-George L. Steer-
(22-XI-1909 / 25-XII-1944)
(ahalegin du naiz kopiatzen hemen photoa, baina ez dakit lortu dudan ze da lehenbizikoz egiten dudala hori blogean. Ea suerterik dagoen.)
monumentua eskainirik ki George L. Steer, zeren izan bait zen korresponsala idatzi zuena buruz Gernikako Bombardeoa eta bere informationearen eraginez pintatu bait zuen Pablo Picassok bere kuadro famatu titulatua Guernica. Textua dago emana trilingueki, euskaraz, gaztelaniaz eta inglesez. Baina kasualitatea zeren ez bait dago faltarik, falta orthographikoarik, ez gaztelaniaz eta ezta inglesez baina bai temalez euskaraz. Zenbaitek pensatzen ahal du ze horrek ez du importantziarik zeren falta duen bakarra da soil n bat, berba batean n letrea soil bat. Baina kasualitatez zeren beste bi hizkuntzotan ez du faltarik. Egongo al litzateke monumentu hori hor baldin izan balu faltarik edo gaztenaliaz edo inglesez? Hara hemen textu euskarazko hori zeinek falta duen n letra bat.
Gerrako korrespontsal britaniarra, Gernikako bonbardaketaren gaineko berriak munduan zehar hedatu zituena. Londreseko The Times-en eta The New York Times-en argitaratu zioten historia-kronika 1937ko apirilaren 28an, asteazkena, eta albiste hura erabakigarri gertatu zen P. Picassok Guernica lan ospetsua margo zezan. Gernikako Arbola izeneko liburua, gaur egun ere, gerra zibilak Euskadi izaniko eraginaren gaineko lan garikiderik onentzat hartzen da.
Topatu ahal izan duzu, irakurle, fatea? Hara hemen:
Gerrako korrespontsal britaniarra, Gernikako bonbardaketaren gaineko berriak munduan zehar hedatu zituena. Londreseko The Times-en eta The New York Times-en argitaratu zioten historia-kronika 1937ko apirilaren 28an, asteazkena, eta albiste hura erabakigarri gertatu zen P. Picassok Guernica lan ospetsua margo zezan. Gernikako Arbola izeneko liburua, gaur egun ere, gerra zibilak Euskadi izaniko eraginaren gaineko lan garikiderik onentzat hartzen da.
Zer falta du hor
Euskadi
horrek? N letrea ezta?, izan daiten Euskadin,
bai ezta? Beharbada askorentzat horrek ez duke horrenbesteko importantziarik baina seguru nago ze faltea balitz edo an gaztelania edo an inglesa luketela konponduko. Ez al da lotsagarri tzat euskal kulturea? Soil da onhartzea -hori lortzea da arras erraza- eta nahi izatea konpontzea hutsa -hori da askoz zailagoa- baina duen zailtasun bakarrak da nahi izatea konpondu eta izatea dirua konponketa hortarako. Dirua ba dugu franko baina eskasago gabiltza tik vorondate zindoa tzat euskal kultura.Solozioa da, nahi balitz, total erraza.
