Wednesday, November 14, 2018

Avantailac e aurreratu verbua

Azquen aldi hontan guero eta guehiago entzuten da zorionez ze ona dela verbua aurreratzea an phrasea. Hori izquiriatu du ere Ibon Sarasolac bere (uste dut) azquen liburua, esanez ezen ona dela aurreratzea verbua. Zorionez  eta beharrez organizatzen dira ere cursilloac alde aurreratze hori nola Imanol Lakanoc titulatzen bere cursilloa "Bost minutuko ikastaroa". Esateraco gaur ere prensan dugu iracurtzen hau titularra.

Urnietan igandean izandako eraso  sexista salatu dute 

hor titularrean botaco edo ekarrico baguendu verbua aurrera gueratzen litzateque holan

Salatu dute Urnietan igandean izandako eraso sexista

edo

Salatu dute eraso sexistá zein izan da Urnietan  igandean

Ezen lehenengo informatzen da ze "salatu dela" eta guero ondoren dathoz emparauac esanic zertzelada guehiago buruz salaquetá.

6 comments:

Anonymous said...


Betiko errota-harriari itzulika ari zara Erramun, jauna, eta ez dirudi nehork demendreneko kasurik egiten dautzunik. Zure predikuen oihartzun ttipiaren berme, hona egunokin ikusi ditudan bi titular:

<< ‘Bateraguneko’ auzipetuek ez zutela epaiketa inpartziala izan ebatzi du Estrasburgok >>

Hori, euskara real eta komunikatiboan, baieta prosodia dotorean ere, honetara emanen luke Altuberen virus okaztagarriaz kutsatu gabeko edozein euskaldunek:

<< Estrasburgok ebatzi du ‘Bateraguneko’ auzipetuek ez zutela izan epaiketa inpartziala. >>

Bizkitartean, bigarren idazmolde hori debeku da, non ez den tabu beltza, altubismo hastioaren eragin zikina dela medio.

Handiena da ordea virus hori berdin laket dela esaldi luzeetan nola perpausa ttipienetan ere. Aurreko egun batean Berriako lehen planan hara zer titularrek egin zaukun diosala letra handi-handiekin, Bateraguneko aferaz mintzo beti:

<< EPAIKETA EZ DA "INPARTZIALA" IZAN. >>

Batek galdetuko du: eta zer du okerrik esaldi horrek? Hots, hori galdetzen duenak konsidera bitza bi gauza:

1) Nola eman da, edo emanen zen esaldi hori bera bertze mintzairetan? Joka nezake lepoa honelatsu emanen zuketela kastillanoek, frantsesek, ingelesek, alemanek, italianoek, portugesek, katalanek, galegoek eta are latino zaharrek ere:

El juicio no ha sido imparcial
Le procès n'a pas été impartial
The process has not been impartial
Der Prozess war nicht unparteiisch
Il processo non è stato imparziale
O julgamento não foi imparcial
El judici no ha estat imparcial
O xuízo non foi imparcial
Iudicium non fuerunt aequae

Eta honela emanen zukela euskaldun prealtubiano batek:

<>.

Ea zergatik euskaldun prealtubiano batek hola emanen zukeen esaldi hori eta ez Berriak agertu forman? Zeren esalditto horren karga informativo nagusia “inpartzial” hitzaren gainean baitago, eta zeren horrek galdatzen baitu karga topiko hori izan dadin egoki indartua eta azpimarratua toki estrategiko batean kokatuz “inpartzial” hitza, erran nahi baita esaldiaren buruan. Gai honetaz Jesus Rubio jaunak erran lezake nik baino puskaz gehiago eta funskiago (oroit haren gogoetak txisteak euskaraz kontatzeko zailtasunei buruz), eta ez dut uste gezurtatuko nauenik. Eta hala da beraz gertatzen ezen hizkuntza guztietan esaldi ttipiño hori eraikia dela retorikaren, prosodiaren eta diskurso informativoaren funtsezko legeek agintzen duten maneran, SALBU EUSKERAZ. Eta zergatik hartzen du eskual izkribatzaileak lege horiek puskatzeko “libertate” aberrante eta kontraproduzente hori? Bingo! Zeren Altuberen –edo haren akolito fanatiko eta enorantenen– errapean edoskia baituke bere jakintza linguistiko guztia.

[Jarraitzen du]

Anonymous said...

