Guziac ba daquigu ze ez dela berdin hitz normal popular bat (zeina erabili ohi da batzutan sarri arten populua edo herritarrac) eta bestetic hitz edo termino casuraco politicoac, edo medicoac, architechtonicoac, ...
Halan da ze ba daquigu ze galdetzen ohi dela esateraco
Baina noiz ari garen refrendo politicoan ez da zilegui -ez da correctu baizic incorrectu- galdetzea (nola eguingo bait da laster an maitzac 7 an Lea-Artibai escualdea escutic hon Gure Esku Dago) hau galderea
Harritzecoa ere ba da nehorc ez ikustea hor -burujabe adjectivo delacoan- incorrectotasuna. Problema bakarra dago edo behar den izquiriatu b-z edo v-z (soberano edo soverano)
Halan da ze ba daquigu ze galdetzen ohi dela esateraco
zelan dago zure amama?,
bere buruaren jabe da?
Zeinac esan nahi duen ea hain amama hori capaz den bere burua aurrera eramateco gaberic inoren laguntzaric, valiatzen dela bera bere baitharic soil.Baina noiz ari garen refrendo politicoan ez da zilegui -ez da correctu baizic incorrectu- galdetzea (nola eguingo bait da laster an maitzac 7 an Lea-Artibai escualdea escutic hon Gure Esku Dago) hau galderea
Nahi dozu euskal
estatu burujabe bateko
herritarra izan?
Harritzecoa ere ba da nehorc ez ikustea hor -burujabe adjectivo delacoan- incorrectotasuna. Problema bakarra dago edo behar den izquiriatu b-z edo v-z (soberano edo soverano)
4 comments:
Konprenitzen dut ederki zure arrangura, Erramun, baina batzuetan hitzen adieren ertzak ez dira izaten hain zorrozki ebakiak nola diren tailer bateko pieza metalikoak.
Zuk diozu euskaraz ez dela zuzen baliatzea "burujabe" hitza "soberano/subirau" esateko, zeren burujabe hitza baliatzen den, konparazione, amona xahar bati galdetzeko kapable denentz bere burua gobernatzeko inoren laguntzarik gabe. Burujabe hitzaren adiera hori (amonarena) arrunt zuzena da, baina zuzena delakotz debekatzen dioa "burujabe" hitzari emaitea beste zernahi adiera? Ez dut uste. Batetik, zeren praktikak erakusten duen ezetz, hau da, “burujabe” hitzak badituela erabilera realean beste zenbait adiera, eta horien artean aurkitzen dela “subirautza" adiera. Eta bestetik, zeren hitzen adierak, hizkuntzari doazkon gainerako gauza guztiak bezala, konbenzione eta abeniko hutsa baitira, eta baldin hiztun multzo batek adosten badu "burujabe" hitza baliatzen ahal dela "subirautza" kontzeptua emaiteko, orduan eta horrenbestez sinatua eta zigilatua bezala geratzen da kontratu sozial bat zeinak ahalbidetzen eta zilegiztatzen duen erabilera hori (zenbatnahi arrangura eta goganbehar sortuko duen ere abeniko horrek hartan partzuer sentitzen ez diren zenbait euskaldunen baitan, nola den, agidanez, zure kasua).
Zure arrazoinamenduari beha baginte, españolez aberrazione bat litaike erraitea "le han dado una soberana paliza", zeren "soberano" hitzak, zure printzipio hertsiei jarraiki, ezin balia ahal bailiteke deusetarako salbu bere adiera politikoa emaiteko. Bizkitartean, jende komunaren erabilera realak egin du "soberano" hitzak izan ditzan españolez adiera gehiago eziez "sobirautza politikoa”. Orobat gerta ditaike euskaraz "burujabetasun" hitzak hasieran izaitea adiera bat (amonaren kasuarekin ilustratzen duzuna), eta gero, denboraren eta erabileraren poderioz, lerradura semantiko bat mediante izan dezala beste esanahi bat (subirautza politikoa).