13 comments:
Egunon Erramun jauna,
Irakurtu dut zure egungo mezua Gernikan George Steer jaun ohoragarriaren omenezko plakan itzuritako akats ortografikoari buruz eta plazer nuke bi gauza zuri erraitea:
1.- Euskal testuetako akats ortographikoekiko lazakeriaz diozuna arrunt iritzi zuzena da. Areago: daukat lazakeria hori gauza proverbiala dela, eta itxura guztien arabera euskaraz deusek eta nehork sekula ezin konponduzkoa. Beste edozein mintzairatan pentsaezinak litezkeen zabarkeria, utzikeria eta pasokeria (‘pellokeria’ ere erantsi nezake zerrenda rethoriko hunetan, baina gauden hein batean) eguneroko ogia dira gurean, eta kasik ere esango nuke gauza prezeptivoa. Hori frogatzeko, bat bederak egin bitza bi gogoeta eta bekartza gogora bere denboran begistatu dituen mota horretako akatsak: ikusiko du agitu zaiola ikustea holakoez leherra, eta beti emendatzen ari direla. Eritasun horrek hain barna sartuak ditu bere erroak euskaldungoaren zainetan non duda egiten baitut sekula hartaz libratzeko den gutieneko menturarik badugun. Gaitz itsusi horren kontrako sendagailu bakarra da Erramunek hemen egiten duena: ohartutako akatsak goraki salatu eta heien errudunak pikota publikoan ezarri, hurrengo aldian izan dezaten kontu gehiago eta jakin dezaten euskaraz, edozein erdaratan bezala, hutsak ez doazila dohainik nehorentzat. Txalo bat beraz zure salaketa bipilarentzat.
2.- Zure mezuan gauza batek deitzen daut begia, eta hori da formula hau:
"Gernikan ba da monumentu bat eskainia ki"
Gaizki ulertu ez badut, "ki" hori da dativoaren marka, eta apreziazione horretan zuzen banago hauxe da orduan nire galdera: zertako baliatzen duzu "ki" non ere logikoagoa baitzatekeen baliatzea "ri", zein baita euskaraz dativoaren marka berezko universala? Ez zaizuia iduri "ki" morfema ahaideago dela euskal hiztunaren burmuinean soziativo zentzuareKI ezenez dativo zentzuareKI? Ez zaizuia iduri dativoaren morfema isolatuki erabiltzera jarriz geroz ontsalaz beharko zenukeela hunela idatzi esaldi hori:
"Gernikan ba da monumentu bat eskainia ri:"?
Zuk eta Rubio jaunak proposatzen duzuen bidea aski patar eta irensgaitza da berez euskal hiztungo orokorrarentzat. Hortakoz, beharko zenuke saiatu egiten dituzun hautu morfematikoak izan ditezen ahalik eta josienak erabilera tradizionalari, amoreagatik hiztun arruntak, ez partekaturik ere zure paradigma, izan dezan aukera aisa eta konplikationerik gabe konprenitzeko proposatzen dituzun morfema prepositivatuak.
Gogotik adi nezake ene komentario hunetaz erraiteko dukezun guztia.
Arte hartan, izan untsa zu eta zurekilakoak oro.
Xabier Erroteta.
Lehenengo, X. Erroteta, eskerrak zure txaloei esaten duzuna gatik lehenengo puntuan. Bego hor hori.
Zure bigarren puntuan -punturik importanteena- esaten duzuna da arras eta total zentzuzkoa ezen, erabiltzekotan ere partikula prepositivorik, hobe litzateke kasu hortan erabiltzea ri ezen ez ki.
Hobe idaztea
Gernikan ba da monumentu bat eskainia ri George Steer
ezi
Gernikan ba da monumentu bat eskainia ki George Steer
Baina erantzuteko nik neure kabu propioz zure planteamentuari' nahi dut esan ze naizela edo naizela konsiderantzen puntu hontan, munduan buruz prepositioneak, neophito edo hasiberri bat -ez horregatio soil khronologikoki baizik betez ere argudio theoriko razonatuz- ezen naizela seme edo kume bat hon Jesus Rubioren philosophia edo konzeptionea nola ireki euskarari bide yago informativoak. Beharbada berak ba luke zeozer kommentatzeko edo beste edozeinek.
Nik neure baitarik esan ahal dudana kontra buruz erabili "ri" da ezen beharbada ri hori dela irakurtzen soinu gogorrez rri, baina hau nire observatione hau litzateke puntualizatione puntualissimo huts bat komparantuz zuk esan duzuna.
