Tuesday, November 21, 2006

Ikusia an geure ispilu soziala

Diotso batak besteari, ari zirela euskaraz:

Irakurri zenduan ha?, pues que Lamikiz tenía razón ...

Zergatik sequentzia hori, salto hori? Arrazoirik ba dagoke, antza guziak du bere explikatione egokia. Behar genduke begiratu a gure ingurua, geure ispilu soziala eta ez egon ausente eta egin ezikusiarena.

10 comments:

Avalanche said...

Euskalduna eta erdalduna terminoak ez dira inkompatibleak. Euskara dugun bezala erdara ere badugu.
Bada garai onar dezagun ezen euskaldunok minimoki trilingualak izan behar garela ahalik eta lasterren:

EUSKARA + ERDARA + ANGLESA

Konkretuki zeuk ekarririko adibide hori:

Irakurri zenduan ha?, pues que Lamikiz tenía razón ...


argi adierazten du ezen euskaldunok gehiago irakurtzen dutela beren hizkuntza ere baden erdaraz euskaraz baino.

Ez al da honela?

J.L.

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, dudarik gabe, nik uste, irakurtzen da asko erderaz eta euskaraz aitzitik guti edo deus guti. Ba dagoz bai horren arrazoiak eta motivoak, bat baino gehiago.

Avalanche said...

Kaixo Erramun,

Egunkarietako euskarak Euskaltzaindiaren euskara batuak dituen akats guztiak dauzka, berebiziko eta bereheriotzako akatsak, hain zuzen ere.

Gora Euskara Erkide Batua!
= Gora Euskara!

J.L.

Avalanche said...

EXPLIKATIONE

Kaixo Erramun,

PAIDEIAren Euskara Erkide Batuan goiko hitza' EXPLIKAZIO idazten da eta /ex-pli-ka-zi-o/ ahoskatzen.

EUSKALTZAINDIAren Euskara Batuan ESPLIKAZIO idazten da eta /es-pli-ka-zi-o/ ahoskatzen. Dena dela, hitz hori Hiztegi Batuan onarturik dagoenarren haren ordez AZALPEN gehiagotan erabiltzen da, zeinaren kausa baitateke, ene iritziz, ESPLIKAZIO grafia repelente eta higuingarria.

Adeitsuki

Josu Lavin
***********

Avalanche said...

Kaixo Erramun,

Hona hemen perla bat:

Gotzon Garatek gaur idatzi duen artikulu batean zein agertu baita in erabili.com eta gara egunkarian esan digu ezen:

"Nik espainolez gutxi dakit eta euskaraz azalduko ditut neure usteak."

Gotzon Garate jaunak Madrideko Universitate Complutensean egin zuen Doktoregoa in Filosofia, eta Bilbaon lizenziatura eginik du Filologia Romanikoan.

Religioso katolikoek jakin behar lukete ezen gezurra esatea bekatu ez bakarrik larria, baina gravea ere badela.

Adeitsuki

Josu Lavin
**********

Anonymous said...

Kaixo denoi,

Zuen mezuetan eskutuan dagoen zerbait adierazten da: euskaldunak deitzen direnak Ez dira euskaldunak, erdalunak dira baina euskeraz ere badakite. Oinarrizko hizkuntza erdera da euskara bigarren maila batean geratzen da.

Josu, Gotzon Garaterena ez da gezurra agian espainako unibertsitateen maila negargarria azalarazten du bakarrik doktoregoa lortzeko ez baita derrigorrezkoa hizkuntza ondo menderatzea (horregatik agian lortzen dira egiten euskaraz EHUn?) Azkenengo hau guztia txantxa da baina errealitate utza dagoen ikerketa maila negargarria.

Avalanche said...

Kaixo Lionel!

Pozten naiz jakiteaz ezen hemengoak irakurtzen dituzula.

Gotzon Garaterena gezurra da, gezur hutsa.

Besterik da, gaztelaniaz idatzi nahi ez izatea, zeina ere ba den nire kasu personala.

erabili.com lekura bidali nuen mezu/erantzun hori, baina momentuz ez dute argitaratu.

Ez zait gustatzen religioso kristauek gezurrak esan ditzaten.

Adeitsuki

Josu Lavin
**********

Erramun Gerrikagoitia said...

Lionel (ez dut gaztigatzen zure deiturea ustez ez duzula nahi, beharbadda) eskerrak zuri eta ongi etorria blog hontara. Agertzen duzu zuk interes handiagoa kin hemengo gorabeherak ezi hemengo bertokoak, autokhthonoak, hori izanik zu hain urruneko' Avignon-goa. Da poztekoa, niretzat bedere.

Nahi duzularik ikusi ahalko zaitugu eta irakurriko zure opinionea, opinione aberasgarria seguru, izaten bada ere kontrakoa hon guk edo nik zer pensatzen dut.

Avalanche said...

Laboratorioek baieztatu dute ezen euskarazko idazkunak zein aurkitu diren Iruina-Veleian III. Mendekoak direla.

Berri pozgarria benetan.

Goiko textua redaktatua dut III. mendeko euskal sintaxiaren arauera.

Hona hemen XXI. mendeko versioa zein agertu den in berria.info.

"Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko idazkunak III. mendekoak direla baieztatu dute laborategiek"

J.L.

Erramun Gerrikagoitia said...

Zure textua da, Josu, askoz informativoagoa ezi beste professional horiena. Hori verifikatu ahal duzu galdeturik edozein euskaldun naturali.

Bizi gara absurduan, ongi dakizun lez. Pena bat, negar egitekoa. Euskarak ba du etsairik asko uzten ez diotenak evolutionatzen eta ezta developatzen bide positivoan.

Dago euskarea eskuetan hon entropiko saldoa.