Tuesday, September 02, 2008

Euskara kryptikoa (ilun, quasiopakoa)

Noiz ari izaten naiz paseaoan batzutan irakurtzen dut ikusi ohi ditudan avisuak eta letreruak. Halan ikusi du ondoko hau dagoena Lekeitioko mollan, lerroz lerro emanik hontara:

Zamalanetarako
ordutegia
09:00 - 13:00

Alboan izan dudan lagun bilbaotar veterinario bati galdetu dut ea ulertzen du dakarrana horrek avisuak eta erantzun du niri, egon ondoren pensaketa, baietz. Baina gaineratu du hobe legoke egon izan balitz skrituturi aparte hori zamalanetarako bi partetan: zama lanetarako. Ni ere bat nator nire lagun horrekin ezen hobe da zama lanetarako ezi dakarren luzetasun hori' zamalanetaro. Ez dezagun ahaztu ze irakurketea da phenomeno visual bat eta ondorioz errazago da irakurtzea, deszifratzea, esaterako,

zamalanetarakoorditegiaudakoastegungoizetan

ezi
zama lanetarako ordutegia udako astegun goizetan

Dudarik ez dagoke ze holako avisu bat da ulertzeko edozeinek gabe izan lizentziatua. Ez dirudi hori ikasi dutenik Lekeitioko udalean, izanik ere hortarako lagile spezifikoak. Ez dago sensibilitaterik tzat euskalduna eta realitate soziala.

Eta agertu izan balitz hontara ez ote litzateke ulergarriago edozein euskaldunentzat? (emanik berdin hiru lerrotara)

Karga eta deskarga
orduak
09:00 - 13:00

Ez al da hori euskara garbia eta ere yago ulergarria? Berba eginik soziologikoki ez al da lehenengo mezu hori -zamalanetarako- opakoa edo quasiopakoa eta bigarrena aitzitik -karga eta deskarga- edozein euskaldunek uletzekoa?

Nork edo zein legek defendituko gaitu tik honako barbaritateak?

2 comments:

Anonymous said...

Euskara kryptikoaz baita kestione, plazer dut huna ekartzea textu pusketa hau zein aurkitu baitut atzoko Berria kazetan Jose Luis Lizundia euskaltzain jaunak izkiriaturik. Huna transkipzionea, tiletez tilet ezarria:

"2003ko urriaren 16an egunkari honetan idatzi nuen artikuluan, hots `Iruñe-Bortuzaraindi komunikabide nazionalaren alde', baita ere, lehenago Herria astekarian, zergatik nengoen Nafarroako hiriburuan hasi, Nafarroa Beherea zeharkatu eta Zuberoako Ozaraine herrian buka zitekeen autobidearen alde".

Erraiten den bezala, atxikak hor, to!

Profitatzen dut ongi etorri bero bat suetatzeko bakantzetatik landa Erramun jaunaren blog huntarat arrabildu adiskide euskaramindu guzier.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, Xabier Erroteta, ez dago dudarik ze skribitzen da euskaraz lar kryptikoki, ilun eta batzuk ia opakoki. Dudarik ez dago ze hori paragraphoa zein aipatzen duzu da exemplu on bat. Zer ulertu ahal duke hor irakurleak -euskaldunak-?

"2003ko urriaren 16an egunkari honetan idatzi nuen artikuluan, hots `Iruñe-Bortuzaraindi komunikabide nazionalaren alde', baita ere, lehenago Herria astekarian, zergatik nengoen Nafarroako hiriburuan hasi, Nafarroa Beherea zeharkatu eta Zuberoako Ozaraine herrian buka zitekeen autobidearen alde".

Zer duke eta luke esatekorik autoreak (akademiko Jose Luis Lizundiak) buruz kritika hau? Nik egiazki ez dakit zer lukeen esatekorik.

Irudipena daukat ze ez da normalean reirakurtzen' duguna skribitu atxekirik gainera positione mentala hon irakurlea, nola ez bageneki aurretiaz deus edo guti buruz irakurriko duguna.

Nik ere halaber opa diet ongietorri fruiturr eta positivoa' blogera hurbildu nahi duten guziei.