Nire egiten ditut baita zure hitz hauek
Zuk eta Rubio jaunak proposatzen duzuen bidea aski patar eta irensgaitza da berez euskal hiztungo orokorrarentzat. Hortakoz, beharko zenuke saiatu egiten dituzun hautu morfematikoak izan ditezen ahalik eta josienak erabilera tradizionalari, amoreagatik hiztun arruntak, ez partekaturik ere zure paradigma, izan dezan aukera aisa eta konplikationerik gabe konprenitzeko proposatzen dituzun morfema prepositivatuak.
Nahiz-eta esan dudan bat egiten dudala kin goiko zure paragrapho hori nahi dut prezisatu ze lehenengo phrasearekin ez natorrela guziz bat % 100, mintzo naizela orai intuitivoki nola ere zeu. Honekin:
Zuk eta Rubio jaunak proposatzen duzuen bidea aski patar eta irensgaitza da berez euskal hiztungo orokorrarentzat.
Bide prepositivoa, zeina ez da an philosophia yago kommunikativoa guzi-guzia' holaxe hor dago zorionez baita mila praxis ez direnak prepositivoak baina bai hobeak kommunikativoki nola esaterako zeure praxia, Lavin-ena, Luis Berrizbeitia-rena, edo beste esango nuke askotxorena direnak ahalegintzen redaktatzen ahalik zuzenen, direktoen edo hobekien, bada bide prepositivoa bai izan ahal da nola bait diozu "bide aski patar eta irensgaitza" bai orain momentuon tzat deus ezer ez dakiena buruz possibilitate syntaktiko prepositivo hau, bizi denarentzat nihilo euskal dynamikan. Baina emanik explikatione minimun argi bat, uste dut, dela hori bide prepositivo hori askoz errazagoa edozeinentzat. Zeren gainera, phuru an bere gune konzeptuala, horixe bait da motivoa erabiltzeko prepositivoak (edo zure hitzetan morfema prepositivatuak) izan daitela mezua, euskara, errazago tzat edozein. Besterik da jakina bakoitzaren praxia, Erramunena, Jesusena, ...
Eskerrak berriro, agian redundanteki, (ri zu!) Xabier Erroteta eman bait duzu bide dialogoari.
Esaten nuen lez Erroteta' kontua ez da soil buruz prepositioak -nahiz ongi dago berba egitea buruz horiek nola zuk egiten bait duzu- baizik da ikusirik panorama handiagoan buruz erabili euskara errazago, asekibleago bat edozeinentzat, diot edozeinentzat.
Exemplugarri hara zati bat ekarria gaurko prensatik. Hala dio, mintzo dela buruz hezegune naturalak:
[http://www.gara.net/paperezkoa/20101108/230827/es/Ondarrutarrak-gestorak-urbanizatu-nahi-duen-hezegunearen-defentsan]
Padurak aldaketa klimatikoari eta itsas mailaren igoerari aurre egiteko ezinbestekoak direlako babestu behar dira.
hemen, textu hontan, erabili gabe prepositiorik eman ahal da textu hori honelaxe redaktatua izanik, nire ustez evidenteki, errazago eta asekibleago edozeinentzat.
Padurak behar dira babestu zeren ezinbestekoak bait dira aurre egiteko aldaketa klimatikoari eta itsas mailaren igoerari.
Ez duzu zeuk hola sentitzen, errazago? Baldin kentzen baditugu erreparoak guzia da errazago, aisago ulertzeko' izanik edo gabe izan prepositioak.
Kaixo Erroteta eta Erramun:
Erroteta jaunak deritzo “patar eta irensgaitza” ki bide prepositivoa, eta onartu behar zaio ez dela bide erraza, ez behintzat baldin nahi bageneza ibili bide hori an salto bakarra. Baina gradualki eginez, eta sostengu egokia izanda, bidea ez da hain zaila ere. Ez dut uste.
Matematikan da esaten "A gain B", edo "A barne B", edo "A handiago B", edo "minus B", eta ez da ezer gertatu. Ez da ezer gertatu zeren, besteak beste, egon baita sostengu egokia.
