Oraico blogeraco ideia ethorri zait nagoelaric iracurtzen academico Ibon Sarasolaren liburua titulatzen Bitakora kaiera zeren han aguertzen den aiphuan (or. ehun eta laurhamarta zortzi, 148) ikusten da -niretzat arguiro- behintzat batzutan behar izaten direla inventatu recurso hobegarriac ex nihilo, eta berez izateac zeozer ex nihio ez duela horrec deus tcharric baldin badakar onic eta provetchuzcoric.
Esan ere noiz textu (edo structura) zail bat den motcha bethi da compontzea edo corregitzea bere zailtasun hori aisago ezi balitz textu hortaco phrasea luzea. Motchean ulertzeco aisago. Hemen doa hango textu hobetua ganic Sarasola baina nic emanic ipiniric laburrago (amorez uler dezazun lehenengo iracurraldian), zeina emanen dut baina guero azquen aldera bere osotasunean nola bait dakar Ibon Sarasolac.
Hemen forma laburtuan (or 148)
Bada, hemen forma original hori, zeina bait da Sarasolaren forma hobetua
Beraz, euscarac behar du solutione edo recurso on eta erraz bat irtetzeco ateca gaitz hortaric -izanic ere solutionea ex nihilo inventatua edo ez-.
Phrasesa izan liteque casuraco -eta zergatic ez?- zeozer honelatsu
Esan ere noiz textu (edo structura) zail bat den motcha bethi da compontzea edo corregitzea bere zailtasun hori aisago ezi balitz textu hortaco phrasea luzea. Motchean ulertzeco aisago. Hemen doa hango textu hobetua ganic Sarasola baina nic emanic ipiniric laburrago (amorez uler dezazun lehenengo iracurraldian), zeina emanen dut baina guero azquen aldera bere osotasunean nola bait dakar Ibon Sarasolac.
Hemen forma laburtuan (or 148)
Amildegi bat sortu da ... fisikariaren, eta ... publiko arruntaren artean.Hemen forma laburtu hortan ere sentitzen da zailtasuna (kin particula postpositivo hori ... artean) baina da aise salvableago zailtasuna ezi bere forma originalean zeina bait da luzeagoa, nola esana bait dut jada.
Bada, hemen forma original hori, zeina bait da Sarasolaren forma hobetua
Amildegi bat sortu da kalkuluaren bitartez irudimena gainditzen duen errealitate batera iristen den fisikariaren, eta ebidentzia matematikoak sentsuen intuizioaren datuak gezurtatzen ditueneko errealitate bat antzematen saiatzen den publiko arruntaren artean.Bada goico textu hori zeina da forma hobetua (non Sarasola academicoac aurreratu duen verbua; Amildegi bat sortu da ...) izanic ere forma hobetua da oraino ere sano zaila eta sobera zaila izanic oraino inulergarria behintzat lehen iracuraldian.
Beraz, euscarac behar du solutione edo recurso on eta erraz bat irtetzeco ateca gaitz hortaric -izanic ere solutionea ex nihilo inventatua edo ez-.
Phrasesa izan liteque casuraco -eta zergatic ez?- zeozer honelatsu
Amildegi bat sortu da Aren, Bren, Cren, Dren, Fren, Gren, ..., Mren artean.Zer solutione du honec, izanic edo ez solutionea ex nihilo occurritua? Bila dezagun solutioneac ki problema realac eta inukagatuzcoac. Solutione edo recurso possibleac ahalic lasterren, mesedez.
6 comments:
Holako esaldi bat moldatu duen testugileak, edo ez daki euskara nahikorik esaldi konplexuak taxutzeko, eta ez da horren jakitun, edo barre egin nahi digu euskaldun hiztun eta irakurleoi.
Txarto pentsatu nahi ez dudanez, lehen aukerari atxikiko natzaio.
Testugileak, beraz, ez bide daki testu ulertezinak apailatzen dituela, agian inork ez diolako konturik eskatzen hala egiteagatik: ez du, beharbada, irakurle-masa aski handirik feedback adierazgarria eman diezaiokeenik, edo agian euskal irakurleak oro har ez gara oso kritikoak irakurtzen ditugun testuekin, edo pentsatzen dugu ulertzen ditugula, nahiz ulertu ez.
