Dugu iracurtzen (Gara, osteguna 28 iraila 2017, 53 or)
- Otsaileko akordioa bete ezean, EH Bildu EITBren ponentzian ez da izango
- Bete ezean otsaileko akordioa, EH Bildu ez da izango EITBren ponentzian
2 comments:
“Otsaileko akordioa bete ezean, EH Bildu EITBren ponentzian ez da izango”
versus
“Bete ezean/ezik otsaileko akordioa, EH Bildu ez da izango EITBren ponentzian”
Inpekableko zuzenketa iruditzen zaut gaur proposatzen duzuna, Erramun jauna. Eta galdera hau pausarazten daukuna: zergatik eta nola ditake lehenbiziko esaldia izkribatu duen lagunari iruditzea ordenamendu ilun nahasi hori dela eskura zituen aukera guztien artean egokiena? Non ikasi du horrela pentsatzen? Ez ote du begirik ikusteko eta burmuinik endelegatzeko antolakera sintaktiko hori antikomunikativoa dela eta badirela beste zenbait aukera zeintzuk, euskararen gramatika deusetan kolpatu gabe, handizki errazten ahal duten irakurlearen lana?
Ez dago zer eginik, Erramun jauna. Belaunaldi osoak sistematikoki hezten direlarik barnera dezatentzat arrazoinaren kontrako sintaxi antikomunikativo eta antiekonomiko bat, eta nehork ikusten ez duelarik horretan euskararen galbide segura eta altxatzen hortakoz ahotsa alarma deia jotzeko, etsitzeko dugu sekula zuzenduko direnik gauzak eta hasiko denik nehoiz euskal jendea izkribatzen eskuaraz irizpide purki linguistikoekin eta ez ideologikoekin.
Zure,
Xabier Erroteta.
Esaten duzunaz, Erroteta, conforme nago baina hala ere ez naiz zu aguertzen zaren bezain pesimistea nahiz-ta ikusiric dagoen reactionea ez duzun falta arrazoinic esateco esaten duzuna.
Post a Comment