Wednesday, June 20, 2007

Jakin nahi nuke ea zer ahal luke argudiatu informativoki norbaitek

Nire eretxia da ze skribitzen denean prensan euskaraz gehiago izatean da kontuan euskara -hizkuntzea bera- ezi informationea -egotea ondo edo hobeto redaktatua informationea begira irakuralea, h. d., informativoki.

Dudarik ez dago ze informationea egotea ongi -ahalik hobetoen- emana irakurleari da importantzia handikoa prensan. Bada, uste daroat ze ez da kontuan hartzen zein graduan edo nivel ulertivoan dagoen emana informationea. Paralyzatua dago informationea, qualitatea hon informationea kin orthodoxia grammatikala edo hortaz uste denaz. Ezin pasatu direla muga eta limite batzuk izango balira ere hobeak informativoki. Hizkuntzak -euskarak- preso gauzka informativoki. Noiz hasi beharko dugu eteten zilbor informativoa zein da irakurlearen -personearen- zuzen irrenunziable bat.

Irakurri dugu titular hau (Berria, eguaztena 20 ekaina 2007, or 9)
Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira gaur Arabako Biltzar Nagusiak
noiz izan ahal zen honela ere barruan orthodoxia osoa eta rigurosoa
Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak
Edo beste exemplu hontan hon subtitulua (Berria, eguaztena 20 ekaina 2077, or 11)
Nazioarteko eragileak egoera "desblokeatzeko" oso lagungarriak direla esan du Joseba Alvarezek
noiz argiago da informativoki honlan
Joseba Alvarezek esan du oso lagungarriak direla egoera "desblokeatzeko" nazioarteko eragileak
Informationea behar da sekuentzializatu -phase informativoak hurrenez hurren- eta erraz eta ulergarri egin irakurleari. Nork esan ahal luke direla hobeak lehengo, publikatu diren, optioneak?

12 comments:

Anonymous said...

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira gaur Arabako Biltzar Nagusiak (argitaratua)

- Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak (Erramunena)

Iruditzen zait argitaratutakoa dela hoberena. Hain zuzen ere, hori da berriari ematen zaion ikuspuntua: ez gaur eratuko direla, baizik eta Aldundirako akordiorik gabe eratuko direla. Hori zure bertsioan galdu egiten dela uste dut, Erramun. Egia da, bai, geroxeago jakiten dugula 'Araba' dela hizpide, baina arazo hori, izatekotan, honela konponduko nuke nik (nahiz kazetaritzako estiloan, oro har, ez duten oso maite puntuazio zeinuak jartzea tituluetan):

- Araban, Foru Aldundirako akordiorik gabe eratuko dira gaur Biltzar Nagusiak

Beste tituluan, lehengo batean esandako gauza bera esango nuke berriz: ez naiz baitezpada "Halakok esan du zera" hastearen aldeko. Egokiago ikusten dut honela, argitaratutakoa pittin bat ukituta:

- Egoera "desblokeatzeko" nazioarteko eragileak oso lagungarri(ak) direla esan du Joseba Alvarezek.

Patxi Petrirena

Erramun Gerrikagoitia said...

Zuk Patxi Petrirena diozu ze esaterakoan

Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak

ulertzen dela gaur eratuko dira eta ez beste inoiz ezpada gaur eta notizia dela aitzitik eratzen dela akordio gabe Junta Generalak hon Araba. Hori zeuk diozu Patxi baina nik ezetz uste dut eta ere uste daroat zeren nik ulertzen dut nola euskaldunik gehienak -edo bestela egin sondeo soziologikoa- hori bera zein zuk diozu ezen osatu dira Junta Generalak gabe akordiorik Araban.

Gorabeherea ez da zer zuk uste duzun edo uste daroazun edo nik baizik normalean soziologikoki zelan ulertzen da. Ez dago baizik galdetzea euskaldunari, baina normalean ez gara lar okupatzen haren eretxiaz, normalean futitzen gara hartaz eta egin daroagu bakoitzak uste duguna. (Halakoak gero salmenta nivel apalak hon euskarazko produktuak, Berria, ..., non nivel irakurleena da oraino apalagoa ezi salmentena. Realitate evidente hori ez da ikusi nahi izaten, Patxi).

Gainera korrituko bagendu hori gaur hori lekuz zer pasatzen litzateke orduan? Edo omitituko bagendu hori informatione ez hain importante hori? Esaterako holan?

