Tuesday, November 13, 2012

Rebotez hona ekarria

Nola uste bait dut ze arterako sarreran geratzen dela lar gordea eta duela merezi bere relavantzia propioa dut hona ekartzen hango gaia daian izan kommentario honek bere sarrera propioa. Hemen ba,

Ganik Xabier Erroteta

SORTU
Oinarri ideologikoak eta antolakuntza eredua

PARAGRAFOA EUSKARAZ
Antolakuntzaren ikuspuntutik, SORTU “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpen politiko zehatza da. Ebazpen hark bihurtzen du SORTU Euskal Herriko inde¬pendentisten eta sozialisten erreferentzia jarduera eta borroka politikoan; Prozesu Demokratikoan garatu beharreko masa borrokan, konfrontazio ideologikoan eta era¬kundeetako jardunean. Horrela, ENAMen ondarea eta, aldi berean, aipatu ebazpena ekarri zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea jasotzen dituen antolakundea da SORTU.
PARAGRAFOA KASTILLANOZ
SORTU constituye la expresión politico-organizativa de la resolución “Zutik Euskal Herria”, que la designa como la referencia de los independentistas y socialistas de Euskal Herria en la actividad y lucha política, de masas, ideológica e institucional a desarrollar en el Proceso Democrático. Se conforma así en la organización que recoge el caudal del MLNV, así como la actualización realizada en el debate estratégico de la que emanó dicha resolución.
eta buruz bi paragrapho horiek izan duen erantzun edo kommentarioa ganik Jesus Rubio

Kaixo Erroteta:

Hemen doaz komentario batzuk, erantzunez ki zure proposamena:

1: Euskarazkoan, hasierako "Antolakuntzaren ikuspuntutik" hori da bihurtu adjektivo ("organizativo") an gaztelaniazko versioa. Adjektivo horrek soilik du kalifikatzen bere izena ("expresión"); esan nahi baita ze ez du marko orokorragorik jartzen.

2: Noiz 1. esaldi horretan irakurri: SORTU “Zutik Euskal Herria”, ez dakigu dena bat dan, edo bi gauza ote diran (nola gertatu azkenean). Hori da islada hon inkoherentzia sintaktikoa (hor beharko litzake ortografia gehiago).

3: Euskarazkoan, 1. esaldian gehitzen da "zehatza" adjektivoa. Adjektivo hori gabe, "adierazpen politikoa" ez da gelditzen hain determinatua nola "la expresión política".

4: Euskarazkoan "da" aditza dudarik gabe hobeto egongo litzake atze subjektua ("SORTU"). Horrela, gainera, desegingo litzake 2. puntuko anbiguetatea. Baina soluzio estruktural hori ez da oraindik ailegatu ki euskara estandarra.

5: Gaztelaniazkoan perpaus menderatua dana (1. esaldiko 2. zatia), euskarazkoan independente eta printzipal. Zergatik? Akaso, arrazoietako bat da ze euskarazkoan menderatu beharko litzakeena da askoz nahasiagoa eze gaztelanizkoa, aparte izan beste gauza bat.

6: Ez da berdin "en la actividad y lucha política, de masas, ideológica e institucional a desarrollar en el Proceso Democrático." eta "jarduera eta borroka politikoan; Prozesu Demokratikoan garatu beharreko masa borrokan, konfrontazio ideologikoan eta erakundeetako jardunean."

Ez dago konparatzerik lehenengo horren antolamendua (non "la actividad y lucha" dira hain zuzen "política, de masas, ideológica e institucional" eta non hori guztia behar dan garatu "en el Proceso Democrático") eta bigarrenaren anabasa desitxuratzailea: jarduerak, jardunak, borrokak eta konfrontazioak doaz agertzen an modu aski desordenatu eta nahasgarria (gainera, ez da esaten bi versioetan gauza berbera).

7: 6. puntuko inefizientzia horren arrazoi nagusia da estrukturala: besteak beste, "-an" inesivo postposizionalak sortzen du estuasuna.

8: Aurrekoaren ondorioz, gaztelaniazko 1. esaldia da koherenteagoa, zehatzagoa, erosoagoa... noiz konparaturik kin euskarazko 1. eta 2. esaldiak. Eta arrazoia da nagusiki estrukturala.