Edonola ere, kontu argia da ze joskera prepositiboa da ondo potenteagoa ezen joskera pospositivoa, kalitatez eta kantitatez, pragmatikoki eta prozesatzean.
Halaber, kontu argia da ze soilik dago norabide bat zein doan tik joskera pospositivoa ara joskera prepositiboa: gero eta baliabide prepositivo gehiago normalizatzea (bidean ez litzake zertan galdu behar joskera pospositivoa).
Horraino, nik uste ze jende asko jarri gaitezke ados.
Ezadostasun-iturri handiena litzateke zein ote diren baliabide prepositivo konkretuak zein behar diran proposatu. Hots, nola dan gauzatzen bilakaera hori. Hor dago koxka.
Adibidez, dativoa emateko, “ki” ez da aukera txarra zeren “ki” hori ez da baizik morfema dativoa zein dan erabiltzen an forma verbalak nola “dakar-ki-zu” edo “darama-ki-gu”. Zergatik ez “darama ki Erramun”? Zergatik ez “Gernikan bada monumentu bat eskainia ki George Steer”? Zergatik ez “Hirian bada monumentu bat eskainia ki jendea ze zuen dedikatu bere bizitza ki lana”?
Nik plazer hartzen dut irakurtzean holako prosa -esan nahi bait dut na Jesus Rubio- eta ere dastatuz holako razonamentu argiak beteak kin impulso positivoak.
Norbaitek esan ahal dit ezen importanteago dela razonamentua ezi prosa edo radaktionea, baina nik ditut neure gustuak naizen aldetik euskalzalea. Baina, hori, maite ditut biak, biak batera.
Ea besteren batek apportatzen duen besterik an dialogo hau alde gu euskaldunok eta gure hizkuntza euskara.
(OHARRA: Mekanikak ez daut permetitzen mezu hau gorputz bakarrean igortzea eta hortakotz dut partitzen zenbait zatitan. Irakur bitez oro segidan edukia untsa kunprenitzeko. Xabier Erroteta)
Irakurtu ditut anitz mila plazerekin Erramun eta Rubio jaunek foro hunetan plazatu iritziak eta behartuta senditzen naiz gortesiaren amoreagatik berere zerbait koroadura ematera gure solas huni.
Hasteko, eta Erramun jaunaren objetionea adrezatuz, erranen dut gauza sinple eta evidente bat: guk nahi ala ez, laket izan ala hastio izan, errealitatea den bezalakoa da eta, errealitate horren argitan, Erramunek eta Rubiok proposatzen duten paradigma prosodiko-gramatikala dudarik gabe zaila, patarra eta irensgaitza da euskal jende komunarentzat. Afirmatione horrekin ez dut den gutiena kuestionatzen paradigma gerrikarrubianoa (edo rubiogerrikanoa, nahi duzuen bezala): ez diot ona denik ez txarra denik, bakarrik diot biziki zaila izanen dela euskaldunak eredu horretara erakartzea, anitz arrazoin direla medio. Behiala patar eta neke gertatu zen zientifikoen komunitatea mugiaraztea paradigma ptolemaikotik paradigma kopernikanora (Galileo deitu batek abantxu bizia galdu zuen borroka horretan), bainan azkenean obratu zen paradigmen kanbiantza eta mementu bat heldu zen zointan hastean heretikoa zen eredua bihurtu baitzen azkenik eredu kanonikoa (ez dakit orain kanokikotasun hori ez ote dioten doi bat karruskatu astronomia eta fisika modernoek, bainan ez izaki nik segurtamenik ez jakitaterik gai horretaz funtski mintzatzeko). Gerrika-Rubiok