Arabako Biltzar Nagusiak eratuko dira gaur zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak

edo

Arabako Biltzar Nagusiak eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak

Bigarren possibilitate hontan non ez dago gaur zer ulertzen luke hor irakurleak, Patxi?

Zuk ongi diozun lez, eta ni osoki nago konforme zurekin nola ere edozein, hemen informatione importantea eta gehiago relevantea da eratzen direla Arabako Junta Generalak gabe zehaztu edo konkretatu akordiorik. Baina hori arras ongi ulertzen da "nik" emaniko mezuan ze aurretiaz ba daki irakurleak

Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira ...

lehenengo irakurtzen du ari gara buruz Arabako Junta Generalak eta (gaur) eratuko direla.

Gero segitzen duenean irakurtzen ulertuko du

Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe ...

eta "hemen dagoela jada" ba daki eratuko direla zehaztu gabe zeozer eta hori zeozer irakurriko du geroago baina jakinik falta dela zeozer hori egonik irakurlea fokalizatua hartu ahal izateko informationea modu ulergarrian, preparaturik edo avisaturik hortako. Halan:

Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak

Arras argi dagoelarik mezua, sarturik edo sartu gabe gaur adverbio temporala.

Zuk, Patxi, zein beste modura interpretatzen duzu informatione emoia edo sekuentzia interpretativoa?

Anonymous said...

Diozu, Erramun, ez dudala nahasi behar nire ustea eta errealitate soziologiko edo soziolinguistikoa. Ados. Gauza bera da, ordea, zuretzat ere. Baina gatazka ez dago kontu horretan; azken batean, ez zu eta ez ni mintzo gara gure ustea ororen gain ezarriz, baizik eta, hain zuzen ere, jendearen solasean atzematen ditugun joeretan oinarriturik.

Uste duzu, Erramun, entzuleak edo irakurleak berdin-berdin hartzen dituela esaldi hauek:

a) Zuzendariak erabaki du, inori kasurik egin gabe.

b) Erabaki du zuzendariak, inori kasurik egin gabe.

c) Inori kasurik egin gabe erabaki du zuzendariak.

Nik ikasi nuen euskaran, ez da gauza bera esaten hiruretan. Ez dut lege baten bortxaz ikasi bereizkuntza horiek egiten. Aitzitik, lege baten formulazioak (edo, hobeto esanda, nozio baten formulazioak) berretsi egin dit lehendik nire baitan bizi zen zerbait. Formulazio hori ezin da guztiz zurrun hartu, jakina; malgutasun pixka batez hartu behar da, eta beste zenbait faktore ere kontuan hartu behar dira, hala nola intonazioa (ahozkoan), testu mota eta abar.

Ez al dute haurrek ere hori ikasten, inguruneak pittin bat laguntzen dienean bederen, berez? Ez ote du aulkia kendu dioten eta hura berreskuratu nahi duen ume batek "Ni nengoen hemen" esaten, edo "Hemen ni nengoen", esan beharrean "Ni hemen nengoen"? Ez ote dugu guk sen hori indartu eta bultzatu behar? Zuri ari natzaizu, Erramun, galdez, eta zinez.

Patxi Petrirena

Erramun Gerrikagoitia said...

Galdez ari zara Patxi baina orai hemen nago Locarno-n, Suitzan bidean Greziarantz. Sartu bait naiz orai emeilean' irakurri dut zurea orai bi egunekoa.

Erantungo dizut zerbait hel neitenean Greziara baina hara ez naiz helduko harik osteguna. Erantzungo dut zeozer zuk galdetutakoari baina zeuk ere egizu noiz nik galdetzen dudan zeozer konkretu emanik zeure eretxia.

Agur eta besarkada bat urrundik, Ticino kantoi suitzotik.

Locarno, domekea, Done Joane 24 ekaina 2007.

Erramun Gerrikagoitia said...

Heldu nintzela -Patxi- atzo Greziara, Patra hirira non egongo naiz harik agorrilaren azkenak, ahaleginduko naiz zeozer erantzuten zuk esan edo galdetutakoari. Zeren amaitzen duzu bortitz hontara paragraphoa:

Ez al dute haurrek ere hori ikasten, inguruneak pittin bat laguntzen dienean bederen, berez? Ez ote du aulkia kendu dioten eta hura berreskuratu nahi duen ume batek "Ni nengoen hemen" esaten, edo "Hemen ni nengoen", esan beharrean "Ni hemen nengoen"? Ez ote dugu guk sen hori indartu eta bultzatu behar? Zuri ari natzaizu, Erramun, galdez, eta zinez.