9: Euskarazko 3. esaldia nekez gaiztotuko da gehiago. Subjektu tematikoa jarri dute an bukaera hon esaldi luzeska bat, non ez dakigun zertaz ari garen harik ailegatu ki azken hitza ("SORTU").

10: Kontrastean, gaztelaniazko 2. esaldiaren lehenengo zatia (komaraino) biribila da. Nabarmentzekoa da nola esaldi horretan subjektu tematikoa ("SORTU") ez dan aipatu ere egiten (ez da behar zeren estruktura koherentea da: badakigu zertaz ari garen ti 1. hitza).


11. Aldiz, gaztelaniazko 2. esaldiko azken zatia (komatik aurrera) ez da ondo ulertzen. Alde batetik, "ASI COMO" horrek du sortzen paralelismo bat kin hasierako "ASI" hori (baita ere "organización" kin "actualización"), eta esaldia gaiztotzen da. Bestetik, itzulpena ez da "de la que emanó" baizik "
del que emanó". Hortaz, hobe honela, adibidez:

"Se conforma así en la organización que recoge el caudal del MLNV, y que recoge también la actualización realizada en el debate estratégico del que emanó la resolución “Zutik Euskal Herria”.

Vistan denez, aipatu dut explizituki izena hon ebazpena afin referentzia geldi dadin argiago.

12. Emaitza orokorra: euskarazko versioa da nahasiagoa, gutxiago zehatza, eta bere arazoak dira nagusiki estrukturalak (barne euskara estandarra). Gaztelaniazko versioa da koherenteagoa, ordenatuagoa, aberatsagoa, eta bere arazoak ez dira bereziki estrukturalak, baizik erraz konpongarriak kin estruktura progresivo berbera (akaso erabiliz valiabide alternativoak).

12 comments:

Anonymous said...

Rubio jaun hagitz estimatu eta ohoregarria,

Irakurturik hizpide dugun textuaz egin duzun disekzione filologiko-forensiko harrigarri zehatz eta profesionala, deus ezin egin dezaket salbu buruko buneta hunbleki erantzi eta gur egin zure perspikatia eta jakitate linguistiko ezin aski laudatozkoari. Ez bakarrik ikusarazi deraukuzu ezinago xeheki euskarazko versionearen inprezisioa eta urruntasun astronomikoa respektu kastillanozko versionea, bainan ere egin duzu hori pausoz pausu, perpausaz perpausa eta sintagmaz sintagma, antzez eta jakitez, bukatzeko konklusione batekin zeinek biloak latzarazten baitauzkit zeren berebiziko indarrez begietaratzen baitaut zeinen luzea eta patarra dugun diskursivitate komunikativoan aitzinatzeko oraino egiteko dugun bidea.

Misterioa ordean enetzat egundaino bezain ilun dago, eta galdera beti bezain hertsakor: euskarazko versionea delarik “nahasiagoa, gutxiago zehatza, eta bere arazoak dir[elarik] nagusiki estrukturalak (barne esukara estandarra)”, nola ez zaio nehor ohartzen ments eta gabezia horier eta ez du oihuz galdegiten eman dakion konponbide eta erremedio arazo bati hain begibistakoa eta hain agerikoa? Nola ulertu indiferentzia universal hori respektu arazo bat agertzen dena une eta toki oro, euskaraz izkribatzeaz denean kestione?

Zergatik mundu guztiak ematen du ontzat antolamendu sintaktiko eta estruktural bat nabarmenki herrena, pobrea, defizientea eta antikomunikativoa? Zergatik nehork ez du ahotsa goratzen gabezia arrailagarri horren aurrean eta bindikatzen du bederen egin dadin zerbait gure arazoak izan dezaten solegimendu edo erremedio pixka bat? Zertako konplazentzia suizida hori estruktura batzuekin zeintzuk ez baitauzkigute batere errazten idazketa lana eta, hortaz, zeintzuk ez duten den gutiena fagoratzen gure endeleguaren beraren diskursividade eta jarioa?

Nondik heldu da itsukeria hori?

Horra ene galdera eta deiadarra.

Eta orain, ene pleinua ozenki adiarazi ondoren, nola bainaiz deliberatua ene burua lanturuzko itsaso triste batean itotzera utzi ordez zerbait positivo ekartzera foro hunetara, uztazue arren ene itzulpen proposamena pausatzea paragrafo korapilatsu horren karietara. Orai beretik diot proposamen argala dela, delako hori, bainan plazer nuke hartan oin harturik foro hunetako endelegu hautuenek, nola baitira Rubio, Erramun eta Lavin jaunek, ekar balezate ere hunat beren hondar aleñoa eta konpleta balezate ene proposamen rudimentarioa beren uste sakon eta jakituria hedatuaren arabera.