Hitzen adieren lerramendu eta kanbiakatze etengabea da hizkuntza guztien ezaugarri printzipaletariko bat. Ez dut nik predikatzen lerrakortasun semantikoa bilaka dadin hizkuntza baten lexikoa antolatu eta arautzeko printzipio gidaria (kaos gorrian murgilaraziko ginduke joera natural horrek ez balitzaio ezartzen zerbait draga edo galga), baina bai eskatuko nuke ez dadila uka printzipio natural horren presentzia hizkuntzetan eta onart ditezela bere ondorioak, jakinik ondorio horietarik bat dela preseski “burujabe” hitzaren lerramendu semantikoa tik bere jatorrizko adiera (amonaren kasuan ikusten dena), to bere egungo adiera politiko dagoeneko hain hedatua non esan baitatiteke definitivoki finkatua dagoela euskal jendearen artean, Erramunen retizentiak gorabehera.
Xabier Erroteta.
Eguia diaphanoa da ze cambiatuz doazela hizcuntzac ere (nola beste edozer). Hortan ez naiz ni tematuco. Baina existitzen dela euscaraz purismoa (lexicala, orthographicoa, syntacticoa, ...) da baita berdinqui eguia clarua edo diaphanoa.
Nola sortu bait da (hobequi nola sortu bait dute) esateraco tzat adierazi operatu oraitsu ebaki eta ebakuntza, noiz bagenduen hitz international hortan batasuna (ing operation, fr opération, al Operation, it operazione, gazt operación, russ operation baina alphabeto cyrillicoz. [Operation: the process of cutting open a part of a person's body in order to remove or repair a demaged part.]). Esan nahi bait dut ze ebakuntza da inventu bat saihestearren operatu hitz internationala.
Era berean nola kin operatione sortu zuten batzuc purismoaren eraguinez zeren bait zuten inferioritate complexua respectuz casu hontan berba hori, eta halan esateco soberania hitz internationala ordezteco sortu zuten burujabetza hitza.
Esaten duzu ere Erroteta "hitzen adierak, hizkuntzari doazkon gainerako gauza guztiak bezala, konbenzione eta abeniko hutsa baitira," eta hola relativizatzen duzu gauza anhitz, lar sobera nire ustez. Halan, exemplugarri, gente ascoc badio eta badarabil urrutizkiña ez dagoque tcharto urrutizkiña esatea edo izquiriatzea. Baina daucagunean telephono hitza (izanic ere internationala) zergatic behar da ordeztu kin urrutizkiña inventatua?, zein da irabazia edo emendioa?
Nic ez dut uste denic purismoa mesedegarria -casu hontan lexicala- noiz jada daucagun euscaraz hitz bat hortaraco nola esateraco soberania. Eta terminoa politicoetan bera da erabili beharrecoa preferentequi (gaberic interferentziac kin burujabe delaco hori), zertaraco eta zergatic jo inventuetara. Zeren problemea da ze ez dela nahi erabili (inconscientequi edo ohartuqui) soberania / soverania.
Jaquina gure gaurco exemplua ez da besteric baizic beste hitz jator camuflatuac. Exemplu guehiago, nahi haina.
soverano
burujabe
soveranotassun:
soverania > soveranitate
burujabetassun
Casuraco, nahiz-ta ez duen relatione lar zuzena darabilgunaz orai hemen, diot ze ez dudala ulertzen zergatic esan behar dugun esateraco
alemaniar,
italiar,
americar,
catalandar, ...
noiz orai arte bethi esan izan den aleman, italiano, americano, catalan,...
Praxi hori da niretzat zentzuric ez duena eta aguertzen du eraguina hon purismoa zein den exponentea hon complixua, inferioritate complexua.
Halan, alemandar da nola burujabe eta ostera aleman nola soverano.
Post a Comment