Batzuk uste daroe, ez dakigula zergatik, ez
printzipioz, Euskara Batuarentzat "b"dun aldaerak dira zuzenak.
Hala ere nahi dut ekarri vistara zer uste du hak Elhuyar:
Elhuyarren, izen berezi batetik sortutako hitzak mailegatzean, jatorrizko grafia gordetzen dugu normalean. Horregatik -v- grafia 'galvanizatu', 'galvanizazio' eta enparauetan. Horrelako beste batzuk: ampere (nahiz eta Hiztegi Batuan 'anpere' eman den), chauvinismo, churrigueresko, stakhanovismo, wattmetro...
UZEIren Kimika Hiztegian horrela eman zen (galva-), eta orobat geroko Teknologia Mekanikoan. Orain, Euskalterm-en 'galbanizatu' dago.
Ote da problema hau -v letrearena- planteatzekoa soil noiz hitza da derivatua izen propio bat edo da haitzitik problema zabalago eta panoramikoago bat? Problema arras importante bat dagokiona
v dun hitz guziei?
Nola tratatu behar da hau problemea, soil marginalki eta alboz nola exzeptione exzeptional inevitable eta lotsagarria?
Cape Town, Kabo Hiria
Hego Afrika
42 comments:
Erramun, nirea al da dakarzun esaldi zati hau?:
“printzipioz, Euskara Batuarentzat "b"dun aldaerak dira zuzenak”
Ba nirea da copyright-a!
Ea ba.
Elhuyarretik erantzun zidatenaren lagin bat ere ekarri diguzu…m, ondo.
Aurreko post-ean erantzun dizut, hau baino lehenago irakurri dut.
Josuk:
"Munduco scriptore classico guztiec bethi ere scribitu çuten gogoac eman cien beçala."
Ez naiz "arrazoia nork daukan" esatearen zale, ez naiz halako esapideren zale. Baina argi dago esaten duzuna aintzat hartu behar dela. Halaz guztiaz ere, pentsatzen dut testukritikak, adibidez, zerbait esan ahal digula honetaz guztiaz, idazleen arteko ortografiazko eraginez ari naiz. Ez dut uste "nahi zuten gisara, eta kitto" idatzi zutenik gure idazle gehienek.
Baina ulertzen dut zuen erabakia.
Dudarik ez dago ze importantea da orthographia edozein hizkuntzatan. Euskaraz, ez genuke egin behar demaseko barbaritaterik ez orthographian ez beste ezein arlotan (syntaxia, lexikoa, ...). Dagiogun alde euskara on, erraz eta effektivo bat. Hala biz.
Responsableek, batez ere gehien responsableak, ba dute hortan erantzunkizunik asko eta handia.
Lavin jauna,
Konprenitzen dut baiki zure indignationea, bainan ez dut konprenitzen zer ari zaren españoler jakinarazten ez hurbildik eta ez hurrundanik, ez goitik eta ez behetik, ez aldez eta ez moldez axolarik ez zaien afera bateko barne toles eta itzulikak. Erran nahi baita, zer espero duzu, españolak has diten arranguraz eta heiagoraz zeren eskuaraz izkribatzea enpresa titanikoa bihurtu den eta zonbait aldiz arrunt zentzugabea? Espero duzua beren bestimentak urra ditzaten hortz karrasken artean zeren eskuara abiatua den errekara buruz ezinagoko abiaduran? Menturaz haien konplizitatea bilatzen duzu eta haien eskukaldiaren zain zaude gure ezin bukatuzko gaitz, miseria eta arazo infinituak betan konponduak ikusteko? Zer da jolas hori eta zertara dator? Aments desanparatua sentitzen zara eskualdunen artean eta behar duzu bazkatu zure indignationea eskualdunen mintzairaz arrunt futitzen diren erdal herrietako zonbait seme-alaben animozko solasekin, iduri eta eskale bat kontsolatua eta bihotzestatua litekeena herriko aberatsaren eskutik bildu amoinarekin? Zinez uste duzua españolen botikan edo aphotekan kausitzen dela salatzen dituzun gaitzen sendagailua?
Jakiteko duzu españolek eskuararen ongizate eta iraupenari egin dizaioketen kontribuzione bakarra dela: a) ez gehiago sakatu, zanpatu eta sesitzea eskuara nola egin baitute iragan ehundaka urtean, eta b)onartzea behingoz eskualdunek badutela dretxo zuzena beren gain bizitzeko menpekotasun guziak aurdikirik. NIHOR BORTXATU GABE, GAUDEN GUHAUREN JABE. Ene armarriko lema duzu hori, eta horren itzalpean beharko duzu kausitu bilatzen duzun panacea magikoa, ezen hortik kanpo bazterrak hormatuak dituzu eta etorkizunak (gure mintzairarenak partikularzki) begiak gorri.
Xabier Erroteta.
NB: Otoi ez bekizu gaitzi nire solasa. Ez dut ukatzen zureak erraiteko edo nahi duzun mintzaira-tokietan izkribatzeko duzun eskubidea. Ordean eskubide horrek ez du nulatzen nihaurk dudana nire gogoa plain-plaina hemen adiarazteko.
