Berhokoirigoinen
aukako epaiketa
urtarrilera arte
atzeratu dute
aukako epaiketa
urtarrilera arte
atzeratu dute
Bainonako Auzitegiak Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentearen aurkako epaiketa urtarrilaren 29ra arte atzeratu zuen, abokatuak defentsa "behar bezala prestatzeko" egindako eskaera onartuta.
Baina izan ahal zen ere holan redaktatua hobeki informativoki
Bainonako Auzitegiak urtarrilaren 29ra arte atzeratu zuen Mixel Berhokoirigoin Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentearen aurkako epaiketea, onhartu ondoren abokatuak defentsa "behar bezala prestatzeko" egindako eskaera.
Ote da hau bigarren textua hobea inormativoki? Nik baietz uste.
21 comments:
Erramun maitea,
Anton Ugartek pasatu dit esteka hau:
http://www.eizie.org/Argitalpenak/Senez/20080201/bertsolariak
Gustatuko zaizu Amurizak esandakoa.
Josu Lavin
Ikus esaldi hau:
"Enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko informazio saio bat egin dute, euskararen esparruan lanean ari diren enpresentzat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak eta Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapen Zuzendaritzak."
zein aurki baitaite hemen:
www.gipuzkoaeuskara.net/albisteak/1222255241
Ez dut sinesten ahal jakitun daudela beren problemáz.
Caro amico Erramun,
Utziko diot euskaraz idazteari harik-eta Xabier Amuritzak aipatzen dituen 20000 hitz horiek onartuak izan daitezen arte.
Imbracios amicales
Josu Lavin
josulavin@hotmail.com
Egun on lagun guziok eta animo.
Hendik aitzina nagoela berriro an Hego Afrika, Cape Town heldurik atzo eguaztena 24 iraila' izango da ralentizatua nire apportationea.
Cape Town (Kabo Hiria)
INTERLINGUA
Car amicos,
INTERLINGUA (iste lingua in le qual io scribe ora) serea un bon lingua pro le intercommunication de tote le bascos/nabarreses del mundo, le quales non ha un lingua commun.
Le bascos/nabarreses bascophone, anglophone, hispanophone e francophone de tote le mundo poterea apprender iste lingua in brevissime tempore.
http://www.interlingua.com http://interlingua.wikia.com
Iste lingua es multo plus facile que le ROMANICA create per me, perque ROMANICA usa un conjugation complete, subjunctivo, concordantia de genere e numero, etc.
Le grammatica de Interlingua pote esser studiate in pauc dies. Le vocabulario es un vocabulario international non inventate, como vos pote comprobar mesmo in iste message.
Imbracios amical
Josu Lavin
Erramun, niri zure proposamena informatiboki -edo, "informativoki"- jatorrizkoa baino hobea dela iruditzen zait. Nik, behintzat, modu argiagoan ulertu dut esan nahi zena, informazioa hobeto prozesatu dut zure proposamenarekin!
Eskerrak zuri Kristina agertzea gatik zure eritzia gainera publikoki. Valioko -balioko- al du zeozer onerako kommentarioak an blog hau. Hala biz.
Izan ongi Kristina, goraintzi hemendik.
Erramun: eskerrik asko zuri zure blogarengatik, baina begira, nire iritzia besterik ez da. Egunkari hartako zuzendaria banintz, ez dakit nolako ERABAKIA hartuko nukeen.
Ea balio duen iritzia emateak? Nire ustez, bai, zeren, eztabaidatzea eta hitz egita da kontua. Ez dut uste kalterik ekartzen duenik horrek. Zentsurarik edota isilpeko mikrofonorik ez dagoen bitartean, behintzat ;)
A, Erramun, goraintziak zuri! Ea Afrikako zerbait aipatzen diguzun, nik interesa dut-eta!
Diozu zuk
Egunkari hartako zuzendaria banintz, ez dakit nolako ERABAKIA hartuko nukeen.
Baina, nik uste, hola uste lukeenak behar lukeela hartu erabakiren bat hobetzeko textua edo hobeki esan informationea zein zor zaio irakurleari zeinak pagatzen bait du produktu bat salgai dagoena publikoki.
Ez al duzu uste, Kristina.
