Thursday, May 25, 2017

Possibilitate anhitz gutiago zaila refusatzen

Ondoren iracurri hau titularra (Gara, eguena 25 maiatza 2017, or 14)
  • EH Bilduk lege berri bati ateak irekiko dion hezkuntza akordioa proposatu du
iracurletaric batzuc edo ascoc ez duquete ikusten ezer zailic textu hortan. Baina beste batzuc inukagarriqui textu edo titular hori da zaila edo ere seguruenez lar zaila ulertzeco lehenbizico iracurtaldian, casu emanic redactioneco sequentziari. 

Halandaze, intentionearequin laguntzeco iracurleari ulertzen zer dakarren horrec mezuac ipini ahal da ere beste modu ondorengo hontan, beste modu hobe edo informativoago hontan. Hara
  • EH Bilduk proposatu du hezkuntza akordioa zeinak irekiko dion ateak lege berri bati
Baina, seguru, aplicatzeco structura syntactico hau behar du redactoreac izan cascarrean hori structurea (possibilitatea), bere armairuan non existitzen diren reservan possibilitate differenteac behintzat modu pasivoan. Ongui mintzo da bere liburu ez aspaldicoan ere Kepa Altonaga -buruz gure armairu mentaleco auquera differenteac- an bere liburu Back to Leizarraga, ezen ziquiratua dugula gure memoria historiacoa buruz possibilitate differenteac redactatzeco euscaraz zeinac izan dira arras normalac haric oraitsuco azquen 100 urtheac.

Horren ondorena da ze egungo euscara darabilguna da eunuchoa, ziquiratua, probreagoa ezi behar luqueena.

2 comments:

Anonymous said...

Egunon Referentziako lagunak:

Hizkuntza hain modu zientifikoz aztertzen den blog honetan, nahi dut aipatu liburu interesgarri bat, zein nuen irakurri orain dela hilabete batzuk. Liburua Iñaki Camino doktorearena da eta bertan ikusten ahal dugu, hainbat idazlek hizkuntza modu komunikatiboz erabili izan duela, hain zuzen blog honetan proposatzen dena. Gehienetan Iparraldeko autoreak izan dira. Interesatzen zaionarentzat hona hemen liburuaren erreferentzia:

Camino, I., 2013, “Alphonsa Rodriguez Jesusen compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa”. Euskaltzaindia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Lan bikain honetan ahal da ikusi nola euskara ez da izan hizkuntza finko bat, baizik eta azken urteetan aldatzen joan den komunikazio sistema bat. Hala ere ez dut nahi luzatu sobera, beraz hona hemen liburuan agertzen diren aipamen batzuk:

Aditz nagusia eta laguntzailearen hurrenkera:

Nafarroa Behereko idazkietan aspalditik da ezaguna ezaugarri hau; Etxepare: Orain dute phorogatu; sobera digizi egin bekhatu.

Datiboaren konmuztadura:

Etxepare: eni eman du. Gincoari eman behar tugula.

Numeroan komunztadura hutsak ditugu:

Otoitzçan cherkatu behar dugula gure arimaco eritaçunen edo flakecien erremediuac.

Tempusa eta aspektua:

Nor Nori saileko iraganeko adizkietan, idazle zaharretan zit- gabeko erak ditugu. Leizarraga: hurbildu çayon “zitzaion”, minço çaye “zitzaien”.

Erlaibozko esaldiak:

Leizarraga: ceren ezpaitituz sinhetsi ene hitz…; ecen eztut cer nahi baitut.

Denborazko esaldiak:

Liburuan aztertutako testuetan, usu erabiltzen da noiz eta ere denborazkoetan, noiz eta ere baitcirete Jesuchristo Sacramendian…; noiz eta ere gure miserien…

Aditz perifrastikoak:

Tartas: bere bicia salvatcen ahal cialarik. Gauça apurra iaten edo edaten ahal baitugu.

Kuriosoa nola idazten duen “salvatcen”. Ez da azaltzen den •v” bakarra.

Liburuak ditu honelako hainbat harribitxi. Ez dira hauek denak –ezta gutxiagorik ere-, azpimarratu ditudan adibide batzuk besterik ez. Eta adibide hauek erakutsi beharko lukete, gaur egun resolbitu gabe ditugun hainbat arazo, orain dela urte asko Iparraldeko zenbait autorek beren soluzioa aurkitu zutela.

Azkenik, argi utzi nahi dut, Iñaki Caminok liburu baten azterketa filologikoa baino ez zuela egin. Aipatu ondorio hauek neronek egin ditut.

Txopi

Erramun Gerrikagoitia said...

Txopi
lehembizi esquerrac zatio zure commentarioa eta ere escatu disculpac nire erantzun berantiar hau gatic zeren eguin zenuen commentario agorrilean eta orai nic aitzitic dut erantzuten iralean.

Eguinen dut ahaleguina escuratzeco hori publicationea, ezen

Camino, I., 2013, “Alphonsa Rodriguez Jesusen compagnhaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren pparte bat (1782). Edizioa eta azterketa”. Euskaltzaindia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.