Tratatzea euskarazko gorabeherak ere gaztelaniaz edo beste hizkuntzaz esaterako inglesez ez duke ezer txarrik eta kalterik. Zeren gainera noiz skribitzen da euskaraz ba dirudi ez du durundu handirik, iduri lukeela ez da deus esan edo skribitu. Hor konpon, belarriak gor.
Baina gure hizkuntzaren problematikea, askotan problematika lar real eta lar garratza, da munta handikoa ze beste gauza askoren artean dira eskolaritzaten euskaraz hainbat eta hainbat mila haur eta gazte. Behar du jakin ere sozietateak zer dago egozten lapiko hortan, anitzetan lapiko explosivo eta peligroso hortan. Da edozeinen zuzena jakitea zer gravetate eta dimensione dute arazook. Behar da klarifikatu panoramea izanik ere edozein hizkuntzatan.
Bide zientifikoak ere behar du egin bere bidea, bere analysia.
Zein da bidea, delako Xabier Erroteta, zuk duzuna proposatzen?
«Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren izenean agurrik beroena, gaur, Zarautzen, Eztabaidarako bildu zareten guztioi. Herritargo zabala ordezkatuz, gure herriaren egoera aztertu eta nazio eraikuntzaren nondik norakoak zehaztu nahi dituena, egun garrantzitsua da, halabeharrez. Hori dela eta, espetxe harresiak gaindituz, guk ere Zarautzera hurbildu eta barroteen arteko herriaren ahotsa ekarri nahi izan dugu.
Diagnostiko labur bat egitekotan, ezin dugu inolaz ere kontent egon gure nazio erakundetze mailarekin, xumea eta osatu gabea baita, zatitua, eta gure herri identitatearen zatikatzailea. Herri eta nazioa bagara, ordea, eta horregatik biltzen gara hemen, fisikoki batzuk, bihotz eta gogoz besteok, mundu zabaleko nazio parlamentu guztiek egiten dutena egiteko: herrigintza, naziogintza.Nazio erakundeen ukatea arras inportantea izanik, arras inportanteagoa da nazio moduan aritzeko borondatea izatea. Eta halakoa badugulako bildu gara gaurkoan Zarautzen. Herri bezala, nazio bezala, aritzeko gibelasmoak garamatza bai gaurkoa bai eta ondorengo urratsak ere ematera, Euskal Herri askearen zutoinak eraikitze bidean.Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, hau da, barroteen artean gaituzten herritargo zati honek, ez du zatia izan nahi, euskal herritargo bakuna baizik. Euskal Herriaren askapen prozesuan borrokari atxiki bezala, nazio eraikuntzari, hau da, naziogintzaren auzolanari ere, atxiki nahi zaio. Hortaz, gure espetxe errealitatetik abiatuta, dagokigun ahalegina egiteko konpromezua berresten dugu batzarkide guztion aurrean.Era berean, Nazio Eztabaidatik zehaztu zen bigarren ardatzean, gatazka politiko eta armatuaren gainditzeko ahaleginean, orain arte bezalako urratsak ematen segitzeko gogo eta erabakiortasuna adierazten dugu, lurraldetasun eta euskal herritarron erabakitzeko eskubidearen aitortzan oinarriturik.Egungo espetxe politikak, alta, ez du laguntzen gure Kolektiboaren parte hartzea euskal eztabaida eta erabaki guneetan. Oraindik ere gerra estrategia bati erantzuten diolako espetxe politika honek, dispertsioa eta isolatze politikoa oinarri hartzen dituelarik. Hamarkadetan zehar gure Kolektiboaren erreferentzia, borroka eta duintasun erreferentzia alegia, deuseztatzen saiatu eta gero, inoiz baino harresi altuagoa altxatu nahi dute gure herriaren kartzelari diren bi gobernuek. Ongi asko dakite zertan ari diren, euskal preso politikook euskal eszena politikotik at kokatu nahi gaituztela. Azken batean espetxe errealitate gordinetik ere gai bagara indarrak metatu eta antolatzeko nazio eraikuntzaren bidean, inortxok izango baitu aitzakiarik modu berean ez jokatzeko. Estatu arrotzek inposaturiko errealitate instituzionalak ezin duela gure naziogintza zedarritu agerian geratzen delako. Bestalde, Kolektiboaren indarra nazio auzolanean biltzeko gai bagara, ez dugu dudarik oraindik ere gerra estrategian datzan espetxe politika ahultzen joango dela eta, ondorioz, berandu baino lehen, espetxe politika ere konponbide demokratikoaren klabean berkokatu beharko dutela. Eskerrak ematen dizkizuegu batzarkide guztioi gure ordezkaritza present egon dadin egiten duzuen apostuarengatik. Eskerrak ere jada osatu den Mahaiari gure ahotsa entzunarazteko jarri duen grinagatik. Deialdia egiten dizuegu batzarkide guztioi, alabaina, ahalegin horretan tematzeko, Kolektiboaren parte hartzea bete eta emankorra izan dadin presiobideak indartuz, eta espetxe harresien gainetik, gobernuen borondate eskasiaren gainetik, gure Kolektiboa ere gogoan hartzen duten errealitateak sortzeko, urrats praktikoak emanez.Nazio Eztabaida on izan eta ia zazpirehun gizon eta emakume preso politikoon hauspoa jaso ezazue, Euskal Herriak merezi du eta!».
