Tuesday, November 16, 2010

Ahal duenak irakur dezala, kapaz bada

Desegoki redaktatzearen exemplu anthologikoko listan sar daitekeen textua da hau. Nahi balitz kommentatu ahal da zeozer baino gehiago baina hain da asko kommentatu ahal dena textuaren parte differentetan ze momentuz ez dut ezer kommentatuko zeren ez dakit zein puntutatik hasi.

Editoriala

Instituzioen zorroztasuna, ahulekin

Arabako Batzar Nagusietan EAJk, PSEk eta PPk bat egin zuten gainerako taldeek -ezker abertzalea, EA, EB eta Aralar- bultzatu zuten ekimena atzera botatzeko. Ekimen horrek herrialdeko gizarte laguntzak bermatzea zuen helburu, hartarako behar diren neurri fiskalak hartuz, errenta handien eta dirutza handia dutenen zergak handituz, alegia. Aldaketa horren kontra agertu ziren hiru alderdien jarrerak aberastasuna gaizki banatuta dagoen gizarte batean egoera ekonomikoa txarra denean -askorentzat larria-, banaketa hori are bidegabeagoa egiten du, eta alderdi horiek noren interesen alde egiten duten ezin ageriago utzi. Arabako Aldundiak gehien daukatenei gehiago eskatzeari uko egiten zion aldi berean, Lakuako Enplegu sailburuak enplegu edo prestakuntza eskaintza bati uko egiten dioten langabeak zigortzeko aukera iragarri zuen. Hartara, Lakuako Gobernuak gutxien dutenekin erakusten du gehien dutenekin erakusten ez duen zorroztasuna.

Atzo bertan ere jakinarazi zutenez, Ibex osatzen duten enpresek aurtengo urtarrilaren eta irailaren artean joan den urteko hilabete horietan baino %21 gehiago irabazi dute. Egoera txarra omen da denentzat, baina bakan batzuk ez dira «denak», antza. Bakan horiek langileen eskubideak murrizten dituzten lan erreformak eta neurriak eskatzen dituzte, eta erreforma horiek eskasak iruditzen zaizkie beti. Zenbait enpresa espainiarrek etekin onak lortu dituzte langabezia tasak gorantz jarraitzen duen bitartean; espero izan liteke orain enpresaburu horiek langileen baldintzak hobetzea. Baina ez, zaila dirudi halakorik gertatzea. Aitzitik, SEA Arabako Enpresariek, Arabako Aldundiak tratu bikaina eskaintzen dien horiek, atzo eskatu zieten sindikatu eta langileei lan hitzarmenetan KPIren igoera ez kontuan hartzeko.

Ez da harrigarria, enpresaburuen helburua kosturik txikienean ahalik etekin handiena lortzea dela kontuan izanda. Larria da, ordea, hartarako, gobernuak eta instituzioak oro har beren zerbitzuko izatea.

19 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna,

Afizione handia baituzu holetan ariketa linguistikoak proposatzeko blog hunetako zure solaskide eta irakurleer, egun nihaurk nahi dautzut enea proposatu, ikusteko kapable zarenez segada sintaktiko bihurri batetarik airoski eta garaile elkitzeko.

Atzoko kazeta español batean irakurritako perpausa bestenaz xume bat duzu proposatzen dautzutan ariketa hau. Atera dut perpaus itzulgeia artikulu batetarik non relatatzen ziren giza-organoen salerosketa ilegalen inguruan munduko erresuma pobreenetan obratzen diren desmasiak eta izugarrikeriak. Desmasia horien erakusgarri artikulugileak iragarki bat aipatzen zuen publikatua bere organoak saldu nahi zituen norbaitez eta zointan ikusten baita klarki zein sakona den herstura hortan kausitzen direnen etsimendua. Hunela zioen iragarkiak:

“Vendo cualquier órgano de los que tenga dos cuya extirpación no me cause la muerte.”

Llaburrago eta doiago ezin erran.

Plazer hartuko nuke itzul bazeneza perpaus hori euskaralat.

Arte hartan, izan untsa zu eta zurekilakoak oro,

Xavier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Erroteta, agur.

Ariketa ona esaterako niretzat zeinek kritikatzen dudan asko edo agian sobera asko ere, ez dakit.

Hemen nire aukera bat zuk proposaturiko esaldiari egina punpalaster.

Hau originala

“Vendo cualquier órgano de los que tenga dos cuya extirpación no me cause la muerte.”

nire aukera possiblea

Salgai jartzen dut nire organotarik edozein ditudanetarik biga, baldin extirpazioak eragiten ez badit heriotza.

