Wednesday, March 05, 2008

Erregalua a neure lagun estimatua

Erregalua egin dut a neure lagun Enrico Gnarini suitzo-italianoa hon liburua titulatzen English Grammar in Use -ISBN 0521532892- ganik (by) Raymond Murphy zeren da hori liburua total lagungarri ikasteko eta hobetzeko inglesa, erregalua izanik Enrico neure ikaskidea eskolan.

Hau da egin diodan dedikatoriaa (dedikatorixe, dedikatoriaa? -la dedicatoria-, dedikatoria -dedicatoria-) :
Erramunek a neure lagun estimatu Enrico Gnarini kin oroitzapen onenak

From Erramun to my good friend Enrico Gnarini with my best wishes

Sea Point, Cape Town, 5 March 2008

Valia dezala Enricok liburua ikasteko ongi inglesa, hala biz.

Cape Town, Kabo Hiria.

20 comments:

Josu Lavin said...

Ophari ona eguin deraucoçu çure adisquide on Enrico Gnarini jaunari.
Mahain gainean daducat ceuc aiphaturico grammatica angles hori.
Orocorqui haguitz onac içaiten dira angles grammaticac eta methodoac.

Adeitsuqui

Ekaitza D'Artagnan

Anonymous said...

Erramun jauna,

Barka ene inpertinentzia, bainan harturik hizpide zure dedikatoria hori uztazu erraiten ezen inglesezko "whishes" ez dela itzultzen ahal nola "oroitzapenak", zeren batak erran nahi baitu 'nahi, nahikeria, nahigura, gurari, desio' eta besteak aldiz 'oroitzapen'.
Hori erranik halere orobat egia da bakoitzak antolatzen dituela bere dedikatoriak gogoak emaiten dion bezala eta are komeni ere izaten dela zerbait bariazione sartzea modelo standarizatuan afin eta dedikatoriak izan dezan uki eta urrin bat personala eta intransferiblea, nola dudarik gabe baitu zureak.

Xabier Erroteta.

Josu Lavin said...

Caixo Erramun,

Leiçarragac bacequien irazten edo scribitzen ELIÇA (ecclesia) eta ELIÇÁ (la ecclesia), nondic berheiz baileitezque DEDICATORIA eta DEDICATORIÁ.

Cembateraino da cilhegui A eta KIN prepositioneac erabilcea?

"Erramunek a neure lagun estimatu Enrico Gnarini kin oroitzapen onenak"

Traditionearequin aphurceco escubidea daducagu?

Çure dedicatoria hori ez da ulercen. Batetic Gnarini hitzaren bucaeraco i lettrá euscarazco -i dativoarequin confundi leiteque, eta berçaldetic KIN hori interpreta leiteque aurreco hitzari lothuric balihoa beçala.

Duda gabe, systema prepositionala luen euscara bat asma leiteque, baina berce huzcunça baten aurrean gueundeque.

Nondic dathorte euscalduney traditionearequin aphurceco ahalquegabequeria hori?

Cergatic ez da respectatzen memoria historicoa?

Norat goaz?

Ekaitz d'Artagnan

Erramun Gerrikagoitia said...

Eskerrak bioi, Josu eta Xabier Erroteta, zuen kommentarioak gatik, hori lehengo.

Xabier Erroteta, konsziente izan naiz noiz egin nuen dedikatoriaa (ingles teklatu honek ez du permititzen azenturik, Josu) ze differenteak zirela biak -gainera ez nuen egin nahi izan dedikatoria identikoa euskaraz eta inglesez, behintzat prinzipioz- batean zela oroitzapenak eta bestean desioak (wishes). Baina zure kommentarioa ez da nehondik impertinentea baizik osoki pertinentea zeren pensatzen ahal du edonork ere ze jarririk bi textuok elkarren ondoan zirela izatekoak intentionez identikoak. Hara nire argitasuna eta zuri esan ze nik ez dut hartzen holakorik impertinentetzat tzat impertinenzia impertinentea.

Josu, zuk diozunaz dagidan kommenta ze buruz apurtu, eten, desbideratu aitzineko traditionea duzula arrazoi zure analysian mintzaturik globalki. Behar litzateke serioski hartu haintzat -hain + tzat, delakotzat, den bezalakotzat- gure traditionea eta ezagutu ongi bera valiatzeko hartarik duen onik oro. Baina ahal dira exploratu beste bide anpleago eta kommunikativoago batzuk ere, nik uste eta soil kapritxoz eta snobismoz.