Hona beraz ene itzulpen proposamena:

SORTU constituye la expresión politico-organizativa de la resolución “Zutik Euskal Herria”, que la designa como la referencia de los independentistas y socialistas de Euskal Herria en la actividad y lucha política, de masas, ideológica e institucional a desarrollar en el Proceso Democrático. Se conforma así en la organización que recoge el caudal del MLNV, así como la actualización realizada en el debate estratégico de la que emanó dicha resolución.

SORTU da “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpen politiko-antolatzailea, ebazpen horren bertutez deklaratua izan dena Euskal Herriko independentisten eta sozialisten erreferentzia Prozesu Demokratikoan garatu beharreko jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionalean. Horrela, SORTU antolakundeak du biltzen bere baitan ENAMen ondarea eta orobat “Zutik Euskal Herria” ebazpena sorrarazi zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea.


Xavier Erroteta

Erramun Gerrikagoitia said...

Gadetzekoa da ea SORTU-koei interesatzen den komparatzea hauek hiru textuok edo soil duten ardurea ager dadin euskaraz ere zeozer publikoari begira. Jakitekoa litzateke ea redaktoreek heurek -traduktoreek- sentitu duten hestuasunik bere lanean. Gainera nola kontaktatu ahalko litzeteke heurekin noiz dugun ikusten -nola ongi diozun Erroteta- dela impossible kontaktatzea kin Akademia, akademikoak, ... euskal intelligentsia.

Hara, lerroz lerro hiru textuok

1--

SORTU constituye la expresión politico-organizativa de la resolución “Zutik Euskal Herria”, que la designa como la referencia de los independentistas y socialistas de Euskal Herria en la actividad y lucha política, de masas, ideológica e institucional a desarrollar en el Proceso Democrático. Se conforma así en la organización que recoge el caudal del MLNV, así como la actualización realizada en el debate estratégico de la que emanó dicha resolución.

2--
SORTU da “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpen politiko-antolatzailea, ebazpen horren bertutez deklaratua izan dena Euskal Herriko independentisten eta sozialisten erreferentzia Prozesu Demokratikoan garatu beharreko jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionalean. Horrela, SORTU antolakundeak du biltzen bere baitan ENAMen ondarea eta orobat “Zutik Euskal Herria” ebazpena sorrarazi zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea.

3--

Antolakuntzaren ikuspuntutik, SORTU “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpen politiko zehatza da. Ebazpen hark bihurtzen du SORTU Euskal Herriko inde¬pendentisten eta sozialisten erreferentzia jarduera eta borroka politikoan; Prozesu Demokratikoan garatu beharreko masa borrokan, konfrontazio ideologikoan eta era¬kundeetako jardunean. Horrela, ENAMen ondarea eta, aldi berean, aipatu ebazpena ekarri zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea jasotzen dituen antolakundea da SORTU.

Jesus Rubio said...

Kaixo Erroteta:

Oro har bada joera bat: zenbat eta progresivoagoa, orduan eta koherenteago eta hobeto gelditzen doa itzulpena (edo hitzaldia, edo...). Hobekuntzak joan ohi dira an norabidea hon progresivizazioa hon sintaxia. Kontua da ezin argiagoa.

Zure itzulpena da askoz progresivoago-koherenteagoa eze euskarazko originala, baina oraindik da esanguratsuki traketsagoa eze gaztelaniazkoa. Oraindik ere baditu zati regresivo aski luzeak zein ez duten laguntzen (elkarrekin gaizki artikulatuak daude).

Gakoa da ze valiabide regresivorekin nekez lortuko da hain emaitza progresivo-koherentea-jarraitu-egokitu-irekia nola erabiliz valiabide progresivo egokiak:

SORTU antolakundea da expresio politiko-antolatzailea hon "Zutik Euskal Herria" ebazpena, zeinen bertutez SORTU zan bihurtu referentzia hon Euskal Herriko independentista eta sozialistak an jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionala zein dan behar an Prozesu Demokratikoa. Horrela, SORTU antolakundeak du biltzen bere baitan ENAMen ondarea hala nola egunerazioa zein zan gauzatu an eztabaida estrategikoa nondik sortu zan "Zutik Euskal Herria".

