Wednesday, October 06, 2010

Amurizak dioenak valio duke soil tzat itzulpenak

Ba dut lagun bat (B. A.) zein bait da euskara irakaslea eta lantzean behin idazle dituela publikatzen bere artikuluak eta galdetu nion ea zer eretxi zeukan buruz liburua Euskara Batuaren Bigarren Jaiotza ganik Xabier Amuriza.

Arrapostu eman zidan ze esaten zuena Amurizak zela referitua eremu itzulgintzakoa eta ez zeukala Amurizak dioenak valiorik berebaitako euskaran eremuan dagoena kanpo itzulgintzatik. Harritu nintzen kin hori erantzuna. Harritu zeren batetik ez dut uste ze bere -Amurizaren- analysia lotzen da soil ki itzulpengintza baizik valio du generalki izan ala ez izan itzulpenak baizik generalean euskara, bestetik itzulpengitza da gainera arras eremu importantea eta transzendentala baldin nahi badugu aurrera egin nola Herri edo Hizkuntza dotozken mende edo inkluso millenioak. Nork imaginatzen du Euskal Herri edo beste izen batez Nafarroa moderno bat non ez da erabiliko itzulpengintza modu ugarian?

Delako nire lagunari (B. A.) edo bere eretxikide denari esan ahalko nioke ze beharko litzateke itzuli esaterako honako textua hau, gaur bertan irakurria. (Venezuela muestra dudas sobre las declaraciones policiales de los vascos)

Al día siguiente de que el juez de la Audiencia Nacional española emitiera el auto de ingreso en prisión de Juan Karlos Besance y Xabier Atristain, en el que se recogían las declaraciones realizadas ante la Guardia Civil y señalaba que ambos fueron entrenados en Venezuela, el embajador venezolano en el Estado español mostró sus dudas sobre las declaraciones de los dos vascos y sobre la forma de obtenerlas. Las críticas en su contra no se hicieron esperar.

Behar da itzuli honakoak ere eta ez itzuri problemeari. Ez du valio esateak nik euskaraz idazten dut soil eta ez dagokit niri hori eta holako responsabilitateak edo irakurtzea holako liburuak.

11 comments:

Anonymous said...

Adiskide karioa,

Zure lagunaren iritziak gogora ekartzen dauzkit gai horretaz estilo berean eta kalitate intelektual bertsuz orain artio emanak izan diren beste hainbeste zozokeria espektakular, hala nola, konparazione batera, Amurizak berak bere liburuko pasarte batean aipatzen duena noiz eta dioen ezen bere lagun batek esan ziola euskerak ez duela relativoaren premiarik (sic). Pellokerien antologia horretan kokatzekoa dugu, orobat, Garziatar batek botatako harako boutade hura, noiz eta proklamatu baitzuen, ahoan bilorik gabe, ezen baliabide anaforikorik gabeko hizkuntza batek ez duela tentazionerik perpaus korapilatsu eta ulergaitzak moldatzeko eta, hortaz, bere abantailarako baizik ez dela gabezia hori.
Guza tristea da, baina ez haatik gutiago komuna, elbarriak eta irenak ikustea beren ments partikularrak bantatzen, beren gorputzetako gabezia triste horiek dohain eta bertute arradoak balira bezala. Behar da izan ergel gaitza, edo irresponsable absolutoa, holako arrantzak botatzeko plaza betean. Holako "intelektualek" tu bat ez dute balio.

Izan zite,

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

X. Erroteta estimatu eta ere karioa.

Batetik esan ze poz handiz irakurtzen dudala zure berri hau nola egin nituen ere aurrekoak.

Nola ni naizen gehiago euskalzale bat ezi hizkuntzan espezialista bat nahiz-eta kritikatzen ditudan hainbat gauza nire ustez direnak sobera eta nabarmen eta evidenteki hobegarriak diot ba ze lehenengo pozten nauela irakurtzeak zure euskara jarioa eta redaktione sekuentzialki emana. Bada, idatz zazu haboro eta usuago. Edo sort zazu zeure blog propio bat zeinak izango lukeen segitzailerik behintzat bat ni, seguru.

Loturik diozunari zure oraiko kommentarioan esan ze nahi nuke behintzat nik marka ditzazun konkretuago aipu horiek emanik esaterako orrialdeak ere non dauden izkiriatuak. Bai, Xabier Amurizak nola Garziak (ez zait gogora etorten izena). Prezisione horrek asko lagunduko luke besteoi nortzuri nahi duten segitu hau autua -ez, hautua- zehaztasunez.