[Esaterako, Josu, uste daroat ze zure orthographia klassico (classico) hori da bide orthographikorik logikoena eta ere agian onena, osoki asumiblea. Horrek ez duelarik esan nahi ze hasiko naiz ni horren praktikatzen, baina esan bai eta ozenki ze ikusten dut kontentuz eta sympathia osoan]

[Behar da rekapitulatu gauza anitz euskaraz, hori seguru]

Hori, eta segi dezagun geure kommentario pertinentekin. Hala biz.

Cape Town.

Josu Lavin said...

Adisquide Erramun,

Euscara Batuan GEOLOGIA iraztea incongruent da.

Nahiz eta /geologia/ ahoscatzea den gommendatzen dena euscaldunec bethiere /jeolojia/ ahoscatu dute, dela frances erara, dela espainol erara.

Orthographia modernoan JEOLOJIA içan behar liçateque ecein ere duda gaberic.

GEOLOGIA da iratzizco forma classicoa edonon, bucaera gora behera (geology, geologia, geologie, etc.)

Baina GEOLOGIA iraztea eta /jeolojia/ ahoscatzea onhar badeçagu, GE eta GI horiec valioco lerauque JE eta JIrequin irazten diren euscal hitzac iraztecotzat.

Ezberdina liçateque baldin erdaratico hitz batean JE eta JI aguertzen balitz:

JESUS

adibidez. Casu honetan JESUS iratzi behar guenduque.

Questionea da ecen orthographia asqui congruent içan behar dela.

Euscal orthographia classicoa congruentago da euscara batuarena baino.

Neuc classicoa hautatu dut eta hemendic aitzina hala eguinen dut nire semeen oguia jocoan egon ez daiteno.

Içan onsa!

Josu Lavin

Josu Lavin said...
This comment has been removed by the author.
Anonymous said...

Bat nator Xabierrekin "wishes" eta "oroitzapenak"-en esanahien inguruan esandakoarekin; horixe esatera nindoan ni ere. Nik ere uste dut ez direla gauza bera, eta egia dela eskaintza pertsonalak nahi diren bezala moldatzen direla.

Liburu hori zergatik da lagungarria? Zer du berezia bestelako liburuen aurrean?

Beste galdera bat:
"Grammar IN USE" horrek 'egungo gramatika' edo 'egungo erabilera' esan nahi du, ezta? Hau da, ez duela arau egonkorrik irakasten, baizik eta deskribatzen dela inglesaren erabilera garaikidea, baita hiztunen output-aren ezaugarri eta joerak ere?
Agian okertzen naiz.

Ez dakit badenetz eginda "Basque grammar in use"-ik, bilatuko dut. Izan ere, baitezpadakoa izan daitekeela deritzot halako lan bat zabaltzeari.

"Egungo euskara(ren gramatika)", "Euskara erabilia" itzul liteke?

Josuk:

"Çure dedicatoria hori ez da ulercen. Batetic Gnarini hitzaren bucaeraco i lettrá euscarazco -i dativoarequin confundi leiteque, "

Nik neuk, behintzat, "Enrico Gnarini"-rekin ez naiz erratu. Eta orokorrean, ez dut uste oso erabilgarria denik irizpide hori hizkuntzen idatzizo ereduak sortzeko kontuetan.
"Hobeto" ulertu nahiko balitz, esan dezagun, orduan esaldiko elementuen ordena aldatzea aukera bat litzateke, baina horrela gehiago eta sobera nahastuko ginateke.
"Gnarini-ri" idaztean, ordea, deserosotasuna sortuko litzatekeela uste dut.

Anonymous said...

Aupa Kristi, nire ustez Grammar IN USE horrek esan nahi du 'gramatika lantzeko ariketak'. Hau da, ez da soilik liburu teoriko bat, baina praktikoa ere.

Anonymous said...

Ba horrela bada, azalpenak ariketekin janzteari ederto deritzot!

Anonymous said...

Txarto:
"Nik neuk, behintzat, "Enrico Gnarini"-rekin ez naiz erratu".