Zergatik ez dan onartzen ze, oro har, valiabide progresivoak dira potenteagoak ... eze regresivoak? Oso galdera ona.

Poliki-poliki eman behar dira aukerak an norabide ona.

¿Hain arazo handia al da ze Euskaltzaindiak onar dezan aukerako erabilera hon valiabideak nola, demagun, "kin"? Berdin nola "baizik" prepositivoa onartzen dan (jatorriz postpositivoa zan), ¿zergatik ez hasi onartzen (ez dakit noiz) erabilera hon "kin" soziativo prepositivoa?

Gilen said...

Kaixo, iruzkin bat egin nahi nuke post hau dela eta.

Hasteko, bistan da euskarazko textuak men degiola itzulpengintzaren printzipio errepikatuenetako bati: erlativoak saihestu behar dira eta esaldiak zatitu.

Guztiarekin, gaztelaniazko originala ere ez da oso eredugarria. Esate baterako, Jesusek bere 11. puntuan aipatutakoaz gainera, koxka bat ikusten diot lehen esaldiari ere: erlativoaren buru den “que” horrek zeri degio referentzia? Kontextuz, “Zutik Euskal Herria” resoluzioari eta, ondorioz, “la” artikulu femeninoa “SORTU”-ri dagokio. Niri nahasgarri samarra egiten zait.

Errotetaren itzulpenaren haritik, hona neure saiotxo apala:

SORTU da “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpide politiko-antolatzailea, honek hura izendatzen baitu Euskal Herriko independentista eta sozialisten erreferentzia, Prozesu Demokratikoak garatu beharreko jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionalean. Horrela, osatu da antolakunde bat zeinak biltzen baitu bere baitan ENAMen ondarea eta, orobat, aipatu ebazpena ekarri zuen eztabaida estrategikoan gauzaturiko eguneratzea.

Jesusek dioen bezala, hizkuntza bera regresivoa izaki, EZINEZKOA da sortzea, orain arte existitu ez diren baliabide progresiboak erabili gabe, arinago eta komunikativoagoa den texturik, non ez garen aldaratzen gaztelaniazko originalaren antolamendutik. Jatorrizkoan euskara erabiliz gero, ez litzateke hain zaila sortzea textu aski komunikativo bat, baina egitura eta joskera bestelakoak lirate oso.

Bestalde, Erroteta kexu da inork ez duela ahotsa goratzen dugun molde sintaktiko eta egiturazko eskasaren kontra. Badakigunez, blog honetan aipatu delako, hori ez da guztiz horrela. Hortxe dugu, adibidez, Amurizaren azken liburua, edo Euskaltzaindiak aurten argitaratu Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa. Bertan, honen moduko antolamenduak proposatzera ausartu dira:

Piztuerako Pazkoa ospatzea da begira jartzea, bihotza zabal-zabalik, behin betiko eta egiazko izango dela espero dugun bizi betera; Da aitortzea Jainkoaren neurrigabeko maitasuna; Berekin bat egin nahi baikaitu bere bizitza espiritualean eta betiereko ospean. Da sentitzea mundu honetako gauza guztiak baino gorago eta garrantzitsuago. Da berreskuratzea munduko gauzak zuhurtasunez erabiltzeko askatasuna, ezeren eta inoren esklabo izan gabe. Da hartzea lagun hurkoari bizitzen laguntzeko dohaina. denen elkartasuna aurrez gozatuz.

Nire ustez, oso urrats garrantzitsua da eta atea ireki dezoke aintzat hartzeari berriz XX mende aurreko prosa, azken ehun urteko garbizalekeriak deuseztatu zuena. Nolabait esateko, ematen digu aukera zirkulua ixteko eta, agian, Jesusek proposatu baliabide propositivo berriak garatzen hasteko.

Erramun Gerrikagoitia said...

Amaitzen duzu, Gilen, esanez "atea ireki dezoke" egungo ambiente berriak zein ambiente bai existitzen da behintzat theorikoki. Nik ez nukeena nahi da zure esana izatea soil "atea ireki lezoke".

Erramun Gerrikagoitia said...

Nola izan bait dugu notizia txarrak esan behar dut ze gaur arratsean partitzen garela Greziara zeren gure amagiarreba dago arras gaizki izanik possible agur egitea guri larter, laster-laster batean.

