- Txina Obama faltan botatzen hasia da
ba liteque ze noiz izquiriatu duen hori titularra hain autoreac (Gara, domequea 22 urtarrila 2017, 29 or) ez ohartzea daucan difficultateaz iracurlea gan zeren berac aurretiaz daqui zer nahi duen expresatu. Baliteque, baina ba du difficultateric zeren reiracurri behar izan dut (behintzat nic) jaquiteco zer nahi duen esan. Nic beste modu hontara redactatuco nuqueen
- Txina hasia da faltan botatzen Obama
Ba al dute bi titular horiec differentzia informativo quantitativoric?
6 comments:
Erramun jauna:
Galdetzen duzu badenez diferentzia kualitativorik inter bi esaldi hauek:
“Txina Obama faltan botatzen hasia da”
“Txina hasia da faltan botatzen Obama”
Eta erantzuna argia da: bada diferentziarik, eta ez nolanahikoa.
Lehen esaldia da esaldi altubiano arketipikoa, ustezko arau gramatikal fantasioso baten itzalpean moldatua, artifiziala, regresivoa, euskal retorikan tradiziorik gabea (tradizioa deitzen diot idazle zaharren praxi zaharrari), geza, indargea, motela, bere laburren ere argia baino gehiago iluna, dorpea eta, guztiarekin ere, egungo akademiak hobetsia eta lorifikatua.
Bigarren esaldia duzu justu lehenaren kontrakoa: euskal tradizio klasikoaren bidetik apailatua, realista, argia, gihartsua, airosa, progresivoa, gardena eta ulerterraza, eta –uste izateko da—horrexegatik beragatik euskal akademiaz ez bada gaitzetsia bai argiki bigarrenetsia, preteritua eta neglitua.
Lehen esaldia lizate egungo hegoaldeko idazle/izkribatzaile gutiz gehienek Altuberen kutsadura beltzaren indarrez baliatuko luketena, eta bigarrena, iparraldeko edozein idazlek tradizio idatzi klasiko bikain eta ahozko praxi osasuntsu baten eraginez segurenik idatziko lukena.
Esaldi ttipi horrek bistaratzen duen dikotomia sintaktiko, are estetiko, hori multiplika ezazu bider egunero euskaraz izkribatzen diren esaldi guztiak eta izango duzu begien aurrean gure noraezaren hedaduraren ikusbide bat ona.
Xabier Erroteta.
Interesez iracurri dut zure reflexionea Erroteta, nola guehientsuenac. Zergatic da bigarrenetsia auquera gutiago on hori ganic Academia? Non dio holacoric Academiac? Orduandaze, ze auquera hobea edo yago communicativoa litzateque aguian corregitua eta ez luqueela pasaco fltroric ganic editorial bateco zuzentzailea? Berba batean, non dio eta zer dio Academiac hortaz?
“Akademia” diodanean uler ezazu egungo stablishment akademiko-linguistikoa. Segur naiz Akademiak (Euskaltzaindiak) ez duela emana arau bat dekretatzeko joskera bata zuzena dela eta bestea okerra. Ez, nik ez diot hori. Nik diodana da Akademiak (biak: Euskaltzaindiak, eta egungo stablishment linguistiko osoak, zeinetan sartzen den akademia, komunikabideak, hezkuntza sistema, standar bezala ekarria den prosa eredua, e.a.), bere praxi egunerokoan, bi eredu horietatik hobesten eta besarkatzen duela ardurenik zein ere hurbilenik baitago eredu altubiano pozointsutik. Ez duzu aurkituko arau bat Euskaltzaindiaren gramatikan markatuko dautzuna joskera progresiboaren damnazione esplizitoa, bainan, ber gisa, ez duzu aurkituko (edo bakan baizik ez), Euskaltzaindiako nola egungo irakasle, kazetari, editore nahiz izkribatzaileen hautu sintaktikoetan eta idazkietan eredu progresivo ez-altubianoak lantzeko, obratzeko eta praktikatzeko den mendreneko enbeia eta borondaterik. Hein horretan diot eredu progresivoa dagoela de facto anatemizatua bezala gure artean, izanagatik bestea baino hagitzez indartsuagoa eta komunikativoagoa. Eta ez dago hala legez eta dekretuz, baina sistematikoki gutxietsia eta bazterrera emana izanez.
Hori da bederen nik egungo izkribu gehienak ikusiz konprenitzen dudana.
Xaber Erroteta.
Ah!
Mmmm...
XE
Thanks and that i have a neat proposal: kitchen table makeover
Post a Comment