proposatzen duten paradigma aldaketa ez da gutiago kanbio radikala konparaturik kin Galileok bere egunean proposatu zuena, alde hau salbu: planeta eta izarren itzulikak betidanik izan dirade jakintsunen gogoetagaia, eta mintzaira bizia aldiz bat bederaren eguneroko jarduna eta baitezpadako tresna, nondik heldu baita hagitzez zailago izanen dela jendeari izkriba- eta mintza-moldeak kanbiaraztea ezenez-eta bere sinismen astronomikoak (halakorik duenari, eta onarturik ere gutako bakoitzaren kosmogonian dagoela bildurik gutako bakoitzaren teosofia ere, edo bederen hartan dela hau islatzen). Gogoan izan, orobat, badirela zenbait faktore exolinguistiko paradigma-kanbiantza horren bidea areago patartzen dutenak: stablishment linguistikoaren izaera konserbadorea, aldian aldiko status quoan bazka eta bizipide aurkitzen dutenen egonkeria eta retizentzia paranoiakoak, jende komunaren erosozaletasuna, berrikuntzek eskuarki sentiarazten daukuten beldurra eta beste zenbait holako. Horregatik erran nuen ene aurreko mezuan zuen paradigma “patar eta irensgaitza” dela. Bainan hortik ez erakar, otoi, paradigma gaitzesgarria zautala, edo baliogabea, edo aintzat ez hartzekoa. Uler soilik erran dudana eta hura bakarrik: paradigma horrek euskaldungoan arrakasta izateko mentura gutxi du eta bide luzea duke ibiltzeko koroadura on batera iritsi artino (Pelloren egia, bestalde, gauza hauen berri dakienarentzat).
Horrelako metamorphosi bat obratzeko hiztunari kasik tabula rasa eginarazi behar zaio, hots, ahantzarazi edo abandonarazi behar zaizkio dakizkien eta praktikatzen dituen anitz rutina linguistiko eta horien truke behar zaizkio besarkarazi tresna, estrategia, joskera eta ohitura linguistiko batzuk sekula ikusi eta baliatu ez dituenak eta hortakoz beretakoz arrunt arrotzak zaizkionak, halako moldez non, baldin kanbioak ez badira egiten biziki tentuz eta neurriz, epez eta kanorez, gerta baitaiteke hiztunak, berrikuntzak alegeraki onartzeko orde, gogoeta koleratu hau egin dezan bere baitan: “Zer, behar duta abandonatu nik euskaraz mintzatuzeko eta izkribatzeko arbasoenganik heldu zauzkitan moldeak sekula nehoiz ikusi eta aditu gabeko formula berri asmatu artifizial eli bat besarkatzeko? Behar duta goitik behera reseteatu nire burmuin gramatikala leku egitearren asmazione batzuei eta kasatzearren nigandik hizkuntza zaharraren egitura tradizional borogatuak, euskal jendeak iragan milaka urtean baliatu dituenak? Hots, hori egin baino nahiago dut euskara net abandonatu eta auzo erdara bat besarkatu. Kreatura bastart bat onartu baino nahiago harekikoak egin eta bide berri bati lotu oraindanik!” (Afera urrutiegi daramadala? Gogoratu herri hunetan izan dela jendea euskarari bizkarra eman diona -h- bat ez onartzearren!).
Laburtuz: zailtasunaz kestione, hemen zaila ez da zuek proposatzen duzuen paradigma, hura sozializatzea baino. Langintza horretaz ditut predikatzen nik “zail eta irensgatiz” adjetivoak, paradigmaren oneziak gorabehera.