Anabel Egues, Juan Lorenzo Lasa, Argi Perurena eta Daniel Dergi
Nola hau bloga da berez eta propioki lotua ara kommentario linguistikoak [nola ikusi ahal da garbi azpian bere titulua (referentziak, referentzia linguistikoa buruz euskara), an bere subtitulua: Haintzat har bedi euskara real egiazko soziala (historikoa eta aktuala) eta dezagun hornitu euskara kin rekurso egoki positivoak], nola esaniko guzi hori hola da nik egin ahal dut, baldin nahi balu inork, kommentario bat buruz non aurkitu naiz ni kin diffikultateak ulertzeko zetorrena mezuan zeren hortara kin kommentarioa buruz ulertu yago erraz redaktatua irabaziko genuke guziok, irakurleok.
Baldin nahi bada, ba, eginen dut kommetariorik gain puntu redaktativo beltz edo ilun horiek, ez horregatio buruz analysis politikoa. Hara.
Cape Town, Kabo Hiria.
Hego Afrika
Lavin eta Gerrikagoitia jaunak:
Oroit zaitezte nola nuen abiatzen ene azken mezua: "Konprenitzen dut zure indignationea", baieta zer gisaz nuen urrentzen: "Ez dut ukatzen zureak erraiteko edo nahi duzun mintzaira-tokietan izkribatzeko duzun eskubidea". Bi zedarri horiek mugatzen dute ene pentsamenduaren eremua regarding esku artean edo luma puntan darabilgun gai hau. Atxik gogoan beti ene kritika ez dela heldu hulako edo halako mintzairaz izkribatua delakotz Lavin jaunaren alegatoa. Funtsean, orobatsu zait zein hizkuntzaz duen izkribatzen, ez da hori nire afera, izaitekoz harena. Nire oharrak barnagodanik nahi zuen ikertu gai hau ekarriz zuen begietara egia sinple bat zein baita euskaldungoaren kinkak eta atakak, loriak eta miseriak, bozkarioak eta nekeziak fitsik ez zaizkiela axola gure mintzairaz arrunt futitzen diren erdaldun gutiz gehiener. Nahi dut baditakela gure artean zenbait jende euskaraz ez jakinagatik euskararen izaite eta etorkizunaz grinatua dagokeenik. Sail hortan sartzen ditut bereziki guraso erdaldunak zeintzuk seme-alabak igortzen baitituzte euskarazko lyceo eta ikastetxeetara nahi dutelakotz beren haurrek izan dezaten edukatione bat aberatsa eta integrala euskaraz. Ageri da horiek ere baluketela zerbait erraiteko darabilgun auzi honetan... baldin balakite zer erran. Hots, borondatea badukete baina jakitaterik ez erraiteko nolakoa behar luken izan eskolan baliatzen den euskara eta are gutiago izkribuetan behar litakena. Hori blog hunetan izkribatzen duten jakintsun handiek ere ezin neholaz adostu badezakete, nola ageri baita egunero hemengo debateak irakurtuz, are gutiago eginen dute euskaraz pilik ez dakitenek, zenbat nahi borondate eta onginahi handiz ariturik ere.
Badugu, beraz, euskaraz grina baduen erdaldun eli (tipiñi) bat zeinak era guti baitu debate hunetan parte hartzeko ez dakielakotz euskaraz eta ez duelakotz kriteriorik erraiteko zer den on eta zer den gaizto gure mintzairaren debelopamendua fagoratzeko, eta badugu gero gure bi auzo erresumetako erdaldungoan nagusi dabilen beste arraza hori, hots, euskarari aiher diren edo hartaz batere axola ez duen jendalde gaitza. Damurik, sail horretan kausitzen baita euskaraz erabaki politikoak hartzeko eskua dutenetarik anitz, ez dut ikusten zer on bilatzen duzun jende horri hel eginik, jakinik horietarik gehienek ez dutela euskaraz grina bihirik, edo hagitzez okerrago dena, duketen grina hori ez dela horien baitan grina positivo bat euskararen alderako baizik eta aiherkundezko errabia itsusi bat euskarari geratzen zaizkion hats apurrak ahal bezain fite idokitzeko. Horregatik diot ezen gure ezeria eta miseriak hola erdalduner, bereziki kastillanoer, pikarrai gorri begien menean paratuz emaiten diezula, Lavin jauna, arma bat bortitza euskararen mendratzetik eta zangopilatzetik bizi den apo xanfarin zartzail andana handi bati zeinek baliatuko baitu ez euskaldungoaren intresak abantzarazteko bainan bai gure mintzairaren hobeki zanpatu eta itoarazteko. Euskararen mendratzalez leherra izan baitugu azken bost ehun urte hunetan, ez dut uste ideia ona denik haien darda-nabalak zorrozteko harria guhaurek eskura eskaintzea egin dezaten gutaz zer ere hobekienik egin baitute iragan mende andana hunetan: gure mintzaira eragabeki eskarniatu eta euskaldungoa araberan laidoz estali. Horregatik diot ez dudala ikusten zure urratsaren zentzua, zein ditaken zure xedea, eta hortakoz nago harritua ikusirik nolako fidantzia ezartzen duzun euskara gurea gauza arrotz bezain higuin eta lanjerosa zaion jendalde horren baitan.
