Thursday, January 09, 2014

Recursivo, repetitivo baina artificial

Oraino egun guti dut izquiriatua commentarioa "Comparationea nola informatu' artean euscaraz eta erdaraz" eta egun berriz erabilico dut antzeco themea edo gaia nabarmentzeco eta uzteco argui ze delaco hain structura syntacticoa -OVS, objectu, verbu, subjectu- dela aguertzen dena, digutena egunero ondioz determinatione explicito bat. Eta nola nioen orduan, dut esaten ere gaur -eguena 9 urtarrila 2014- ze

Gara-c erdaraz dakarrela noticia honela
El Estado ataca ..............................................................................................
noiz Berria-c euscara ostera dakarren beste hontara
.......................................................................... atxilotu ditu Guardia Zibilak 
non titularrac osoric dira

Gara
El Estado ataca a EPPK con ocho denteciones en vísperas dela movilización de Bilbo
Berria
EPPKren bitartekaritza taldeko zortzi kide atxilotu ditu Guardia Zibilak
Zergatic dute batzuc konstanteque, repetitivoqui, gogaicarriqui erabiltzen VOS structurea? Hori al da euscararen structurea eta al da structuruaric onena informativoqui?  Ez al da baina, nabarmenqui eta diaphanoqui structuraric hobea SVO?

Holan

Guardia Zibilak atxilotu ditu EPPKren bitartekaritza taldeko zortzi kide

Ez al da hori euscara ona, pasablea eta informativoqui hobea?

4 comments:

Gilen said...

Beste harribitxi bat:

Asteazkenean Guardia Zibilak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzaidetza taldearen kontra eginiko polizia operazioaren kontra mintzatu da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Radio Euskadin.

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, dudaric ez dago ze dagoela campaina zorrotz bat alde OVS. Quasic guzia izquiriatzen da OVS, behintzat titularretan.

Ez al litzateque guziz normala hemengo phrasean hastea aiphatuz eguilea (Iñigo Urkullu)? Honelatsu

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Radio Euskadin mintzatu da kontra ...

Asteazkenean Guardia Zibilak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzaidetza taldearen kontra eginiko polizia operazioaren kontra mintzatu da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Radio Euskadin.

Gilen said...

Gainera, "kontra" bi egoteak zeharo nahasten du dena.

Hona aukera ulergarriago bat, gaurko eredutik irten gabe:

- Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Radio Euskadin kritikatu du Guardia Zibilak asteazkenean eginiko polizia-operazioa Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzaidetza-taldearen kontra.

Eta preposizio bat erabilita:

- Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Radio Euskadin kritikatu du Guardia Zibilak asteazkenean eginiko polizia-operazioa kontra Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzaidetza-taldea.

- Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Radio Euskadin kritikatu du Guardia Zibilak asteazkenean eginiko polizia-operazioa kontra mintzaidetza-taldea Euskal Preso Politikoen Kolektiboarena.

Erramun Gerrikagoitia said...

Zembatec iracurtzen othe dut honelaco reflexioneac? Ala, othe gara autista aldra differenteac gaberic relationeric gure artean?