Ote da hori itzulpena pasablea? Agertzen badira aukera gehiago eta hobeak irakurleen gandik hobe, askoz hobe.

Segi, Erroteta, bidaltzen zure ardurak nahi duzularik.

Erramun Gerrikagoitia said...

Berriro irakurririk, reirakurririk neure lehengo itzulpen egina punpalaster orain hobetuko dut -behintzat ustez- neure aurreko hori.

Hemen lehengo nirea

Salgai jartzen dut nire organotarik edozein ditudanetarik biga, baldin extirpazioak eragiten ez badit heriotza.

eta hemen beherago neure hobetua

Salgai nire organotarik edozein ditudanetarik biga, extirpazioak eragiten ez badit heriotza.

Hobetuz goaz ezta?

Anonymous said...

Itzulgaia:

“Vendo cualquier órgano de los que tenga dos cuya extirpación no me cause la muerte.”

Erramunen itzulpena:

"Salgai nire organotarik edozein ditudanetarik biga, extirpazioak eragiten ez badit heriotza."

Xavier Errotetaren itzulpena:

"Saltzen dut binaka dituzkedan organoetarik edozoin baldin haren extirpazionea ez bazaut hilgarri".

or

"Binaka dituzkedan organoetarik saltzen dut edozoin baldin haren extirpazionea ez bazaut hilgarri".


Nahi lukea nehork proposamen gehiago igorri? Anitz plazerrekin irakurriko nuke.

Xavier Erroteta.

Josu Lavin said...

Vendo cualquier órgano de los que tenga dos cuya extirpación no me cause la muerte.

Salgai dut edocein organo' ceintaric binaca baitauzcat ceinen extirpationeac heriotça causa ez baitieçat.

Anonymous said...

Iruditzen zaut Lavin jaunaren itzulpena hurbiltzen zaiola gehienik castillanoko erranaldiaren jatorrizko airostasunari:

"Salgai dut edocein organo' ceintaric binaca baitauzcat ceinen extirpationeac heriotça causa ez baitieçat."

erran nahi baita:

"Salgai dut edozein organo zeintarik binaka baitauzkat zeinen extirpationeak heriotza kausa ez baitiezat."


Zergatik ez du jende gehiagok baliatzen Lavin jaunak horren dotore eta halako prezisionez darabilen eredu leizarragianoa? Ortographia ez litzateke izan behar poxelu horretarako.

Xavier Erroteta.

Anonymous said...

Gorpu geldi ez niro, binazka ditudan organoetatik bat salduko nuke.

Anonymous said...

Gorpu geldi ez niro,edozein, binazka ditudan organoetatik, bat, salduko nuke.

Erramun Gerrikagoitia said...

Eta zer da iruditzen aukera hau hartua ganik eklektizismoa hemen agertu aukerak?

Edozein, binazka ditudan organoetatik, bat, salduko nuke baldin extirpationeak heriotza kausatzen ez badit.

Anonymous said...

Jaun/Andre anonimo batek igortzen dauku itzulpen hau:

"Gorpu geldi ez niro,edozein, binazka ditudan organoetatik, bat, salduko nuke."

Horrek izan nahi bide du perpaus hunen itzulpena:

“Vendo cualquier órgano de los que tenga dos cuya extirpación no me cause la muerte.”

Nik ordea, jaun/andere anonimoak proposatu itzulpen horretan hau dut endelegatzen:

"No podría cadáver quieto, cualquiera, de los órganos que poseo por pares, uno, vendería."

Aportatione hauta españulek "sintaxis vizcaína" erraiten dioten horren eredutako.

Xavier Erroteta.

Anonymous said...

Gerrikagoitiak azken ale bat proposatzen derauku:

"Edozein, binazka ditudan organoetatik, bat, salduko nuke baldin extirpationeak heriotza kausatzen ez badit."

Hiru estakuru egiten dazkot esaldi horri:

1.- "Edozein, binazka ditudan organoetarik, bat, salduko nuke baldin…" sintagmak ez du zentzurik. Zentzurik izatekoz, behar luke hunela izkribatua egon:

"Binazka ditudan organoetarik bat salduko nuke, edozoin, baldin…"

edo hunela:

"Binazka ditudan organoetarik bat ––edozoin–– salduko nuke baldin…"

edo hunela oraino:

"Binazka ditudan organoetarik edozoin salduko nuke baldin…"

2.- Komunztadura ments du perpausak, ezen erraiten duzu hasieran "salduko nuke" eta bukatzen duzu erranez "kausatzen ez badit". Ontsalaz, behar luke edo

1) “saltzen dut - kausatzen ez badit”,

edo

2) “salduko nuke/sal nezake - kausa ez baliezat.”