Ondo:
"Ni neu, behintzat, "Enrico Gnarini"-rekin ez naiz erratu"."

Barkatu!

Erramun Gerrikagoitia said...

Kristina, liburu hori -English Grammar in Use -ISBN 0521532892- ganik Raymond Murphy- da arras ona eta anitz erabilgarria konsultatzeko puntualki edozein duda buruz hainbat puntu hon ingles hizkuntzea, duelarik atzean lista konsultivo bat zeinak zaituen eroaten delako nahi duzun puntura. Faktu bat (edo factu bat) da ze da arras interesantea eta valiagarria. Da factu indiskutible bat artean jendea (edo gendea) ari dena ikasten eta hobetzen inglesa.

Nahi baduzu, Kristina, uzten ahal dut (dizut) zuri aldi baterako liburua.

Izan ongi guziok, ni itzuliko naiz etxera datorren astelehenean, gaur zortzi.

Berriz arte.

Cape Town.

Anonymous said...

Lavin jauna,

Zure hitzetan bada beti zer hausnartu eta zer gogotan hartu. Horrek ez du erran nahi ordea diozun gauza guztietan agertzen duzula beti, ene irudi humbleko, perspikatia eta zentzu bera. Diozularik ETAko aktivisten xedea dela zu eta zu bezalakoak murru baten aurrean paratu eta massivoki eliminatzea Eskual Herriaren independentzia ardietsi liteken ordu berean, iduri zaut belar aluzinogeno zerbait erre, irentsi edo mastekatu duzula eta haren lurrun intoxikatzaileak dutela ezarri zure zerebeloa irakitan eta zure mingaina dantzan (yenka moldeko dantza batean, inondik ere). Edo bestela, ez zarela bizi nik habitatzen dudan herrian baizik eta galaxia urruti batetan, hemengo jende eta kontuekin deus ikustekorik ez duen batetan. Nik dakidalarik, eta ETAren diskurso eta praxiari oharturik, iduri zaut ezen organitatione horrek zibletzat hartu dituen jendeak izan direla, errore taktikoak salbu, euskalduner beregaintasun dretxoa ukatu nahi dioten nazionalista español militanteak edo haien zerbitzariak, zibilak nola militarrak. Horiek bai uste dut direla ETAren proiektuaren etsai objektivoak eta ez dut dudarik egiten organitatione armatuaren mirapuntuan daudela. Ez dut erran nahi hori hala izatea etikoki edo politikoki onartgarria denik (urrun da!), bakarrik diot faktikoki hori hala dela. Eta nola gogorra egiten zaidan pentsatzea zu euskal autodeterminatione dretxoaren etsai aktivo eta militantea zarenik (mundu honetan gertatzen denik ez da ordea), printzipioz ez zenuke zure burua ETAren ziblegaitzat ekarri behar ez eta beldurretan egon behar egunen batez, anitzen ametsetako Euskal Herri subirano baten egunsentiko lehen argi zirrintan ETAko peloton batek ezarriko zaituela, bertze anitz milaka euskaldunekin batera, hilherriko paretaren kontra afin eta tiro zaparta baten erdian fin gaixto eginarazi. Horrelako fantasiak izkribatzen dituenak dudatzeko da baduen kaskoan ontza bete zentzu, ezen hala mintzo denak okultatzen du evidentzia prinzipalena ETArekilako aferez denaz gain, zein baita ETA soilik bizi dela herritar anitzen sustengua duelako, eta sustengu hori dueno. Jada gizakume bat hiltzen duenero bere sustengatzaileen lerroak gaitzespeneko farrasta batez inarrosiak direlarik, nola nahi duzu sustengatzaile horiek konsentitu dezaten zuk iragartzen daukuzun holokausto dantesko eta massivo hori? Burutik egin zaizua ala astia duzu sobera eta ordenagailuko teklatuari kolpe zenbait jo gabe onik ez, zernahi erranka ariturik ere? Nire gomendioa da holakoetan demozula zure mihiari zazpi itzuli lehenbiziko letra ebakitzera abiatu aitzin.