Ikusiak ikusi, eta pairatuak pairatu, esperantza gutxi dut sekula helduko garenik arras kalitzera ditaken esaldi ttipienean ere horren ozarki promenatzen den virus altubiano mortal hori. Nola erauzi gure izkribuetarik minbizi espantigarri hori, zigorrada zornetsu neholaz ere ezin kasatuzko hori, dakigunean gure eskoletan egunero predikatzen dela Altuberen dotrina deformatu eta aberrante bat zeinaren bertutez bekatu baita, zer-da-eta, aditz bat mikra bat aurreratzea ere?

Eta preseski horregatik, zeren gure etsaia horren bentzugaitza den, eta zeren badaukan alde orotan zernahi aitaponteko ahaltsu bezain ezjakin zeinaren espezialitatea ez den besterik baizik ezeztaturik errendatzea beste jende doi bat jantziago batek virus hori suntsitzeko egiten dituen bermako guztiak, horregatik, diot, zaut hanbatenaz laudagarriagoa Erramun jaunak aspaldidanik abiatua duen gurutzada santua prosodia argi, progresivo eta komunikativo baten alde. Errana da alabainan ez dela halako borroka noble eta goresgarririk nola hura zeina abiatzen eta obratzen baita igurikipen guztien kontra.

Baliteke ez duzun berehalakoan garaituko, Erramun jauna, baina zure borroka arrunt zuzena da eta ekarriko ditu agian denborarekin bere fruitua, euskaldun guztien onetan. Hori lizate ene nahia bederen.

Eta gaurko hau finitzeko, ikus dezazuentzat zenbateraino dagoen hedatua virus altubiano okaztagarria gure artean eta zeinen sotilki gaituen alde orotarik inguratzen manera batez non hedatuaren hedatuz ez baikatzaizko gehiago ohartzen, (ez bederen gehiago ezi arrain-jendea ohartzen baitzaika ozeanoko urari zeinetan dabilan igeri), eginen dautzuet opari edo present pullit bat zeinaren bidez izango baituzue manera konparatzeko behialako euskal idazmolde prealtubiano potente txinpartatsu adierazkorra versus egungo idazmolde altubiano zirtzil melenga indarge ezdeusa. Horretarako, hartuko dut pasarte bat Jean Barbierrek 1920. urtean publikatu liburuño batetik zein baita deitzen Ama Birjina Lurden, eta paratuko derautzuet lehenik jatorrizko textua eta ondoren textu bera egungo prosodia altubianora ekarria. Hartzen baduzue nekea eta astia textu biak arretaz konparatzeko, izango zarete kapable hautemaiteko nolako gailur argi eta goretatik zaukun erori behialako euskal prosa distios eta agradagarria, eta nolako kalamitatezko osin altubiano ustelean datzan egun hats-bahitua eta zainhustua, azken korroka ematera etsitua bezala.

[Jarraitzen du]

Anonymous said...

EREDU AURREALTUBIANOA (Zeinetan Bernardeta Soubirous neskatxak kontatzen duen nola gertatu zitzaion buruz buru egitea Ama Birjinarekin Lurdeko harpe batetan):

“Nere galtzerdietarik bat khendua nuen jadanik, noiz eta ere, bet-betan, harrabots handi bat entzuten baitut, kalerna azantz bat bezalakoa. Ezker, eskuin, behatzen nioten, ur-bazterreko arboleri, bainan deus ez zen mugitzen. Enganatu nintzela uste ukan nuen orduan, eta bigarren galtzerdia khendu behar nuela hasi nintzen, noiz eta ere, lehembizikoa iduriko harrabots bat aditzen baitut, berriz ere. Harriturik orduan, eman nintzen chut chuta. Mututa nindagon, ez jakin zer asma, noiz eta ere, Harpeari buruz begiak itzultzearekin, harrokako ziloetarik batean, ikusten baitut berro bat, batto bakarrik, inharrosia dela, haize handi bat han balitz bezala. Eta, kasik ordu berean, Harpe barnetik atheratu zen lanho bat, urre-kolore, eta handik ichtanteko, Andre gazte, eder bat, oi bai ederra —nik ez bainuen holakorik egundaino ikusi— eman zen ziloaren sartze sartzean, berroaren gainean. Berehala behatu zautan, hirriño bat egin, eta keinuz galdatu hurbil nindadin, nere ama izan balitz bezala. Beldurra joana nuen, bainan iduri zautan ez nakiela non nintzen. Begiak torratzen nituen, hesten, berriz idekitzen. Andrea bethi han zen, bethi niri hirriz, adiarazi nahiz ez nintzela enganatzen. Zer egiten nuen ongi jakin gabe, nere arrosarioa sakelatik harturik, belhauniko eman nintzen. Ongi zitzaiola hori markatu zautan Andreak buruaz, eta erhietan hartu zuen berak eskuineko besoan zaukan arrosario pare bat. Bainan, arrosarioaren hasteko, eskua kopetan eman nahi izan nuelarik, nere besoa hilortua bezala gelditu zitzautan, eta Andrea zeinatu ondoan baizik ez nuen nik egin ahal izan harek bezala. Bakarrik utzi ninduen Andreak othoitz erraiten. Bere erhien artean kurritzen zituen, hala da, arrosarioko bihiak, bainan ez zen mintzo, eta hamarreko bakhotcharen buruan erraiten zuen bakarrik nerekin: Gloria Patri et Filio et Spiritui (sic) Sancto. Arrosario guzia erran zelarik, Andrea harrokaren barnean sartu zen, eta urrezko lanhoa harekin suntsitu.” (BARBIER, Jean: Ama Birjina Lurden, Bayonne, 1920, 15-16 ork.)