Imajinatzen ahal dut haur bat mundura sortu berria zoinek ez luken euskara zaharraren (hala deituko diogu modelo pospositivo aglutinante tradizionaleko euskarari) den gutxieneko ezagutzarik sinpleki ez dakielako hizketan oraino. Haur hori har bageneza kui gisa irakasten ahal genioke nekerik gabe paradigma gerrikarrubianoa eta gauza segura liteke beretuko lukeela aisa. Gauza bera egin bageneza haur sail batekin eta denak elkarrekin mintzarazi bagenitza, uste izateko liteke denboraz modelo prepositivoa litakela komunitate txipi horrentzat eredu normativo usaiako standarra, inolako difikultaterik gabe halere. Hots, ingenieria soziolinguistikoko esperimentu bat obratu ahal bageneza, segurta genezake prefosta eredu prepositivoaren biktoria hiztun komunitate mugatu baten baitan. Ordea, baldintza realetan, gizarte real batean eta, okerrago dena, guk daukagun gizarte diglosiko, politikoki menderatu, lazo, azalean euskaldun baina muinean erdaldun eta errexkerialat lerratu honetan, esperimentu horrek ez du den gutieneko aukerarik ez etorkizunik.
Historian gertatu dira horrelako esperimentuak ordea. Hor dugu Israelen kasua, zinez harrigarria asko burutarik. Hor kasik esan liteke judu palestinaratu bakoitza bortxatua izan dela egiazki tabula rasa egitera eta, abandonarazirik bere jatorrizko erresumatik zekarkeen mintzaira, txertatu zaiola mintzaira berri bat zoina espreski diseinatua eta antolatua izan baita esperimentu sozial eta politiko bat erreusitzeko (argi dezadan ber-bertatik esperimentu sozial hori abominable eta greugarri zaidala zeren egin den palestino aborigenen lepotik eta gostuz). Israelen, beraz, egon dirade baldintza soziopolitiko batzuk zoinek egin baitute posible paradigma berri bat instalatzea hiztun komunitate ñabar baten kontzientzian eta praxian. Baldintza horiek niretzat bi dirade: estatalitatea (erresumatasuna) eta deliberoa (edo borondate irmoa). Horiek nik ez ditut batere ikusten nagusitzen gure artean any time soon, ingelesek erraiten duten maneran, eta hortakoz diot, berriz ere, zuek proposatzen duzuen paradigma euskaldungoan hedatzea “zail eta patar” datekeela.
Behar dea horregatik uko egin lanari? Behar dugua etsi eta konformatu orain daukagun egoerarekin?
Goratik eta bilpilki diot (Txillardegiren maneran): ez! Aitzitik, bide ona deramazue, zer nahi izanik ere zuen bermako guztien fruitu eta gibelondoa, identifikatu dituzue nagusi dabilen eredu sintaktikoen akatsak, ahuldadeak eta insufitientiak, eta proposatzen ari zarete horiek korreitzeko alternativa batzuk arrunt zentzuzkoak eta praktikoak. Baliteke beren berrian, beren ozarrean ere, askorentzat exzentrizitate elukubrativo hutsak gertatzea, eguneroko jardun linguistikoan aplikatu ezineko proposamen extravaganteak. Ni ez naiz iritzi horretako. Jesus Rubiok bere mezu ponderatuan biziki ongi oroiterazten dauku zer gertatu den matematiken esparruan: “Matematikan da esaten "A gain B", edo "A barne B", edo "A handiago B", edo "minus B", eta ez da ezer gertatu. Ez da ezer gertatu zeren, besteak beste, egon baita sostengu egokia.” Preseski, Rubio jauna, sostengua egon da, deliberoa beraz (nik gorago aipatu bi baldintzetariko bat), moienak jarri dira eta berrikuntzak garaitza karreatu du, sozializatu da eta hastean extravagant zena urte (harrigarriki) gutxiren buruan gauza komun eta usaiako bilakatu da (baieta inportanteena ere: matematiketako ikasle belaunaldi zenbaiti erraztu dio bidea diziplina horretan bere ikasketak eta gogoetak euskeraz egiteko). “Erroteta jaunak deritzo” ––dio beti Rubio jaunak–– “patar eta irensgaitza” ki bide prepositivoa, eta onartu behar zaio ez dela bide erraza, ez behintzat baldin nahi bageneza ibili bide hori an salto bakarra. Baina gradualki eginez, eta sostengu egokia izanda, bidea ez da hain zaila ere. Ez dut uste”. Iruditzen zaut Rubio jauna ederki mintzo dela hemen, erdiz erdiz kausitu duela xedea bere arrazoinaren dardak, gauzak bere haxean ezartzen dituela ohi duen sotiltasun eta argitasunez. Paradigmaren kanbiantza ––kolegitzen dut bere hitzetarik–– ezin bururat eraman daiteke jauzi bakar batean, bainan bai urraska-urraska, orain berritasun bat onartuz eta poliki liserituz, gero beste bat, gero beste bat oraino, eta horrela beti, lema irmo atxikiz norabide batean harat eta aitzina eginez deblauki joskera prepositivoko itsas zabalean barrena, egungo zailtasunak emeki eta banan-banan gainditurik gure ontzi zaharra diskursivitate prepositivoaren portu onerat eraman artino.