Euskaldunen boketa euskaldunen artean behar litake xuritu ontsalaz. Hori duzu ene mezuaren funtsa. Egiteko zaila da naski, bainan euskararen etxean bizi garenok ez badugu aurkitzen moiena geure artean adosteko zerbait irtenbide on eta egoki euskara bere egungo estatu hitsetik zertxobait eraiki eta arrapixkolatzeko, ardietsiz hortako behar diren akordio generalak edo bederen nolabaiteko hautsi-mautsiak, ez dut uste erdararen etxeko biztanleek daukutela ekarriko hemen berean ez daukagun argi eta batasuna. Aitzitik, sartuko zaizkigu etxera nola Helade zaharreko gerlari haiek sartu baitziren Troiako murruetan barna eta lo dorpe batean gautzalarik elkiko dira jauzian eta aire berean eginen dauzkigute zintzurrak eta pikatuko barrabilak beren arbasoek krudelki bezain adretki betidanik egin daukuten bezala.
Orduan bukatuko baitira hain segur gure baietezkak oro.
Xabier Erroteta.
PD: Ez dut konprenitzen zer ari diren horko bi mezu politiko horiek blog hunetan. Saboteur edo sasipitzaile zenbait ari dea lanean hemen bazterrak nahasi beharrez ala hizkuntza aferez eraunsteko iharduteko gunea geneukana beste zerbait bilakatu zaiku kolpez guhaurk jakin gabetanik? Gerrikagoitia jauna, zor daukuzu argitasun zerbait phondu hortaz zeren zuhaur baitzara blog hunetako aita, gida eta buruzagia.
Caixo Xabier,
Euscaldunoc gure erdaltassuna ere onhartcen ikassi behar guenduque.
Neu euscalduna beçala (euscaraduna) erdalduna (erdaraduna) ere banaiz.
Ez dira jada enetacotz bi mundu contrajarriac, baina elkarren ossagarriac.
Daquiqueçunez ene vicitzaren parte handi bat erdara erquide batuari escaincen deraucot hemengo wikiaren bidez:
http://interlingua.wikia.com
Orain badaquit, adibidez, Boccaccio italianoz' Leiçarraga euscaraz beçain nirea dela.
Orain patria bakarra daducat cein Navarra Sin Frontieras (Mugagabeco Naffarroa) deitzen baita eta Lur Planetarequin coinciditzen dena.
Naffarroaco bandiera (1200 urthecoa) gure LINGUA INTERNATIONALaren symbolotzat onhartu dugu aho batez Academia pro Lingua International.
Aiphatu wikia horretan goian ezquerrean agercen den logoa, alegia.
Çuc aiphatzen duçun mundu erdaldun eta erdalçale hori ez da existitzen enetaco. Erdal mundu hori eta euscal mundu hau ber gauça baitirade.
Içan onsa!
Josu Lavin
Behar dut esan, ez soil naizelako blog hontako nagusi edo uzaba (ugazaba), ze iruditzen zait osoro logikoa dioena hak Xabier Erroteta -edo dena delakoa denak- baina halaber dioena hak Josu Lavin ez zait egiten batere extrainio eta arrotz. Mundua ikusten da / dugu gero eta gehiago dimensione planetarioan eta hori diot kin arrazoi handiagoa nagoelarik hemen Afrikako kontinenteko hego bazterreko puntu hontan hurbilxko ara Hego Poloa. Da aurkitu behar equilibrio bat artean bi munduak, geurea propioa eta ere anpleki zabal orodimensionala. Zeren bait gara parte bi mundu horietarik.
Eta zentzuz mintzo den Errotetari buruz ni naiz blog hontako nagusi, uzaga, aita, gida, buruzagi, responsable, ... etc diot ze esana dudala jada zeozer hortaz, zeren skribitu bait nuen honakoxe hau:
Nola hau bloga da berez eta propioki lotua ara kommentario linguistikoak [nola ikusi ahal da garbi azpian bere titulua (referentziak, referentzia linguistikoak buruz euskara), an bere subtitulua: Haintzat har bedi euskara real egiazko soziala (historikoa eta aktuala) eta dezagun hornitu euskara kin rekurso egoki positivoak], nola esaniko guzi hori hola da nik egin ahal dut, baldin nahi balu inork, kommentario bat buruz non aurkitu naiz ni kin diffikultateak ulertzeko zetorrena mezuan zeren hortara kin kommentarioa buruz ulertu yago erraz redaktatua irabaziko genuke guziok, irakurleok.
Beraz, Xabier Erroteta -edo dena delako zarean urlia hori- diozu ezen Gerrikagoitia jauna, zor daukuzu argitasun zerbait phondu hortaz zeren zuhaur baitzara blog hunetako aita, gida eta buruzagia, bada uste dut ze eman dut behintzat argitasun zerbait. Horrek ez du esan nahi horregatio ze, behintzat momentuz, nago prest sartzeko artaziak.
