Friday, February 09, 2018

Auqueran sobera urrun

Gaurco -baricua 9 otsaila 2018- Berria eguncarico lehembizico noticia da hau

Legebiltzarrak uxatu egin du memoria historikoaren politikak biltzeko legea 

Titular hori gustatzen zait structuralqui ezen darabil SVO structurea ezen zein bait da onena informativoqui

S subjectua: Legebiltzarrak
V verbua: uxatu egin du
O objectua: memoria historikoaren politikak biltzeko legea 

Ba nuque zerbait baino guehiago commentatzeco buruz zembait puntu differente direnac aguertzen hor titularrean baina orain nahi dut centratu atentionea soil buruz horco objectu luzea, nire ustez lar luzea non hitz principala -... legea- dathorren azqueneco puntan ezen ulertu ahal izaiteco objectuaren gunea -legea- behar da iguriqui lar, sobera lar.

Nola titulua aguertu dena prensan den quasiosoqui inulergarria naiz aviatzen gana tchurro lar luze hori eta principalqui sobera tcharto structuratu hori -memoria historikoaren politikak biltzeko legea- poxi bat compontzeco edo xuxentzeco redactatu ahal litzateque hori honelatsu-edo

legea biltzeko memoria historikoaren politikak 

Beraz, gueratzen lizatequeela hori titulua hon Berria eguncaria honela, hobetua informativoqui

Legebiltzarrak uxatu egin du legea biltzeko memoria historikoaren politikak  

Gorago jada esan dudan lez esan ahal nituzque reflexione guehiago, aparte buruz objectua, baina gaur bego nahico honequin.

20 comments:

Anonymous said...

Erramun jauna:

Salatzen duzu esaldi hau:

“Legebiltzarrak uxatu egin du memoria historikoaren politikak biltzeko legea”

baizik eta bere azken sintagma dela "tchurro lar luze (…) eta principalqui sobera tcharto structuratu" bat.

Baliteke hala den, baina txurro oker-luze hori artezteko proposatzen duzun alternativa:

“Legebiltzarrak uxatu egin du legea biltzeko memoria historikoaren politikak”

ez da, bera ere, bere aldian, batere estakuru gabea, ezen zurea irakurtzen duenak zer du ulertzen funtsean? Ene ustez, hauxe: Legebiltzarrak lege bat "uxatu" du (sic), eta hala egin du helburu eta asmo jakin honekin: "memoria historiakoaren politikak biltzeko" (arrasic). Bestela esanda, zuk antolatzen duzun eran, irakurleak uler dezake "biltzeko" hori finala dela:

“Legebiltzarrak uxatu egin du legea biltzeko [= afin eta bildu] memoria historikoaren politikak”

Ez baita hori nahasbide txikia irakurlearentzat.

Beraz, ene ustez zure konponbidea hagitzez okerragoa da ezenez salatzen duzun esaldia.

Azkenik, esaldi horretan bada beste zerbait kritika gehiago hartze lukeena ezenez bere antolamendu sintaktikoa, eta hori da bere lexikoa, zeina hain zabarra eta dorpea den non ez dagoen jakiterik zer esaten ari zaigun xuxen, asko hurbiltzen delarik horrela textua harako Altonaga jaunak salatutako gigliko famatu hartara, zeinetan diskurso bat osatzen duten pieza lexikoek baduten nolabaiteko aire edo antza lexiko estandar bateko piezekin, baina arrunt iritsi gabe adierak ematera hauekin egin diteken bezain argi eta zehatz. Gure esaldi honen kasuan, iluntasun giglikoaren arrazoi printzipala dugu aditza (uxatu), zeina orain arte baliatu izan den euskaraz ematekoz hiztegietan ageri duen adiera, zein baita hau:

“Uxatu: 1 du ad. = Espantar, ahuyentar. = txoriak uxatu ditu baratzetik: ha ahuyentado a los pájaros de la huerta” (Elhuyar hiztegia)

Horren arabera, egun begietara ekarri diguzun esaldi horrek hauxe esango luke Castillako hizkuntzan:

“El Parlamento ha espantado la ley que aglutina las políticas de memoria historica”

Ez dakit hautetsiak hor direnez Legebiltzarrean legeak uxatzeko, baina esaldi hori moldatu duena lan ederra egiten ari dateke euskal irakurlea euskal izkribuetatik uxatu eta ohiltzeko sekulakoz.

