Ondoco titularra iracurric
(Berria, lehenengo plana, 30 apirila 2019)
nola behintzat eguncari batean behar du / behar luque izan arras importantea informatzea qualitate handiz nahiz-eta ez bada ere quantitatez oparo behar zaio edo behar litzaioque eman importantzia handia ki qualitatea e informationea. Informaturic ahal balitz ahalic qualitativoen.
Beraz, hobesten dut ondo bi auquera hauen 2.a so eguinez informatzea informativoqui hobequien.
(Berria, lehenengo plana, 30 apirila 2019)
Donostian hil duten gaztearen amak eskatu du gorroto mezuak baztertzeko
nola behintzat eguncari batean behar du / behar luque izan arras importantea informatzea qualitate handiz nahiz-eta ez bada ere quantitatez oparo behar zaio edo behar litzaioque eman importantzia handia ki qualitatea e informationea. Informaturic ahal balitz ahalic qualitativoen.
Beraz, hobesten dut ondo bi auquera hauen 2.a so eguinez informatzea informativoqui hobequien.
- Donostian hil duten gaztearen amak eskatu du gorroto mezuak baztertzeko
- Donostian hil duten gaztearen amak eskatu du baztertzeko gorroto mezuak
.......... amak eskatu du baztertzeko ..........
5 comments:
Erramun jauna,
Damu dut hunen gordinki erraitea ondoren datorrena, bainan egia bezalakorik ez baitago, ahoan bilorik gabe erranen dautzut ene ustea.
Jakizu bada, ene ustez arrunt galdua duzula euskarazko sintaxi klar, komunikativo eta progresivo baten alde abiatua duzun gurutzada edo borroka nehoiz ezin aski prezatuzkoa. Eta hala uste dut zeren ez baita igaraiten egun bakar bat non ez dugun aurkitzen euskal testuetan (erregistro idatzira mugatzen dut ene ohar hau) esaldi bat –edo esaldi parrasta handi bat– eraikia eta moldatua iseka beltza eginez zentzu, logika eta komunikagarritasun printzipio sinple eta oinarrizkoenei, eta non ez dugun ikusten nolaz aspaldi handi huntan bereziki Hegoaldean nagusitua dugun izkririamolde zentzugabe eta luzara suizida batek ari daukun jaten eta iresten euskararen ahalmen retoriko eta prosodikoa halako gisaz non gauza segurra baita arrunt enbalditurik ezarriko daukula laster, sekula berriz ezin izaterainokoan komunikazione tresna erabilterraz, indartsu eta baliagarria. Eta itxesa inminente bezain absoluto horren aurrean aditzen dea ahots kualifikaturik alarma deia jotzen? Ez hanbat. Aitzitik, sintaxi abominable hori debekatu, ohildu eta isekatu beharko luketen ahotsak mutu demonio dagozi (salbuespen bakarra dira blog huntan adiarazten direnak), eta beren alerta deiadarrak aditzeko partez ikusten duguna da publikazione orotan emaiten zaiola sintaxi pozoitsu horri bide zabala, zilegitasun eta legitimitate, erraiten balitzauku bezala horixe dela euskal jendeak bere komunikazione beharrak asetzeko baliatu behar luken tresna, zein baita hain gauza patetikoa eta ezin pentsatuzkoa nola sinistarazi nahi izatea minbiziak jotako eri handiari behar dituela erran zonbeit Agur Maria bere osasuna berreskuratzeko, eta baztertu medikuntza modernoak bere bizia begiratzeko eskura jartzen dazkon arta zientifikoak.
Goiko ahapaldi irakitu hori eragin daut duela zonbait minuta Argiaren web orrian kausitu dudan esaldi batek zeinetan laburbiltzen den modu grafiko batean gure garai auhendagarri hunetako zabarkeria eta basakeria sintaktiko beltza. Ez du berez, esaldiño horrek, deus berezirik respektu molde antikomunikativo berean antolaturik gure artean publikatzen diren gainerako milaka esaldiak, salbu eta, menturaz, esaldi hunetan egileak egin duela agidanez gaitzeko ahalegin bat bere lana gerta dadin egiazki eta bipilki antikomunikativoa, diteken gradu maximoan. Eta aitortu behar zaio, baiki, ontsa erreusitu duela. Huna beraz gure Leizarraga berpiztuak (artikuluak ez dakar nehoren sinadurarik, horregatik permetitzen dakot ene buruari piko maltxur hori) apailatu daukun esaldi txanbelina:
"Hernani ez da bere hondakin organikoak konpostatzeko planta txiki bat herrian eraikitzea debekatu dioten bakarra".