Salutatzen zaituztet gogotsu eta euskalzalekidetsuki (hara zelako berbea!) guziok, blogeko guziok eta partikularzki zuok biok Xabier Erroteta (?) eta Josu Lavin. Segi aitzina ahal bezain zindo.
Cape Town, Kabo Hiria
Euskaldunen txoko-kulturak behar du referentzia bat universalean, kultura bat handiago eta erabatekoago egotekotz konektaturik gainerako munduari. Ez da dudarik.
Azken mendeetan izan dira frantsesa eta espainola esteka hori. Eta azken hamarkadetan espainola ia exklusivoki. Baina egia esan, espainola da aski kaskarra egiteko horretan.
Aro horri amaiera eman behar zaio, zeren ez da gehiago osasuntsua. Aukeratu behar dugu referentzia bat areago universal eta erabatekoa.
Nik ezinikusia ukan diot ingelerari nire estudiant garai osoan. Inperialista eta kapitalisten lanabes zelakoan. Erraturik nengoen.
Ingelera da askozaz demokratikoago ezi espainiera eta frantsesa. Hasteko, hiztunek berek erabakitzen dute nolakoa izan behar duen, ez akademia batek.
Espainola oso ondo dago Espainiarako eta Latin Amerikarako, hau da, munduaren ipurdirako. (eta ez dut esaten hango populuaren errua dela)
Idealki, rol hori betetzen duena Esperantoa behar lizate, baina praktikan ez da horrela. Bere alde du ezen ez dela inolako nazioren hizkuntza, eta beraz ez dio inori etekin ekonomikorik ematen. Baina gaur egun ezer gutxi egin daiteke haren alde.
Lavin jauna:
"Euscaldunoc gure erdaltassuna ere onhartcen ikassi behar guenduque."
Uste dut aisago onartuko genukela baldin guhaurk hautatua balitz eta ez bortxaz ezarria. Hala ez deno lanak izango dira zenbait gauza zenbaitxori onartarazteko.
"Neu euscalduna beçala (euscaraduna) erdalduna (erdaraduna) ere banaiz."
Biba zu.
"Ez dira jada enetacotz bi mundu contrajarriac, baina elkarren ossagarriac."
Biba zu oraino.
"Daquiqueçunez ene vicitzaren parte handi bat erdara erquide batuari escaincen deraucot hemengo wikiaren bidez:"
Merezimendu gaitza duzu hortaz, dudarik gabe.
"Orain badaquit, adibidez, Boccaccio italianoz' Leiçarraga euscaraz beçain nirea dela."
Bi mintzaje jakinez bi gizon beitzira.
"Orain patria bakarra daducat cein Navarra Sin Frontieras (Mugagabeco Naffarroa) deitzen baita eta Lur Planetarequin coinciditzen dena.
Naffarroaco bandiera (1200 urthecoa) gure LINGUA INTERNATIONALaren symbolotzat onhartu dugu aho batez Academia pro Lingua International."
Ongi zaut. Bat bederak hautatzen du beretako nahi duen patria --auzoko patriotek permetitzen dioten phonduraino. Konstrukto philologiko, estetiko eta are etiko hunkigarria eraiki duzu Navarra Sin Frontieras horrekin, bainan zilegi bekigu bertze euskalduner jarrai dezagun amesten patria ttipiñiago, hurbilago, realago eta, menturaz, gureago bat, zein baita gure arbasoek utzi daukutena, edo haren mentura. Ez daukat hau saltzeko zurearen truk.
"Çuc aiphatzen duçun mundu erdaldun eta erdalçale hori ez da existitzen enetaco. Erdal mundu hori eta euscal mundu hau ber gauça baitirade."
Dohatsua zu. Konbikzione horrekin bizpahitu eletxoren gostuz arrunt neutralizatzen dituzu gure tensio eta kontradikzione historiko guziak eta nirvanaren bidean ezarten euskaldunak oro. Dekretatzen duzu mundu erdalduna eta erdalzalea ez direla gehiago eta fini dira euskararen arazoak. Ez dago erdararik, beraz ez dago erdal glotophagia instituzionalik, beraz euskaldunak libre dira kollektivoki beren mintzaira nahi duten eran eta heinean debelopatzeko. Fini interferentzia linguistikoak, koerzione politikoak, limitazione juridikoak, debeku faktikoak eta euskararen ibilbidea historikoki ralentizatu duten gainerako itogailu alogenoak oro. Gauzak hain eder izanik marka baita nola ez garen ohartu.
Zure philosophia voluntarista eta pikturesko hunek gogora ekarten daut Spinozaren harako erranaldi hura: zer dio erorten ari den harriak?
Erori nahi dut.
"Içan onsa!"
Agur izardun bat zuretako.
Xabier Erroteta.
PD: Gerrikagoitia jauna, zure esplikationeak ez nituen irakurriak noiz eta eskatu bainizun argitasunak eman zenitzala blog hau kutsatzera heldu diren bi alegato politiko extravagante horiez. Desenkusa nazazu otoi.
