Nahiz-ta ba daquidan ze ba dela zembat buru haimbat aburu esaldia, da halere indiscutiblequi hobea titular alternativo plateatzen dena ezi aguertu dena prensan edo originala. Nolanahi pozic iracurtzen nuque opinionea hon norbait' norentzat hobea den prensan aguerturico auquerea kin horregatio bere arrazoi edo discursoa zeinec defendituco luque bere positionea. Zeren bestela dirudi edo lirudique ezen gure arteacoa onenean ere dela gorren arteco dialogoa, dialogoac; noiz gainera esan ohi den ezen guzion apportationeac behar direla behintzat gutienic horiec opinioneac contrastatzeco ezen guziac behar dugula apportatu zerbait dagoena gure escutan edo entheleguan. Contrasteetaric dathorqueela arguia eta indar collectivoa.
Hemen elkarren ondoric prensaco originala (Gara, domequea 15 urria 2017, 19 or) eta auquera alternativo hobetua. Hara
Instituzioak interesen mesedetan ez erabiltzeko eskatu dio Bilduk GHKri
eta auquera alternativoa
Bilduk eskatu dio GHKri ez erabiltzeko instituzioak interesen mesedetan
Othe da bada nire apreciationea horren indiscutible eta evidentea? Nic baietz esaten nuque.
Hemen elkarren ondoric prensaco originala (Gara, domequea 15 urria 2017, 19 or) eta auquera alternativo hobetua. Hara
Instituzioak interesen mesedetan ez erabiltzeko eskatu dio Bilduk GHKri
eta auquera alternativoa
Bilduk eskatu dio GHKri ez erabiltzeko instituzioak interesen mesedetan
Othe da bada nire apreciationea horren indiscutible eta evidentea? Nic baietz esaten nuque.
7 comments:
Eta: Bilduk GHKri eskatu dio instituzioak ez erabiltzeko interesen mesedetan.
Ze iruditzen zaik?
Bittor
Niri ondo iruditzen zaidac hire proposamen hori ere Bittor. Ezen bi auquera hauec
Bilduk GHKri eskatu dio instituzioak ez erabiltzeko interesen mesedetan
Bilduk eskatu dio GHKri ez erabiltzeko instituzioak interesen mesedetan
ezen direla hobeac ezi ondoco originala aguertu dena prensan.
Instituzioak interesen mesedetan ez erabiltzeko eskatu dio Bilduk GHKri
Pensaquetan jarriric gainera iruditzen zaidac hire auquerea dela hobea informativoqui ezi nic ipini dudan alternativea. Nic nahi izan nuena principalqui duc salatu ze inaceptablea zela hori titularra, jaquinic gainera dathorrela ganic professinal batzuc ze ari dira an mass media lanean.
Conforme hathorque hi ere Bittor ze originala dela lar tcharra informativoqui. Ez daquiguna zer pensatu daroen bestec esateraco Gara-coei eurec zeinec behar luqueten reflexionatu buruz eguiten zaien criticac, eta conditione normaletan aguertu bere reflexionea.
Niri ere hirea zein nirea onak iruditzen zaizkidak, eta jatorrizkotik desberdinak. Ondo legokek hiruren eta are aukera gehiagoren arteko desberdintasun informatiboez hausnartzea... Zer sentsazio desberdin eragiten diguten irakurtzean, zergatik, eta hala ulertu ahal izan noiz, zergatik eta zertarako erabili genezakeen ordenamenduteko bakoitza, irakurleagan eragin nahi genezakeen sentsazioaren arabera...
Dioanaz conforme. Iracurleec bethi daucate zabalic blog hontaco atea aguertzeco nahi duten iritzia. Baldin argudioequin bada hobe ezenez iritzi hutsa.
Erramun jauna:
Nik uste dut ez dagoela hanbateko diferentziarik inter:
“Bilduk GHKri eskatu dio instituzioak ez erabiltzeko interesen mesedetan”
eta
“Bilduk eskatu dio GHKri ez erabiltzeko instituzioak interesen mesedetan”
Bizkitartean, arrunt beste mundu batera egiten dugu jauzi, diskursibitate eta komunikagarritasun aldetik, GARAk argitaratu perpaus dohakabearekin:
“Instituzioak interesen mesedetan ez erabiltzeko eskatu dio Bilduk GHKri”
Gauza hori hain da ageria eta begibistakoa non ez duen behar areagoko azalpenik. Begiak dituenak, eta buruan ditara bete endelegu, hiru esaldi horiek ikuste hutsarekin badakike lehenbiziko biak puskaz komunikatiboak direla ezenez hirugarrena.
Hori gauza objektibo eta irrefutablea da.