Zein da orduan afera hunetako gakoa? Proposatutako kanbiantzak aplikatzeko abiadura, ala kanbioak egiteko deliberoa? Aldagai net inportanteak dira biak, eta segun nola konbinatzen diren elkarrekin ikusiko ditugu gure arazo sintaktikoak konponduak lehenago, geroago, edo nehoiz ez.
Bukatzen hasteko, Rubio jaunak bere mezu ederrean aipatzen duen beste kontu batekin emanen dakot amaiera huni. Dio: “dativoa emateko, “ki” ez da aukera txarra zeren “ki” hori ez da baizik morfema dativoa zein dan erabiltzen an forma verbalak nola “dakar-ki-zu” edo “darama-ki-gu”. Zergatik ez “darama ki Erramun”? Zergatik ez “Gernikan bada monumentu bat eskainia ki George Steer”? Zergatik ez “Hirian bada monumentu bat eskainia ki jendea ze zuen dedikatu bere bizitza ki lana”?”
Eta bai, jauna, berriz ere utzi nau gatibu eta mutu zure logika garbiak. Ahantzia nuen –ki- morfena dativitzailea hor zela, ixil-ixila lanean ari euskal verboaren oihan abartsuko zokulu barrenenetan, eta hortakoz sakatu dakot Erremun jaunari nire –ri ageriagokoa. Bainan bai, onartzen dut gogotik arrazoin duzula eta -ki- ere berdin balia daitekeela predikatzen duzun zeregin propositivorako. Horri ezer aitzakiatzekotan, ordea, erranen nizuke beharbada ezen, ene ustez, hiztun euskaldun arruntaren burmuinean dativotasuna fonetikoki lotuago dagoela –ri morfenari eziez –ki- morfemari, bi arrazoinengatik: 1) kuantitativoki hura maizago baliatzen da hau baino; 2) euskalki batzuetan –ki- horren lana –o- vokalak egiten du eta, hortaz, -o- baliatzen dutenen belarrietan –ki-k ez duke dativo kutsua baina bai gehiago soziatibo kutsua.
Oro boti, gauzari azken gogoeta bat eginez uste dut hauxe dela hemen atera beharreko konklusionea: ez –ki- eta ez -ri, euskaldunaren burmuinean dativotasun marka definitivoa da “–i–”.
Asteburu on oroer,
Xabier Erroteta.
Erroteta, bai perediku eder eta txalogarria zurea. Eskerrak asko, esker anitz.
Ze apportatio ederra zurea, kompartitu edo ez osorik edo partez.
Irakurri behar dut berriro zeren interesantea da garbiro diozuna eta plazer hartzen dut holakoak irakurriz. Viva zu edo hi.