Argudio faltari eraso personala. Nola ez du ba jendeak anonimatutik jardungo?
Bakoitzak debatean parte har dezala potroek agintzen dioten bezala, potro kontua baldin bada.
Lavin jauna:
""bi alegato politiko extravagante"?
Certan dira extravagant?"
Dira extravagante hitzaren adiera etimologikoan, zeren diren bi testu ez dutenak deus ikustekorik blog hunetan jorratzen diren gaiekin eta hortakoz dirade extra vaganteak edo ohiko bideaz kanpo eta aparte ibilki doazenak.
"Naffarroan ddeus ere ez da extravagant."
Baliteke zure Naffarroa asmatuan hala den. Nik ezagutzen dudan Nafarroan gauza (eta jende) extravaganteak ebroka dituzu. Blog hunetan bezala preseki.
"Anonymatoa osso da commodo eta erosoa."
Bai, bertute horiek baditu.
"Bi potroac eduqui behar dira eta careta kendu. Ceren çaren beldur?"
Nire beldurrak nihaurk kudeatzen ditut eta nire potroak nire presenteko ohaideak. Alta uste nuen euskara eta erdarak genituela mintzagai.
"Adeitsuqui eçeçagun jauna."
Adeitsuki Lavin jauna.
Xabier Erroteta.
Josu, zur eta lur utzi nauzu, benetan. Txo, zurea klinikoa da.
Baina jakizu hau:
hai sbliato di brutto.
Zuk ez nauzu ezagutzen, nola esaten dituzu holako pitokeriak? Zenbat urte dituzu?
Uste dut Xabier Errotetak esan duela gauza zentzuzkorik. Hori al da problemá?
Personalitate doblearen jokoa zuri ikusi dizut inoiz, baina jakina, bakoitzak bere neurriaz bertzeak neurtzen.
non idatzi baitut 'sbliato' esan nahi nuen 'sbagliato'.
Josu, begira, nik paso egiten dut jokoez. Ez dut ezer demonstratu behar. Beti idatzi dut neure izenean, eta bost axola zait zer pensatzen duzun. Segi zure logika perverso horrekin.
Ah, gauza bat, egingo nuke Erroteta ez dela berriz gerturatuko hona, idatzi dituzunak irakurri ondoan. Baina ni hemen ukanen nauzue esateko zerbait dudan bitartean, badakit Erramunek esker onez hartuko didala.
Zuk segi, segi persono hemendik uxatzen.
Adisquideoc,
Barkamena escatu nahi deraucot Gileni gaurco hancasartze ecin erraz explicatuzcoa gatic.
Ahotsa ceditzen deraucot Erroteta jaunari eta neu isil isilic içanen naiz.
Viva anonymatoa!
Josu Lavin
Gerrikagoitia jauna:
Ustez solas zibilizatu bat abiatua nuelarik zure blogean about mintzairaren inguruko zenbait kontu, hara zer dudan aurkitzen ene argudioendako arrapostu akademiko gisa, Lavin jaunak adeitsuki igorririk:
"Estoy hasta los cojones de puta gentuza como tú."
Ene galderak dira:
1.- Blog hunen statutuetako edo gidalerro ontologikoetako zein artikulo, kapitulo edo klausulatan dago stablitua Josu Lavin bezalako individuo baten lerdekada gratuitoak behar dituela patitu euskararen inguruko debate linguistikoetan nahi duenak partizipatu? Irudi zaizuia jaun horrek darabilen hizkuntza egokia dela zuk kudeatzen duzun blog hunetarako? Irudi zaizuia jaun horrek bere ideiak defendatzeko eta besteenak errefutatzeko (karitatez diot “errefutatu”) darabilan prozedura dialektikoa, zeina oinarritzen den in irain personalak eta amorrualdi irrazional bezain infantilak, onargarria dela zure blog hunetan? Baldin horiek egoki ez bazaizkizu, zer egin behar duzu holako inkontrolatu bati mihia bridarazteko eta blog hunetan bakezki eta oneski parte hartu nahi dugunon eskubideak defendatzeko?
2.- Oro har, irudi zaizuia Lavin bezalako individuo bat kapazitatua dagoela blog hunetan gogaide hertsi ez dituenekin persona normal bat bezala debatitzeko?
3.- Badakizua nondik heldu zaion Lavin jaunari obsesione enfermizo hori jendeen izen-abizenak jakiteko?
Gillen adiskidea: ez zaitut ezagutzen bainan zure izkribuetatik ikusten dut persona zuhurra zarela, zuzena eta furfuria gutxikoa (nik dakidan beste bat ez bezalakoa, hain zuzen). Erraiteko dituzunak argi, klarki eta errespetuzki erraiten dituzu eta ez duzu neholaz ere merezi Lavin jaunaren erasoaldiaren biktima izaterik. Baldin deustako balio badizu jakizu lagun nauzula kinka honetan eta ene elkartasun osoa daukazula eraso intolerable horren aurrean.
Erramun jauna: otoi egizu zerbait blog hunetan ordre apur bat ezarteko zeren bestela sarri ez dukezu beste solaskiderik Lavin izeneko sputnik herratsu hori baino.