Batetik esan ze bat dela nola herritarrak mintzo bait dira buruz zeozer -ongi edo txarto, edo ongisko edo trakesko- eta besterik da nola informatu formatu professionalean -Berria, Gara, Deia, Herria, Argia, tv (televisionea), radioak, ...-, direlarik bi dimensione differente nahiz egon ahal dira elkarren relationean eta referentzian eta kontaktuan, eta ere interrelationean. Baina dira bi dimensione different. Hori batetik.

Zu, Patxi, ez zara sartzen ari dimensione hortan zeinean ari bait gara -informatzea formatu professionalean- duzularik ihes egiten (?!) eta sartzen zarela beste dimensionean "joanki eskapi tangenzialetik", zeinaz ez gara ari solasean ezen buruz herritarren mintzo arrunta. Ari gara hemen dimensione hortaz zeinaz nola informatu irakurlea prensan, hain zuzen harturik exemplu realak prensatik, Berria egunkaritik.

Kommentaturik ote da edo ez hobea textu bata edo bestea baina informativoki, eta errepikatuko dut zure hitzak reesanik zuri ari natzaizu, Patxi, galdez, eta zinez, baina informativoki:

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira gaur Arabako Biltzar Nagusiak (argitaratua)

edo beste hau (edo beste edozein alternativa possible)

- Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak
(Erramunena)

Aurreko kommentarioan, Patxi, "bota" nuen nik nire argudioa edo razonamendua zein ez dakit irakurri duzun zeren ez duzu deus argudiatzen edo kontraargudiatzen nik nioen hartaz baizik "eskapatzen" zara zeure exemplu hortara -haurrak galdu duen aulkiarena-. Zer diozu, Patxi, buruz nik arguiatutakoa, razonatu nuena?

Esaterako zer noiz omititzen da gaur hori?:

Arabako Biltzar Nagusiak eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak
(gaur, bage)

Zeren erraiten zenduen beste hontan -non dago gaur hori- ulertzen zela ezen gaur zela mezuaren zentroa eta indarra' zuelarik desindartzen mezuaren informatione prinzipala zein da -dudarik gabe- ze egiten da hori gabe akordiorik.

- Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak

Bada, Patxi edo edozein, affaira da azken finean zein da informativoki affektivoago artean bi textu informativo hauek:

edo

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira gaur Arabako Biltzar Nagusiak (argitaratua)

edo

- Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak

Hortaz da zeinaz ari gara, Patxi. Argudia edo razona zazu edo kontraargudia edo kontrarazona zazu buruz ari garena.

Zuri ari natzaizu, Patxi Petrirena edo beste edozein, galdez, eta zinez.

Jorra zagun eta ondorioz lora bedi dialogoa zeinak ekarriko duen fruitu on guziontzat guzion artean zeren horrek du importantzia eta aitzitik ez hainbeste zeinek dioen zer.

Ez adiorik, izanik ere urrun Atlantiko bazter eta mendi Pyreneo maite hortarik.

Anonymous said...

Esan nahi dudana da (ez ote da ulertzen?) "Foru Aldundirako akordiorik gabe" eratu izana azpimarratzen duela titulu horrek, eta ez dagoela hori egiteko beste modurik, hala nola gertatzen baita haurrak "NI nengoen hemen" edo "Hemen NI nengoen" esaten duenean. Zer diferentzia dago?

Ikus, nahi izanez gero, "Botoen %6rekin hartu du PPko Regina Otalorak Lizartzako alkatetza" izenburua, Balbula blogean.

"Joanki eskapi tangenzialetik"? Ez dakit, bada... Uste dut aski zuzenean ari naizela, nahiz zure iritziz zuzen ari ez.

Patxi P

Erramun Gerrikagoitia said...

Nahi dut erantzun eta kommentatu orai lehenbizian izanik ere labur, zeren hemen Grezian nagoela, ez zait erraz eta eroso egiten egotea ordenadorean trankil nola noiz nago etxean hor Nafarroan. Nola importanzia handia du lortzeko dialogoa hak garbi geratzeak susmo txar inexistenteak dut nahi argitu eta kommentatu ondoko paragraphoa hon Patxi Petrirena:

"Joanki eskapi tangenzialetik"? Ez dakit, bada... Uste dut aski zuzenean ari naizela, nahiz zure iritziz zuzen ari ez.