XE



Erramun Gerrikagoitia said...

Nola gaur nagoen occupatua erantzungo dut zeozer bihar.

Erramun Gerrikagoitia said...

Bai Erroteta, ze titulu honec niretzat ere ba dauca gigliko baten antza zeren honec uzten zaitu kao eta durduzatua jaquin gabe ziurqui zer duen adierazten honec phraseac "Legebiltzarrak uxatu egin du memoria historikoaren politikak biltzeko legea". Ba nioen ere nic horregatic "Ba nuque zerbait baino guehiago commentatzeco buruz zembait puntu differente direnac aguertzen hor titularrean baina orain nahi dut centratu atentionea soil buruz...objectua" ezen criticatzecotzat nuela ikusten objectua baino guehiago ere: lexicoa, verbua, ....

Berba batean nuela ikusten titular informativo hori an eguncari euscaldun bakarreco lehen noticia dena zela gigliko bat nola esaten duen K Altonagac ederqui bere liburuan Back to Leizarraga explicatzen duelaric zer den giglikoa.

Phrase hortan "Legebiltzarrak uxatu egin du ...legea" ikusten nuen lar urrun objectuco legea azquen verbea. Eta nahi izanic eman alternativa hobe bat, eta ez soil criticatu gaizqui dagoqueena, ipini dut beste auquera bat ustez hobea ezi dudana criticatzen. Baina ikusten dut orain ez dudala lortu nire proposatua ongui intencionatua.

Halan, Erroteta, ondo legoque jaquitea zein den zure alternativea hobetzeco hori gigliko hori.

Bestetic, hori noticia honelaxe iracurri nuen nic egun hortaco prensan erdaraz.

"PNV, PSE y PNV rechazan abrir vía a una ley de memoria histórica"

Zein da Erroteta zure alternativa possibleteric bat ki gigliko hori?

Anonymous said...

Baldin euskaraz eman beharreko esaldia bada zuk orain dakarkiguzun beste hori ("PNV, PSE y PNV rechazan abrir vía a una ley de memoria histórica"), nik honela itzuliko nuke:

"PNV, PSE eta EAJk errefusatzen dute bidea zabaltzea [bide ematea] memoria historikoko lege bati"

XE.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez, Erroteta, ez nintzen ari phrase hortaz zeinaz euscaratu duzun tik gaztelania baizic ze referitzen nintzen phraseaz zeinaz ari garen hemen zeina aguertu zen prensan Berrian zeinari nic escaini nion neure alternativa ustez hobegarria baina ez dena izan nire alternativa hori hain hobetua zeren nire horrec baditu bere mensac nola saltu bait dit lagun batec emailez eta zuc ere eguin duzun jada Erroteta.

Nahi nuqueena jaquin da zein litzatequeen zure alternativa hobegarria tzat ondoco hau

"Legebiltzarrak uxatu egin du memoria historikoaren politikak biltzeko legea"

Anonymous said...

Barka ene erratua, Erramun jauna. Uste nuen beste esaldiaz zenerabilela solasa, hots, euskal itzulpen gaiztoaren oinarrian zegoen gaztelerazko beste hartaz eta, beraz, hura zela itzuli beharra, haren itzulpen gaiztoa zuzentzen nekatzeko partez.

Baina orai argi dago hauxe dela zure kezken iturri:

"Legebiltzarrak uxatu egin du memoria historikoaren politikak biltzeko legea"

Nik hori honela emango nuke:

"Legebiltzarrak errefusatu du memoria historikoaren politikak bilduko lituzken / biltzen dituen [< ez baitakigu zer dagoen xuxen "biltzeko" horren atzean] legea".

XE.


Erramun Gerrikagoitia said...

Emaila heldu zait diostana hau

Arratsalde on, Erramun:


Errotetak dioen legez, zure zuzenketa:

“Legebiltzarrak uxatu egin du legea biltzeko memoria historikoaren politikak”

ez da egokia. Bestera eman daiteke:

“Legebiltzarrak uxatu egin du legea, memoria historikoaren politikak biltzekoA

EDO

“Legebiltzarrak uxatu egin du lege memoria historikoaren politikak biltzekoa”


Ondo segi

Gilen said...

