irauko lau egunetan ez dut lo egin ganoraz
baina holakoak izkiriatzeko nola behar genduke izkiriatu?
iraganeko lau egunetan ez dut lo egin ganoraz?
Ba dira beste berba asko horren antzekoak non izan ahal da dudarik jakiteko nola izkiriatu.
irauko / iraganeko
uzaba / ugazaba,
beatzi / bederatzi,
abagune / abagadune,
atsena / atsedena,
...
9 comments:
Bide antzua zaut hori, Erramun jauna. Oroit naiz laburduren kontu hau zuri lehenago irakurririk blog hunetan bertan, eta bistan da lehengo lepotik zaudela beti. Orduan erran nautzun bezala, laburduren borta biziki idek-erraza da, bainan ez dakigu gero zer piztia sartuko zaigun handik: ala zuk aipatzen ditutzun hitz laburtu gutxi-asko zentzuzko horiek, ala jatorrizko hitza ezin ezagutzeraino desitxuratzen duten fonetismo lokal partikularrak, hala nola, konparazione batera, "péntot” (<pentsetan dot), nola erraiten baitute, omen, Durangalde partean. Gainerakoan, laburtzea bada kontua, ezaba itzazu bokal arteko h guztiak eta esan/izkriba ezazu "astelena" edo "leioa". Kuxian laburdura parrasta bat dukezu esku artean den gutieneko nekerik gabe, bainan horrek gure hizkuntzari zer abantaila lekarkioken ezin zilatuzko misterio bat lizate beti niretzat.
Laburdurak fagoratzeko proposatzen duzun jokua biziki perilosa duzu, Erramun jauna, eta ez dirudi peril horretaz batere ohart zirela, harekin jostaka aritzeko deia etengabe egiten daukuzunez geroz, gure hizkuntzak ez balu bezala arazo premiazkoagorik.
Xabier Erroteta.
Problemea edo arazoa edo dena delakoa da askotan nolakoa nola nahi dugun guk hartu edo konzevitu. Hori aurretik.
Dudarik ez dago, eta ongi diozu, ze tentuz eta neurriz egin ezik bide horrek eroan ahal gaituela hondamendira edo behintzat zurrunbilo sasitsu batera.
Baina joakatuz zentzuz, tentuz eta ere neurriz ez luke zertan eroan gu eta euskara situatione trauskil batera. Halan ez luke ezer txarrik nire ustez idazteak
irauko
edo
beatzi (9)
eta ez beti derrigorrez
iraganeko
eta
bederatzi.
"Problemea edo arazoa edo dena delakoa da askotan nolakoa nola nahi dugun guk hartu edo konzevitu. Hori aurretik."
Problemea edo arazoa edo dena delakoa da askotan GUHAURK sortzen duguna premiarik gabe. Hori segurik.
Xavier Erroteta.
Baliteke batzutan
Problemea edo arazoa edo dena delakoa da askotan GUHAURK sortzen duguna premiarik gabe. Hori segurik.
egia izatea hor goiko parraphoan dioena baina ez horregatio beti. Zeren izan ahal da egia totala edo berdin gezur osoa baldin ez bada deus konkretatzen. Litzateke nola diskutitzea airean sostengaturik deusen gainean, deus konkretatu gabe.
Esan dezadan bidenabar ze ez naizatekela ongi expresatu -nahiz-eta egiaren esateko bai uste dut naizela expresatu ongi eta klarki- zeren ikusten dut arrapostu ematen dela esanez
"péntot” (pentsetan dot)
agerturik flexione verbal bat eta ez laburdura lexikal bat zeinak argiro dira differente behar dutelarik tratamentu differenteak ere, ezen forma verbal laburtuak eta bestetik forma lexikal laburtuak.
Neuk ere ba dakit ze esaterako Munitibarren esan daroagula "ju a" adierazteko joan gara. Baina ni ez nintzen hortaz ari nola aisa ulertuko duen edozeinek, ikusirik gainera ipini nituen exempluak.
Refereitzen nintzen bada, soil, ki laburdura lexikalak, nola ikusten den argiro an titulua "Laburdurak lexikalizatu?" emanik dela gainera interrogatioz hori titulua. Izanik horiek gainera, nire eretxiz, guti batzuk quantitativoki. Ez dakit zenbat baina, esango nuke, guti, 20, 40 edo zerbait holatsu. Beti ere utzirik eskura hon erabiltzailea horiek forma "laburrak". Hala nola, beatzi edo irauko, ... Nolabait esateko egin nolatsu inglesak edo erabili I am edo nahi bada I'm, beharbada ez da exemplurik onena ere.
Besterik da, oso besterik nahi izatea extrapolatzea hori erabiltzen den edozein laburdurara. Ni ez nintzen baina hortaz ari.
Nik kontrakzio-laburdurei abantailak ikusten dizkiet, hala nola expresivitatea eta ekonomia linguistikoa. Hau esanda, registro oralerako utziko nituzke oro har, eta idatziz eman fonetiká islatu nahi denetan bakarrik, ingelerazko "gonna", "wanna" eta abar bezala. Jakina, batzuetan forma kontraktuak leku hartzen du sistema standardean (e.b. bazkaldu).
Euskalki eta regio ezberdinen berezitasunen gainetik, uste dut interesgarria lizatela ezartzea batuaren ahozko sistema ez-formal bat.
Helbide honetan baturako laburdura zerrrenda bat proposatzen da:
http://scratchpad.wikia.com/wiki/Letra_galer%C3%A1_hizkera_koloquialean
Gilen
ikusia dut gaingiroki ekarri duzun zerenda hori eta zait iruditzen dagoela egina buruz eta ere tentuz. Horrek ez duelarik (duelaik) esan nahi hartu behar dela jada momentuon, baina bai dela hartzekoa haintzat, den delakotzat. Lan ona, nire ustez.
Bestetik konzeptualki esaten duzuna da ere ederki esana' ezen hori hon buruz
expresivitatea eta ekonomia linguistikoa
edo
ahozko sistema ez-formal bat.
Ikusi ahal duzu, Erroteta, lista hori? Zer zaizu, generalean, iruditzen? Eta konzeptu delako horiek hon expresivitatea eta ekonomia linguistikoa edo ahozko sistema ez-formal bat?
Gilen cerrenda' cerrenda bat haguitz hitz normalena da.
Neuc ere hala ahoscatzen ditut adisquideequin, benetaco adisquideequin.
JL
Erramun maitea,
Hitcen forma' litteratur traditioneac eratcen eta eredutcen ditu.
Adeitsuqui
Josu Lavin
Erran nahi bait da: Honelaco laburdura pseudopopulukhoien contra nago iratcizco moldean.
Post a Comment