[Jarraitzen du]

Anonymous said...

EREDU ALTUBIANOA (Bernardeta Soubirous neskatxak Ama Birjinarekin Lurdeko harpe batetan nola buruz buru egin zuen kontatzen duenekoa):

“Nere galtzerdietako bat jadanik kenduta neukan, eta orduan harrabots handi bat entzun nuen bat-batean, ekaitz burrunba bat bezalakoa. Ur-bazterreko arbolei begiratu nien eskuin-ezker, bainan deus ez zen mugitzen. Orduan engainatu egin nintzela pentsatu nuen, eta bigarren galtzerdia khentzeko asmoz hasi nintzen, eta orduan berriro beste harrabots bat entzun nuen lehembizikoa bezalakoa. Harriturik, zut-zutik jarri nintzen. Mututa nengoen, ez nekiela zer egin, eta orduan, begiak harpe aldera itzuli nituenean, harrokako zuloetako batean berro bat ikusi nuen, bat bakarra, han haize handi bat han balebil bezala inarrosten ari zena. Eta ia momentu berean Harpe barnetik urre-koloreko laino bat atera zen, eta handik berehala Andre gazte, eder bat, izugarri ederra —nik ez nuen holakorik egundaino ikusi—ziloaren sarrera erdian berroaren gainean jarri zen. Berehala begiratu zidan, hirriño bat egin zidan eta keinuz hurbil nendila eskatu zidan, nere ama izan balitz bezala. Beldurra joanda neukan, bainan non nengoen ez nekiela iduritzen zitzaidan. Begiak igurtzi, zarratu eta berriro idekitzen nituen. Andreak han jarraitzen zuen, niri irriz, ez nintzela engainatzen niri adierazi nahian. Ongi jakin gabe zer egiten nuen, nere arrosarioa sakelatik hartu nuen eta belhauniko jarri nintzen. Andreak buruaz ongi zitzaiola hori adierazi zidan, eta eskuineko besoan zaukan arrosario pare bat erietan hartu zuen. Bainan, arrosarioaren hasteko eskua kopetan ezarri nahi izan nuenean, nere besoa hilortua bezala gelditu zitzaidan, eta Andrea zeinatu ondoan baizik ez nuen nik egin ahal izan harek bezala. Andreak bakarrik utzi ninduen othoitz egiten. Arrosarioko aleak bere erhien artean pasatzen zituen, bai, bainan ez zuen hitz egiten, eta hamarreko bakoitzaren amaieran nerekin bakarrik esaten zuen: Gloria Patri et Filio et Spiritui (sic) Sancto. Arrosario guzia esan zuenean, Andrea harrokaren barnean sartu zen eta urrezko lanhoa harekin desagertu zen.” (BARBIER, Jean: Ama Birjina Lurden, Bayonne, 1920, 15-16 ork.)

XE

[Fini]

Anonymous said...

ZUZENKETA:


Goian, non ere textuak erraiten baitu:


Eta honela emanen zukela euskaldun prealtubiano batek:

<>.


Hau behar du erran:


Eta honela emanen zukela euskaldun prealtubiano batek:

<>.


Informatikako iratxoen lana naski ene arrazoinamenduaren esaldi gakoa horrela desagertzea ez nora ez hara.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez daquidana da zembatec duten iracurrico goico reflexione hori. Generalean genteac uste daroa ondo doala euscararen dynamica eta ez dagoela, ezin egon daitequeela ezein problemaric egungo euscara idatzian.

Eguiazqui baina ez da ardura handieguiric, ez tcharreraco eta ezta oneraco, euscararen inguruco mobimentu rotativo eta monotonoan ez dago eguiazco interesic antza.