Nahiz-ta ba daquidan ze arlo guztietan ba dira direnac papistagoac ezi aitasaindua, euscaraz ere ba dira direnac normalistagoac ezi edozein norma extricto; normativistac.
Zeren jaquinic casuraco nola Academiac emaiten ditu ontzat eta zileguitzat bi forma lexical -referendum eta berdinqui erreferendum- ikusten dut nola eguncariec bai Garac nola Berriac darabilten erreferendum hitza, eta ez referendum direlaric referitzen buruz Scotian eguin ahal den referendum berria.
Hori ikusiric -auqueratzea soilic erreferendum forma lexicala- iruditzen zait ikusiric egungo euscaldunen populua direla horiec retrogrado hutsac. Behar da haintzat hartu ere realitate sociala eta euscaldunen euscara utziric normativismoa poxi bat bazter.

1 comment:
Eramun jauna:
Ez zintuzke harritu behar aipatzen dituzun kazeta horien hautua. Funtsean, badituzularik aukeran bi paradigma, kasu hunetan bata e epentetikoduna (erreferendum) eta bestea hain gabea (referendum), ardurenean bietarik bat duzu aukeratzen eta harexeri zatxizko lotzen hortzez eta haginez, zuzen ala oker. Portaera normala iruditzen zaut hori eni, edo bederen normalagoa eziez bi paradigmak aldizkatuz biekin dantzan ibiltzea bietarik edozoin baliatuz omore, aldarte edo trenpu arau.
Hots: behin paradigma bat hautau ondoren, zentzuzkoa baizik ez dela hari lotzea hastetik buru eta salbuespenik gabe. Hori da jokabide normalena eta arazo gutien emaiten deraukona gutako batbederari.
Besterik da, noski, jakitea 1) zergatik dute kazeta horiek hautatu paradigma e epentetikoduna?, eta b) jasotzen dutelarik bertze paradigman laketago den norbaiten izkribua, emaiten ote dute ontzat izkribamolde alternativoa, ala nahi dutea atsulutuki den-dena beren moldera ekarri eta hartan galkatu mundu ororen izkribuak, amodioz ala bortxaz?
Bi galto horien erantzuna nik ez daukat, bainan frango alditan aski izaten da galtoa pausatzea bera.
Izan zite,
XE.
Post a Comment