Ni ez naiz, ba, hemen blogean izango harik ez dakit noiz.

Jesus Rubio said...

Kaixo Gilen:

Aipatzen duzu arazo bat an gaztelaniazko 1. esaldia. Nahi izanez gero, erabil litezke referentzia explizituak (ez dago arazo estrukturalik):

SORTU constituye la expresión politico-organizativa de la resolución “Zutik Euskal Herria”, resolución que designa a SORTU como la referencia...

Ikus dezagun orain zein diran zure versioaren aldaketak respektu Erroteta.

1: Non Errotetak jarri: "ebazpen horren bertutez deklaratua izan dena Euskal Herriko...", zuk jarri duzu: "honek hura izendatzen baitu Euskal Herriko...". Referentziak argiago gelditzen dira an textua hon Erroteta, baina Errotetaren "izan dena" erlativo trokatu horrek trakestu egiten du diskursoa, traba bat jartzen du an progresio diskursivoa. Hor hobe doa Gilenen "bait-" hori, zein ez dan hain regresivoa nola "-ena" (-bait horrek errazago begiratzen du aurrera). Beraz Gilenen hobekuntza dator ti progresivizazioa hon diskursoa.

2: Non Errotetak jarri. "... deklaratua izan dena Euskal Herriko independentisten eta sozialisten erreferentzia Prozesu Demokratikoan garatu beharreko jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionalean.", zuk jarri duzu: "... izendatzen baitu Euskal Herriko independentista eta sozialisten erreferentzia, Prozesu Demokratikoak garatu beharreko jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionalean.". Gilenen komak errazten du interpretazioa, zeren markatu du explizituki muga bat, diskontinuitate diskursivo bat. Errotetarenean ez da muga hori zehazten eta interpretazioa nahastu egiten da. Beraz, hobekuntza dator ti explizitazioa hon muga diskursivo bat (ez da hobekuntza estruktural bat).

Gainera, nabarmentzekoa da nola Gilenek dun ordezkatu jatorrizko inesivo bat (Prozesu Demokratikoan) kin ergativo bat (Prozesu Demokratikoak): zergatik? Zeren koherentzia-arazoa dago. "SORTU da referentzia an jarduera eta borroka politikoa ... zein dan behar an Prozesu Demokratikoa", eta bi inesivo horiek ("an jarduera" eta "an Prozesu") ordena koherentean ez dira nahasgarri, baina ordena inkoherentean nahasgarri dira. Beraz kasu-aldaketa dator ti arazo estruktural bat, zein ez dan desagertu, hala ere: bukaerako inesivoa ez dugu ezagutzen harik ailegatu bertara, eta inesivo hori inportantea da an interpretazioa. Horrexegatik, jatorrizko euskarazko versioan dute zatitu sintagma inesivo luzea an hiru sintagma inesivo laburragoak nahiz desitxuratuagoak (berdin nola Gilenen ergativoak dun desitxuratzen jatorrizko esanahia: ez da berdin "Prozesu Demokratikoak garatu beharreko ..." edo "Prozesu Demokratikoan (norbaitek) garatu beharreko...").

3: Azken esaldian, Errotetak: "Horrela, SORTU antolakundeak du biltzen bere baitan..." eta Gilenek "Horrela, osatu da antolakunde bat zeinak biltzen baitu bere baitan...". "Zeinak biltzen baitu" hori astuna da (Errotetak ez du erabili). Eta ez dezagun ahaztu ze euskarazko jatorrizko versioan erlativoa zan murriztailea "...jasotzen dituen antolakundea da SORTU" = "la organización que recoge". Erlativo bat eroso erabiltzeko, behar da erlativo arinagoa da, hala nola "zein" monosilabikoa (ergativoa balitz jarriko da aditz laguntzailea juntu erlativoa). Kasu honetan, jatorrizko versioa litzake: "SORTU da antolakundea zein dun jasotzen..." (eta ez "zein jasotzen dun"). Gero, erabiliko lirake forma mugagabeak nola "zeinen" eta ez "zeinaren" astunagoa, nola aholkatu ohi dan).

Bada diferentzia nabarmen bat arten ez izatea "hain zaila sortzea textu aski komunikativo bat, baina egitura eta joskera bestelakoak lirate oso" (zehaztu zenezake zein?) eta izatea oso erraza sortzea oso textu (diskurso) komunikativoa kin egitura egokitu eta potenteak zeinekin ahal dan esanguratsuki hobetu praktikoki edozein original regresivo.

