Wednesday, June 13, 2018

Lexicoaren bihurgune trompagarriac

Herria Baionaco astecariaren azquenecoan (ekainaren 7coa) academico Jean Luis Davant zuberotarra dathor xuxentzera eguin zuen okerra, esaten duelaric "otoi barka" zeren trompatu bait zen ez consultatzea gatic aitzinetic izquiatu zuena. Edozelan ere ba daquigu edozein gutarico, batbedera dela equivocatzen noizbait baino guehiagotan bizitzan.

Izquiriatu bait zuen academico Davantec ze

iheslari zela déserteur 
eta 
ihesliar zela réfugié

eta orain du xuxentzen goico oker hori zeren correctoa zena da

iheslari zela réfugié
eta 
ihesliar zela desérteur 

Verba batean confunditu zela. Ez da edozelan ere harritzeco izatea Davantec edo edozeinec holaco confutioneric zeren horco vocabularioa da guezurrezcoa (zein lehena edo ere bigarren versionecoa) eta expressuqui de facto inventatua jaquinic aguiriqui gainera dela prevaricatzen.

Nic eta beste euscaldun ascoc ba daquigu euscararen baitharic zer den desertorea eta berdin refuxiatua zein bi hitz horiec diren casualqui hitz internationalac eta amancommunac an occitenteco mintzaira asco, nola ere euscaraz.

Behar litzateque, nire aburuz, lexicoaren criterioen doitzea edo recyclaia berehala evitatzeco holaco desmasia inaceptableac non edozein -ez soilic Davant izanic ere academico- trompatuco da facilqui noiz ez duqueen memoria arras ona atchiquitzeco tchuletario luzea. Nolanahi holaco bekatu venial ttipi horren aitzinean asqui zuqueen academico Davantec escatzea disculpac eta ez ordea "otoi barka" lazgarri hori. Nic aisa disculpatzen nuque zeren guertha daquioque edozeini edo ere guztioi.



Tuesday, June 12, 2018

Ba da harrigarria, ulertzeco razionalqui quasic impossiblea

Uletzeco gaitz litzateque aisa (edo litzateque impossible ulertzeco) ezen esateraco Finlandiaco, Japoniaco, Russiaco, Chinaco, Georgiaco, ... edo edonongo athleta batec zeinac pasatu dituen haimbat urthe sport batean nola gainera chapeldun eta lehen nivel gora hortan, horrec athleta delaco relevanteac ez lequiqueen izena practicatu duen sportarena. Litzateque simplequi impossible sinhestecoa hori ezen athleta horrec ez lequiqueela "correctoqui" izena bere hizcuntza propioan hain delaco sportarena.

Euscaraz baina, harrigarriqui, guertatzen dira holacoac. Atzo bertan ikusi guenuen an EITB  nola Koteto Ezcurrac ez zequien "correctoqui" bere laurhamar ta bost (45) urtheco adinean izena e practicatu duen kirola zein practicatu duen gainera 28 urthe luzez. Nahiz Koteto Ezcurrac daquien euscaraz mintzatzen ederqui ongui ezen ezein problemaric gabe expresatzeco.

Esan bait zuen jocatu duela 28 urthez
remontean 
noiz aitzitic dioen Academiac ze horrec sportac duela euscaraz izena
erremontea.
Ba al du horrec explicatione medianoqui edo nahiago bada minimoqui razonablea. Nola da possible hori aguitzea?

Koteto remontistaren (remontedun?, nola pentsiodun?) legue phoneticoac nola berdin egungo beste euscaldun guztionac ez dira nolacoac ziren XIII. mendeco euscaldunenac, evolucionatzen dugu nahi ala ez ziurqui.

Niretzat horrec du eracusten clarqui ze remonte verbea euscaraz dela hain euscarazco nola gutienic den erremonte hitza.

Zein izan liteque baina horren explicationea? Non dago Academia holacoetan eta bestelatsucoetan? Non da autocritiquea? Non explicationea zor zaiguna? Zergatic behar da mespretchatu destainez populua, euscaldun real indefensoac?

Thursday, June 07, 2018

Refusatzen escura dauzcagun auquera onenac?

Nola bait dut iracurtzen, Donostiaco Kursaal jaureguian 2016co abenduaren 17an bilduric Europaco hirurhamar -30- hizcuntza gutituren recuperationean lan eguiten duten 100dic gora eraguilec aurqueztu zuten

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa

Pensaquetan jarriric buruz titulu hori zait ethorri gogora ezen errazqui izan ahal zatequeela ere honela zein auquerac ez du transgreditzen ezein norma establecitu bizic du aberasten informationearen sequentzia

Protokoloa Bermatzeko Hizkuntza Eskubideak

edo nahiago balitz oraino ere hontara, oraingoan poxi bat transgredituric zembait "oraingo norma"

Protokoloa Bermatzeko Eskubideak e Hizkuntzak

Hiru auquerac ditut ikusten berdin valioco quantivoqui baina ordea qualitativoqui differente. Eguiten othe daroagu praxian euscalzaleac, zein bait dago gure escu, auqueratzea bide onena arté dauzcagun auquera differenteac? Ez othe dugu refusatzen auquera onenac eta hartzen -inconscientequi?- auquera gutiago onac?