Zure apportationearen zain emanik aurretiaz ongi-etorria.

Erramun Gerrikagoitia said...

Berdin da, horregatio, prezisione eta konkretione horiek edozeinek eman baleza (edo balitza) zeren plaza hau, blog hau dago irekia edozeini. Ez da ez monologo bat eta ezta dialogo soil bidirektional bat baizik nahi luke behintzat izan dadin poly- edo multi- direktionala litzatekena guzion artean guzion aberasgarri.

Anonymous said...

Adiskide karioa,

Emadazu otoi aizina eta epe kausi ditzadan galdatzen dauzkidatzun referentzia konkretu horiek. Aurkitu dituzkedan bezain laster emanen daukitzut mila plazerekin.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez ibili arrapaladan, hartu behar duzun astia. Gure lana ez da sprinter batena.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez ibili arrapaladan, hartu behar duzun astia. Gure lana ez da sprinter batena.

Anonymous said...

Erramun egonarri handiko,

Aurkitu dut hitzeman dauzkitzudan bi lekukotasunetarik bat, Amurizaren liburukoa. Irakurgei duzu liburu horretako 254-255. plametan, non ere erraiten baitu hunela:

"Aldi berean, harritzen zara [bigarren pertsona rethorikoan mintzo da hemen Amuriza, bere burua bera duela mintzakide] aditz trinkoak zergatik diren hain [/] gutxi eta direnak zergatik doazen miserableki gutxituz. Gero hasten zara entzuten aditz-forma asko eta asko (diezazkioket, diezazkidazun, liezazkidakete, gatzaizkizue, neramazkizuke, zakizkidaten, litzaizkidake, eta ehunka) inbiableak direla. Orduan zertarako daude aditz paradigmetan? Zailtasunak edo ezintasunak erakutsi ondoren, entzuten duzu: "Zertarako hainbeste subjuntibo, ahalezko, ondoriozko, alegiazko?" Halako zerbait nola, kamioi handi bat ikusi eta: zertarako hainbeste ardatz, hainbeste gurpil? Edo motor batean, hainbeste pieza edo mekanismo? Haluzinaturik gelditzen zara, hizkuntzaren arintasunerako, menpeko perpausak (subjuntiboak eta abar) saihestea eta halako zozokeriak iristen zaizkizunean ahots eskolatuen ahotik. Orduan, erdaretan hamar urteko edozein haurrek esaten dituen gauza sinpleak: "¿Puedes darme esas gafas? ¿Qué he hecho yo para que me rompas la bicicleta? Quiero que me cortes las uñas. Te rompería los dientes. Cóseme los pantalones", horrelakoak euskaraz ezin al ditugu esan?".

Horra aipua. Lehen-lehenik, ordea, utz nazazu ene burua desenkusatzera zeren errore bat eginarazi baitaut ene oroimen ahulak. Uste nuen ––eta hala erran dautzut ene lehen mezuan–– Amuriza kexu xela zeren jakintsun zerbaiten ahotik aditua zuen euskarak ez zuela behar relativorik, baina orain, aipua berriz irakurtzean, ikusten dut argiki aditu edo "ahots eskolatu" horiek bestelako motiboz zutela kexarazia Amuriza gurea, nola baita erraiteagatik komeni dela saihestea euskaraz "menpeko perpausak (subjuntiboak eta abar)".

Erroreak errore, aitor dut ber tamaina [deskomunaleko] zozokoeria dela ene iduriko postulatzea ezaba dadin euskeraz relativoa nola egin dakiela boikota menpeko perpauser. Bi galtoak isurgia berean barna amiltzen dira ergelkeriazko osin berbatera.

Eta orain goazin fite-fitea bigarren aipuaren xerka…

Barka oroer ene mezua errepikaturik agertua, baina mezua igortzeko botoiari sakaturik elki zait mezutto bat galdatuz nahi nuenez kitatu orria kanbioak gorde gabe, mezua zuzenean igortzeko partez. Gauza estrainio horrek nau nahasi eta malobra bera bi aldiz eginarazi.

