Wednesday, February 17, 2016

SVO eta bere beste alternativa bi ohicoenac (SOV eta OVS)

Noiz izaten bait dugu auquera bat baino guehiago eguiteco zeozer -casu hontan, esan edo expresatu- ez dira horiec auquerac valioquideac izaten zeren auquera batzuc dira yago effectivoac ezi besteac nahiz batzutan guziac dira onhargarri.

Halan da ze gaur dugu iracurtzen hau titularra non da erabiltzen SVO structura syntacticoa (Gara, eguaztena 17 otsaila 2016)

Greziak bete du iheslarien inguruan Europar Batasunak eskatu diona 
S, subjectua (Greziak)
V, verbua (bete du)
O, objectua (iheslarien inguruan Europar Batasunak eskatu diona)

Baina, jaquina, hori titularra izquiria edo redacta zitequeen ere

SOV forman
Greziak iheslarien inguruan Europar Batasunak eskatu diona bete du

edo OVS forman zeina da ikustenago egungo egunean
 Iheslarien inguruan Europar Batasunak eskatu diona bete du Greziak 

Argui dago, behintzat niretzat, ze izanic ere correctuac grammaticalqui hiru auquerac direla valio communicativo edo informativo differentecoac non auquera batzuc dira hobeac communicativoqui ezi besteac.

Nic, nolanahi, lehenengo auquerea zaina bait da SVO hori jarrico nuque informativoago honelatsu non sequentzia informativoa doaqueen fluidoago non utzico nuqueen complementua azquenean

Greziak bete du Europar Batasunak eskatu diona iheslarien inguruan 



Ostera, eguncari berean orri batzuc aurrerago dugu iracurtzen beste titular hau (erabiliric OVS)

Jantoki zerbitzua ematen ari direnak iruzur egin dutenak direla salatu du Ehigek
O, objectua (Jantoki zerbitzua ematen ari direnak iruzur egin dutenak direla)
V, verbua (salatu du)
S, subjectua (Ehigek)

Hemen ere izan ahal zen, nahi izan balitz, nolatsu bestean

Greziak bete ditu ............. 
Ehigek saltu du ................ 

Esateraco holan
Ehigek salatu du ze jantoki zerbitzua ematen ari direnak direla egin dutenak iruzur





5 comments:

Gilen said...

Kontuan izan ezen, zenbaitetan, nabarmendu nahi duguna ez dela akzioaren egilea, ezta akzioa bera ere, baizik eta beste elementuren bat. Zure azken adibidean, esaterako, konpletiboaren subjektua da elementu hori ("jantoki zerbitzua ematen ari direnak"). Euskara estandarrean honela edo jarriko genuke:

- Jantoki zerbitzua ematen ari direnek egin dute iruzur, salatu du Ehigek.

Edo

- Jantoki zerbitzua ematen ari direnak dira iruzur egin dutenak, salatu du Ehigek.

Horrelako egiturak pasiboaren berdintsuak dira, eta erruz erabiltzen dira erdarazko zenbait testu motatan:

- It is the canteen service providers who are committing fraud, Ehige has denounced.

Erramun Gerrikagoitia said...

Gilen, esquerrac zure apportationea gatic.

Nic nire aldetic ezin dut eguin commentarioric zuc erranicoari zeren ez dut hortaz ezagutza theorico handiric. Baina ikasiz noa edo ikasi nahian.

Jesus Rubio said...

Kaixo Gilen eta Erramun:

SVO ordenan (behin ondo garatutakoan) ez dute funtzionatzen SOV ordenan funtionatzen duten foku-arau berberak.

SOV ordenan, normalean fokua izanen da justuki aurre verbua: O (halaber izan liteke OV edo V edo SOV), baina SVO ordenan (Erramun proposatutakoa) arau horiek ez dute funtzionatzen, eta fokua normalean joango da aditzaren ostean, eta areago, esaldiaren amaieran ( aurreko guztia doa zuzenduta ki azken fokua, non gure eginkizun komunikativoa amaitzen dan).

An: “Jantoki zerbitzua ematen ari direnak iruzur egin dutenak direla salatu du Ehigek”, bai funtzionatuko lukete SOVren arauak, baina an: “Ehigek salatu du ze jantoki zerbitzua ematen ari direnak direla egin dutenak iruzur”, SVO ondo garatua izanik, hor funtzionatu beharko lukete SVOren arauak; alegia, foku esturik bada, foku hori izanen da “egin dutenak iruzur”, zeren mendeko perpausa ere SVO litzateke (ez soilik perpaus nagusia, baizik konpletivoa ere SVO genuke, non foku estua izatekotan azken O hori litzake).

Horrela, Erramunek emandako bi versio horiek izanen lirateke pragmatikoki valiokideak.

Gilen said...

Bai, VSO garatua duten hizkuntzetan, nik ezagutzen ditudanetan behintzat, enfatizatu nahi den elementuari aditz "komodin" bat paratzen zaio ezkerretik, eta gero izenordain bat eskuinetik. Baina esango nuke trikimailu horren funtzioa dela hain zuzen fokua ekartzea esaldiaren hasierara, ez amaierara. Agentea (eta aditz nagusia, baldin badago), segun zer garrantzia eman nahi zaion, libreki ezar daiteke hasieran nahiz amaieran. Beraz, honelako egitura bat genuke:



[Agentea] Enfatizatzailea + Fokua + Izenordaina + Predikatua eta osagarriak [Agentea]



[Ehige has denounced that] it is the canteen service providers who are committing fraud[, Ehige has denounced].



[Ehige ha denunciado que] son los proveedores de servicios de comedor quienes están cometiendo fraude[, según Ehige].

Anonymous said...


ehige denuncia que los que dan el servicio de comedor son los que han cometido el fraude.

(nortzuk egin duten iruzur?)

ehige denuncia que son los que dan el servicio de comedor los que han cometido el fraude.

(nortzuk ematen dute jantoki servizioa?).

ehigek denuntiatzen du ece haiek zeinek ematen duten jantoki servizioa egin dutela iruzur.

ehigek denuntiatzen du ece haiek zeinek egin duten iruzur ematen dutela jantoki servizioa.


luis lauzirika.