Ez dut ezagutzen egunkarietako berrien ibilbidea, sortzen direnetik inprimatzen diren arte, barkatu (ba al da kazetaririk inguruan?). Neure ezjakintasunetik, beraz, nik uste dut egunkarietako testuak batzuetan idazten direla pantaila aurrean den testu idatzi oso bati borobiltasuna ematearren. Eta ez, lerroz-lerro, gosaria xortaka-xortaka hartuta, notiziaren berri jasotzen ari garen irakurleon ikuspuntutik. Ez dakit, testu baten irakurleak baino, zerbaiten entzuleak edo informazioaren hartzaileak izango ginateke, ezta? Agian horregatik ikasle asko aspertzen dira euskara eskolak osatzeko egunkariak irakurtzen dituztenean... Izan ere, egunkarien lana istorioak ahalik eta argien komunikatzean datza, ez da kontaketa hutsa -nire ustez-. Itzulpengintzan asko hitz egiten da horretaz. Lehiaketa bat egin beharko litzateke egunkarietako irakurleen artean, berririk argiena zein den aukera dezaten! Agian, horrela ere ikasiko genuke beste ikuspuntu batetik arreta jartzen ikusten dugun -egiten dugun...- euskaran eta agian ikasiko genuke irizpide kritikoa pixka bat gehiago garatzen. Haur bati ez diogu ipuin bat, adibidez, "irakurtzen", zerbait ari gatzaio komunikatzen, ezta?
Arrazoiz duzu galdetzen Kristina ea dagoen inon kazetaririk.
Ez dut ezagutzen egunkarietako berrien ibilbidea, sortzen direnetik inprimatzen diren arte, barkatu (ba al da kazetaririk inguruan?).
Interesantea litzateke jakitea nola ikusten duten hau problemea kazetariek.
Gehitzen duzula ondokoa
Nik uste dut egunkarietako testuak batzuetan idazten direla pantaila aurrean den testu idatzi oso bati borobiltasuna ematearren. Eta ez, lerroz-lerro, gosaria xortaka-xortaka hartuta, notiziaren berri jasotzen ari garen irakurleon ikuspuntutik. Ez dakit, testu baten irakurleak baino, zerbaiten entzuleak edo informazioaren hartzaileak izango ginateke, ezta?
Hor diozunaz nahi nuke egin reflexione batzuk baina nola orai ez da niretzat momentu hoberena jar nadin pensaketa -eta redaktaketa- hortarako uzten dut geroko. Ea luze gabe lotzen naizen hortara. Hala biz. (Zeren interesantea da diozuna eta ere egin ahal den reflexionea buruz diozuna)
Ez adiorik, berriz arte.
Hauxe esaten zenuen Kristina
Nik uste dut egunkarietako testuak batzuetan idazten direla pantaila aurrean den testu idatzi oso bati borobiltasuna ematearren. Eta ez, lerroz-lerro, gosaria xortaka-xortaka hartuta, notiziaren berri jasotzen ari garen irakurleon ikuspuntutik. Ez dakit, testu baten irakurleak baino, zerbaiten entzuleak edo informazioaren hartzaileak izango ginateke, ezta?
Nik, jakin gabe nola skribitzen dira notiziak an kasetaritza, esan ahal dut ze dela -hori zuk diozuna, ezen ez da redaktatzen kontuan hartuz ikuspuntua na irakurlea- problema interno bat journalistena duela agertzen zelan konpontzen dira barruan journalistak lehenago ezi agertu "produktua" kalera, baina nire eretxiz gabe ezein dudarik behar du derrigorrez produktuak zein saltzen bait da irakurleari konzebitua eta zuzendua nola produktu bat zuzendua irakurleari. Esan nahi bait dut ze begiratu behar zaio produktu kalera igorriari eta aitzitik besterik dela, arras bestela nahiz barruan -lehenago ezi produktua kaleratu- egon ahal diren aparteko mila katramila eta zurkulu periodistiko.
Gainera, esan dudanaz orai, iruditzen zait hori da halatsu nola eskusa bat zeren ikuspegi hori berbera dukete ere erdal kazetek -ingles, frantzes, katalan, italiano, ... - , hortaz horrek pseudoargudioak ez duke valio, Kristina.