Gerrikagoitia jauna, barka otoi berriz ere linguistikako aiekak utzirik politikaren basatzan ene zangoak sartua, baina Lavin jaunaren provokationeak (zentzu rethorikoan deitzen dut hala) ez daut utzi bertze biderik. Guztiarekin ere, profitatu nahi nuke parada hau zuri galdatzeko gauza bat aspalditik ene buruan itzulika dabilkidana. Hots, guk ez bezala zuk baduzu erresuma urruti eta exotiko batean egoiteko xantza, jende, kultura, mintzo, aire eta bazter berri anitz ikusteko, ezagutzeko, gozatzeko eta hantatzeko moiena, eta hortakoz duzu privilejio bat guk ez dadukaguna. Ene galdea da: zergatik ez dauzkutzu igorten zauden toki hortatik ezagutzen, ikusten eta bizitzen ari zaren gauza berri eta kurios horier buruzko zenbait kronika, zure hizkuntza sotil horretan poliki moldatuak, balia ditezen nola beste hainbeste leiho ttipi zeinetarik guk gure soa heda dezagun horko aurkintze horietara eta gauza berri zenbait ikasiz har dezagun plazer bat zure bizikizunak ezagutzez? Orai arte linguistikako ohar eta gogoetez orhatu duzu zure blog hau, baina ez duzua uste pena handia litekela zure egungo situatione privilejiatu hori ez baliatzea tarteka badere bestelako mezuz zipriztintzeko eta koloreztatzeko debate linguistiko idorxko hauek? Nik dautzut ideia emaiten eta titulua ere bai: “Hegoafrikako Kronikak”. Hots, ez egon uzkur eta emaiguzu plazer hori!


Xabier Erroteta

Josu Lavin said...

Mira, Xabier Erroteta, pensándolo mejor. Creo que igual simplemente tienes razón.

Gora Euskadi edo Nabarra askatuta!

Viva el Pueblo Basko o Nabarro!

A partir de hoy me voy a limitar a leer y a aprender de personas como vosotros.

Biba Nabarralde!

Josu Lavin

Josu Lavin said...

Kaixo Xabier,

Oso medikatuta ibili naiz azken bolada honetan eta behar ez direnak ere esan ditut batzuetan. Pertsona hurbil batzuen heriotzak ere hunki hunkituta nago (anaia batena eta oso adiskide baten ama adiskidea ere bai).

Barka.

Saiatuko naiz bakarrik irakurtzen tema linguistiko hauek, zeren asken finean euskara eta euskal kultura da benetan axola zaidana, baina han zaila daukagu dena!

Adeitsuki

Josu Lavin

Anonymous said...

Erramun, eskertzen dizut zure liburua uzteko gonbita. Saiatuko naiz lortzen neure kasa, lasai.
Eta Xabierrek dinotsuna nik ere eskatu izan dizut elkar ikusi dugunean. Izan ere, aberasgarria litzateke zuk hor zehar ikusten duzunaz zerbait ekarriko bazenigu.

Barkatuko didazue, Josu eta Xabier, badakit agian ez dudala autoridaderik (moral, deontologiko...(r)ik) zuongan; gainera, ezjakintasunetik htiz egiten dut:

Probokazioei erantzuteko grinak itsutzen gaitu. Ez gara gu. Nire bizitza laburraren irakaspen garbia.

Nik eskertuko nuke linguistikazko aferak "soilik" (non da muga?) ekarriko bagenitu. Ez da kaltegarria iritziak trukatzea, besterik gabe uste dut hau ez dela toki aproposa. Bestela, nahi baduzue eztabaidatzeko euskal hizkuntza, identidade eta kulturazko gai "bero"-rik, nik badut horretatik pixka bat! Esan eta hasiko gara! Aspaldi dut horri heltzeko gogoa, arraio!

Josuri, eskuminak.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ea oraikoan ez dudan galtzen dudana skribituko nola gertatu zait gaur eguerdian noiz guzia neukan prest igortzeko mezua (hemen tekhnologia ez da horren aurreratua nola hor an Europa). Ea ba, has naiten berriro.

Izan nuen zoria, Xabier Erroteta, irakurtzeko mezua hon Josu Lavin non agertzen zuen bere ustea buruz euskal politikea (ETA eta reflexioneak horren inguruan). Pensatu nuen orduan behar nuela kommentatu zeozer buruz sartzea hemen kommentarioak ez direnak linguistikoak (politikoak, religiosoak, buruz sexua, osasuna, transporte publikoak, gastronomia, etc, eta mila bestelako) baina ikusirik nola zuen ezabatu bere kommentarioa Josuk berak ez nuen egin delako neure kommentarioa.