Dudarik gabe, zenbat eta valiabide regresivo gutxiago, arituko gara traketsago eta gutxiago zehatz.

Anonymous said...


SORTUc constituitcen du expressio politiko organizativoa oi "zutik Euskal herria" resolutiotik, ceinec designatcen duen celan referentia oi Euskal Herriko independentista eta socialistentzat activitate eta borroka politikoan, massen, ideologiko eta institutionalean developatu beharra Processu Demokratikoan. Formatcen da horrela organizatioa ceinec biltcen duen MLNVren emaria, hala nola actualizatio egina debate strategikoan nondik jario cen aipatu resolutioa.

Josu Lavin said...

Goico anonymo hau ez da Josu Lavin, baten batec pensa leçaqueen beçala. Ez daquit nor den.

Anonymous said...

Rubio jaun prezagarria,

Lehenik, milesker zure arrapostuarentzat (baieta Erramun eta Gilen jaunek igorri dutenenzat), bigarrenik barkamendu ene arrapostu hunen berantaz (desenkusatzen naiz erranez eskuarteko afera batzuek poxelatu nautela lerro hauek lehenago apailatzetik), eta hirugarrenik ––luzakor izanagatik ahanzkor ez naizelako berme––, bizpahiru gogoeta xume eskuartean darabilgun (edo erabili dugun) gai hunetaz.

Diozu plain-plaina: zenbatenaz diskursoa baita progresivoagoa hanbatenaz da koherenteagoa, informativoagoa eta prezisoagoa. Hori da zure katixima linguistikoaren oinarri, abiapuntu eta errotiko muina, eta ez dut uste nehork errefuta dezaken premisa klar eta sinple hori. Ebidentzia horren aurrean, ordea, bi behaztopa handi kausitzen ditugu euskararekin egiteko dugun guztiok (idatzizko eskuararekin egiteko dugunok erran nahi dut, ezen ahozko mintzairak baditu bere kode eta adierazpide propioak zein baitira hagitzez laxo eta supleagoak).

Bi arazo horiek dira, batetik arazoaren ezaguera eta bestetik arazoaren soluzionea.

Arazoaren ezagueraz mintzo naizelarik erran nahi dut ezen gainditzeko, edo bederen eztitzeko, gure hizkuntzaren gabezia estrukturaletik heldu zauzkigun ezintasun eta nekezia nonbregabeak lehen urratsa dela hetaz ohart izaitea eta errotik deliberatzea konponbide eta erremedio emaitea gabezia eta ezintasun horier. Errana dut lehenago ere, bainan ez naiz herabe berriz ekartzera plaza huntarat egia handi hau: eria ez dateke sendo bere eritasunaz ohart ez deno. Alta, ikusirik, gure artean mintzaira arloan gertatzen direnak iduri luke gure eria tematua dela ez ikustera bere eritasuna, bere lan eta urratsetan gobernatzen denaz geroztik batere arazorik ez balu bezala edo ––ikusten baita halakorik pertsonen artean ere–– sekula hiltzekoa ez balitz bezala. Dudarik gabe, hola gobernatzen den eria ––eskualdungoa–– bere burua tronpatzen ari da. Ordean, zinez ala alegiaz ari da tronpatzen? Horra aspaldidanik barnea karruskaka ari zautan zalantza. Ezen, funtserat eta, nola ditake eskual intelligentsia eta stablishment linguistiko, akademiko eta literarioko buru argituenek batere ez ikustea arazoa? Zinez ez dutea ikusten? Aments ez dute ikusi nahi? Ikusten dute bainan nahiago dute ez ikusi egin? Hemen jende batzuk jarriak dirade Shakespeareren sonetoak itzultzera (nehork ezin ulertuzko gisan, ondikoz) bainan gero ez gara kapable manifestu politiko bateko hiruzpalau esaldi modu gozatsu eta ulergarrian elgarri josteko eta ideien aintzinamendu logiko eta koherentea manera ekonomiko eta errazean segurtatzeko.

Horra beraz ene ustez gure lehenbiziko arazoa, zein baita batzuek nahi daukutela sinetsarazi ez dagoela arazorik, nahiz ebidentzia objektivo guztiek seinalatzen duten badugula arazo estruktural ezinago larri bat eta bere zurrunbilo zorabiogarrian itotzer garela gu eta gure mintzaira.