Ostera diozunaz hemen Kristina
Ez dakit, testu baten irakurleak baino, zerbaiten entzuleak edo informazioaren hartzaileak izango ginateke, ezta?
Ez dakit xuxen zer nahi dukezun esan, iruditzen zait da kontrazentzu bat. Nola izan ahal gara irakurleak' gehiago entzule edo hartzaile ezi irakurle noiz ari gara irakurtzen. Egunkarietako irakurleak munduan nonnahi dira, hori, irakurle eta kito behar dutela produktu informativo on effikaz bat, konpondua edo kozinatua nolabait han barruan intra muros. Fini hortan eta bestea dateke bilatzea aingeruen sexua edo holatsu, nire ustez.
Nolatsu ikusten da nire razonamentua (razonamendua?)? Enseatu naiz zerbait razonatzera behintzat.
Nik esan nahi nuena hauxe zen: batzuetan ematen du berriak idazten direla bakarrik kazetariaren ordenagailuaren pantailaren "oihal"ean. Hau da, notizia erredaktatzen da lehentasuna ematen idazketaren estiloari. Hots, idazketa "on"aren estiloan gomendatzen bada euskaraz esaldiaren aditza amaieran joan "behar" dela, ba aholku hori betetzen da aipaturiko ordenagailuetako testuetan. Baina ez da kontuan hartzen irakurleak (irakurle arruntak) ez duela jantzita "irakurlearen antena" (liburuak irakurtzen dituenean janzten duen hori bera, alegia), baizik eta irakurleok irakurtzen dugula nahi dugulako egunkariak guri notiziak komunikatzea. Notizia batera begiak zuzentzen baditugu eta irakurtzeko nahia jartzen badugu, ez da "irakurri" nahi dugulako, baizik eta "jakin" nahi dugulako. Telebistan antzeko zerbait gertatzen da: aspaldi telebista ikusi gabe egon naiz, eta berri laburrak eman behar dituztenean, askotan gertaera non jazo den jakiteko itxaron behar da esaldi luzeegi baten amaiera arte (hau da, berriro ere, nire ustez, irakurle "hutsak" bagina bezala tratatuz). Nik uste nuen 6Wen araua jarraitzen zela, baina antza denez, lehentasunak edo "modak" aldatzen ari dira.
Nik, irakatsi didaten ohituragatik edo, ez dut hizkuntza "antena" berdin erabiltzen frantses idatzia irakurtzen ditudanean eta hitz egiten (eta entzuten) nagoenean. Nolabait esateko, ez ditut gauza berdinak bilatzen. Baina uste dut ohitura desegokia dela, ez nago ziur.
Esan duzu Kristina
Nik esan nahi nuena hauxe zen: batzuetan ematen du berriak idazten direla bakarrik kazetariaren ordenagailuaren pantailaren "oihal"ean. Hau da, notizia erredaktatzen da lehentasuna ematen idazketaren estiloari. Hots, idazketa "on"aren estiloan gomendatzen bada euskaraz esaldiaren aditza amaieran joan "behar" dela, ba aholku hori betetzen da aipaturiko ordenagailuetako testuetan. Baina ez da kontuan hartzen irakurleak (irakurle arruntak) ez duela jantzita "irakurlearen antena" (liburuak irakurtzen dituenean janzten duen hori bera, alegia), baizik eta irakurleok irakurtzen dugula nahi dugulako egunkariak guri notiziak komunikatzea.
Orai ulertzen dut Kristina hor zer esan nahi duzu, baina absolutuki ez nago akort kin philosophia stylistiko hori non behar litzateke nagusitu philosophia informativoa -dagoena zuzendua irakurleari- aitzi delako diozun philosophia stylistikoa -dagokeena zuzendua "idazketa 'on'ari"-.
Notizia batera begiak zuzentzen baditugu eta irakurtzeko nahia jartzen badugu, ez da "irakurri" nahi dugulako, baizik eta "jakin" nahi dugulako.
Hemen diozuna, Kristina, ez dut ulertzen dagoen differentzia "irakurri nahi" eta "jakin nahi".
Eta ezta ez dut ulertzen zer da hori na
"irakurlearen antena" (liburuak irakurtzen dituenean janzten duen hori bera, alegia)
Gainera parenthesiko aklarationeak horrek na alegia horrek ez nau argitzen deus ere.