Erramun jauna, desenkusatzen naiz lardaskamendu sekuentzal hunengatik bainan hitzemaiten dautzut ez dela ene errua baizik mekanika debru hunena, ez baitaut permetitu ene solasa mezu bakar batean igortzea eta bortxatu bainau diskursoa 6 puskatan zatitzera. Azen ontzeko, sei zati horietarik bat ez bide da pasatu (goizean ikusi dut blogean publikatua bainan orain suntsitu da magiaz bezela. Nola ditake hori?). Nehor ez zorabiatzeko edo hastiarazteko gogaikarrikeria hauekin, jartzen dut hemen sei pusken sekuentzia zuzena eta txertatzen dut ere bere tokian falta den puska. Pazientzia eta gogoa duenak hartzen ahal ditu banan-banan zati guziak hemen stablitu orden zuzenean eta Word dokumentu batera kopiaturik irakurten ahal ditu osorik beren hurrenkera onean.
Huna beraz sei pusken hurrenkera zuzena:
1.- Irakurtu ditut anitz mila plazerekin Erramun eta Rubio jaunek foro hunetan plazatu iritziak eta behartuta senditzen naiz…
2.- Erramunek aurrerago dio: “Baina emanik explikatione minimun argi bat, uste dut,... [PASARTE HAU FALTA DA BLOGEAN. OSORIK TXERTATZEN DUT ONDOKO MEZUAN]
3.- Horrelako metamorphosi bat obratzeko hiztunari kasik tabula rasa eginarazi behar zaio…
4.- Imajinatzen ahal dut haur bat mundura sortu berria zoinek ez luken…
5.- Goratik eta bilpilki diot (Txillardegiren maneran): ez! Aitzitik, bide ona deramazue,…
6.- Zein da orduan afera hunetako gakoa? Proposatutako kanbiantzak aplikatzeko abiadura…
Errotetak ezin sartu izan duen zatia ea neuk sartzen dudan. Hara, honelaxe da:
2.- [PASARTE HAU FALTA DA BLOGEAN. OSORIK TXERTATZEN DUT HEMEN. KOKA BEDI INTER ZATIAK 1 ETA 3]
Erramunek aurrerago dio: “Baina emanik explikatione minimun argi bat, uste dut, dela hori bide prepositivo hori askoz errazagoa edozeinentzat”. Bon, baliteke teorian euskara prepositivatu bat izatea “askoz errezagoa edozeinentzat”. Evidentzia bat badugu horren alde behintzat, eta hura da antolamendu prepositivoa askozaz diskursivoagoa eta komunikativagoa dela gure antolamendu pospositivo tradizionala baino. Hori hala dela ikusteko aski da errepasatzea zuk, Erramunek, hona ekartzen dituzun titularrak, edo irakurtzea Rubio jaunaren izkribu diskursivitatez gaindiak. Stablitu ondoan beraz egiazki modelo prepositivoa “askoz errazagoa [dela] edozeinentzat”, presentatu nahi dautzut ene objetionea. Huna: onarturik ere zuen paradigma luzara praktikoagoa, ekonomikoagoa, komunikativoagoa eta, hortaz, errazagoa dela ezi ez bestea, guztiarekin ere, baldin paradigma hori gizartean sustraitu nahi bada, hiztunen ohitura eta praxian obratu beharreko jauzia hain da jauzi gaitz, inobre eta erabatekoa ––hain da jauzi kuantikoa–– non nekez pentsa baitaiteke komunitate linguistiko batek, edozein izanik ere, burutzen ahalko duela zailtasun eta neke handiren gostuz baizik, proposatzen zaion paradigma hori zenbatnahi “errazagoa edozeinentzat” izan dadin ere. Betiko euskaran hazi eta bizi den jendeak besarkatzeko eredu rubiogerrikanoa, jende horrek beharko lioke bizkarra eman hainbeste ohitura linguistikori eta beharko lituzke onartu hainbeste berritasun non dudatzeko baita hori egoera soziolinguistiko normal batean (diglosia ere normala dugu mintzairen ekologian) gauza egingarri izan daitekeenik “explikatione minimun” batzuk emanez besterik gabe.
Post a Comment