Hartu dut dossierra hon Kontseilua titulatzen Eskola euskalduntzeko ezinbesteko eraberritzea. Gogoetagaiak. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. 2006ko ekainean. Non noiz sartu naiz irakurtzen aurkibidea zeinak ditu 20 puntu, dio lehenengoak:
Ikastereduak gainditzeko beharrezkoak diren erreforma guztiak sistema bera aldatuko duen lege baten barruan kokatu behar dira bazterrean utziz dekretu bidezko erreforma arinakOhartu naiz momentuan ze ez dudala ulertu textua eta joan naiz resulutoki ulertzera eta lortu dut baina izanik sekulako lorra niretzat eta denbora galtze bat. Seguru nork redaktatu duen bai ulertzen zuen berak textua baina ez du reirakurri kontuan hartuz irakurlea zeinak ez daki aurretiaz zer textuak ekarri ahal du. Egizu zeuk ahalegina irakurle eta kostatuko zaizu, seguru baldin lortzen ahal baduzu, baina ez dukezu lortuko fite eta supituki.
Textua, hon Kontseilua, ulergarriago eta informativoago litzateke esaterako honelatsu edo beste forma antzekoan:
Beharrazkoak diren reforma guziak gainditzeko ikastereduak behar dira kokatu sistemea bera aldatuko duen lege baten barruan, bazterrean utziz dekretu bidezko reforma arinakedo
Beharrazkoak diren reforma guziak daitezen gainditu ikastereduak behar dira kokatu barruan lege bat aldatuko duena sistemea bera, bazterrean utziz dekretu bidezko reforma arinakHau da konseilu bat nik nahi dudana eman a Kontseilua (Kontseilua-ri), baldin nahi balu entzun eta aditu. Ala uste al du Kontseiluak dagoela textua klarki redaktatua?
10 comments:
Neuk textu hau:
"Ikastereduak gainditzeko beharrezkoak diren erreforma guztiak sistema bera aldatuko duen lege baten barruan kokatu behar dira bazterrean utziz dekretu bidezko erreforma arinak"
honetara eman nuke:
Reforma guztiak' zein beharrezkoak diren gainditu daitezen ikastereduak' kokatu behar dira lege baten barruan zeinek sistema bera aldatuko duen' bazterrean utziz reforma arinak dekretu bidezkoak.
Adeitsuki
Josu Lavin
**********
Kaixo Erramun,
Euskara horretan zein erabiltzen baitu kontseiluak ez dago ikasle guztiak euskalduntzerik. Inola ere ez.
Hau da, Euskaltzaindiaren Euskara Batuan ez dago ikasleria euskalduntzerik.
Lexiko, sintaxi eta verbo irekidurarik gabe ez da euskara ongi ikasterik izango.
Probetara remititzen naiz.
J.L.
Zuk diozu ze Euskara horretan zein erabiltzen baitu Kontseiluak ez dago ikasle guztiak euskalduntzerik. Inola ere ez eta ondo dago agertzea zure usteak baina zer uste dute eta uste daroe eurek, esaterako hak Kontseilua?
Zer uste du hontaz Kontseiluak?
Kaixo Erramun,
Kontseilukoek uste dute ezen beren euskaran (Euskaltzaindiarenean) posiblea dela oso ikasleria osoa euskalduntzea, zeren sinestuta baitaude ezen Euskara Batua hizkuntza zeharo hizkuntza betea dela, zeinari ez baitzaio deus faltatzen eta zeinak ez baitu hobekuntzarik behar ez lexiko aldetik, ez sintaxi aldetik ez eta aditz aldetik ere.
Oker daude. Eta oker egote horrek ia ate guztiak ixten dizkigute bestela pensatzen dugunontzat. UKAN "birusa" harrapatua dute eta kontent dira horregaz "birusagaz".
"Birus" horrek guri ere kalte ikaragarria dakarkigu, zeren geu "antibirusa" baikara.
Poztuko nintzateke, baldin eta Paideiaren Euskara Erkide Batua (EEB) onartuko bazenu eta gurekin bat egin.
EEB adibidez ez da PHYSIKA idatziko, zeren orain inork ere ez baitu /phü-si-ka/ ahoskatzen. /fisika/ ahoskatzekotan FISIKA idaztea dagokigu eta /füsika/ ahoska bageneza FYSIKA idatziko genuke.
Hauxe da gure oraingo hautua, baina gure artean badaude eta egongo bestela idazten dutenak ere.
Gero arte!
Josu Lavin
**********
Kaixo berriro,
Zeuk badakizu, Erramun, ezen neuk ez dudala FILOLOGIA karrera egin.
Zeuk badakizu ezen neu eskola maisua naizela, zeren hauxe baita laket ematen didan lanbidea.
Neuk ez dut FILOLOGIA karrera egin eta ez dut egingo, zeren ez baitut topatu nahi irakasle modura neuk baino gutxiago dakitenak.
Harrokeria?
Izan liteke, baina halaxe da.
Orain IRUINA-VELEIAn agerturiko izkribuen azterketen txanda etorriko da, egiazkoak direla frogatu direnez gero.
XVI. mendeko izkribuak interpretatzen ez dakiten filologoek III. mendeko izkribuak interpretatzen saiatuko dira!
Bravo! Bravissimo!
Orain arte medioetan agertutako textuak ez dira beste munduko gauzarik, baina agian sintaxia nolakoa zen erakusten liguten textuak agertuko balira...