Dudarik ez dago behintzat niretzat, ez soil nola naiz blog hontako uzaga (ugazaba, the owner), ze hemen blog hontan egin egin ahal dira kommentario linguistikoak lagundurik eta gantzaturik tangenzialki edo serioski edo hironikoki kin flash batzuk dutelarik piper politiko, sozial, religioso, sexual, geographiko, ... etc. Baina uste dut eta uste daroat nolatsu Kristinak ze blog hontan behar dira egin "soil" kommentario linguistikoak, nola ikus darogu bere izenean (referentziak, prefosta referentzia linguistikoak) eta bere subtituluan (Haintzat har bedi euskara real egiazko soziala (historikoa eta aktuala) eta dezagun hornitu euskara kin rekurso egoki positivoak).

Gainera, delako Xabier, nik esateko nuena zen antzekoa zuk jada esan duzuna, baina simpleago eta ere xinpleago.

Beste gaia zein aipatzen duzu da nik kommentatzea hemengo Hego Afrikako neure vivenziak izan ez dadin hau bloga lar monothonoa eta ez horren idorxko an bere debate linguistikoak. Ez naiz osoro akort zurekin an ze gure debate hauek dira (direla) idorrak edo idorxkoak, baizik aitzitik dira debateok enetako guriak edo ere guri-guriak eta uletzen arras errazak. Aitzitik egia da ze gutik du hartzen parte hemen eta gutiago bere izen deklaratuan baina hori affaira da beste arlo bat zeinek du explikationea edo bedere explikatione aski zabala izanik ere parzialxkoa an beldurra duguna agertzeko geure eritxi eta are opinione linguistikoak libreki buruz euskara eta euskararen eztropezuak eta koxkak eta erronka inaplazable modernoak hon euskara.

Astiz ere nabil urri ezin dudala kasik segitu neure blog hontako kommentario guziak noiz neuk nahi nukeen. Datorren asteko astelehenean gainera hor nagoke berriro an Nafarroa, kilometrikoki hurbilago ganik zuok guziok.

Ikusiko zer eginen dut noiz berriz itzul naiten hona hor nonbait urrian eta azaroan finitzeko neure ingles estudioak. Ikusiko orduan baina hori bai, blog hau da buruz referentzia linguistikoak, ziur.

Cape Town.

Josu Lavin said...

Adisquideoc,

Nire presentiaz liberatuco çaituztet, ceren euscararic ez daquien naffar batec Leiçarragaren euscara classicoa ikassi nahi baitu eta iracatsi nahi baiteraucot in:
http://groups.google.com/group/garabidetan

Adeitsuqui

Josu Lavin

Anonymous said...

Ba ondo ikasi inglesa, Erramun! Ziur istorio eta bizipen intereseko anitz duzuna kontatzeko.
Ni ere laster joango naiz luzerako, baina hemen nagoen azken egun hauetan irakurriko zaitut.

Anonymous said...

Erramun:
zergatik diozu aurreko erantzunean

"Gainera, delako Xabier, nik esateko nuena zen antzekoa zuk jada esan duzuna, baina SIMPLEAGO eta ere XINPLEAGO."?

Uste dut erantzuna ez dela bihurria izango, baina egiten duzun ñabarduraren berri izan nahiko nuke, posible balitzaizu.
Hots, "SIMPLEAGO" - "XINPLEAGO"?

Erramun Gerrikagoitia said...

Begira, Kristina, buruz bi hitz horiek simple eta xinple behar dizut esan labur erabili nituena gustua gatik egiteko differentzia bi konzeptuen artean, eta ondorioz ere bi orthographien artean. Artean differentzia arrotzhitzak -simple- eta maileguak -xinple-, prestamo erosionatuak eta modu naturalez geuretuak -maileguak, xinple- eta erosionatu gabeak edo direktuki hartuak -arrotzhitzak, simple-. Differentzia ba dukete ere an eremu semantikoa nola labur eta llabur edo gehiago hitzek.

Ikus nahi baduzu nire liburua Euskarazko arrotzhitzak.

Nahi dukezun arte, Kristi, bizi ondo.

Cape Town.