Hemen, Patxi, ez dut aditzera eman nahi ezen ez zara ari agertzen zuzen zure eretxia edo ere opinionea baizik da esan nahi dudana -beti nire ustez, baina hola da hori- ze joaten zara tangenzialetik buruz darabilgun gaia. Hau da, agerturik zeure eretxia eta ere opinionea (ez bait dira synonymo bi hitz eta konzeptu horiek: eretxia -edo iritzia- eta opinionea) baina joanki gaitik kanpora, edo "eskapi".

Hori da nahi izan dudana argitu lehenik, baldin argi argitu badut. Ez dut esaten ze ez zara zuzen edo argiki mintzo baizik duzula eroaten gaia beste eremu batera zeinaz ez gara ari.

Ahal badut, eta eginen dut ahalegina hortako, sartuko naiz ahal dudalarik an beste kommentario batzuk.

Berriz arte, mommentuz.

Patra (Grezia),
asteartea 4 uztaila 2007.

Erramun Gerrikagoitia said...

Itzuli naiz orai arratsean berriz universitatera hon Patra sartzeko inteneten eta erantzuteko zeozer Patxiri, Patxi Patrirena.

Diozu Patxi:

Esan nahi dudana da (ez ote da ulertzen?) "Foru Aldundirako akordiorik gabe" eratu izana azpimarratzen duela titulu horrek, eta ez dagoela hori egiteko beste modurik, hala nola gertatzen baita haurrak "NI nengoen hemen" edo "Hemen NI nengoen" esaten duenean. Zer diferentzia dago?

Ekar zagun bada delako paragraphoa begien vistara ez gaitean gal sobera an geure kommentario propioak:

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira gaur Arabako Biltzar Nagusiak

Diozu Patxi, dio Patxik, ze titular horrek azpimarratzen du eta nabarmentzen eratu izana akordiorik gabe eta oraino ere gehitzen du ze "eta ez dagoela hori egiteko beste modurik". Asko da esatea hori ze ez dago hori -azpimarratze eta nabarmentze- egiteko beste modurik!

Ni ez nator bat kin Patxi esatean ze da modu bakarra hori azpimarratzeko, nabarmentzeko, resaltatzeko eta emphatizatzeko ze eraduko dira batzarrok -Arabako Junta Generalak- gabe zehaztu akordiorik.

Uste daroat ze aski ongi -eta nire ustez ere hobeto- ulertzen du hori irakurleak jada aipaturiko hontan:

- Arabako Biltzar Nagusiak (-sarturik edo ez, gaur-) eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak

Hor textu hortan euskaldun guziek, guzi-guziek, ulertzen dutena da, Patxi, ze eratuko dira Arabako Biltzar Nagusiak zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak edo eratuko dira Arabako Biltzar Nagusiak zehaztu gabe akordioak Foru Aldundirako.

Non dago iluntasuna, Patxi, edo gehiago azpimarratu beharra? Ari ote zara Patxi, ezein beharrik gabe explikatu nahirik elurraren zuria eta hotza, alferreko redundanziaz edo aurkitu nahirik gatuari bigarren buztana edo hogeta seigarren hankea? Ala da, Patxi, ezin gainditua traumea hon "legea" hon galdegai sakralizatua edo fetichea? Zer diozu?

Gainera, eta amitzeko momentuz, zer diozu buruz diskusivitate informativoaz, sekuenzializatione informativoaz.

Ni ahalegindu naiz zeozer argudiatzen darabilgunaz, informatione ahalik effektivoenaz.

Zergatik esaten duzu ze hori da modu edo possibilitate bakarra informatzeko redaktatzerakoan:

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira gaur Arabako Biltzar Nagusiak
(argitaratua)

- Arabako Biltzar Nagusiak gaur eratuko dira zehaztu gabe Foru Aldundirako akordioak
(kontrajarri dena)

Egizu lagunen artean sondeo bat ea zer dioten, Sunbillan edo nonnahi. Eta esaiguzu zer resultatu biltzen duzu. Interesantea litzateke sondeo soziologiko hori ere an bere txikia. Beti litzateke lagungarri kin parte theorikoa razonatzeko. Zain gara zure arrapostuaren.

Patra (Grezia).

Erramun Gerrikagoitia said...

Skribitu duzu, Patxi,

Esan nahi dudana da (ez ote da ulertzen?) "Foru Aldundirako akordiorik gabe" eratu izana azpimarratzen duela titulu horrek, eta ez dagoela hori egiteko beste modurik, hala nola gertatzen baita haurrak "NI nengoen hemen" edo "Hemen NI nengoen" esaten duenean. Zer diferentzia dago?