Testugilea ohartu behar litzateke ezen, batetik, ez dela posible eratzea,"zein" erlatiboak erabili gabe, horrelako konplexutasun maila duen esaldirik, eta bestetik, hain esaldi luzeetan "artean" txertatzeak ulermena gogorki galarazten duela, adibidean garbi ikusten denez. Hortaz, bestelako soluzioak bilatu behar lituzke. Esaterako hau:
Amildegi bat sortu da bi hauen artean: fisikaria, zeina iristen baita errealitate batera zeinak irudimena gainditzen baitu kalkuluaren bitartez; eta publiko arrunta, zeina saiatzen baita antzematen errealitate bat non ebidentzia matematikoak gezurtatzen baititu sentsuen intuizioaren datuak.
Hor amaitzen da, nire ustez, euskararen sintaxiaren ahalmena. Baldin esaldia eraiki nahi badugu inguruko hizkuntzen sintaxiaren arabera, beharrezkoak dira berrikuntzak, izan eratorriak nahiz maileguzkoak:
Amildegi bat sortu da arte/inter fisikaria, zeina iristen baita errealitate batera zeinak irudimena gainditzen baitu kalkuluaren bitartez, eta publiko arrunta, zeina saiatzen baita antzematen errealitate bat non ebidentzia matematikoak gezurtatzen baititu sentsuen intuizioaren datuak.
Erramun jauna,
Ex novo proposatzen duzunez asmatzea zerbait' estualdi sintaktiko horretatik ahalaz ateratzeko, nik proposatuko nuke "inter" prepositione latinoa, zeina hizkuntza kulto guztiek jesana duten eta zeinak euskarari dudarik gabe kalte baino milatan gehiago mesede egingo lioken nire ustez. Gainera, abantaila litzateke proposamen hori abantzarazteko "inter" eta "artean" hitzen artean dagoen homofonia hurbila.
Sarasolaren esaldi partikular hori honela geratuko litzateke prepositio zahar-berri horrekin:
“Amildegi bat sortu da inter kalkuluaren bitartez irudimena gainditzen duen errealitate batera iristen den fisikaria, eta ebidentzia matematikoak sentsuen intuizioaren datuak gezurtatzen ditueneko errealitate bat antzematen saiatzen den publiko arrunta.”
[Esaldi beraren bersio are progresiboagoa: “Amildegi bat sortu inter fisikaria zeina kalkuluaren bitartez iristen den irudimena gainditzen duen errealitate batera, eta publiko arrunta zeina saiatzen den antzematen errealitate bat non ebidentzia matematikoak gezurtatzen dituen sentsuen intuizioaren datuak.”]
Esaldi horren azpiko egitura delarik, bistan dena, hau:
“Amildegi bat sortu da inter A, B, C eta D”
Ikusten ditut orain beretik irri karkailaz urratuak eta erdeinuz hantuak honelako estrategiak erokeriatzat dauzkaten zenbait euskaldun prestu. Bitxi da ez baitute ez irriz ez erdeinuz behatzen "40 zati 2" bezalako egiturak, zeintzuk martiano aire totala baitzuteken asmatu zirenean eta oraindik ere arrotzak eta ulerkaitzak zaizkien 60 urtez goitiko euskaldunei. Bizkitartean, baldin asmatu zirenean (nork asmatu zituen? Merezi luke haina horrek estatua handi bat Euskaltzaindiaren eraikin aurrean) nagusitu balitz euskal eszeptiko puristen kriterioa oraindik matematikak harritxintxarrekin (latinoen jatorrizko “calculus” haiekin) irakasten genbilke eskola-unibersitateetan.
Xabier Erroteta.
Bai, -Gilen eta Erroteta- evidentequi asco dago hobetzeco eta structurea simpleago eguiteco an textuac ezen eman nahi den mezuan.
Berrikuntzaren eta euskararen berezko ahalmenaren artean kokatuko litzateke beste aukera bat. Testu zaharretan honelako esaldiak aurkitzen dira:
Zurekin nire artean.
Ene begiekin bihotzaren artean errenkore handiak erne ziren.
Baldin handiarekin txikiaren artean dagoen ezaguera bada asko...
Esaldiok hau esan nahi dute, hurrenez hurren:
Zure eta nire artean.
Ene begien eta bihotzaren artean errenkore handiak erne ziren.
Baldin handiaren eta txikiaren artean dagoen ezaguera bada asko...
Nire ustez, ez lihoake gramatikaren kontra egiturari buelta ematea, “artean” elementua aurreratzeko, honela:
Nire artean zurekin.
