Thursday, May 04, 2017

Parez pare eta aurrez aurre

Nahi dut oraicoan ipini parez pare eta aurrez aurre titular bat non dauden bi auquera differente redactatzeco informatione berbera. Ikus iracurle bi auquerac parez pare eta aurrez aurre.

Alderdi guztiek argi dute baietza emango diola EAJk Rajoyri 

eta beste horren auquerea

EAJk Rajoyri baietza emango diola argi dute alderdi guztiek 

8 comments:

Anonymous said...

Alderdi guztiek argi dute baietza emango diola EAJk Rajoyri (= joskera natural, komunikatibo eta tradizionala euskeraz, baieta tabu beltza Hegoaldeko izkribatzaileentzat.)

EAJk Rajoyri baietza emango diola argi dute alderdi guztiek (= joskera altubiano antinatural, inkomunikatibo eta berrikitan sortua artifizialki irizpide ideologiko absurdu batzuen izenean. Prezeptiboa Hegoaldeko izkribatzaileentzat.)

Joskera altubiano horren izurriak diraueno, hamaika ikusteko eta pairatzeko gaude denok.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Norc erabaquitzen edo erabaqui du preceptivo izatea?

Orduan, beraz, ez dago libertateric izquiriatzeco nahi den bezala.

Ba al dago nombait normaric non ikusten den ze casuraco preceptivo edo derrigorrezcoa den ipintea "EAJk Rajoyri baietza emango diola argi dute alderdi guztiek" eta debecatzen den izquiriatzea "Alderdi guztiek argi dute baietza emango diola EAJk Rajoyri" edo behintzat hobesten den lehena aitzi 2.na?

Anonymous said...

Prezeptivitate sotila duzu hori, Erramun jauna: nehon ez da ageri, bainan orotan da ezagun.


Xabier Erroteta.



Erramun Gerrikagoitia said...

Bai, holan zatequeela pensatu nuen nic ere lehenago-ze iracurri zure arrapostua Erroteta. Pensamentu collectivoan existitzen diren apreciationeac.

Zelan sortzen dira eta baita zelan cambia daitezque horiec iritziac? Bestetic, guretzat hain evidenteac diren zembait puntu zergatic ez dira digeribleago eta ulergarriago tzat beste asco zeinac diren ziurqui -behintzat niretzat- euscalzaleac, gu bezain beste edo guehiago? Ba dirudi nombaiten dagoela contradictione irresoluble bat.

Gilen said...

Euskararen autoritate handiena omen denaren hiztegian, ordea, honelako adibideak ematen dira:

Argi daukat egin behar dudana.
Argi dago zer nahi duen.
Argi adierazi genuen edozertarako prest geundela.
Argi ikusten da zeren bila dabilen.

Erramun Gerrikagoitia said...

Zer esan nahi duzu Gilen kin lista hori emaiten duzuna? Diozun autoritatea, bestalde, uste dut datequeela Academia, Euskaltzaindia.

Gilen said...

Horrekin esan nahi nuen ezen zuk defenditzen duzun joskera natural eta tradizionalak Euskaltzaindiaren bedeinkazioa duela, eta ez dagoela ordea inolako prezeptu ofizialik joskera altubianoa lehenesten duenik.

Erramun Gerrikagoitia said...

Esquerrac Gilen.