Thursday, June 18, 2009

Baizik: irakurketea blokeatu arterainoko oztopoa

Batzutan gertatzen da ze hasten zara gogo handiz edo handi samarraz irakurtzen zeozer (artikulu, liburu, panfleto, avisu, nota, ... etc) baina, harrigarriki eta uste gabez, uzten duzu eta abandonatzen hori irakurketea zegatio -zatio?- gertatu da zeozer nahi ez zena, tamalez.

Hori, horixe gertatu zait niri gaur. Hara, honatx hori textua, artikulua (Gara, eguena 18 ekaina 2009, Gatazka? Ze gatazka? ganik idazle Sonia Gonzalez).

Gatazka? Ze gatazka?

Gatazkarik ez badago, zertarako behar dute «bake heziketa» delakoa? Bakea gatazkarik eza bada, terminologia aldaketa soilarekin lortu egin dute. Edo akaso terminologia aldrebestu horri esker, bakeak beste zerbait esan nahi ote du?

Patxi Lopez «Euskadiri» buelta ematen ari da. Zer edo zertan arrazoia eman behar badiot gizonari, horretantxe egingo dut. Hala ere, buelta horren nondik norakoetan pare bat zehaztapen: ez da buelta originala, beste batzuek aspalditik eginda daukatelako, eta buelta hori ez da goitik beherakoa, ezta aurretik atzerakoa ere, egia bihurtuta ikusi nahiko lukeen ilusionismo hutsa baizik. Horrelaxe hasi zuen agintaldia -espero dut bere tranpa sinistu ez izana- eta ematen du horrelaxe jarraituko duela pausoz pauso. Magoek egiten dituzten trukuen gisako zerbait da: «Eiffel dorrea desagerraraziko dut» iragarri eta voilĂ , Eiffel dorrea ikusleen bistatik desagertu da, nahiz eta jakin dorreak bertan dirauela, zerbaitek estalita egon behar dela derrigorrez... Horrelaxe ahalegintzen dira egiten ekialde eta mendebalde, hego eta ipar, Euskal Herriarekin. Hori berez umeek egiten dutena da: aipatzen ez badut, igartzen ez bada, agian inor ez da konturatuko... baina kontuz! desesperazioaren ahalegina izan arren, horrek ez du esan nahi alferrikakoa denik...

Horrek baizik horrek nau blokeatu eta dut utzi artikulua, beharbada niretzat gustukoa, bertan bera. Eta dut sentitu penea, tristezia.

4 comments:

Unknown said...

Egunon Erramun:
Ariketa edo esperimendu linguistiko txiki bat proposatzen dut zuei:
Irakurtzen duzuenean testu bat zein dagoen elebidun, --demagun Iberdrolako faktura, udaletxekoa, herri bateko sarreran informazio panela, edozein instrukzio mota eta abar-- froga hau egin ezazue: Noiz ulertzen duzue hobe, Euskaraz irakurtzen duzuenean ala Gazteleraz egiten duzuenean? Nik garbi dut erantzuna. Zinez nahiago nuke aisago izatea euskaraz baina zoritxarrez alderantziz da.

Josu Lavin said...

Kaixo Mikel,

Betiere errazagoa da erdara euskara baino, honelako kontextu bilingueetan eta beste textuinguru monolingue gehienetan ere.

Adeitsuki

Josu Lavin

Erramun Gerrikagoitia said...

Differentzia hori, -ulergarritasunarean- ikusten da hobeto noiz textuak dauden parez pare, an textu bilingueak. Baina aldea da nabarmena ere an textu ezrelationatuak esaterako errazago ulertzen da erdara Gara-rena ezi euskara Berria-rena, bestela galdetu edozein euskalduni.

Unknown said...

Kaixo Josu ta Erramun:
Dezagun inbestiga zertaz den ago erraza Gazteleraz ezi Euskara. Dezagun utzi "Euskara Zuzena, Garbia..." eta prejuizio hoiek eta dezagun erabili zientzia tzat zerbait ago produktivo.