Joan naizelarik irakurtzera 6. kapitulua aurkitu naiz kin paragrapho hau, paragrapho zek ditu soil hiru phrase. Hara paragraphoa kin bere hiru phraseak.
Markes jauna liberala zen, baita haren familia ere, eliz ondasunak salgai jarri zituen Mendizabal ministroaren desamortizazioaren garaian aberastua. Aurrekari horiekin edonork jo dezake hura gizon erlijiogabetzat edo erlijioaren aurkakotzat, baina berak sinestutzat zuen bere burua -Voltaire bera ere antiklerikala zen, baina kristautzat zuen funtsean bere burua, kristautzat-edo ... mundua esplikatzeko Jainkoaren kontzeptuaren beharra zuen behinik behin: "Si Dieu n'existait pas, il faudrait l'inventer"- edo sinestun sinesgabetzat, hobeki -sinestun eszeptikoa sutsua baino gehiago, guztiaz ere-, nahiz eta gero, itxura egin behar zuen bakoitzean -bizi zen inguruan katoliko praktikatzailea zela erakutsi behar- itsura egiten zuen, hipokresia bere neurrian baloratzen zuen gizona baitzen, azken batean -xelebrea ere izan zitekeen, bai, baina ongi neurtzen zituen xelebrekeriak ... hartarako hiru galdera zituen neurgailua erabiltzen zuela: zer esan edo zer egin, non esan eta non egin, eta noren aurrean-, are gehiago markesa anderearekin izandako ezkontzak handikien eta aristokraziaren estamentura jaso zuenetik, haien ohiturak eta rol sozialak aintzakotzat harturik. Haren erruki ekintzak, ordea -elizaren mende zeuden hospizioei eta karitatezko beste instituzio batzuei urtero-urtero luzatutako diru-laguntzak, konparazio batera-, itxurazkoak bezain benetakoak eta azalekoak bezain mamikoak izaten ziren, oparoak inondik ere, markes jaunaren eskuzabaltasunaren erakusgarri.
edo ikusteko hobeto hiru phrasekok daiguzan ikusi -visualki- etanak eta bereiziak phraseok:
Markes jauna liberala zen, baita haren familia ere, eliz ondasunak salgai jarri zituen Mendizabal ministroaren desamortizazioaren garaian aberastua.
Aurrekari horiekin edonork jo dezake hura gizon erlijiogabetzat edo erlijioaren aurkakotzat, baina berak sinestutzat zuen bere burua -Voltaire bera ere antiklerikala zen, baina kristautzat zuen funtsean bere burua, kristautzat-edo ... mundua esplikatzeko Jainkoaren kontzeptuaren beharra zuen behinik behin: "Si Dieu n'existait pas, il faudrait l'inventer"- edo sinestun sinesgabetzat, hobeki -sinestun eszeptikoa sutsua baino gehiago, guztiaz ere-, nahiz eta gero, itxura egin behar zuen bakoitzean -bizi zen inguruan katoliko praktikatzailea zela erakutsi behar- itsura egiten zuen, hipokresia bere neurrian baloratzen zuen gizona baitzen, azken batean -xelebrea ere izan zitekeen, bai, baina ongi neurtzen zituen xelebrekeriak ... hartarako hiru galdera zituen neurgailua erabiltzen zuela: zer esan edo zer egin, non esan eta non egin, eta noren aurrean-, are gehiago markesa anderearekin izandako ezkontzak handikien eta aristokraziaren estamentura jaso zuenetik, haien ohiturak eta rol sozialak aintzakotzat harturik.
Haren erruki ekintzak, ordea -elizaren mende zeuden hospizioei eta karitatezko beste instituzio batzuei urtero-urtero luzatutako diru-laguntzak, konparazio batera-, itxurazkoak bezain benetakoak eta azalekoak bezain mamikoak izaten ziren, oparoak inondik ere, markes jaunaren eskuzabaltasunaren erakusgarri.
Liburu hau lezanak irakurri -"Bestea da mundua" ganik Joan Mari Irigoien, ISBN 978 84 9783 610 4- da aurkituko kin momentu gustagarri eta etseginak baina baita, ziur, kin tarte eta pasarte aldapatsu eta malkarrak non beharko du sarri -nahi edo nahi ez- eten eta repasa irakurketea eta beharko du izerditu, gogotik izerditu, baldin nahi balu konprenitu mezua na liburua. Hortan -an diffikultate batzutan ongi malkartsu hori- beharko du izan irakurleak irakurle arraia baina ondoren heldu tontorrera -kompressionera na textua- sentituko du, -duke-, satisfaktionea sentitu ohi dena holako kasuetan noiz lortu bait da tropheo aski diffikultoso eta zaila. Tropheoak eta sistut satisfaktioneak merezi duke nekea. Sarri entzun ohi dugu ze gabe nekerik ez dago deus ganorazkorik.
No comments:
Post a Comment