Xabier Erroteta.
Caixo Erroteta,
Iruditzen çait bai ceu bai Gilen çucen çaudetela.
Ecin dut hemen iratzi, ceren nic neuc ez daquizquidan arraçoinengatic behar ez beçala portatzen içan bainaiz.
Osso mimbera naiz eta ecein ere culparic ez duçuenoy paga arazten derauçuet neure irrational puncto puto hori.
Eguia erran, bai nagoela potroetaraino euscararen inguruan eta batez ere euscal politicaren inguruan guertatzen ohi diren situatione deserosoengatic.
Ez dut jaquin encaxatzen euscarac eta euscal culturac eguiten duen bide catastrophicoa.
Barkamena escatu nahi derauçuet eta hemendic aitzina ahaleguinduco naiz iracurle soila içaiten debatte hauec behar diren tono, sossegu eta tranquillitatean eguin ahal içan daitecen.
Aithortu beharra daducat ecen çuey iracurcen derauzquiçuedanac haguitz interessant guerthatzen çaizquidala eta ez dituçuela certan onhartu behar nire stupiditatezco momentu injustificable horiec.
Berriz ere, barka naçaçuela escatzen derauçuet eta ea mingain puto hau bridatzen dudan.
Adisquidetsuqui
Josu Lavin
Pasatu ondoren asteburu hau neure gauzetan hemen Esperantza Oneko kaboaren inguruan -gogoan har ze leheneko izen originala ez zela Esperantza Oneko kaboa baizik Ekaitzen kaboa, gogora datorkidala bi izen horiekin hemengo ekaitzak [Josu Lavin] eta esperantza ona [gu guziok eta tarteko ere bera Josu]- pasatu dut ba asteburu on eder gogoangarria.
Baina ikusten dut gaur astelehena izan dela asteburu hontan ekaitz gaitz burrunbatsua probokaturik gure horrek delako Josuk (izkiriatu guzia ezin izan dut irakurri ze falta dira zenbait kommentario kenduak). Iruditzen zait, delako Erroteta eta gainerakook, ze Josuren manerak ez dira balekoan an darabilgun thematika hontan, hori hola da ta hori argiro diot, ukatu gabe ere bere apportatione on askoak. Erroteko dalakoa, hori da pensatu darodana buruz Josuren kommentario extravagante -bai, bere dimensione etymologikoan- baina ez dakit zer egin ahal dudan evitatzeko holakoa. Blogek ba dute bere arriskuak, bai. Zelan evitatu? Josuren azken mezua da guziz argigarria eta ere -nik uste- sinzeroa eta ere zentzuz beterikoa, lar tragikoa eta ere penagarri gaitzekoa. Baina, zer nahi duzue, uste dut ze ezingo du kontrolatu Josuk burua eta izango dituela berriro holako purrustadak berriro. Nik eskatzen nioke ez dadin isil eta segi dezan skribitzen -apportatzen positivoki- baina kontrolatuki, autokontrolatuki.
Beraz, guziok agur eta segi apportzen ohi lez positivoki. Gogoan zaituztedala guziok, batez ere Gilen, Josu, Kristina, ... eta ere zu anonymo delako Xabier Erroteta (jakizu zuk bidenabar ze gustatzen zait asko zure euskara hori, halaber jakizu jakinik ere badakizula ze anonymatoak kentzen du indarra esanikoari, esaterako zuk deitu ahal nauzu edo Erramun edo Gerrikagoitia jauna egiazki baina nik ezin zaitut era bereak deitu ez Xabier edo jaun Erroteta egiazki ze da maskara bat ezkutatzeko zure burua hemen an debate publiko bat, nolanahi ez dut egiten nik horrekin estridentzia insuperable bat).
Agur eta ohore guzioi, luze joan zait esan beharrekoa.
Cape Town, Hego Afrika.
Tik ingurua Esperantza Oneko kaboa zein bait zen lehen Ekaitzen kaboa, transforma bedi ere gure autua tik Ekaitza ara Esperantza Ona.
Caixo Erramun,
Bay, osso diagnostico çucena eguin duçu.
Solutionea da ni isilic egon nadila eta iracurle soil bilhaca.
Ez, ez dut valio honelaco eztabaidaetaraco eta nire harztassunac gainditzen nau, behin baino guehiagotan eracutsi beçala.
Estimatzen çaituztet, cinez, çuec gucioc, contracoa pensa leitequeenarren, baina çuen patientiá ecin daite nire Naffarroa beçain mugagabea içan.
Bessarcada handi bat
Josu Lavin
Hara, Josu ezaguturik (ez personalki baina) ez nau harritzen haren jokabideak. Eta are onartzen dut lar asaldatu nintzela. Baina nire aburuz holakoek ekartzen dukete atarramentu txarra hau bezalako eztabaida leku bati.
Bestalde, beti zabiltzate anonimoen kontu horrekin gora eta behera. Uste dut Internetek eskaintzen duen aukera hori maiz dela onuragarria, zeren bestela askok ez luke esango pensatzen duena, nahiz eta maska baten atzetik izan.