Bigarren partean diozuna ere ez dut argiki ulertzen Kristina. Alegia,
Telebistan antzeko zerbait gertatzen da: aspaldi telebista ikusi gabe egon naiz, eta berri laburrak eman behar dituztenean, askotan gertaera non jazo den jakiteko itxaron behar da esaldi luzeegi baten amaiera arte (hau da, berriro ere, nire ustez, irakurle "hutsak" bagina bezala tratatuz). Nik uste nuen 6Wen araua jarraitzen zela, baina antza denez, lehentasunak edo "modak" aldatzen ari dira.
Zein da arau delako 6wen hori? Baina honek beharbada ez duke importantziarik lar buruz darabilgun themea.
Berba batean esanik ez zait gertatu zuk esana edo razonatua lar argigarri jakiteko zer duzun pensatzen eta argudiatzen. Hori da egia, Kristina. Edonola ere ari garateke aiduruekin , kin diozuna hasieran ezen ematen du eta hortaz hobe litzateke mintza baledi norbait barrutik baina antza den lez ez du nehork nahi. Hori litzateke interesantea, interesanteena. Hara.
Cape Town, Kabo Hiria.
-"jakin nahi" diot eta ez "irakurri nahi": liburu bat erosten dudanean badakit egileak aukeratu duela bere ideiak komunikatzeko modurik onena (nire gustukoa izan daiteke edo ez). Baina egunkari batean suposatzen da lehen-lehenik komunikazio hori beste modu batekoa izan behar dela (hau da, ez dugula azken orria arte -azken esaldia arten- itxaron behar "hiltzailea" nor den jakiteko).
-irakurlearen "antena"ren aipamena ere hortik zihoan.
-6w? Hara: kazetaritzaren eskakizunetarik bat da laburra izatea (posiblea den neurrian). Berriaren muina kontatu behar da azkar baina modu komunikatibo batean ere bai. Kontaketaren ardatzak 6wak dira, ingelesez: who, what, when, where, how eta why.
Espero dut orain argiago egotea :)
Ulertu dut diozuna buruz 6W-ak (inleseko: who, what, when, where, how eta why) eta konforme nago ezen berriaren muina kontatu behar da azkar baina modu komunikatibo batean ere bai. Insistiturik ze kontatu behar da albistea modu komunikatibo batean. Hortaz ari gara orai hemen denbora guzian ezen behar da kommunikatu ahalik modurik kommikativoenean eta salatzen eta gaztigatzen ez da informatzen -lar normalean, huts eginik informativoki sobera- effektivoki eta gutiago nola bait da optimoki modurik gehien kommunikativoa (kommunikativoena).
Hortan gagoz edo gagozke konforme biok, eta gehiago ere nik uste, Kristina.
Bestetik aritzea buruz differente bideak dagozela ulertzeko
edo liburu
edo egunkari
edo tv
edo radio
edo txalaparta
edo telegraphia haririk gabekoa
edo telepathia
da nire ustez sartzea beste debate edo dialogo batean. Eta seguru ze modu bakoitzak du zeozer proprio eta intransferible.
Kontua da orai hemen azken finean -eta ez dagoke "dateke"rik- ezen nola zuk ere diozu Kristina ze informatu behar da effektivoki eta fite kin qualitate informativoa (nahi baldin bada kontuan harturik 6w horiek na inglesa: who[nor], what[zer], when[noiz], where[non], how[nola] eta why[zergatik]).
Cape Town, Kabo Hiria
Barkamenduskatzen naiz blogkide guzien aitzinean zeren ausartzen naizen pausatzera galdera bat zoinek menturaz behar lukeen beste toki bat hobeki pausatua izateko. Bizkitartean, fio naiz barkatuko dautazuela lekuzkanpokeria ttipiñi hau eta emanen dautazuela arrapostu bat zuen borondate eta ahalaren arabera.