Nire ustez III. mendean erabiltzen zen sintaxia XVI. mendean Lazarragak eta Leizarragak erabilitakoaren oso antzekoa zatekeen, hau da, Euskara Erkide Batuan erabiltzen den sintaxia.
Baina, hala balitz ere' Euskaltzaindiak ez luke Euskara Batuan ezein ere kambiorik egingo.
Ez gaitezen iluso izan!
Josu Lavin
**********
JAINKOA
Kaixo Erramun,
Esan digute ezen Iruina-Veleian JAINKOA hitza agertu dela horrela artikulu eta guztiz.
Ederto.
Baina beste leku batean ikusia dut ezen agertzen dena ez dela JAINKOA baizik eta IAINKOA.
Ez digute gero esango ezen agertzen dena IAINCOA denik, ezta?
Filologian oso dira garrantzitsu txikikeriak diruditen gauza hauek argi eta garbi publikatzea.
Alfabeto romatarrean agertu badira erraz esan liezagukete ea JAINKOA, IAINKOA ala IAINCOA agertu den.
Komplikatuegia da haientzat?
Adeitsuki
Josu Lavin
**********
EUSKARA ERKIDE BATUA
PAIDEIA' Hezkuntzaren Euskal Akademia' EUSKARA ERKIDE BATUA alabaz erditu da 2006.eko Azaroaren 15ean.
Viva jaio berria!
Frederiko Krutwigen oroitzapenean
Josu Lavin
**********
Honatx, Erramun, mezu bat zein bidali berri baitut at erabili.com. Ez dakit argitaratuko didaten. Iritzi ausartak zeinetan fede osoa baitut. J.L.
...
Berandu dabiltza Gorrotxategi, Lakarra eta Larrea jaunak, zeren honez gero erantzun behar izan bailukete, barkamena eskatu eta hankasartzea nola edo hala zuritzekotz.
IAINKOA (KArekin?) hitzaren bukaerako -A artikulua hizkuntza romanikotik kalkatuta omen dago honelako adituen arauera.
Hizkuntza romanikotik (singularra, bai) kalkatu balute HA JAINKO izan litzateke (sic). Artikulu romanikoak (le, la, lo, les, las, los) erakusle romanikoetarik etorri dira (ille, illa, illo, illes, illas, illos) eta izenaren aurrean plazatzen ziren.
Jakin behar genuke ezen latinoa deitzen dena idatzizko hizkuntza biziki artifizial bat izan zela, zeinarekin batera hizkuntza romanikoa erabiltzen baitzen ahozko zereginetarako.
Iruina Veleia inguruetan mintzatzen zen erdara ez zen latinoa, baizik eta "la lingua romanica".
Goian aipatutako artikulu eta erakusle romanikoen formak gaur egungo "lingua romanica commun unificata" hizkuntzan erabiltzen direnak dira. III mendeko formak zerbaixka diferenteak ziratekeen, batez ere Imperioko parte orientalean.
Azken hamazazpi mende hauetan euskara ogo gutxi evoluzionatu da. Duda gabe geuk oraino erraz ulertu genezakeen euskara batean mintzo ziren.
Eta halaber esan behar dut ezen erabiltzen zuten erdara (lingua romana) oso gutxi evoluzionatu dela inguru hauetan eta geuk ere erraz ulertu genezakeela hizkuntza hori.
Baina, alderantziz ez litzateke hori gertatuko. Euskaldun haiek eta erdaldun haiek ez ligukete guri hain erraz ulertuko, baldin idatzizko euskara batuan edo gaztelania batuan mintzatuko bagina.
Gaur egungo euskaldun eta erdaldun natural alfabetatugabeei ederki asko ulertuko liekete.
Adeitsuki
(JOSU LAVIN, Herri Ikastetxeko irakaslea da eta PAIDEIA kidea)
Hona hemen, Erramun, Txomin Peilleni bidali diodan erantzuna in erabili.com:
Agerturiko hitzen modernotasunaz mintzo zaigu Txomin Peillen euskaltzain eta hizkuntzalari jauna.
IAINKOA hitzak, adibidez, ez dauka ezer modernotik. Modernoa da Zuberoan erabiltzen den JINKUA.
Harritu ginateke baldin JINKUA forma modernoa agertu balitz.
Bizkaian erabiltzen den IN BIKO U modernoa EGIN BEHARKO DUGU forma zahar zaharrari dagokio.
IN BIKO U edo JINKUA moduko esaldi edo hitzak agertu balira, benetan harritzeko moduan ginateke, baina IAINKOA forma edo EGIN BEHARKO DUGU modukoak III mendean erabiltzen ziren duda bat ere gabe. Iruina Veleiako evidentziek erakutsiko dute nire baieztapenen egia!
(JOSU LAVIN, PAIDEIA Hezkuntzaren Euskal Akademiaren kidea da)
Galdera hauek egin berri ditut in erabili.com:
Nahi nuke Iparraldekoren batek erantzungo balit.
Videgain deituraren hasierako v letra' ve labiodentala al da?
Baiezkoan, halaxetarik ahoskatzen al da euskaraz mintzatzen denean ere?
Eta "virus" hitza euskaraz mintzatzean frantsesez bezala ahoskatzen al da? Hasieran ve labiodentala eta u vokala ere frantsesez bezala?
Mila esker
(JOSU LAVIN, PAIDEIA Hezkuntzaren Euskal Akademiako kidea)
Post a Comment