Nik ez nuke nahi Josu isilik egon ledin. Hori ez da kontua. Baina txo, ezin bazara kontrolatu ba ez dakit zer egin daten!
Ea, segi dezagun aurrera.
Anhitz esquer, Gilen, çure hitz affable' neuc segur asqui mereci ez ditudanac gatic.
Bihotz bihotzez
Josu Lavin
Ah, esango nuke ezen jende dexentek segitzen duela blog hau (relativoki dexente). Baina oso gutxi ausartzen dira zuzenean parte hartzera. Egin ditzagun gauzak haiek erakartzeko moduan, ez uxatzekoan.
Bay, Gilen, iruditzen çait asqui ongui ulertu dudala.
Hala ere, beldur horiec nondic helcen diren jaquin nahi nuque. Ala denoc al daquigu?
Adeitsuqui
Josu Lavin
Atzo segitu nuen hemen garatutako eztabaidaren azken ordukoa. Konturatu nintzen mezu nagusia Erramunek sortu zuela nire komentario baten harira. Eta horregatik triste ere sentitu nintzen atzo irakurritako lerroekin.
Burukoarekin pentsatu eta gero, zer esan dezaket, ezer berririk ekarri ahal dut mahairatu diren azken ideia bakegile horiezaz landa? Ea ba.
Nik uste dut garrantzitsuena dela euskara eta hizkuntza hizpide izatea, besterik gabe. Eta bai, exzitatu ahal gara, denok berotzen gara euskal-hizkuntz-gaiaren intimitateraino sartzen garenean, bai...baina horrela aritzeak ez du inoiz ezer onik ekartzen.
Ez dezala zuhaitzak basoa ezkutatu. Edo horrelako zerbait.
Aurreko batean esan nuen bezala, eztabaida hauek zabalduko badira eta fruituak emango badituzte (eztabaida bera jada da fruitu, dena den), behar da ezagutarazi irakurleei (ikasleei, gizarteari, hiztunei, irakasleei, ikertzaileei eta abarrei) hemen plazaratzen diren kritika eta ideietarako argudioak, lanabesak. Eta hau egia da orain, hemen, eta baita zientziaren munduan norberak bere hipotesiak plazaratzen dituen edozein unetan ere. Portaera horren eredu izan behar dugula iruditzen zait.
Nik uste dut askok irakurtzen zaituztela, Erramun. Izan ere, hemen agerturiko hainbat iritzi ez dira, ez, zokokeriak. Eta horientzat guztientzat, zer? Ikuskizun barregarri/negargarri hau? Eskaini ditzagun arazo, mintzagai, eta irtenbide interesgarriak, parte hartzeko aukerak, eta animatu ditzagun irakurtzera eta idaztera! Niri neuri, behintzat, nire iritzia egiten eta aberasten laguntzen didazue. Eta nahi dut horrela jarraitu.
Eta anonimatoaz...internetaren garaian erabat arrunta da. Nik gauza okerragoak ikusia nago.
Mesedez, honelako beste mezu-zerrendarik ez!
Kristina
Casualitate hutsaren ondorioa da Lavinec behin bano guehiagotan eracutsi duen ecin egona eta "esne" tcharra?
Casualitate hutsa?
Cer da bada guerthatzen çayona?
Burutic sano al dago?
Cerbait guerthatu al çayo nehoiz bere vicitzan honelaco euscaldun descocatua sentitzeco?
Precioren bat ordaindu behar içan du nehoiz are moduric hoberenean eta educatuenean bere ideiac plaçaratzeagatic?
Casualitate hutsa?
Modernotic classicorat
Nire adisquide canadiese batec programma bat eguin deraut ceinaren bidez ortografia modernoan iratzitaco edocein documentu passa daitequeen automaticoqui orthographia classicora.
Proba eguin dut klasikoak.com lekutic harturico liburu batequin, Platonen Politeia/Republica Juan Jose Pujanac itzuli çuena.
Eraldatze orthographicoa 2 ezpa hiru minutaco gauça içan da.
Programma berbera erabili nuen armiarmaco classico guztiac (300 baino guehiago) ortografia modernotic classicorat iragan araztecotz, baina cambioac banan banan eguin behar ukan nituen.
Orain adisquide honec eguindaco egoquitzapenarequin eguin beharreco cambioen cerrenda emanic programmac berac eguiten ditu aldaqueta guciac.
"GOIZEAN EKARRIKO DIZUT" adibidez "GOICEAN ECARRICO DIÇUT" bihurcen da.
Duda gabe erabilçaileac cambioen cerrenda alda deçaque bere gustora eta correctore automatico guisa erabili.
Norbait interessaturic egon badadi programmattoa bidalico nioque.
josulavinAThotmail.com
AT = @
Adeitsuqui
Josu Lavin
Kristina, esker anitz idatzi duzuna gatik. Total nago konforme kin zuk esana. Espero dezagun fruitu on ondoren delako ekaitza.
Bai, Kristina, hori hon anonymatoa da edo date(ke) sopportatu beharreko "gaitz" bat, batez ere kontuan hartuz ari gara (garela) an internet.
Pensatzen ari naiz hemen gain ireki post berria baina ez nago lar sobera astiz horren egiteko.
Post a Comment