Huna beraz zer den funtsa. Presentean ari naiz irakurtzen JP Arbelbide apezaren liburu bat linguistikoki biziki interesanta deitua "Erlisionea: Eskual-Herriari dohazkon egiarik beharrenak". Baditu mila harripitxi liburu hunek eta heien artean kausitu dut erranmolde bat zoinek kitzikatu baitu lazki ene jakinmina eta zoinek gutizietan ezarri nauen argitzeko bere adiera zuzen eta doia. Erranmoldea da "ATXIKI `REKIN", eta ondoren paratuko dauzkitzuet hiru adibide ikus dezazuen zer gisaz baliatzen duen gure gizonak:
1.- "Bestalde Eliza deitzen da Erromanoa, eta huna zertako. Aita-Saindua Elizaren buruzagi ageria da, eta Elizan izaitekotz, harekin atxiki behar dugu; eta nola Aita-Saindua Erromako aphezpiku baita; horrengatik eta zeren den haren buruzagia Erroman, Eliza deitzen da Erromanoa." (153 or.)
2.- "Hori bera zen gerthatu Jansenista heretikoeri. Aita-Sainduarekin atxiki nahi zuten, itxuraz bederen, eta estakuru hortan bazabilaten elhe, gutun eta gezurra frango. Aita-Sainduak ordean ez ditu behinere onetsi. Eta hartakotz, berek zer-nahi erranagatik, heretiko ziren eta heretiko gelditu dire." (153 or.)
3.- "Eta hemen behar gare gauza bati ongi ohartu. Aita-Sainduarekin batasunean egoiteko ez da aski nork edo nork bere baitharik hala uste izaitea. Dakizun bezala, norbaiten phartaliertasunean izaitekotz, behar zarete biak, hura eta zu, batetara ethorri, ados jarri; bertzela ez laiteke elgarrekin atxikitzerik. Hala-nola adiskidetasunik ez bailiteke zure eta nere artean, nik zurekin atxiki nahiagatik ere, baldin zuk ez bazindu enekin iduki nahi." (153or.)
Bistan da "elkarrekin konpondu", "abenitu", "ontsa akomeatu" edo holako zerbait nahi duela erran "atxiki `rekin" misterius hunek, eta joka nezake ere frantsesezko erranmolderen batetan duela bere ethorkia, bainan plazer nuke norbaitek erran baliezat nola luken berak itzuliko bertze mintzaira batera beharko balu eraman (othoi baliatu arraposturako nik konpreni ditzakedan mintzairak, zoin baitira kastillanoa, frantsesa, ingelesa eta italianoa).
Zuen arreta erremestiatuz geratzen naiz zuen arrapostuen zain.
Xabier Erroteta.
Erroteta maitea,
Hona hemen nire ustez -EKIN ATXIKI horren errannahia:
star/restar/remaner juncto/unitos/attachattos a
harekin atxiki behar dugu
debemos star/restar/remaner juncto/unitos/attachatos a ille
Aita-Sainduarekin atxiki nahi zuten
volevan star/restar/remaner juncto/unitos/attachatos al Sancto Patre
ez laiteke elgarrekin atxikitzerik
on non poterea star/restar/remaner junctos/unitos/attachatos los unos con los alteros
Nota: Iste typo de attachamento est un attachamento affectuoso.
-EKIN ATXIKI = -I ATXIKIMENDUA ERAKUTSI
Zurekin atxiki behar dut = Zuri atxikimendua erakutsi behar dizut
Adeitsuki
Josu Lavin
Lavin jaun karioa:
Zure explikationeak badu kanore eta ixurtzen du argi bat hagitz baliosa phondu partikular hunetan, zeinarengatik bihurtzen baitauzkitzut mila esker.
Xabier Erroteta.
Behintzat nire aldetik eskerrak Erroteta ekartea gatik hona, glog hontara, holako aportationeak -delako atxeki hori, kasuan- hartua gainera tik textu klassiko bateko aipu agradableak zein bestalde ateten dute bidenabar monothonia izan ahal duena honek blogak.
Diozu ze beharbada ez da lekurik onena hau' pausatzeko holako kommentarioak eta agian arrazoi duzu baina betoz gehiago ere ze hartzen du blogak kategoria handiagoa kin holatsuko "injektioneak".
Eskerrak ere gaztigatzea gatik titulua -JP Arbelbide apeza- eta ere autorea -Erlisionea: Eskual-Herriari dohazkon egiarik beharrenak-.
Izan ontsa guziok. Lavin, Kristina, Erroteta, ... etc.
Post a Comment