Saturday, June 22, 2013

Sano contzientzia eta chedea garbi

Zoazi soldadu, zaite eguin abocat,
har zazu andre, edo zoaz comenturat,
edo seminariorat;

zoaz, zato, zaude, herritic ez mugui,
edo hiriz hiri zoaz curri curri:
Jendec erasico dute zutaz bethi.


Baina zuc eguinen duzu denez irri,
baldin badaucazu bethi
sano contzientzia, chedea ere garbi;

bi gauza horiec falta badituzu,
bakea alferretan chercaturen duzu;
ezdeusec emanen dautzu ere asaldu.

No comments: