Mozolo
luma bacoaren ipuina
(Peru
Abarca, 1981[facsimiletic publicatu zena 1881ean], 177 eta 178 or)
[Eguin ditut nic cambio orthographico guti eta ttipi batzuc, nola mozoloa/mozolua, aurpeguian/arpeguijan, biluzic/billosic, hain/ain, ...]
Mozoloa edo
motz-oiloa da oilo-motza, ta aguertuten dau bere
moztasuna aurpeguian. Ontza zerren on hutsa dan. Ez deutsa
inori calteric eguiten. ¿Gura dau entzun abade jauna gure artean
dabilen ipuin sona ta barre eguiteco bat?
Anchina anchina
baten jaio zan mozoloa luma baga, motz motzic edo biluzic. Egoan
lotsatuta aurpeguiric emon ezinda. Hasi zan uluca. Batu zirean
uluetara chori asco, inguratu ta itaundu eutseen, ¿zer eban?
Erantzun eutseen ¿zer izango dot? ¿Ez dacutsu danhau moztuta, luma
bat baga? Hotzac iragan behar nau, ta ez daucat arpeguiric egunaz
urteteco; gauchori izan beharco dot neure bizitza guztian. Emoidazuez
arren bacochac lumachu batzuc; jaioco jatzuez barriac, ta ez jatzue
igarrico guichi batzuc quendua gaiti. Erruquitu zirean; emon eutsezan
luma ahalic onenac ta ederrenac.
Halango baten urten
eban bere zuloti chito ederto jantziric. Harrotu zan dana hain
apaindua burua icusiric, ta esaten eutseen beste egazti ta choriei,
ez dago zuen artean ni baizen ederric. Beguira nire luma bete ta
ederrei.
Eguin eben beste
choriac euren batzarra, ta zinoen. Zer? Lotsatuco gaituala guztioc
zantar zarrac? Eztago bera baino ichusi ta ezainagoric bere aurpegui
ta gorputzean. Gueurea da daucan luma jantzi ederra. Erantzi daigun.
Esan eban currilloiac, hobe izango da lehenago mandatu bat bialdutea
gure aldetic, escatuten jacozala atzera, emon jacozan lumac, ta neu
izango naz mandatari. Joan jacon currilloia ta emon eutsan mandatua.
Mozoloa larritu zan ta damutu jacon arrotasuna hartuaz inoren
mesedeacaz. Ihes eguin eban ezer erantzun baga. Haric hona dabil
ezcutuz, burua egunaz aguertuten ez dabela beste chorien bildurrez.
Noizbait urteten badau, darraicoz chori asco euren lumac quendu
guraric, ta daroa bizitza bacar bat, eta hau, bere arrotasunaren
dongaqueria gaiti.
3 comments:
http://www.vc.ehu.es/gordailua/Mogel_1.htm
Esquerrac Josu Lavin.
Ohartzen naiz ze zuc bidalitaco link hortan Josu falta dela (tamalez, ezen liburua ez zela horrela publicatu) liburuaren prologoa edo prologo al lector vizcaino. Non prologoa dagoen gaztelaniaz eta da interesantea jaquiteco Moguelen haimbat ikuspuntu buruz euscararen conceptionea, buruz principalqui lexicoa, eta beste ...
Post a Comment