Ene bihotzaren artean begiekin, errenkore handiak erne ziren.
Baldin txikiaren artean handiarekin dagoen ezaguera bada asko...
Eta, agian, posible litzateke esaldi luzeagoetan ere erabiltzea:
Amildegi bat sortu da fisikariaren artean, zeina iristen baita errealitate batera zeinak irudimena gainditzen baitu kalkuluaren bitartez, publiko arruntarekin, zeina saiatzen baita antzematen errealitate bat non ebidentzia matematikoak gezurtatzen baititu sentsuen intuizioaren datuak.
Irakurleak jatorrizko egitura ez badu ezagutzen, jakina, ez dago testua ulertzerik, eta bistan da baliabide horrek bere mugak dituela. Inondik ere, inter askoz erabilgarriago da, baina hemen uzten dut apuntea, ideia gisa.
Amildegi bat sortu da kalkuluaren bitartez irudimena gainditzen duen errealitate batera iristen den fisikariaren, eta ebidentzia matematikoak sentsuen intuizioaren datuak gezurtatzen ditueneko errealitate bat antzematen saiatzen den publiko arruntaren artean.
Soluzio posible bat:
Amildegi bat sortu da, alde batez fisikaria zein, kalkuluaren bitartez, iristen den realitate batera zeinek superatzen duen imaginazioa, ta bestaldez publiko arrunta zein saiatzen den antzematen realitate bat zeinetan evidentzia matematikoak gezurtatzen dituen sensuen intuizioaren datuak.
Luis Lauzirika Zenikazelaia.
Kaixo guztioi:
Nik uste ze behin ikusita Sarasolak hartutako eta Erramunek landutako adibide hori, duda gutxi gelditu litezte respektuz komenientzia handia ti erabili "...artean" aurreratu bat.
Eta behin irakurrita zuen komentarioak, nik ere egin nahi nituzke komentario batzuk.
1.: Nire ustez Sarasolaren adibide hori da produktua ti testugile bat zeini ez zaion gelditu beste erremediorik ezi horrela itzultzea zeren bere armairuan ez ditu aurkitu estrukturak nola aditz aurreratuak edota erlatibo anaforikoak edota... ("Elhuyar taldeko itzulpenetatik" hartua dago). Horiek armairuan izan balitu, beste modu batera eginen bide zuen bere testua. Esan nahi dut ze, egiten ditugun testuak dira oso dependente ti baliabideak zein erabili ahal ditugun.
2.: Errotetaren ildoari jarraiki, esan ze matematikan erabiltzen da "gain" prepositiboa afin irakurri konbinazio matematikoen notazioa: "A gain B" = "A, B-ren gainean", eta, bistan denez, esaera edo estruktura hori arazorik gabe derivatu da ti bere kide postpositiboa (berdin nola "barne" ere).
3.: Bide horrexetatik, egokiagoa iruditzen zait "arte" edo "arten" ezenezta "inter" zeren "arte" lortu da aplikatuz ber mekanismoa nondik atera dira "gain" edo "barne" eta iruditzen zait ze euskaratik moldatutako baliabideak errazago erabiliko dira ezi adibidez "inter" latinismoa. Baina “arte” hitza postposizioa ere báda, eta “arten” soilik prepositiboa, halatan non, azken horrekin, lehenengo momentutik eta duda barik dakigun zein estrukturatan gauden. Edonola ere, behin noramalizatua, edozein izanen litzateke ona.
4.: Baliabide erlatibo anaforikoek, eta batez ere murriztaileek, ondo korritu behar dute (zeren askotan erabili behar dira), eta "zeina" erlatiboak ez du hain ondo korritzen nola "zein" mugagabeak. “Zein” mugagabea nire ustez euskaratik berez sortua da, eta, dirudienez, hasi zen erabiltzen lehenago-ze bere kide mugatua "zeina", zein bai izan daiteke idazle zaharren garapena afin itzuli "el cual", eta halako erlatibo ez-murriztaileak. Gainera, aztertu beharko litzateke aukera ki erabili "eze" erlatiboa ere, zein literatura zaharrean agertu baita (bitan baina agertu da).
5.: Sarasolak bihar erabiliko balu “arte(n)…” (edota “buruz…”, edota “bitarte(n)…”, edota “ordez-ta…”), bihartik bertatik erabil lite(z)ke estruktura hori(ek). Hor dago gakoa.
Post a Comment