Ezagutu delarik beraz arazoa, bigarren erronka batek sesitzen dauku izpiritua: nola konpondu?

Rubio eta Erramun jaunek aukeratu duten soluzionebidea da ausarta eta iraultzailea, logikoa eta razionala. Bizkitartean, eskualdungoaren ohidura linguistiko errotuenak bete-betean kolpatzen ditu eta, hortaz, beldur izaiteko da pedagogia eta presione gaitzen kostuz baizik ezin nagusituko dela, sekula egitekotan. Ohart bestenaz parrafo huni, Rubio jaunak proposatu paradigma berriaren eredu eta adibide:

“SORTU antolakundea da expresio politiko-antolatzailea hon "Zutik Euskal Herria" ebazpena, zeinen bertutez SORTU zan bihurtu referentzia hon Euskal Herriko independentista eta sozialistak an jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionala zein dan behar an Prozesu Demokratikoa. Horrela, SORTU antolakundeak du biltzen bere baitan ENAMen ondarea hala nola egunerazioa zein zan gauzatu an eztabaida estrategikoa nondik sortu zan "Zutik Euskal Herria".


[Jarraitzen du bigarren phartean]

Anonymous said...

Nork uka paragrafo hori ulerterrazago, diskursivoago, informativoagoa dela eziez nirea, BALDIN ULERTZEN ETA ONHARTZEN BADIRA juntagailu, prepositione eta syntaxi aldetik Rubio jaunak txertatu dizkion berrikuntza inteligente bezain harrigarriak? Horra hitz gutxitan bildua gure paradoxaren muina: konponbidea eskumenean dugu, edo bederen konponbide on baten abiadura, bainan hain da iraultzailea eta hain da drastikoa non gaur gaurkoz iduri baitu inpraktikablea mila motivo mediante. Ez Rubio eta ez Erramun jaunak dira asmatzaile kaskarraildu eroska horietarik, aitzitik, biak dirade jendaki adimendutsu eta ohartuak, biek eskuararen gabezia estrukturalen aferari aplikatzen dazkote beren ustez behar diren erremedio eta sendagaila eraginkorrenak afineta eragotzi gure mintzaira amil dadin autismo sintaktiko eta inpresizione semantikoaren leze galgarrian. Bestalde, ene gogoan ez da dudarik bai Rubiok eta bai Erramunek errotik ezagutzen dutela gure gizartea, ez direla beste planeta batetik jautsi, badakitela diglosiaren botak lepoa tinkatzen daukula eta egun eskuara sekula baino gehiago dela subsistema linguistiko herbal eta flako bat megalosistema azkar baten itsaso hurren mugarrigabe bateko zoko txiki bateko ertz txipiñi batean etsi-etsian txaplaka ari dena bere burua urpetik jalgi ezinik. Gure mintzairaren ttipittasun politiko-sozialak eta ahuldade estrukturalak erremedioak eta indargarriak galdatzen dauzkigute oihuz, eta horregatik preseski ez daukagu ez harat-hunatik ez beha egoiterik: edo zerbait egiten dugu, zerbait bide berri proposatzen dugu orai beretik, edo gure mintzairarenak egin du.

(Artetik erraiteko, ene iduriko gure mintzaira ez dateke sendo eta azkar gure herria erresuma ez deno, bainan konprenituko nuke norbaitek pentsa baleza iritzi hori off-topic edo desgaia dela hemen eta iduri balitzaio uste horri sobera hertsiki behatu nahi baginte ad calendas graecas-eradino gibela genezakela gure arazoen konpontzea. Enagoke hargatik hura aipatu gabe, nahiz beharko genuken naski bertze toki eta ordurik horrenbesteko gai phezua funtskiago ikertzeko.)

