Tuesday, January 10, 2017

Textu complicatuxeac, mesedez, errazago

Esan gaberic ere guziac ba daquigu ze mezuac ba direla simpleac edo ere complicatuxeagoac eta azquen hauec direla zailagoac ez soil redactatzeco baizic ere iracurtzeco.

Dugularic iracurtzen (Gara, martitzena 10 urtarrila 2017, 40 or) ondoco textua zait iruditzen dela sobera difficil eta behar litzatequela redactatu simpleago, asequibleago tzat iracurle general ordinarioa. Hara,

Orain arte, hipotesi guztien artean (buruz formationea e ilargia) batek agindu du: 
  • billar kosmiko baten jokoan, Marteren tamainako planetoide baten eta Lurraren arteko talkak eragindako kataklismoak sorturiko materialetatik jaio zela Ilargia; ... 

Ezin al da redactatu hori aisago? Ez al da redactatua lar difficil?

3 comments:

Anonymous said...

Egia diozu, Erramun jauna, zenbait gauza ilunegi emaiten dira irakurle komunak aisa konpreni ditzan. Horren arrazoina, beste zenbaiten artean, erraza da ikusteko: idazle anitzek ez dute den gutieneko ahaleginik egiten beren burua irakurlearen tokian emaiteko, iduriturik nonbait berek dakiten guztia irakurleak ere badakiela, eta, hortaz, ez duela honek ukanen arazo bihirik testua dekodetzeko. Irudimen eskasia handi bat salatzen du jarrera nagi horrek, hanbatenaz kaltegarriagoa zenbatenaz eskasia horrek arrunt poxelatzen edo ezintzen baitu izkribatzailea ikustetik bere textuak irakurlearengan izango duen efektu reala. Idazle horiek hartuko balute astia eta deliberoa irakurlearen lekuan jartzeko noiztanka, segur da idatziko luketela beste gisa batez, hots, ez honela:

"billar kosmiko baten jokoan, Marteren tamainako planetoide baten eta Lurraren arteko talkak eragindako kataklismoak sorturiko materialetatik jaio zela Ilargia;"

Bainan honela:

"billar kosmiko baten jokoan, elkarrekin talka egin zutelarik Marteren tamainako planetoide batek eta Lurrak, kataklismo horretatik [talka kataklismiko horretatik] sortu materialetatik jaio zen Ilargia;"

Idazmolde kriptiko horien azpian dagoen arrazoin horretaz landa badira ere beste batzuk ikusteko zuzena dutenak gure Altube jaunaren irakaspen malapartatuekin, baina nola horiek aski eta sobera ezagunak zaizkigun guztioi, ez ditut aipatuko.

Xabier Erroteta.

Erramun Gerrikagoitia said...

Erraiten duzu Erroteta ze

... idazle anitzek ez dute den gutieneko ahaleginik egiten beren burua irakurlearen tokian emaiteko, iduriturik nonbait berek dakiten guztia irakurleak ere badakiela, eta, hortaz, ez duela honek ukanen arazo bihirik testua dekodetzeko. Irudimen eskasia handi bat salatzen du jarrera nagi horrek, ...

Bai nic ere uste dut edo uste eroan nahi dut -gure casu hontan ez naiz ziur den hori textua traductionea edo originalqui redactatua euscaraz- ze redactore horiec (individualac edo collectivoac) ez dutela ikusten problemaric zeren -nic uste- pensatu daroe dagoela redactatua correctoqui ezen eta batez ere hor ez dagoela ezer incorrecturic. Eta ez direla jartzen pensatzen ezer guehiago edo izan ahal den delaco edozein textu asimilable edo ez tzat iracurlea. Arduraric ez duquete iracurleaz zeren antza asqui eta asco dute kin bere redactioneaz edo traductioneaz. Baina languile dekaco soilaz gainera (izan individualac edo collectivoac) galdetzecoa da ere zer responsabilitate duquten editorialec ere jaquinic gainera ze horiec hor dituzte bere zuzentzaileac zeinec zembait puntutan diren sobera lar intransigenteac eta inflexibleac diruditelaric batzutan membroac e Inquisitione normativo linguisticoa. Beraz responsableac ez dira soil persona concretu batzuc baina affaira da zabalagoa.

Anonymous said...

Erramun jauna,

Zure komentarioarekin nire iritzia berresten duzu, baieta doi bat haratago eramaiten ere. Lehenik, izkribatzaileak berak ezaxola absoluto bat ageri du respektu bere textuak irakurlearengan ukan dezaken efektuaz, kausatua agian, diozun bezala, uste duelako bere textua "dagoela redactatua correctoqui". Bizkitartean, textu bat "correctoqui" redaktatua dagoenetz jakitekoz ezinbertzeko lana da irakurlearen tokian jartzea eta ikustea (irudikatzea) eian irakurlearentzat ere "correctoqui" (erran nahi baita, ulergarriki, erosoki, gozoki, komunikativoki) redaktatua dagoen ala ez. Izkribatzaileak ez badu neke hori hartzen, hori bera da arazoa eta ondotik datozken disfunzionalitate guztien erroa, izan dadin kausatua zeren izkribatzaile partikular horri iruditzen zakon Axular handia berbera bere lumatik mintzo dela (eta, hortaz, bere textuak beti "correctoqui" redaktaturik izanen direla, berez eta definizionez), edo zeren nehork egundaino ez dion irakatsi textu baten obligazione prinzipala dela beti ulergarria izaitea, ez ordea izkribatzailearentzat baina irakurlearentzat (bai, pelloren egia dirudi horrek, baina egundaino bezain kriptikoa eta konprenigaitza anitzentzat, itxura guztien arabera).

Gero dator bigarren partea, zeinari referitzen zaren diozularik egunkari, redaktione eta antzeko bilguetako zuzentzaile linguistikoek ere badutela beren ogen zatia onesten dituztelakoz izkribu inkomunikativo bihurri horiek. Ongi diozu naski, baina zuzentzaile sobera lazo horien jarreraren azpian ez ote dago kukutua idazle partikularretan salatzen dudan ber ajea? Erran nahi baita, zuzentzaile horiek ere ez ote dute bazter uzten irakurlearen tokian jartzeko obligazione ezinbestekoa, behar luketelarik bizkitartean obligazione hori bihurtu beren urrezko gida eta iparrorratz? Baldin zuzentzaile horiek ere har balezate nekea ikusteko zer efektu duken textu batek irakurleen begietan, eta EZPALEUDE KUTSATUAK BIRUS ALTUBIANOAREN AUSIKI GAIZTOAZ, segur da elitezkela joka horren lazo eta aplikaraz lezazketela bestelako kriterio batzuk segurtatzeko bahetzen (omen) dituzten textuen komunikagarritasun ona.

Beraz, egia da: erantzukizuna personala da eta kolektivoa da, idazle partikularrena bezala zuzentzaile korporativoena ere, baina, evidentzia horren hondora jota, zerk du esplikatzen batzuen nola bertzeen jokamolde narrasa? Ni neure haste hartako azalpenean nago tinko: arrazoina bikoitza da: a) irakurlearen tokian jartzeko inkapazitate absolutoa, eta b) Altuberen izurri pozointsua (edo alderantziz).

Izan zite,

Xabier Erroteta.

NB: hirugarren arrazoin bat ere badagoke hor dantzan: euskal tradizione idatziaren inorantzia beltza.