Saturday, June 16, 2007

Berria-koek ez dute errespetatzen ere bakoitzaren gutunak

Orai arte beti errespetatu izan dituzte nire gutunak noiz bidali dut zeozer sailera hon gutunak. Baina azken hontan ez, ez dute errespetatu eta nik firmatua, neure gutuna, kambiatu dute eta ezarri heuren erara.

Hauxe da bidali nuena:

Berba egitea gatik preso

Esan bait zuen hak Arnaldo Otegi-k zeozer, berak uste zukeena, omenaldian hon Argala eta dago, sartu dute preso Espainian.

Skribitu zuen zerbait, uste zukeena hak Iñaki de Juana-k eta dago preso, sartu dute Espainian.

Hori al da Justizia espainola? Non dago hemen libertatea tzat berba egin, expresatzeko uste daroaguna? Hemen guretzat, Nafarroan, ez dago.

baina argitaratua Berriakoak nire izenean da beste hau (Berria, zapatua 16 ekaina 2007, gutunak):

Berba egiteagatik preso

Esan baitzuen hark, Arnaldo Otegik, zer edo zer, berak uste zukeena, Argalaren omenaldian, eta han dago, sartu dute preso Espainian.

Eskribitua zuen zerbait, uste zukeena hark, Iñaki de Juanak, eta dago preso, sartu dute Espainian.

Hori al da justizia espainola? Non dago hemen uste duguna aditzera emateko askatasuna? Hemen guretzat, Nafarroan, ez dago.


Zergatik kambiatu dute nire textua Berriakoek. Ez dira nor hortako zeren textua da nirea -exkusivoki- eta doana pean nire firmea. Non dago gure libertatea, nor dira inquisitzeko?

Kambiorik handiena eta skandalosoena hauxe date nire ustez zeren nik nuen skribitu hau

Non dago hemen libertatea tzat berba egin, expresatzeko uste daroaguna?

baina agertu dute ordez beste hau arras differentea:

Non dago hemen uste duguna aditzera emateko askatasuna?

Da inquisitorialki aktuatzea. Gero esan daroe errespetatzen dutela herritarren euskara eta forma dialektalak hartzen dituztela haintzat. Gezurra eta injustizia.


1 comment:

Erramun Gerrikagoitia said...

Hau da skribitu nuena Berria-koei baina ez dute niri ezer erantzun. Ez al du merezi erantzunik?


Mire eginik geratu naiz noiz ikusi bait dut nire gutuna publikatua -gaur- baina ez nola nik skribitu nuen. Neure firmaren pean doan gutunak behar du izan publikatua nola nik bidali nuen. Ez dut ulertzen ahal zergatik kambioak. Ez da zeozer zuek zeuok egina baizik neure neurea, holako artazikadak ezartzen diozue besteei ere? Norenak dira ba gutunak?

Erramun Gerrikagoitia
ergerrika@gmail.com
Lekeitio, zapatua 16 ekaina 2007.