XE.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ari delarik Amuriza buruz ADITZA agertzen da hori paragraphoa artean 254 eta 255 orriak. Paragraphoa osoki da ondokoa

Aldi berean, harritzen zara aditz trinkoak zergatik diren hain gutxi eta direnak zergatik doazen miserableki gutxituz. Gero hasten zara entzuten aditz-forma asko eta asko (diezazkioket, diezazkidazun, liezazkidakete, gatzaizkizue, neramazkizuke, zakizkidaten, litzaizkidake, eta ehunka) inbiableak direla. Orduan zertarako daude aditz paradigmetan? Zailtasunak edo ezintasunak erakutsi ondoren, entzuten duzu: Zertarako hainbeste subjuntibo, ahalezko, ondoriozko, alegiazko? Halako zerbait nola, kamioi handi bat ikusi eta: zertarako hainbeste ardatz, hainbeste gurpil? Edo motor batean, hainbeste pieza eta mekanismo? Haluzinaturik gelditzen zara, hizkuntzaren arintasunerako, menpeko perpausak (subjuntiboak eta abar) saihestea eta halako zozokeriak iristen zaizkizunean ahots eskolatuen ahotik. Orduan, erdaretan hamar urteko edozein haurrek esaten dituen gauza sinpleak: ¿Puedes darme esas gafas? ¿Qué he hecho yo para que me rompas la bicicleta? Quiero que me cortes las uñas. Te rompería los dientes. Cóseme los pantalones, horrelakoak euskaraz ezin al ditugu esan? Edo, norbaitek esaterik lortzen badu, hizkuntzaren magotzat, eredu kimerikotzat jo behar al dugu? Ezin dut igarri gakoa non dagoen, hipokrisian ala inkulturan.

Erramun Gerrikagoitia said...

Nik Amuriza lagun estimatuaren liburua irakurri edo hobeto' irentsi nuen zurruztada laster batean klaxka intentionez berriro arrairakurtzeko gero udea pasatu ondoan. Baina hau gatik edo bestea gatik gogoan dut ze nahiz-eta liburua kausitu nuen interesante eta valio handiko' egin zitzaidan irakurketea, bere prosa edo redaktionea, irakurtzen zail eta batzutan, baina behin baino gehiagotan, nekoso. Liburu osoa dut betea markaz salatuz neurekiko nola nik neuk ez nukeen redaktatuko; berba batean bere textu hobetua izan dadin edo zedin ulergarriago tzat euskal irakurlea. Geroa, irailean, hasi nintzen irakurtzen zeren ziur ba da liburu interesantea baina utzi nuen esperantzaz beste momentu batean berriro ekiteko bigarren irakurraldiari baina hortxe nago ni oraindik.

Nik, nola jada esana bait dut goraxago, irakurri nuen baina ez nintzen ohartu zu ohartu zarenari, hori gatik behar nuke behar genduke bigarren irakurraldia. Ez nintzen ohartu phrase determinante horri

Haluzinaturik gelditzen zara, hizkuntzaren arintasunerako, menpeko perpausak (subjuntiboak eta abar) saihestea eta halako zozokeriak iristen zaizkizunean ahots eskolatuen ahotik.

Phrase determinante hori dago sartua eta nolabait galdua paragrapho eta liburu hortan zeinetan dator beste gauzarik eta reflexionerik asko. Baldin ez baduzu irakurtzen arras atentuki begiak eta entelegua xorrotx izaten ahal da pasatu zarela eta gero, nola zuri, memoriak tronpa arazten zaituela.

Nik neure delako martetan -hobekuntotan-, dut markatua ezen nik neuk nukeela redaktatuko hori phrasea honelaxe

Haluzinaturik gelditzen zara iristen zaizkizunean ahots eskolatuen ahotik, hizkuntzaren arintasunerako, menpeko perpausak (subjuntiboak eta abar) saihestea eta halako zozokeriak.

Uste dut ba mezua geratzen dela hobetua.

Bai, eta interesanteena dena ze ez dela bota behar kareletik, hizkuntzaren kareletik possibilitatea egiteko phrase subordinatuak. Hartan ados gagoz.

Besterik da baina nor eta zein ahots eskolatuk esan du holakorik edo den soil rekurso soil bat Amurizarena (na Amuriza) rebatitzeko diskurso soil imaginativoa, agertzeko klarki zer ez den behar egin. Ez dakit, nik duda handiak ditut ezen nehor ahots eskolatuk defenditu ahal duen holakorik. Sekula ez nuen entzuna.