(https://www.argia.eus/albistea/usurbili-ere-debekatu-egin-diote-bere-organikoaren-parte-bat-baserritarrekin-konpostatzea)
Esan gabe doa, Arana, Azkue, Altube eta gainerako azti-aprentizak gure hizkuntza eskupilatzen, lardaskatzen eta izorratzen hasi aurreko garaietan esaldi hori hunelatsu emango zuken edozein euskal izkribatzaile normalek:
“Hernani ez da herri bakarra debekatu diotena planta txiki bat eraikitzea bere hondakin organikoak konpostatzeko”.
Edo
“Hernani ez da herri bakarra zeinari debekatu dioten planta txiki bat eraikitzea bere hondakin organikoak konpostatzeko.”
(jarraitzen du)
Aski frogatua dut engoitik: Hegoaldean euskaraz izkribatzen dutenen ehuneko handi-handi batek izkribatzera jartzen direlarik gogoan hartzen duten xedea ez da mezuak argi eta erraz helaraztea beren irakurleei, baizik eta atsulutuki eta zernahi gostarik betezea eskolan, kazetetan, irratian, liburuetan, e.a. barneratuak dituzten arau sintaktiko absurdo batzuk, sinisturik arauxka horiekiko leialtasun itsu bezain misplazatuan kausitzen dela “zuzentasuna”ren gakoa. Eta horrela dute malerus horiek zuzentasunaren idola faltsua adoratzen beste jainko ororen gainetik, behialako cananeo zaharrek Moloch bezala, ohartu gabetanik adorazione antzu horretan daudela beren katea gogor eta tinkoenak, eta beren porrot segurraren bermea.
Egia baizik ez da horren suharki irrikatzen duten “zuzentasun” mistiko horretara arribatzeko bidaje esportzatuan galtzen dutela gaixoek zenbait huskeria ttipi, nola diren testuaren ulergarritasuna, komunikagarritasuna, dotorezia, eta are irakurgarritasuna bera ere, bainan nor gogoetatuko da hanbat esdeuskeria muntagabe horiengatik baldin erran ahal badu gero nornahiren aitzinean, paparra harro eta burua gora, beste nornahi bezain kapable dela bere esaldiak moldatzeko hertsiki beteaz ortodoxia altubianoaren arauak, edo –ez da deus gure artean entzuten eta argudiatzen ez denik– izkribatzen dituen testuen zailtasuna bera dela testu horien zuzentasunaren froga, gauza jakina denaz geroztik gure mintzaira zaharra munduko beste guztiak ez bezalakoa dela eta hortakoz behar dutela izan bere perpausek hurren nehork ezin konprenituzkoak lehen irakurrian, ez dadin sekula ahantz ez markistu eskuararen etorki isolatuaren loria handi eta distira itsugarria?
Horiek guziak hola direlakoz, eta ez bestela, behartua naiz finitzera egungo ene mezua aurreko guztia lau hitzetara biltzen duen gogoeta hits eta etsigarri batekin:
Ez dago zer eginik.
XE
Esaten duzunaz, Erroteta, conforme nathor.
Halaric ere, baldin nire blogeco reflexioneac ba lira ere total batezgarriac eta marginal caltegarriac tzat euscara, beharco luquete heldu zeinac gana diren ari estudiatzen an universitateco campus kazetaritzacoac, gana responsableac e gueure prosa, gana ari direnac marcatzen criterioac redactatzeco euscaraz aisa comprensiblequi.
Ahaztu gabe behar dugula bethi atchiqui margen personala e gure actuatione redactivoa.
Ez dut askorik konprenitzen zure mezua, alazankoa.
Batetik, zer da "batezgarria"?
Bestetik, zure arrapostuaren funtsa zein da: zure mezuak marginalak izanagatik berdin direla arribatzen --edo beharko luketela arribatu-- aipu dituzun jende goratu horiengana? Arribatzen direla ez da dudarik, bainan den gutieneko ondoramenik ez dutela ere, ageri da.
Orobat, ez dut nik nehoiz ez nehon ukatu zure eskubidea izaitekoz margen personal bat zointan obratu zure "actuiatione redactivoa", erran nahi baita --jende komunaren hizkuntzan-- zure eskubidea izkribatzeko plazer duzun gutzia.
Iduri du ordean zure actuatione redactivoak ez duela deus pizten zure balizko hartzaile ilustratu horiengan salbu beren actuatione futitivoa, zointarik deus gutxi heltzen baita progotxuzkorik gutako nehorentzat.
Eta orai uzten zaitut zeren behar dudan joan auzoko ostatura praktikatzera ene egungo actuatione digestivoa.
Izan zite,
XE.
Lehen ere izquiriatu duzu Erroteta "Ez dago zer eginik.". Nehorc ez daquigu hori holan izango den baina ephe laburrera ez dirudi fite aldatuco direnic praxiac an euscara izcritubuzcoa. Ephe luzea nic eta ascoc ez dugu ikusico. Onena izan bedi baina ez dago gaurregun malerusqui inter-relatione handiric gure artean buruz gure hizcuntzac behar lituzqueen hartu bide berri egoquiac, egoquiagoac.
Post a Comment