Wednesday, March 27, 2013

Nahi dianac har liro

Zuberoaco cantu bat, hac Chorittua norat hoa, amaitzen da deseptionaturic quin amodioa esanez ezen "nahi dianac har liro" zein guc hemen esango guenuqueen "nahi duenac hartzea daucala".

Goicoa diot ze apparte amodioa' eguncariac ere daudela publicoan eroslearen escura nahi lezanac eros lezan nahi luena, escaintzen zaiola iracurleari abanico nahico zabala. Halan ez naiz harritzen jaquiteaz ezen Berria eguncari euscarazcoac -dagoen euscarazco eguncari bakarra- duela' iracurle eta ere erosle guti edo behintzat ez asqui nola litzatequeen normal soziologicoqui, corresponditzen zaion lez sociologicoqui.

Gaurco -eguaztena 27 martchoa 2013- titular principal eta lehena da hauxe ondocoa

Negoziazio gunea desegiteak konponbidea zaildu eta atzeratu egiten duela dio ETAk 

Ez da harritzecoa ikusiric holaco euscara, holaco titularrac, pensatzea eta actuatzea facticoqui esanez "nahi luenac har liro", desesperatuqui eta norbere buruaren lotsaz.


Comparaturic besteequin daigun ikus nola doazen contuac

ETA denuncia .................... (Gara) 

ETA alerta .......................... (Gara) 

ETA vincula ................. (El Correo) 

ETA anuncia ..................... (El País)

aitzitic Berriac euscaraz

.............................................................................................. dio ETAk

4 comments:

Anonymous said...

Bikainki laburtua euskal prosodia zanpatzen eta komunikazione garden eta isurkorrerako arrunt ezindua ezartzen duen aje galgarria. Para zazu adibide klar hori horrelako esaldiak antolatzen dituzten izkribazaleen begien aitzinean eta ez diote aurkituko deus estakururik beren hautu morfosintaktikoari. Erranen dautzute euskarak baduela bere "jeinua", bere "sena", beste hizkuntzena ez bezalakoa (gezur galanta, superstizione altubianoa/antediluvianoa) eta hura begiratu nahiz dutela idazten horrela. Erranen diezu orduan horrela izkribatuz mezua zeharo iluntzen eta sasitzen dutela, eta ez dautzute ulertuko ere. Bi mintzairatan, bi frekuentziatan ariko zirezte hizketan.
Borroka galdu bat izaitekoz mundu hunetan, horrelakoak izkribatzen dituztener begiak irekitzeko borroka duzu orotako galduena eta etsigarriena.

Xabier Erroteta.


Erramun Gerrikagoitia said...

Ez daquit zein heinean duen durundua edo resonatia mentala hac izquiriatzen denac blog hontan an gure "gende relevantea" eta ere ez daquit zenbat den iracurria.

Zuc, Erroteta, argudiatzen duzu nehorena baina eguiazqui ez daquigu zer luqueten berec esango eguiazqui zeren beharbada beldurrez -bai, hori ba da euscal hizcuntzaren munduan- edo importa ez zaielaco developamendu soziala euscararena' nahiz "horiec ere" parte hartu an Korrika jatziric chandal flamente berriac. Ba dituztelaric faltac (eta bekatuac?) omissionez, ez delaric bakarric zer eguin duten (ongui edo gaizqui) baicic ere zer ez duten eguin omissionez (ongui edo gaizqui) noiz zuten hortaraco obligationea eta ere responsabilitate ineludiblea. Baina jada esan bezala, zurea, Erroteta, da interpretatione bat na "etsaia" edo contrarioa soilic zeren berac ez bait dira mintzatu eta aguian ezta mintzatu nahi.

Erratiten duzu azquenean ze direla autista galatac diozularic ze "horiec" nahi izatea convencitu dela borroca galduaena eta etsigarriena. Zuc diozuna eguia bada ere -ezen dela borroca galdua, galduena eta etsigarria, etsigarriena- da modu bat esateco direla autistac zeren bere responsabilitatea -ineludiblea- da entzutea eta ondoren analyzatu actuatzea consecuentequi. Autistac aldra mafiosoide bat ari dena euscara eta euscalduna zafratzen eta hiltzen.

Zergatic ez dirateque mintzatu nahi horiec mass mediaco professionalac? Zegatic dago beldur paralyzate hori? Norc eraguiten du?, (edo ere zerk?). Othe gara eguiazqui gu nahi ez dugunoc izan dadin euscara gure hizcuntza sociala? Azquen pensamentu honec ba du, ba duque eguiaren parteric nire ustez.

Anonymous said...