"Uxatu"-ren kontu horretan sartu barik, hona nire aletxoa:

Legebiltzarrak uxatu du legea biltzen dituena memoria historikoaren politikak.

Erramun Gerrikagoitia said...

Gilen, esan ze gustatzen zaidala zuc dakarzun auquerea. Zeren bait diozu

... uxatu du legean ...

non lehenbizicoan ikusten da ze duena uxatzen (errefusatzen,...) da legue bat zein ...

"Legebiltzarrak uxatu du legea biltzen dituena memoria historikoaren politikak"

Permitibletzat hartzen nuque ere hurrengoa

"Legebiltzarrak uxatu du legea biltzen duena memoria historikoaren politikak"
edo

"Legebiltzarrak uxatu du legea ze biltzen duen memoria historikoaren politikak"

Erramun Gerrikagoitia said...

Barkatu behar nuen ipini

... uxatu du legea ...

eta ez nola ipini bait dut

... uxatu du legean ...

Jesus Rubio said...

Errotetak du ematen hau:

"Legebiltzarrak errefusatu du memoria historikoaren politikak biltzen dituen legea".

eta horrela, nire irudiz, ez du aldatu estruktura nagusia, zeinek jarraitu izaten berdin nahasgarria eta, hortaz, desegokia, nola originalean.

Estruktura hori burulehenagotu genezake erabiliz "non" erlatiboa:

Legebiltzarrak errefusatu du legea non bildu behar ziren...

edo

Legebiltzarrak errefusatu du legea non biltzen ziren...
Legebiltzarrak errefusatu du legea non ziren biltzen...
Legebiltzarrak du errefusatu legea non ziren biltzen...

eta, areago arindu genezake (baliabideak funtzionalak izateko, arinak izan behar baitira), erabiliz estruktura jokatugabeak:

Legebiltzarrak du errefusatu legea non biltzen (bildu)...
Legebiltzarrak du errefusatu legea zeinek biltzen (bildu)...
Legebiltzarrak du errefusatu legea ze biltzen (bildu)...

Aurreko aukera horiek guztiak esku-eskura daude: soilik egin behar da aurrerapausu bat.

Eta garatuz "hon" edo beste genitiboren bat, bukaera izan liteke honelakoa:

...politikak hon memoria historikoa.

Anonymous said...

Irakurririk zuen guztien azken egunetako aportazioneak, eta eskerturik nork bere sorotik ekarri duen zorrokada gogoeta, hiru gauza nahi nituzke esan neure aldetik.

1.- Gilenek dio:

"Uxatu"-ren kontu horretan sartu barik, hona nire aletxoa:

Legebiltzarrak uxatu du legea biltzen dituena memoria historikoaren politikak.”

Horri nik arrapostu: ez dago esaldi horretaz iritzi kritiko bat ematerik ezikusi eginez "uxatu" malapartatu horri. Ez dago. "Uxatu" aditza onartzen duenak "errefusatu" aditzaren sinonimo, hainak ez du, enetako, deus interesgarririk aportatzeko darabilgun eztabadan, ez, menturaz, hizkuntzari buruzko beste ezein eztabadatan ere, ezen "uxatu" horrek euskarari ematen dakon ostiko latza bekatu arin bazaio bati, bistan da hainak eta nik arrunt toki diferentetan plazatua dugula onargarria eta gaitzesgarria elgarretarik bereizten dituen marra gorria, gure arteko solasa inposible errendatzeraino.

2.- Harritzen nau ikusteak nola den kapable Erramun jauna, zeinek usaian halako zorroztasun eta zentzu handia agertu ohi dituen bere juzku linguistikoetan, horren gormanki eta bipilki iresteko Gilen jaunak ahoratu nahi izan dakon "uxatu" horren pilula itsusia, hainbesteraino non ez bakarrik ez duen ukan erreparorik Gilenen sintagma uxatuduna alegeraki errepikatzeko, bainan, gainera, goresmenez laudatu ere baitu, hunela:

"Gilen, esan ze gustatzen zaidala zuc dakarzun auquerea. Zeren bait diozu

... uxatu du legea ..."

"UXATU DU LEGEA" dio gustatzen zaiola!!!

Premeditazionez egina dirudi.