Galdera, hortaz, besterik da: nolatan diteke gauza bat hain agerikoa eta ukaezina izanik guztiarekin ere hainbeste izkribazale egotea gure artean horren sutsuki tematurik antolakera sintaktiko dorpe, astun eta antikomunikatiboena baliatzeko? Zergatik jokatzen dute hola? Hiru erantzun gogoratzen zaizkit:
1) Izkribazaleok hain dira tentel, zozo eta dorpeak non ez diren ohartzen badela diferentzia infinitu bat esaldi mota bataren eta bestearen artean. Azalpen hau siniskaitza zait eni, izkribatzaile jendea, bataz beste, jende normala baita, ez sobera argi eta ez sobera ergel, bien arteko, eta, hortaz, printzipioz perfektuki kapable ikusteko gu hemen azpimarratzen ari garen diferentzia;
2) Izkribazaleok ez dute diferentziarik ikusten esaldi horien artean, ez zaielako gogoratzen ere esaldiak beste era batean antola daitezkeela non ezten eskolan, ikastolan edo euskaltegian ikasia duketen antolaketa altubiano suizidari jarraiki. Inuit jendeari neke omen zaio irudikatzea bazter bat belar ferdez estalia, ez dutelakotz ikusten ahal halako pentze askorik beren denboran, eta nola posibilitate horrek ez duen tokirik beren eguneroko bizitzan, baztertua da beren ekuazione mentaletatik ere. Uste izateko da orobatsu gertatzen ahal dela gure izkribatzaile altubianoekin ere: irakatsi edo sarrarazi zaie buruan esaldiak antolatzeko behar dela atsulutuki jarraitu joskera altubianoa, eta ez zaie gogoratzen badela beste modurik esaldiak euskaraz josteko, zein baitira, hain zuzen ere, izurri altubianoa hedatu zen arte euskal letretan anitz mendez nagusi ibili diren mode burulehen, progresibo eta biziki komunikatiboak. Baina nola jende horiek, azen ontzeko, ez dituzten irakurtzen euskal idazle zaharrak, beren itsutasunean daude gogortuak eta laketuak, eta ez da ukaiteko esperantza handirik izango direla kapable begiak irekitzeko egundaino.
[Jarraitzen du]
3) Azkenik, bada euskal izkribatzaile kasta bat zeinak badakien, gutxi-asko, besarkatua duten idazkera altubianoa ez dela egokia izkribuak airoski antolatzeko eta testuen komunikarragitasuna seguratzeko. Funtsean, eredu altubianoan kokaturik daude bainan pairatzen dituzte minki eta zinki eredu horrek ezartzen diozkaten mentsak eta ezintasunak. Izerdi hotz ederrik isurtzen dute bi hitz euskaraz josteko, bainan hargatik berdin atxikiak dirade eredu altubiano antzuari, ezen etsita daude (norbaitek hala irakatsirik, noski) ordenamendu horixe dela euskararen berezko ordenamendu naurala, eta irudi zaie ordenamendu antikomunikatibo horrexen kausaz dela euskara hizkuntza bat bakana, berezia eta munduko beste ezein hizkuntza ez bezalakoa, eta hori pentsaturik loriatzen dira euskararen ustezko berezitasun estruktural horretan, zeina iduri zaien ez ments eta gabezia latza bainan zerutikako golardo ezin aski prezatuzkoa, eta, hala, uste pueril horrekin bihotza beroturik eta fantasia anitz eginik, saiatu beharrean elementu bereizgarri horiek bazterturik euskara hurbilarazten auzo hizkuntza handien egituretara, beren indar guztia jartzen dute indartzen eta zurkaizten ustezko berezitasun sintaktiko horiek, zeinarekin ez duten besterik lortzen, luzara, salbu areago sakontzea beren burua ehortziko duten hobia. Horretan iduri baitute urkabean paratutako gizaseme bat zeinek, saiatu beharrean kentzen bere lepotik fin gaizto eginaraziko dion soka, ari den soka hori laudatzen eta bilurra koipeztatzen, amoreagatik errazago egin dezan bere lana, zein ez baita besterik baizik laudatzaile ergel itsu horri bizia kentzea.
Ez dakit hiru izkribazale suerte horietatik zeinek duen izkribatu Erramun jaunak ekarri daukun esaldia, baina ez dut dudarik egiten hiru familia edo talde horietako baten kide behar duela izan, ezinbestez.
Pedagogia anitz beharko da izkribazale horiei begiak irekitzeko. Baina zer erranen daukot nik horretaz Erramun jaunari, zeina pedagogia hori egiten ari den sutsuki iragan eztakit zenbat urte honetan, eta orain arte bildu duen fruitu bakarra izan baita euskal intelligentsiaren irri-murrikak eta medisentzia erdeinatiak?
Zure,
Xabier Erroteta.
Jaquinic Bittor hi haizela behintzat theoricoqui jantziago ezenez ni arlo hauetan -tratatu bait duc luze eta saconqui syntaxi mundua euscaraz- nahi niquec jaquin zer zaican iruditzen esaten duena Errotetac, horiec delaco 3 multzoac.
Erroteta, zuri esquerrac zure analysis hori gatic, eta ahaztu gabe ere ikasi ditudan bi hitz berri horiec, golardo eta mesidentzia.
Post a Comment