainiarrak informazio iturri bakar dituzten herritarrek' ETAren kontrako borrokaren eraginkortasunaren erakusgarritzat jo lezakete Lander Fernandez preso ohi bilbotarra atxilotu eta kartzelatzeko agindua, [zein heldu baita] 2007rako Huelvako espetxeko euskal preso batzuen ustezko ihes egiteko plana «idoro» duten asteburuaren ondoren.
Doalarik hemen "originala" dezaguntzat hobeki kontrasta eta kompara bi aukera edo versioneak.
Lander Fernandez preso ohi bilbotarra atxilotu eta kartzelatzeko agindua, 2007rako Huelvako espetxeko euskal preso batzuen ustezko ihes egiteko plana «idoro» duten asteburuaren ondoren, ETAren kontrako borrokaren eraginkortasunaren erakusgarritzat jo lezakete hedabide espainiarrak informazio iturri bakar dituzten herritarrek.
Zurea, behintzat, erabat ulertezina, gogaikarriaz landa.
Post a Comment