Badut uste esaldiaren joskera ari dela laudatzen Erramun jauna hitz horiekin, bainan sintagma laudatuak bere baitan duelarik "uxatu" horrible hori, Gilenek proposatu esaldiaren laudorioak egitea da nola, eta barka konparazione hitsa, gorputz-adarrik gabeko emakume batez erratea ez duela munduan parerik ederrez zeren bi begi polit dituen.

Laudorio zina bada, estonagarria, eta konpromisozkoa bada, nabarmenki zuria.

[Jarraitzen du]

Anonymous said...

3.- Jesus Rubio jaunaren ekarpena, azkenik, zuzena da eta estakuru gabea, bereak ohi diren bezala, ez baitago dudarik esaldi horretako elementu zenbait aurrera ekarriz eta esaldiari tratamendu analitikoa emanez gauza asko irabazten dela ulergarritasun eta diskursivitatearen aldetik:

“Legebiltzarrak errefusatu du legea non biltzen ziren...
Legebiltzarrak errefusatu du legea non ziren biltzen...
Legebiltzarrak du errefusatu legea non ziren biltzen... “

Horraino akort nauka Rubio jaunak, baina gainerakoan ez hainbeste, arrazoi pragmatiko eta pitta bat tetele honengatik: HEGOALDEKO EGUNGO KASETETAN EZ DAGO IMAJINATZERIK HORRELA OSATUTAKO TITULAR BAT. Sinpleki, pentsaezina da (eta zer esanik ez, joskera uberprepositivo batekin osatu beste bere esaldi horiek: "Legebiltzarrak du errefusatu legea non biltzen (bildu)...", etc).

Penagarri da aitortzea, baina gure Hegoalde altubiano buruatzen ergeldu erdianalfabeto honetan "Legebiltzarrak errefusatu du legea non biltzen ziren..." tankerako esaldi bat, gaur gaurkoz, EZIN izan daiteke egunkari bateko titularra. Iparraldeko Enbatan edo antzeko agerkarietan menturaz balitake, baina Hegoaldeko hedabide idatzietan, sinpleki, purki eta maleruski, ez.

Horregatik ez dut nahi izan aitzina eraman nire proposamena Jesus Rubiok plazatu (eta beti kartsuki bezain buruargiki defendatu) tankerako egituretaraino. Eta neure bura bridatu badut ez da izan zeren ez dakidan egitura horiek direla eraginkorrenak eta indartsuenak komunikatuivoki, baizik eta a) uste dudalako hizpide dugun bezalako esaldi labur bat aisa konpreni eta prozesa daitekeela egitura tradizionalak baliaturik (“Legebiltzarrak errefusatu du memoria historikoaren politikak bilduko lituzken / biltzen dituen legea".), eta b) badakidalako zein diren egitura anaforikoek gure egungo errealitate konkretuan dituzten ezintasun objetiboak, zeintzuk, esan gabe doa, ez diren zertan balekotzat jo behar berez eta ezinbestez, bainan bai oso kontuan behar direnak hartu eta poliki pisatu beren indarra afineta gure hautuek izan dezaten proiekzione real bat gure gizartean eta ez daitezen izan bizpahiru katuren espekulatione zirkular antzu).

Horra gai hunetaz esateko neukan guztia.

XE.

Anonymous said...

"bainan bai oso kontuan behar direnak hartu"

dioen lekuan, irakur bedi, noski:

"bainan bai oso kontuan behar diren hartu"

XE.

Erramun Gerrikagoitia said...

Nitaz dioen bezain bestean nahi dut commentatu ki esan duena Errotetac ze ni mintzatzen nintzela soil buruz phrase hortaco objectua ezen
"memoria historikoaren politikak biltzeko legea"
eta ez aitzitic bestez ezen subjectua eta verbua.

Phrase osoari
"Legebiltzarrak uxatu egin du memoria historikoaren politikak biltzeko legea"
zein phrase Errotetac du calificatzen nola gigliko dakartzon alternativea da hau
"Legebiltzarrak errefusatu du memoria historikoaren politikak biltzen dituen legea<".

