Thursday, February 08, 2018

Phrase comparativoac gan Axular

Arduraturic nauca ikusteac nola redactatzen diren euscaraz phrase comparativoac zeren hortaraco dauden bi posibilitateetaric bat da ikusten arras guti izanic gainera auquera baztertu hori hobea ezi usu dena erabiltzen.

Halan nola ari naizen iracurtzen Guero liburua ganic Axular ikusi ditut elkarren seguituco bi phrase comparativo zein nahi ditut ekarri hona blogera. Hara,

1) 
Ordea nehor bekatu eguin gabea denean, nola baitzen Susana, hobe da eguitecoen alde honetaric eguitea, hobe da guiçonequin iharduquitzea, eta hoietaric ethor ahal daquidiqueon calteari iguriquitzea, ecen ez Jaincoa baithan, eta haren misericordian fidaturic, bekatu eguitea. 

Non phrase hortan hobequi observatzeco zer duen Axularrec comparatzen dugu laburtuco holan. Non comparatzen dituen calteari iguriquitzea eta bestetic bekatu eguitea.
..., hobe da ... calteari iguriquitzea, ecen ez ... bekatu eguitea. 

Goico phrase horren hurrengoa da hau ondocoa

2) 
Baina guc contrara eguiten dugu. Cer izanen baita ethorquiçunaz, guero Jaincoaren misericordiara ihes eguinen badugu ere, orain escuen gainean, presentean, ez dugu, bekaturic ez eguiteagatic, placeric utzi nahi, eta ez penaric hartu: nahiago gatzaizkio ethorquiçuneco peril handiari, eta gaitz borthitzari jarri, presenteco trabailu aphurrari baino.
Edo laburqui:
nahiago gatzaizkio ethorquiçuneco peril handiari jarri, eta gaitz borthitzari, presenteco trabailu aphurrari baino.

Hemen comparatzen dena da batetic ethorquiçuneco peril handia eta gaitz borthitza eta bestetic presenteco trabailu aphurra. Ecen hobesten dugula -imprudentequi- ethorquiçuneco peril haindia eta gaitz borthitza lehenago ze presenteco trabailu aphurra.

Ecen lehenengo auqueran Axularrec eguiteco phrase comparativoa du erabili ecen ez particulea sartua arten bi elementu comparatuac eta beste phrasean aitzitic erabili du baino particula comparatuvoa duelaric ezarri azquenean ondoren hon bi elementu comparatuac.

Visualqui ikusi ahal delaric bi structurac panoramicoqui holan

A ezen ez
eta 
A B baino

4 comments:

Anonymous said...

Ez da mirakulu Axular handiak "ezenez" baliatu bazuen bere konparazioko esaldiak josteko, gauza ageria baita aukera gehiago ematen duela lokailu burulehen edo prepositivo horrek sintagma luzeak diskursoan kateatzeko ezenez "baino" baliabide buruatzen edo pospositivoak.

Ez dakit beraz nondik heldu den zure harridura: holako elementu prepositivo asko baliatzez diskurtsoa arindu eta gardentzea izan da euskal idazle zahar guztien estrategia mendez mende, harik eta --horresco referens!-- Sabin, Azkue eta Altuberen irakaspen izurritsuek gure prosodiari herio kolpea eman zioten arte.

Kolpe horrek KO dauka geroztik euskal prosodia, elbarritua eta gauzaeztandua, halako moldez non egungo bataz besteko euskal izkribatzaileak terribleko akrobazia mental eta linguistikoak behar baititu egin den gutiena hurbiltzeko Axular bezalako idazle handi baten prosodiaren supletasun eta irakurgarritasun maila bikainera.

Zura barnetik karruskatzen duen pipia bezain galkor eta hilgarri gertatu zaio gure mintzairari XX. mende hasierako goian aipatu jende horien irakaspen beltza. Posible dugua denbora galdua berreskuratzea eta gure tresneria prosodiko zaharra berreskuratzea bazterrera boteaz iluminati linguistiko haiek inokulatu dizkiguten superstizione ergel suizidak?

Horra galdera.

Zure,

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Diozunaz generalqui, Erroteta, nago conforme ezen mezede handia dakartela anaphoricoe edo aurreavisuec (hori bait da anaphrico, ana = aurre, phoro = ekarri, edo avisu). Hortan behintzat nic ez daucat dudaric. Baina nahizta diozun ondocoa sarreran bertan

Ez da mirakulu Axular handiak "ezenez" baliatu bazuen bere konparazioko esaldiak josteko, gauza ageria baita aukera gehiago ematen duela lokailu burulehen edo prepositivo horrek sintagma luzeak diskursoan kateatzeko ezenez "baino" baliabide buruatzen edo pospositivoak.

Halan da ze, Erroteta, nahizta Axularrec eguin prosa on eta ulergarria eta erabili anhitz anaphoricoac, concretuqui redactatzeco phrase comparativoac esan ahal da ze generalqui darabilela "baino" locailua %94an eta "ezenez" aitzitic %6an edo gutiago.

Beharbada baten batec nire estimatione hori calculatu ahal du zehazqui erabiliric egungo technologia berriac. Nic tamalez ez daquit hori eguiten. Calculu hortan seguruenez lagundu ahal liguque Josu Lavinec, edo beste edozeinec.

Anonymous said...

Baliteke diozun bezain bakan baliatu zuen Axularrek "ezenez" egitura, baina seguru zaudezke Hegoaldeko bataz besteko izkribatzaile euskaldunak puskaz bakanago darabilela, non ez duen arrunt baztertua.

Axularrek bidea erakutsi zigun eta tresnak eman zizkigun gure hizkuntzaren prosodia aitzinarazteko, horixe baita preseski bere balentria eta merezimendua. Aurreko mezuan aipatu ditudan ondikozko jendeek, berriz, Axularrek ireki bide zabala debeku marka handi batekin hetsi digute, eta geroztik hemen gaude, malerusak, urrats bat eman ezinik prosodia airos eta suplera buruzko bidean.

XE

Erramun Gerrikagoitia said...

Orain esaten duzunaz, Erroteta, guztiz conforme nago. %100 conforme. Gainera eguiten duzun reflexionea iruditzen zait dela anthologicoa (antho, lorea; logo, arloa edo gaia). Hara zure lore haintzat hartzecoa

Axularrek bidea erakutsi zigun eta tresnak eman zizkigun gure hizkuntzaren prosodia aitzinarazteko, horixe baita preseski bere balentria eta merezimendua. Aurreko mezuan aipatu ditudan ondikozko jendeek, berriz, Axularrek ireki bide zabala debeku marka handi batekin hetsi digute, eta geroztik hemen gaude, malerusak, urrats bat eman ezinik prosodia airos eta suplera buruzko bidean.

Gogoan ongui atchequitzeco reflexionea, bai.