Egiaz misterio sondagaitza da aipatzen duzun hori, hots, zenbaterainoko oihartzuna ote duen zure blogak eskual linguista eta izkribazaleen komunitatean (demagun badela horrelako zerbait). Zuk, urrikaltsuki, emaiten duzu kolektivo aenigmatiko horren mututasun setatia bere kideen ustezko autismoaren gain, bainan nik ez dut uste jende hori autista denik ez zentzu klinikoan eta ez metaforikoan ere. Autista bat, oker ez banago, gaitz malerus horren biktima pasivoa da, ez du gaitza berak hautatzen bainan gaitzak du bera hautatzen. Gure eskual linguistiko-literato aldra horrek, aldiz, berak du bere baitarik eta bere oldez, ongi ohartuki eta jakinaren gainean, hautatu entzungor egotea eskual prosodiaren arazoez blog hunetan altxatzen diren salaketa guzier. Paratzen zaizkie begien aitzinean, sistematikoki eta bost urteko haur batek ere ulertzeko bezain argiki, gure mintzairak dituen arazo morfosintaktikoak, eta berek dute hautatzen hetaz futitzea, her jaramonik ez egitea eta ezaxol jarraitzea, arazo bihirik ez balego bezala. Eta baldin mirakuluz edo bertzela noizbait norbait makurtzen bada aitortzera badela hor egiazki zerbait arazo, orduan, Garzia jaunak behiala hain gogoangarriki idatzi zuen bezala, erraiten dautzute ezen eskual hertsitasun morfosintaktikoak guretzat mesedegarri baizik ez direla zeren poxelatzen gaituzten idaztetik hain manera bihurri eta konplikatuan nola egiten baitute auzo erderetako izkribazaleek.
Gauzak horrela, beraz, ez dugu motiborik arras itxaropentsu izaiteko afera hunetaz denaz bezanbatean. Eta galdatzen baituzu zergatik dauden ez ikusi nahizko tema horretan enferratuak, nire ustez badira bi arrazoin nagusi horretarako: batetik, ditugun arazoak plain-plaina aitor balitez, aitormen horrek berak kordokan ezar lezake egun indarrean dagoen paradigma linguistikoa, zeina orduz goiti behar litaiken errotik revisatu eta berriztatu, eta hori lan sobera konplikatua baita bertangoxo bizizale zonbaitentzat, baieta inplikazione gaizto sobera lituzkena egungo stablishment linguistikotik eguneroko ogia ateratzen duten askorentzat, ezen –eta hau da ene bigarren arrazoina– eman baginte revisatzeari egungo paradigma linguistikoa afineta bilatu beste bat komunikativoagoa eta praktikoagoa, ez bakarrik kordokan eman genezake eskuararen presenteko gramatika ofiziala, bainan orobat hura irakastetik eta haren arabera idaztetik bizi diren hamaika eskualdun ortodoxo eta txintxoren bizipidea ere. Nehongo Cassandrari ez zaio batzarri egiten nehon, eta jendeak egundainotik nahiago du lasai bizi eta tinko demonio iraun barneratuak dituen sinismen eta printzipioetan, zonbat nahi eskasak, mengelak eta ezertarakoezak izanik ere.

Horra gure ondikoa.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Poztu nau iracurtzeac diozularic

"Paratzen zaizkie begien aitzinean, sistematikoki eta bost urteko haur batek ere ulertzeko bezain argiki, gure mintzairak dituen arazo morfosintaktikoak, eta berek dute hautatzen hetaz futitzea, her jaramonik ez egitea eta ezaxol jarraitzea, arazo bihirik ez balego bezala."

Batez ere, personalqui, iracurtzeac ezen blogean aguertzen direla gardenqui tratatuac esan nahi direnac, nola ulertzeco edozeinec.

Aipatzen duzu ere, referentialqui eta nola exponentea, Garzia jaun "sargentoa". Baina non dira esango nuque nic "generalac" eta generalatoa, Academia? Ez al da bere reponsabilitate inescusablea cargu hartzea euscararen arazo edo problemei, izanic graveac edo gutiago graveac? Zer da pasatzen hor?, aparte egon ahal direnac nola duzun aipatzen azquen aldera, haimbat arazo lateral (professional, economico, social, autocritica, ...).

Nic uste edo sentitzen dut ze ba dugula motivoric egoteco esperantzatsu baldin inoiz aurquituco balu euscarac aurrerabideric. Besteric da nahi dugun ala ez holacoric realqui.

Gainera ratificatuz hainaren hitzac esan baina halare movitzen da, mila arraio. Ba daquigu zertaz ihardoqui dugun, zertaz ari garen.