Noiz ipintzen baditugu parez pare originaleco objectua eta Errotetac alternativoqui apportatzen duena dugu ikusten ze direla ia identicoac totalqui. Ezen

memoria historikoaren politikak biltzeko legea
(originala Berriaco prensan)

memoria historikoaren politikak biltzen dituen legea<
(Errotetaren auquera alternativoa izan ez dadin gigliko)

Nic ondorioztatzen dudan lez Errotetac ikusten du phrasearen giglikotasuna beste nonbait baina ez objectuan, antza soilic verbuan; ostera Errotetac ez zuen arrapatu nire blogeco critiquea zela phrase oso hori edo titular horri zaitio exclusivoqui objectua zen emana modu desegoquian, nahizta ederqui ondo marcatzen nuen hori explicituqui. Ez nuen espero ze Errotetaren burrundada gaitz hori zen referitzen ahal verbuari soil, erabili izanari uxatu verbua.

Esan dut ere hor nombait (uste dut bi aldiz) ze banuqueela esatecoric edo criticatzecoric buruz subjectua eta ere buruz verbua, zein critica ez dudan eguin oraino baina eguin ahal nuqueena nahi balitz baldin sobera iragana ez bada ekitea horri momentu hontan jada zeren principalqui critiquea zen soilqui buruz objectua eta alboz marginalqui buruz subjectua eta ere verbua hon phrase oso bakar hori.

Anonymous said...

Ez, Erramun jauna, ez duzu batere berandu "uxatu" aditzaren erabilera espantigarri hori ere kritika dezazun, endemas aditz horrekin osatutako sintagma laudatu duzularik zure post batean:

"Gilen, esan ze gustatzen zaidala zuc dakarzun auquerea. Zeren bait diozu

...uxatu du legea... "

Ezin eman baitaiteke balekotzat tamaina horretako giglikokeria bat, eta hain guti erran harekin osatutako sintagma batez "gustatzen zaidala".

Konprenitzen dut, noski, hari honetako gaia ez dela, hasieran behintzat, "uxatu" aditzaren erabilera dorpea, baizik esaldiaren egitura sintaktikoa, eta nola uste dudan bietaz mintzatu naizela aski luzaz, gonbitea egiten dut zuek ere egin dezazuen orobat, plazer bazenute. Ez bazenute, berriz, finitutzat eman dezakegu solas hau, eta bakea dela gurekin.

XE.

Erramun Gerrikagoitia said...

Gure soca luze hontan aguertu den originala eta berari eguin zaizkon alternativac dira ondocoac

"Legebiltzarrak uxatu egin du memoria historikoaren politikak biltzeko legea"
(originala aguertua an Berria eguncaria nola noticia principala)

Eta orain ondoren alternativa hobegarri aguertuac

"Legebiltzarrak uxatu egin du legea biltzeko memoria historikoaren politikak"
(ganic Erramun)

"Legebiltzarrak errefusatu du memoria historikoaren politikak bilduko lituzken / biltzen dituen [ez baitakigu zer dagoen xuxen "biltzeko" horren atzean] legea"
(ganic Erroteta)

Legebiltzarrak uxatu egin du legea, memoria historikoaren politikak biltzekoA
edo
Legebiltzarrak uxatu egin du lege memoria historikoaren politikak biltzekoa
(ganic urlia zeinac alternativoc bidali dituen email bidez)

"Legebiltzarrak uxatu du legea biltzen dituena memoria historikoaren politikak"
(ganic Gilen)

"Legebiltzarrak uxatu du legea biltzen duena memoria historikoaren politikak"
edo
"Legebiltzarrak uxatu du legea ze biltzen duen memoria historikoaren politikak"
(ganic ere Erramun)

"Legebiltzarrak errefusatu du legea non biltzen ziren..."
"Legebiltzarrak errefusatu du legea non ziren biltzen..."
"Legebiltzarrak du errefusatu legea non ziren biltzen..."
(hirurac ganic Rubio)

Esperantza dut ez zaidala ezein ahaztu. Beraz, hori da alternativen summarioa.

Anonymous said...


Beste possibilitate bat:



Parlamentuak refusatu/ukatu du legea non integratzen ziren memoria historikoaren politikak.


Luis Lauzirika Zenikazelaia.

Erramun Gerrikagoitia said...

Arras ulergarria eta naturala azquen auquera hau.

Anonymous said...

Eta bikain moldatua ere, dudarik gabe.

Lauzirika Zenikazelaia jaunak ezagun du errotik menderatzen duela euskal sintaxia eta ez duela onartzen tetelekeria altubianoek pozoinda dezoten izpiritua.

Oxala balira gure artean hanitz gehiago hura bezala.

XE.