Monday, October 25, 2010

Komplikatuxe ulertzeko

Niri egin zait ulertzeko komplikatu hau titularra

Gernikako gazta enkanteak preziorik gabeko ehunka irribarre sortzeko gaitasuna du

edo kin koloreak nabarmenduz subjektua eta verbua honelaxe

Gernikako gazta enkanteak preziorik gabeko ehunka irribarre sortzeko gaitasuna du

Nabarmena eta kasik lar nabarmena da phrase honen atzerakargea ezen ipintzea verbua lar urrun azkenean ganik subjektua.

Komplikatu egin zait niri zeren ikusirik segituan (... enkanteak preziorik gabeko ...), pensatu dut ze zela prezioa hon enkantea ezen prezio hori zela enkantearena, baina aitzitik prezioa zen ehunka irribarreena, preziorik ez duten ehunka irribarreena.

Bada, ikusten ditut possibilitate hauek hobetzeko textu hori, hauexek

Gernikako gazta enkanteak gaitasuna du preziorik gabeko ehunka irribarre sortzeko

edo

Gernikako gazta enkanteak gaitasuna du sortzeko preziorik gabeko ehunka irribarre

edo

Gernikako gazta enkanteak gaitasuna du sortzeko ehunka irribarre preziorik gabeko(ak)


Ez al da ulertzen fiteago aukera alternativo hauetan ezi originalean, prensan agertua?

2 comments:

Anonymous said...

Ez bakarrik konprenitzen da puskaz hobeto phrase hori zuk zuzendu ondoan, bainan burua paria nezake oraino ezen Bidasoaz goitiko inork ez zukeela izkribatuko perpaus hori zuk kazeta horretan aurkitu duzun bezala. Iparraldeko tradizione sintaktiko librean hazitakoak inmunizaturik daude horrelako trakeskeria antikomunikatiboetarik; aldiz, Bidasoaz honuzko jendeari ez zaio ikusten ez gogorik ez indarrik superstizione galgarri horien uztarritik beren buruak libratzeko.
Iruditzen zait barnetegi batzuk antolatu beharko genituzkela mugaz haraindian eta haietan atxiki idazkera logiko komunikatiboaren sena itoa duten hegoaldeko kazetari, idazle eta lumastintzaile guztiak, amoreagatik Iparraldeko haize sintaktiko garbi eta bizkorren ferekara onduak eta zibilizatuak izan daitezen.
Bistan da ikastaldi iniziatiko horietatik salbuetsiak geratzen direla blog hunetako partehartzaile guziak, nola baitira Erramun, Lavin, Rubio eta gainerakoak. Horientzat ez barnetegirik, bainan prediku aulki handi bana, predika dezaten euskal sintaxi librearen katixima basajende altubianoen samalda nonbregabearen erdian.


Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Tira, ez dago gaizki pheredikua, pherediku gaitza eta ere ederra.

Egia da, egia totala, ze iparraldeko syntaxia da -edo izana da- askoz kommunikativoagoa ezi hegoaldekoa.

Nik hartzen dudala ia jada 40 urtez Herria astekari Baionakoa naiz ohartzen ze ez dudala izaten problemarik ulertzeko han datorrena salvu batzutan hitz etorkiz frantzes batzuk zeintzu ez ditudan ulertzen.

Aldiz hegoaldeko produktionean naiz aurkitzen txitean pitean estropezuka ezin ulerturik mezua. Derrigortua gehiago interpretatzera ezi irakurtzera.

Maleruski dut ikusten gero eta gehiago Herria kazetan, zein heltzen zait astero azken 40 urtean, mogimentu mimetikoa gero eta handiagoa buruz hegoaldeko syntanxia. Mimetismo bat izenean euskal patriotismoa, nire ustez. Tantaka baina emaria handituz doana.