Ekarten dut gaur blog hontara reflexionea eguin zuena Errotetac direla egun batzuc baita an nire blog hau. Hemen da zioena zeina da interesantea eta iracurgarria besteric ez bada ere rebatitu ahal izaiteco dioena Errotetac. Hara,
Erramun jauna,
Damu dut hunen gordinki erraitea ondoren datorrena, bainan egia bezalakorik ez baitago, ahoan bilorik gabe erranen dautzut ene ustea.
Jakizu bada, ene ustez arrunt galdua duzula euskarazko sintaxi klar, komunikativo eta progresivo baten alde abiatua duzun gurutzada edo borroka nehoiz ezin aski prezatuzkoa. Eta hala uste dut zeren ez baita igaraiten egun bakar bat non ez dugun aurkitzen euskal testuetan (erregistro idatzira mugatzen dut ene ohar hau) esaldi bat –edo esaldi parrasta handi bat– eraikia eta moldatua iseka beltza eginez zentzu, logika eta komunikagarritasun printzipio sinple eta oinarrizkoenei, eta non ez dugun ikusten nolaz aspaldi handi huntan bereziki Hegoaldean nagusitua dugun izkririamolde zentzugabe eta luzara suizida batek ari daukun jaten eta iresten euskararen ahalmen retoriko eta prosodikoa halako gisaz non gauza segurra baita arrunt enbalditurik ezarriko daukula laster, sekula berriz ezin izaterainokoan komunikazione tresna erabilterraz, indartsu eta baliagarria. Eta itxesa inminente bezain absoluto horren aurrean aditzen dea ahots kualifikaturik alarma deia jotzen? Ez hanbat. Aitzitik, sintaxi abominable hori debekatu, ohildu eta isekatu beharko luketen ahotsak mutu demonio dagozi (salbuespen bakarra dira blog huntan adiarazten direnak), eta beren alerta deiadarrak aditzeko partez ikusten duguna da publikazione orotan emaiten zaiola sintaxi pozoitsu horri bide zabala, zilegitasun eta legitimitate, erraiten balitzauku bezala horixe dela euskal jendeak bere komunikazione beharrak asetzeko baliatu behar luken tresna, zein baita hain gauza patetikoa eta ezin pentsatuzkoa nola sinistarazi nahi izatea minbiziak jotako eri handiari behar dituela erran zonbeit Agur Maria bere osasuna berreskuratzeko, eta baztertu medikuntza modernoak bere bizia begiratzeko eskura jartzen dazkon arta zientifikoak.
Goiko ahapaldi irakitu hori eragin daut duela zonbait minuta Argiaren web orrian kausitu dudan esaldi batek zeinetan laburbiltzen den modu grafiko batean gure garai auhendagarri hunetako zabarkeria eta basakeria sintaktiko beltza. Ez du berez, esaldiño horrek, deus berezirik respektu molde antikomunikativo berean antolaturik gure artean publikatzen diren gainerako milaka esaldiak, salbu eta, menturaz, esaldi hunetan egileak egin duela agidanez gaitzeko ahalegin bat bere lana gerta dadin egiazki eta bipilki antikomunikativoa, diteken gradu maximoan. Eta aitortu behar zaio, baiki, ontsa erreusitu duela. Huna beraz gure Leizarraga berpiztuak (artikuluak ez dakar nehoren sinadurarik, horregatik permetitzen dakot ene buruari piko maltxur hori) apailatu daukun esaldi txanbelina:
"Hernani ez da bere hondakin organikoak konpostatzeko planta txiki bat herrian eraikitzea debekatu dioten bakarra".
(https://www.argia.eus/albistea/usurbili-ere-debekatu-egin-diote-bere-organikoaren-parte-bat-baserritarrekin-konpostatzea)
Esan gabe doa, Arana, Azkue, Altube eta gainerako azti-aprentizak gure hizkuntza eskupilatzen, lardaskatzen eta izorratzen hasi aurreko garaietan esaldi hori hunelatsu emango zuken edozein euskal izkribatzaile normalek:
“Hernani ez da herri bakarra debekatu diotena planta txiki bat eraikitzea bere hondakin organikoak konpostatzeko”.
Edo
“Hernani ez da herri bakarra zeinari debekatu dioten planta txiki bat eraikitzea bere hondakin organikoak konpostatzeko.”
