ETB-ko informativoen sarreran ematen dira titulu batzuk izkirioz eta horrela aurkitu naiz gaur honekin begien aurrean: Merkalaldiarengatik. Eta horrek beldurtu nau nola seguruenez beldurtzen gaitu / gaituzkete gu euskaldunak ikusirik holakoak, holako txurro luzeak. Ez al litzateke errazago izkiriatzea, nola ere izkiriatzen ohi dute an Baionako Herria astekaria, Merkalaldia gatik? Edo pluralean Merkaldiak gatik? Zeren joanik luzearen bila, zeina da diffikultate bat -batzutan handia- irakurketa visualean eta inkluso ere voakalizatuan, aurkitu ahal da nola honako hau zein da guziz normala behintzat theorian: Merkalaldiarengatikoarentzakoari, esaterako. Lar luzea visualki ere ezta?
Gaur agertu da Berrian (Kultura, 36 or, eguaztena 16 otsaila 2006) bi orriko kommentarioa titulatzen Begi berriak akademian non beste gauza askoren artean dio arrazoiz akademiko Xabier Kintanak "Hizkuntzaren kalitateari eta berritasunari bestelako ate batzuk zabaldu beharko zaizkio hemendik aurrera".
Honako detaille txiki diruditenak intranszendentalak ere izan ahal dira kontuan hartzekoak, euskararen mesedegarri eta ere gu euskaldunon, zeintzuontzat egon behar duen euskarak zerbitzuan: Merkaldia gatik edo merkaldiarengatik. Zein litzateke kontraargudioa?
No comments:
Post a Comment