Amaitzen duzula galdera batekin: Zer diferentzia dago?

Baina zer differentzia zeren artean? Exaktuki zer da kompartzen dena edo duzuna? Ez dut ulertzen, ulertzen ahal galderea, zure galderea, zeri referitzen da exaktuki, Patxi.

Differentzia zeren artean?

Anonymous said...

Ez da gauza bera adierazten bi esaldi hauetan:

- Ni hemen nago.
- Ni nago hemen. Hemen ni nago.

Ez da gauza bera adierazten hemen ere:

- Hori zuk esan duzu. Zuk esan duzu hori.
- Zuk hori esan duzu.

Eta, berdin-berdin, ez da gauza bera adierazten hemen:

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira (gaur) Arabako Biltzar Nagusiak.
- Arabako Biltzar Nagusiak eratuko dira (gaur), Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe.

Erramun Gerrikagoitia said...

Esaten duzu, Patxi, ze ez da gauza bera adierazten bi esaldi hauetan:

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira (gaur) Arabako Biltzar Nagusiak.

- Arabako Biltzar Nagusiak eratuko dira (gaur), Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe.


Esan nahi duzu ze ez da adierazten ala esan nahi ote duzu ere ez da ulertzen, zeren uste dut ba dago differentzia ttipi-handi bat hortan, esatean adierazi edo ulertu.

Ni ez naiz lar arduratzen adirezten denaz baizik atzitik naiz arduratzen batez ere irakurlea informatzeaz eta irakurketaren ondorioz irakurleak ulertzen ahal duenaz kin diffikultate gehiago edo gutiago. Ba dirudi zu ari zara gehiago plano theorikoan (eta gainera niretzat aski dudan jartzeko eremuan) eta ni ari naiz edo naizateke geniago plano komprensivoan, informativoan, effektivoan, begira textu informativo baten effektivitateari.

Zentra gaitezen, Patxi, galdetzean ea irakurleak ulertzen du berdin erraz textu bat zein bestea, sartu gabe momentuz ea ulertzen duen differente harturik bi informatione differente. Uste al duzu ze dira textu berdin digeribleak edo ulergarriak? Nik diodana da ezetz eta zuk ere berdin erantzungo dukezu, nire ustez. Bada, textu bat da ulertzen errazago ezi bestea.

Gatozen orai ostera ikustera ea ulertzen dutena da differentea, direnez bi mezu informativo total differente edo aski nahiko differente.

Nik uste ezetz, nahiz-eta zuk uste baietz. Baina zer uste du edo duke irakurle normalak? Galde dezagun berari, gade diezaiogun. Ba dira hortako modu zehatzak nola prospektivo professionalak edo xinpleagoak nola galdetu ingurukoei baina egin gabe tramprea.

Ari gara buruz irakurlea eta buruz irakulearen zuzen informativoak. Eginen duzu guri, blog hontako irakurleoi, mesedea galdetzeko batzuri -ez du zertan izan behar hogetazak- zer ulertzen dute eta ea dirente ulertzen dute, bi textu hauetan?

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira (gaur) Arabako Biltzar Nagusiak.

- Arabako Biltzar Nagusiak eratuko dira (gaur), Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe.


Ikus zagun zer dio prospektione ttipi horrek, realitate inukagarri horrek. Mintza bedi realiatea. Dezan irakurleak esan zer ulertu daroan.

Erramun Gerrikagoitia said...

Esango dut zerbait gehiago nolabait zehaztea gatik esandakoa orai arte.

Uste dut ze biok, Patxi Petrirenak eta biok, ematen dugu ontzat eta korrektutzat bi delako titular hauek:

- Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe eratuko dira (gaur) Arabako Biltzar Nagusiak.

- Arabako Biltzar Nagusiak eratuko dira (gaur), Foru Aldundirako akordioak zehaztu gabe.


Baina Patxik du hobesten lehenengoa zeren du, bere ustez, ematen informatione differentea ganik bigarrena, izanik hori informationea -hon lehenengokoa- hobea eta dagokiona notiziari. Eta duelarik agertzen bigarrenak, berriro bere ustez, informatione differentea ganik lehenengoa.

Izanik hori arrazoia -ze du ematen informatione differentea- zerengaitk du refusatzen bigarren aukerea.

Orai arte esandako hontan ados eta konforme gagozke biok eta ere edozein. Dena izan da orai arteakoa argitzeko eta ere rekapitulatzeko.

Konforme ezta Patxi?