3.- Oro har, esaldia ez da biziki gardena, behar da urratu burmuina amiñi bat zilatzeko zentzua (sustut behar da puntuazione aldrebesa korrejitu). Hori ez da gertatzen Lavin jaunaren itzulpenarekin, zeina baita hertsikienik, argikienik eta dotorekienik jarraitzen zaiona jatorrizko erranaldi kastillanoari:

"Salgai dut edozein organo zeintarik binaka baitauzkat zeinen extirpationeak heriotza kausa ez baitiezat."

Horra ene iritzia, plain-plaina.

Xavier Erroteta.

Anonymous said...

vendo qualquier organo de los que tenga dos que su extirpation no me cause la muerte.


Saltcen dut edozein organo, halako bi ditudanetarik, zeinen extirpatioak ez didan causatzen heriotza.

Anonymous said...

Beste jaun/andre anonimo batek (ala lehengo berak?) igortzen du itzulpen hau:

Saltcen dut edozein organo, halako bi ditudanetarik, zeinen extirpatioak ez didan causatzen heriotza.

Ez zaut gaizki. Orraztu niro hunela:

Saltcen dut binaka ditudan organoetarik edozein, haren extirpationeak heriotza kausatzen ez dautan ber.


Nolanahi ere (eta alegeratzen naiz ikusirik proposamen berriak heldu direla nasaiki), enetako itzulpen hunen desafioa da sortzea esaldi bat zoin irakurri ahal baitaiteke hatsaldi bakar batean, ezein koma eta etenaldirik gabe, nola irakurtzen ahal baita jatorrizko kastillanozko esaldia. Eta horretan Lavin jaunaren proposamena dugu beti garaile, erraiteko maneran.

Xavier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Pozten naiz ni ere ikusirik egon diren apportationeak. Halere ez dira lar asko hemen parte hartu dugunok kontuan hartuz zenbat euskalzale -behintzat theoriko- dagozen gure artean. Totalean ere parte hartzaileok gara esku bateko hatzak bezein laburreko azaua. Guti. Zeinak agertzen du zeozer baino gehiago buruz sozietatearen interesa respektuz euskara edo agian -baina ez dut uste- ari garela hemen blogean kommentatzen zeozer nolatsu "euskararen aingeruen sexua" balitz lez gorabehera hau intranszendentala eta inkonexoa kin problema real bat na euskara. Apportatu ahal luketenak dira asko, askoz gehiago.

Tira, esan ere, ze bihar -barikua- partituko naiz andrearekin automobilez buruz Patras, Grezia itzultzeko 2011. urtean. Ez dakit zenbat sartuko naizen han an bloga.

Josu Lavin said...

Saltzen dut edozein organo zeinetarik baitauzkat bi zeinen extirpationeak ez baitiezat causa heriotza.

edo

Saltzen dut edozein organo zeinetarik baitauzkat bi zeinen extirpationeak ez diezadan causa heriotza.

Josu Lavin said...

Saltzeko dut edozein organo zeinetarik baitauzkat bi zeinaren extirpatzeak ez diezadan eragin heriotza

Erramun Gerrikagoitia said...

Gustatu zaizkit zure aukerak, Josu.

Josu, ba duzu zer apportatu euskararen munduan baina besterik da zenbat kasu egiten zaizun, dizugun, dizuten. Askotan, seguru naiz, parte bat behintzat horrena ez kasu egitearena da bekaizkeria eta prefosta vigente dagozen konzeptione linguistikoak buruz euskara an orthographia, syntaxia, verbua, euskara dela hizkuntza ez-indoeuropeoa, ... Baina, esan bezala parte bat, seguru, bekaizkeria ze da evidentea ba duzula apporgarririk zeozer baino gehiago.

Baina, hori bai, ez zara bakarra artean apportante positivoak, ba dakit ze hori ere ba dakizula.

Agurrak hemendik Ancona-ko, Italia hotel batetik. Bihar barkoz tik Ancona ki Patras, Grezia.

Anonymous said...

"Saltzeko dut edozein organo zeinetarik baitauzkat bi zeinaren extirpatzeak ez diezadan eragin heriotza".

Bai, hau da itzulpen perfektoa: doia, zehatza, argia eta jatorrizkoari ezinago leiala edukiz nola ritmoz.

Felizitatzen dut Lavin jauna zeren berriro frogatu daukun maisu buruzagia dugula mintzaira aferetan.

Xavier Erroteta.

Josu Lavin said...

Xavier Erroteta maitea,

Anhitz esquer derauçut bihotz-bihotcetic.

Erramun,

Ongui iragan ditçaçula hilabethe hauc haquin çure familia grecoarequin

JL