Tuesday, June 12, 2018

Ba da harrigarria, ulertzeco razionalqui quasic impossiblea

Uletzeco gaitz litzateque aisa (edo litzateque impossible ulertzeco) ezen esateraco Finlandiaco, Japoniaco, Russiaco, Chinaco, Georgiaco, ... edo edonongo athleta batec zeinac pasatu dituen haimbat urthe sport batean nola gainera chapeldun eta lehen nivel gora hortan, horrec athleta delaco relevanteac ez lequiqueen izena practicatu duen sportarena. Litzateque simplequi impossible sinhestecoa hori ezen athleta horrec ez lequiqueela "correctoqui" izena bere hizcuntza propioan hain delaco sportarena.

Euscaraz baina, harrigarriqui, guertatzen dira holacoac. Atzo bertan ikusi guenuen an EITB  nola Koteto Ezcurrac ez zequien "correctoqui" bere laurhamar ta bost (45) urtheco adinean izena e practicatu duen kirola zein practicatu duen gainera 28 urthe luzez. Nahiz Koteto Ezcurrac daquien euscaraz mintzatzen ederqui ongui ezen ezein problemaric gabe expresatzeco.

Esan bait zuen jocatu duela 28 urthez
remontean 
noiz aitzitic dioen Academiac ze horrec sportac duela euscaraz izena
erremontea.
Ba al du horrec explicatione medianoqui edo nahiago bada minimoqui razonablea. Nola da possible hori aguitzea?

Koteto remontistaren (remontedun?, nola pentsiodun?) legue phoneticoac nola berdin egungo beste euscaldun guztionac ez dira nolacoac ziren XIII. mendeco euscaldunenac, evolucionatzen dugu nahi ala ez ziurqui.

Niretzat horrec du eracusten clarqui ze remonte verbea euscaraz dela hain euscarazco nola gutienic den erremonte hitza.

Zein izan liteque baina horren explicationea? Non dago Academia holacoetan eta bestelatsucoetan? Non da autocritiquea? Non explicationea zor zaiguna? Zergatic behar da mespretchatu destainez populua, euscaldun real indefensoac?

1 comment:

Anonymous said...

Erramun jauna,

Zuhaurk pausatzen duzu galdera eta zuhaurk emaiten dakozu arrapostua.

Galdatzen duzu lehenik nola liteken Akademiak ezartzea bere hiztegian “erremonte” eta ez “remonte”, eta ondoren diozu ezen zure ustez “remonte” hitza dela euskaraz hain zuzena nola “erremonte”. Hortaz, zure erranen arabera, bi hitzak bailirateke berdin zuzenak, Akademiak egin duena da bietarik bat hobetsi. Ulertu behar dugua hortarik bertzea arrunt defendatu duela? Iduri luke ezetz. Bata hobesteak ez du baitezpada erran nahi bertzea defendatzea, bakarrik erran nahi du Akademiak egin duela hautu bat bi alternativaren artean (hori izaten da maiz akademien egitekoa), lerratuz bere burua bataren aldera. Berterik litzake, jakina, baldin Akademia horrek deklara baleza esplizituki “remonte” forma dela okerra eta arrunt legez kanpokoa. Hala egiten duela iduri zauzuia?

Ene ustez, zure indignationeak badu kanore, ageri baita bekaizgo eta aiherkunde gorria duzula “erremonte” tankerako hitzengana, eta are mintzenago zaituela ikusteak Akademiak, bi idazmolde konkurrente horiei bide emateko orde, bere burua ezarri duela klarki eta deliberatuki forma epentetikodunen aldean. Eta, zauri gainean piko, jakinik eskual jente realak, edo errealak, gutiz gehienak bederen, “remonte” tankerako hitzak darabiltzala eskuarki mingainean, zure irakidura horrek biltzen ahal du etengabe sugai eta funtsa ausarki, zointarik heldu diren zure azkengabeko arrangurak sujet huntaz.

Nik gauzak ikusten ditudan bezala, azkenean zentzu praktikoa nagusituko da. Akademia guztiak dirade, per se, instituzione konservadoreak, eta beti saiatzen dira atxikitzera eta bultzatzera forma ustez garbi eta jatorrenak. Aldiz, errealitatea, edo realitatea, beste bide batzuetatik doa, futitzen delarik jatortasun eta zuzentasun nozione abstraktuez. Denborarekin, Erramun jauna, hiztunek nagusiki darabilten formak hartuko du gaina, ez bakarrik hiztunen ezpainetan, bainan are Akademia zuhursko horren lerroetan ere, eta horregatik ene gomendioa da ez dezazula egin sobera odol gaixto, zeren azkenean zure arrazoibideak kausituko baitu aldez edo moldez oihartzun eta kurrimentu zabala euskal izkribuetan.

Momentuz, zure kitzika etengabeak balio lezake, dudarik gabe, lozorro samarrean dauden zonbait euskaltzain atzartzeko eta akulatzeko egin dezoten bederen toki bat beren hiztegian e epentetiko gabeko hitzei ere. Ez baita gutxi.

Eta finitzeko, erranen dautzut ezen, bilatzen hasi ezkero, aisa kausi ditzakezula gure artean hain fenomeno bitxi eta iduriz supernaturalak nola baita kirolari batek ez jakitea zein den bere kirolaren izena. Ezen, konparazione batera, gurea baituzu munduko herri bakarra zeinak ez baitaki nola deitzen diren bere karrikak patruilatzen dituzten poliziak, zonbaitanhi ugari eta ubikuo diren ere. Nork ez du aditu gurean “Istripua izan da eta ertzainari deitu diot”, edo, are piktureskoagoa, “He llamado a la erchaiña porque he visto ladrones” tankerako esaldiak? Badea munduan beste herri bat ez dakienik ezta nola deitzen den bere polizia ere?

Horregatik diotsut, Erramun jauna, ez duzula zertaz harritu ikusirik “erremonte” proposatzen duela Akademiak forma idatzietarako, eta “remonte” ateratzen dela, ura iturritik bezain goxoki eta gertuki, kirolarien ahotik, puskaz handiagoak ikusi/entzuteko jaioak baikara arauz euskaldunok.

Norbaitek esan zuena parafraseatuz, eskizofreniak badituela gurean mila aurpegi!

Izan zite,

Xabier Erroteta.