Batzuetan neure buruarekin egoten naiz ametsetan pentsatuz zer heinetan ginateken egun baldin Rubio eta Erramun bezalako bisionario zenbaitek duela bi edo hiru mende abiatu izan balute eskual letren munduan gure egunetan proposatzen dituzten bezalako berritasun sintaktiko morfologikoak, hots, baldin Aguirre Asteasuko batek, edo Lardizabal batek, edo Arxu batek edo Jusef Egiateguy edo Oihenart batek (bi hauek bai, segur naiz bi hauek gogotik abiatuko zuketela esploratione berritzaile hori!) entseatu izan balituzte sistematikoki sintaxi eta morfologia alternativo batzuk afineta regresivotasuna emeki progresivotasun bilhakarazi eta, bide horretan guzizko libertatez abiaturik, erabaki izan balute, gure bi adiskide zoliek bezala, deklinabideko morfema batzuk prepositione bihurtzea. Plazer dut pentsatzez zer litaken egun gure mintzaira baldin berrikuntza hardit horiek iragan mendeetan boteak balituzte azkarki beren erroak eskual baratzean eta eskura bagenitu orain hen fruituak, zohi eta bete, denez onhartuak, orotan finkatuak eta baliatuak, halako maneraz non garen mende huntan ditazken gauza usaiako eta komunenak bezala balia litezen Rubio eta Erramunen eskutik Martetik jautsiak balira bezain itxura arrotzeko eta jite gaiztoko asmakerien aire batekin heldu zauzkigun “hon”, “an” eta gisako prepositione iraultzaile estonagarriak ordean eskualdun jator anitzendako ezinago eskandalagarriak.

[Jarraitzen du hirugarren eta azken phartean]

Anonymous said...

Bestetan ordean ene ametsaren hozka doi bat apaltzen dut eta galdatzen deraukot ene buruari non ginateken orai baldin Altube jauna (zeinaren ohorea ez nuken den gutiena afruntatu nahi) ez balitz nehoiz dedikatu linguistikara eta baldin euskal gramatikaren gorputza gorpu bihurtzeko lanari emaiteko partez higatu balitu bere egunak beste zernahi egitekotan, sukaldaritzan, torlojugiletzan, zilargintzan edo berdin frailebeltzgoan. Edo baldin Sabin Arana jaunak ez balu astirik galdu bere elukubrazione linguistikoekin eta limitatu izan balitz esparru politikoan soilik marraztera bere muga rigurosoa inter ona eta gaiztoa. Horrela agitu balitz, ez ukanik ere Rubio eta Erramun bezalako aintzindari batzuen aportationerik XVI mendean, bederen eskualdunek ez zituzketen bazterrerat aurdikiko iragan lau mendetan eskual idazle oparoenek gure auzo mintzaira erromantzeen ondare rhetoriko komunera eskuara hurbilarazi beharrez asmatu estrategia eta elementu prepositivo eta anaforiko ugariak, zeintzuen bitartez lortu baitzuen eskuarak zerbait gainditzea bere struktura pospositivoaren ahuldadea eta, tresna rethoriko sofistikatu berriekin bere burua gain-gainetik edertuz eta goratuz, ardietsi baitzuen segurtatzea beretzat toki bat Europako mintzaira kultuen Errepublikan.

Ametsak amets ordea, eta begiak zabaldu orduko errealitatea horra da gure aitzinean bere krudeltasun temati irremediablearekin.

Onhartzen dut, bai, Rubio jauna, zure proposamen sintaktiko-morfologikoak direla aitzinabide bat biziki interesgarri eta posibilitate handikoak. Aitor dut zure ekarpenek merezi dutela aintzat hartuak izaitea, eskualdunek behar lituzketela ongi gogoan hartu, hausnartu, pezatu, profitatu, entseatu, baliatu, hobekitu eta saiatze-erratze metodoaren bidez hek guziak doitu gure ahal eta behar partikularren neurri zehatzetara amoreagatik ukan dezagun noizbait ere eskualdunok tresna bat ––eskuara–– orain baino supleagoa, malguagoa, informativoagoa eta gure beharrizan modernoetara infinituki hobeki egokitua.

Ez dakigu geroak zer duen gorderik guretzat, bainan badakit Rubio eta Erramunen proposamen iraultzaileek badutela barnean hazi ttipiñi bat eta hazi hortatik erne ditakela etorkizun hobe baten mentura gure mintzaira zaharrarentzat. Bizkitartean, bide hori ezin ibil ditake bakarka, behar dugu orok elgarrekin desbrostatu eta jo. Xenda horretan barnatzen denak arramazkada ederrik bilduko duela ez da zer duda (piko mingarrienak beste eskual bidelariengandik helduko direlarik, usaian bezala), bainan bipilki aitzinatuz ebakiko dugu baliman denon artean gure mintzaira maiteak behar duen bidea etorkizun oparo eta eder bati buruz.

Biz hala

Xabier Erroteta.