Aski frogatua dut engoitik: Hegoaldean euskaraz izkribatzen dutenen ehuneko handi-handi batek izkribatzera jartzen direlarik gogoan hartzen duten xedea ez da mezuak argi eta erraz helaraztea beren irakurleei, baizik eta atsulutuki eta zernahi gostarik betezea eskolan, kazetetan, irratian, liburuetan, e.a. barneratuak dituzten arau sintaktiko absurdo batzuk, sinisturik arauxka horiekiko leialtasun itsu bezain misplazatuan kausitzen dela “zuzentasuna”ren gakoa. Eta horrela dute malerus horiek zuzentasunaren idola faltsua adoratzen beste jainko ororen gainetik, behialako cananeo zaharrek Moloch bezala, ohartu gabetanik adorazione antzu horretan daudela beren katea gogor eta tinkoenak, eta beren porrot segurraren bermea.
Egia baizik ez da horren suharki irrikatzen duten “zuzentasun” mistiko horretara arribatzeko bidaje esportzatuan galtzen dutela gaixoek zenbait huskeria ttipi, nola diren testuaren ulergarritasuna, komunikagarritasuna, dotorezia, eta are irakurgarritasuna bera ere, bainan nor gogoetatuko da hanbat esdeuskeria muntagabe horiengatik baldin erran ahal badu gero nornahiren aitzinean, paparra harro eta burua gora, beste nornahi bezain kapable dela bere esaldiak moldatzeko hertsiki beteaz ortodoxia altubianoaren arauak, edo –ez da deus gure artean entzuten eta argudiatzen ez denik– izkribatzen dituen testuen zailtasuna bera dela testu horien zuzentasunaren froga, gauza jakina denaz geroztik gure mintzaira zaharra munduko beste guztiak ez bezalakoa dela eta hortakoz behar dutela izan bere perpausek hurren nehork ezin konprenituzkoak lehen irakurrian, ez dadin sekula ahantz ez markistu eskuararen etorki isolatuaren loria handi eta distira itsugarria?
Horiek guziak hola direlakoz, eta ez bestela, behartua naiz finitzera egungo ene mezua aurreko guztia lau hitzetara biltzen duen gogoeta hits eta etsigarri batekin:
Ez dago zer eginik.
XE

4 comments:
Erroteta jaunaren idazquiaren eduquinarequin bat eguiten dut bethe bethean.
Poztecoa litzateque esango balu zeozer norbaitec zeinac ez duen ikusten affaira hau duena tratatzen Errotetac nola sentitzen duen berac. On litzateque behintzat constatatzeco ze ba dago intercommunicatione mimuna gure artean an euscalzaleen mundua. Behintzat facticoqui, erantzule hypotheticoac dira milaca ample bat. Ez ba.
Zahartuko zira arrapostu baten beha, Erramun jauna.
Arazo hauek mundu orok dakizki, bainan nehork ez ditu buruzkatu nahi. Zendako? Zoazi jakitera. Ene ustez, erdi arazo psikologiko da (begien aitzinean dugunari ezikusi egin nahia arazo psikologikotzat har ditaken heinean), erdi hypokresia, erdi bertangoxokeria, erdi hartutako bide okerraz den mendrena ez arnegatzeko hisia, erdi sanedrin sainduaz kanpoko jendexkilaren alderako erdeinu klasista, erdi ezaxolkeria ustela, erdi furfuria misplazatua, eta, oroz gain, enorantzia superlativo eta mugarrigabe bat zeinak nahi luken mila edergailuz desgisatu, apaindu eta ederreztatu bere buru afrusa, ontsa alferretan segurik.
Hortakoz preseski nioen ez dagoela zer eginik.
XE.
Nola mintzo zaren Erroteta hypocresiaz ere gogora ethorri zait anecdotea nola an Durangoco Liburu Azoca orain direla 10 urthe baino guehiago ikusi nuen academico Patxi Goenaga azcoitiarra eta mintzatu guinen adisquidetsu an stand aurrerco pasabideac.
Esan nion hi Patxi zelan dituc horiec pintchoac jaten direnac barretan direnac eraztun frijitu colore oriscac? Erantzuna izan zen -nola bestela?- rabac.
Nire arrapostua bere erantzunari, hi Patxi hizteguiac dakarrenez euscaraz esan behar omen duc tchiberroac nahiz inon ez den esaten holan eta gainera ez diren tchibiaren erroac. Bere erantzuna izan zen bai Erramun euscaraz hypocresia handia ziagoc.
Post a Comment