Totorika da Munitibarko auzo bat non dagoen San Joan ermitea eta non behintzat lehenagoko urteetan egin ohi zuten su handia bat, handiagoa ezi beste auzune edo etxeetan zeren markatzen dut etxeetan zegatik etxeetan ere eginten zen, esaterako gogoan dudanez Antzolon, Aransolon.
Hemen Lekeition ezagutu dut gizon bat deritxona Manuel Gallastegi 82 urtekoa zeinaren ama Dionisia Altzueta Gerrikagoitia zen munitibartarra, hain zuen totorikarra. Manuel nola haur zelarik sarri joaten zen Totorikara ba daki eta sarri kantatu izan deust berak han umetan ikasiriko kantua zeina kantatzen zen suaren inguruan. Bada, lehenagokoan, orain egun batzuk -azaroa 2012- jaso dut berak kantaturikoa paperean.
Izkiriatuko dut Manuelen versionea hon delako kantua eta gero ondoren neure versionea, neuk gogoan daukadana zein bait da ikasirikoa Munitibarren behean, ez goaian Totorikan, zeina bait dago mendian gora km térdiko distantzian.
Manuel Gallastegiren versionea
Doniane, Doniane
bezpera gabien
abadiak hasarratu zirien
ez eben besterik egiten
alkarri muzturrek hausiten.
Juanitan ortura sobretan
sobrien onduan patana
ha zan nire laztana
Sorgiñek erre
lapurrek ostu
organarun santu
San Juan.
Nik ez dut ulertzen zer den "organarun" santu. Ote da latinezko expresione deformatu bat?
Neure versionea, kantatzen zena Munitibarko plazan zen hauxe
San Jun bezpera gabien
abadik hasarratu zirien
ez eben besterik egiten
alkarri muzturrek hausiten.
Juanitan ortuen sobretan
sobrien onduan patana (ez naiz oroitzen zen patana edo batana; da belar usaintsu bat)
ha zan nire laztana
Sorgiñek erre
lapurrek ostu
ortuk eta garixek
ondo bedinketu.

2 comments:
Egun on, Erramun jauna,
Lehenik, eskerrik anitx Munitibarko herri kanta polit hori gurekin partekaturik.
Bigarrenekorik, eta galdatzen baituzu, jakizu "patana" dela, ongi diozun bezala, belar usaingozoko bat, mentaren familiakoa. Kasik esango bainuke españolezko "menta" patana dela hitz hori baliatzen den tokietan.
Izan zite,
Xabier Erroteta
Aupa Erroteta.
Bizi gaitezela oparo eta on guztiok gogoz aurrera ateratzeko gure ametsak realitate. Zenbat virtualki hala nola avantzamendu konzeptuala eta realitate pragmatiko tangible beste hainbat.
Segi aitzina.
Post a Comment