Tuesday, April 09, 2019

Zembatecoa da honen importantzia?

Ari naizela iracurtzen Baionaco Herria astecaria an Hegoaldea sectionea ikusi ditut elkarren ondoan hauec biac titularrac

Europako hauteskundeak: EAJ eta PDeCAT ez dira elkarrekin aurkeztuko 
eta
Espainiako Gobernuak azpimarratu du ezin duela Sestaoko La Naval erosi 

baina redactatu ahal ziren ere honela, hautsi gabe verbua

Europako hauteskundeak: EAJ eta PDeCAT ez dira aurkeztuko elkarrekin
eta
Espainiako Gobernuak azpimarratu du ezin duela errosi Sestaoko La Naval 

Ba othe du puntu horrec importantziaric buruz hobequi eta zuzenago communicatu? Zembateco importantzia?

3 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna:

Galdetzen duzu ba ote duen muntarik forma perifrastikoetan aditz nagusia eta laguntzailea idatz ditezen elkarren ondoan ala bereiz.

Nire erantzuna da gaitzeko munta baduela, zeren elementu horiek bereizita idazten direlarik edozein testu bihurtzen baita gaitzeko adreilu dorpe ireskaitza.

Enetzat ebidentzia ukaezin eta begibistakoa da aditz nagusia eta laguntzailea zenbatenaz elkarrengandik bereiziago idazten diren hanbatenaz dela bihurtzen testu bat pezua eta antikomunikativoa, neke gehiago galdatzen deraukolako irakurleari. Hori hala dela ikusteko ez da izan behar linguistikan doktore, aski da bi begiren jabe izaitea, deliberatuki ezabatzea gure burmuinetik altubianismo arrasto guztiak, eta irakurtzea testua behatuz bakarrik bere indar komunikativoari eta bazter utziz gure artean halako indarrez nagusitu diren jatorrismoaren nozione ridikulo guztiak.

Funtsean, eskuararen baratzean onttoak bezain saldoka ernatzen diren misterio anitzen artean horixe duzu ene ustez handi eta zilagaitzenetariko bat: nola mila debru makurtzen den jendea izkribatzera hain modu antikomunikativo eta astunean, bi zehe adimen duen edonork positivoki dakielarik aditz nagusia eta bere laguntzailea elkarri loturik badoaz mezua askoz argiago pasatzen dela ezenez bereizturik izkribatzen direnean. Hots, evidentzia faktiko klar eta ukaezin horren gainetik eskualdun izkribatzaile gutiz gehienak tematzen dira fagoratzera Erramun jaunak salatzen duen antolakera absurdoa eta, futituz irakurlearen ongizateaz, moldatzen dituzte beren izkribuak bururen buru emokatuak ogitartez (ogitarte deitzen omen zaie jargon linguistikoan holako egiturei).

Etsita nago misterio horretaz argitasun bila dabilkenak ez duela zeren joan hizkuntzalariengana bainan bai aztiengana edo psikiatrengana, bi esparru horietan argitzen ahal baitira hobekienik mundu huntako jokabide irrazionalen erroak.

(jarraitzen du)

Anonymous said...

Derradan azkenik aditz nagusia eta laguntzailea elkarrengandik aparte idazteak baduela haatik abantaila bat, eta da ohidura horrek txibato lan ederra egiten duela, ezen aski dugu ikustea testu batean holako pare bat egitura jakiteko gainerako testu guztia moldatua izanen dela segurik irizpide antikomunikativo ordea superraltubiano-jatorrei jarraiki, eta izanen dela, hortakoz, komunikagarritasun aldetik infumablea.

Eta nola bizia laburra den eta antzea aldiz luze, on baizik ez da begikaldi batez jakin ahal izaitea zein testu deszifratzeko lanetan ez dugun xahutu behar alferrik gure denbora mugatu bezain prezagarria.

XE.

NB: Gaur bertan dakar Gara kazetak artikulu mamitsu bat(*) buruz eskual pinudien egoera larria eta basogintza eredu berri bat plantan jartzeko hartu beharreko urratsez. Txit gogoeta mamitsua eskaintzen daukute egileek gai horretaz, baina nik, artikula irakurri ondoren, ez dut atxiki gogoan kasik deus, zeren informazione guztia igaro baitzaut begien aurretik irristatuz bezala, informazione foku guztiak esaldi bukaeran kokatuak izaki Altube jaunaren irakaspenei txintxo-txintxo jarraiki. Funtsean, irudi zaut artikulu hori eredugarria dela eta maisuki laburbiltzen dituela egungo euskal prosaren aje eta gaitz guztiak, hainbesteradino non kartsuki gomendatzen dautzuet irakur dezazuen eta egin dezazuen hartaz gogoeta. Ikusiko duzue, neke hori hartzen baduzue, zer gisaz zainetaradino sartu zaion Hegoaldeko euskal prosari –nola gure basoetako pinuei xerrenda marroi hilgarria– nik altubianismo subliminala edo altubianismo anbientala deituko nuken eritasun beltzaren sintomatologia guztia: ogitartekoak (Erramun jaunak egun salatutako horietarik baditu diodan testu horrek bi pollitak, beherago kopiatzen dauzkitzuedanak), esaldi buruatzenak, informazionearen antolaketa kaotiko, ezfuntzional eta regresivoa, giglikokeria… Azkenean, irakurtzen duzu testu bat moldatua jende batzuez zein biziki jantzita dauden artikuluak jorratzen dituen gaietan, eta guztiarekin ere irakurle gisa ez duzu deus jasotzen baizik pasatu nahi zaizun informazionearen puxka mendre bat, idazlea gehiago bermatu delako altubianismo anbientalaren arauak betetzera ezenez eta irakurleari mezua argi eta sarkorki emaitera. Nola ulertu bestela bere ideiak irakurleari argi helarazi nahi dazkon batek honelako bi esaldi izkribatzea (ogitartekoen aferari gagozkiola beti)?:

“Berriz ere monolaborantza eta horren ustiapen intentsiboa sustatzeko asmoz. Jakinda, gainera, ikuspegi ekonomiko huts batetik ere, eta bereziki lursail txikiak dituzten milaka jabeen kasuan, ekonomia globalizatu honetan hemengo estrategia dagoeneko EZIN DELA egur merkearen ekoizpenean OINARRITU.”

“Hala ere, Gipuzkoaren kasuan, adibidez, ehunka jabek EZ DUTE gaixotasunak eragindako kalteak konpentsatzeko LAGUNTZARIK JASO,”

Basogintzaren goitibeiti eta alde-ifrentzu konplikatuez gogoeta sakona egiteko ahalmena duten idazle horien burmuina nolatan ez da iristen ikustera darabiltzaten eredu prosodikoa komunikagarritasunaren porrota eta heriotza dela? Erantzun posible bakarra: altubianismo anbientalaren esklabo dira eta, sintaxi molde absurdo horren ardotan hordituak izaki, ez dute ezta imajinatzen ere posible denik gauzak izkribatzea lehentasuna emanez ez fantasiazko arau absurdo eli bati bainan komunikagarritasunari.

Gure buru argienak ere ez direlarik gauza ikusteko lau urteko haur batek ere ikus lezakena, etorkizun beltz baten beha gaude.

(*)https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-04-10/hemeroteca_articles/basogintza-eredu-agortua

(Fini)

Jesus Rubio said...

Xabier Errotetaren komentario hori aipatu dĂșt hemen.