Ba da orai lauramar ta bost (45) urthe joan nintzela lehenbizicoz Zuberoara etchalde batera deitzen Garatenia -Gatia- Arhaneco cartielean an Lakarri herria Atharratze ondoan Ibar Escuinean ikasteco hango zuberoaco euscararen variantea edo dialectoa. Eta nola zendu bait da orai etcheco anderea Aña Mari Aguer, ezcondu aitzin Urruty, bere 103 urthe eta 3 hil zituela joana naiz, prefosta, ehozquetetara.
Zeremoniaren ondoan, zembaitsu non nire ere gomitatua nintzen kin neure emaztea, joan gara ahamen baten hartzera Lakarrico ostatu Primus izenecora. Izan da edateco tchocolate beroa eta jateco pastac clase differentetacoac. Hantche erraiten daut ondoco mahaico emazte batec escaintzen duela niri hartzeco nahi duziea mathahamiaric? Eta nola ez nengoen sobera segur zer zen escainia eta gutiago zer zen mathahamiac daucot galdetu nola du izena frantzesez? Dudalaric entzuten arrapostua emazte hori ganic crêpes.
Hara hor nic ez nequien hitz bat zeina ez daquit aguertzen den ere hizteguietan.
Zeremoniaren ondoan, zembaitsu non nire ere gomitatua nintzen kin neure emaztea, joan gara ahamen baten hartzera Lakarrico ostatu Primus izenecora. Izan da edateco tchocolate beroa eta jateco pastac clase differentetacoac. Hantche erraiten daut ondoco mahaico emazte batec escaintzen duela niri hartzeco nahi duziea mathahamiaric? Eta nola ez nengoen sobera segur zer zen escainia eta gutiago zer zen mathahamiac daucot galdetu nola du izena frantzesez? Dudalaric entzuten arrapostua emazte hori ganic crêpes.
Hara hor nic ez nequien hitz bat zeina ez daquit aguertzen den ere hizteguietan.
mathahamiac = crêpes
10 comments:
Beti ikasten da zerbait, adi egonez gero.
OEH-ak badakar:
matahami
matahami (BN-mix, S; Dv, que cita a SP), matahame (S), mataami (BN-lab). Ref.: A; Lrq; EAEL 133.
Etim. Del gasc. matahàmi "abat-faim, mets pesant, copieux; pièce de résistance d'un repas; pâtisserie lourde, grosse omelette" (Palay).
1. "Especie de buñuelo" A. "Crêpe" Lrq. "Matahami (mot béarnais, qui correspond au français 'matefaim'), crêpe. Crêpe se traduit généralement par kruxpeta (mot gascon d'origine)" GH 1933, 233. v. kausera. Lardoz matahamiak janen dütügü. Broussain ms. (ap. DRA). Ihautiria zenaz geroz, hanitz etxetan egin zituzten ere matahamiak --jastatzeko doi-- bai eta han-hemenka kauserak. JE GH 1933, 128.
Lehenengo nahi dut esquertu Adolfo Arexita zatio bere apportatione behintzat niretzat valiosa.
Guero, lehenbizitic,esan ze nic dudala izquiriatu "mathahamiac" baina segurrenic -orai dut hori pensatzen- entzun nuena zen berriro diot segurrenic "matahamiac". Orduan ere -herenegun- mahai inguruan gengozela ethorri zitzaidan horren dudea othe zen erran zuena edo "mathahamiac" edo "matahamiac" baina nola ez zen momentua hortan zentratzeco jarri nuen blogean nola bait nuen uste izan, "mathahamiac".
Concretatu ere eta precitatu ze ez zidala galdetu delaco andereac "nahi duziea mathahamiaric?" baizic soil deitu zituen "matahamiac" noiz nuen izquiriatu paperean -ez ahanzteco- bere aitzinean izen biac euscarazcoa eta frantzesezco equivalentea bere ustez crêpes, biac daudelaric pluralean. Eguiten dut hau commentarioa zeren galde izan balu erran lezaqueen "nahi duziea matahamiric" ordez-eta "nahi duziea matahamiaric". Ez daquit nola declinatzen den hitz -niretzat berri- hori.
Esango nuque nire partetic orai ondoren iracurri apportationea e Adolfo ezen "matahamiac" direla variante bat e "tostadac". Eta crêpac ere, seguruenez, behintzat jatorrian dira gauza bera, zeinac crêpac dira uste dadanez jatorriz Bretagnacoac eta aguian hastapenean garizumaco jaquia. Tostadac ere orai jaten dira sarri garizumaz campo baina galdu ez dutela oraino horren usain edo urina.
ELHUYAR HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA:
MATAHAMI.iz.(Ipar.)PIPORROPILOA.
PIPORROPILO.Ik.buñuelo
BUÑUELO.Iz.Galirinez eta urez egindako orepuska biribila,frijitzean harrotu eta
barrua hutsik geratzen zaiona
Ongui, Iñaki. Equivalenteac othe dira matahami eta piporropilo? Bigarrenac neologismo usaina dario. Ez daquit.
DICCIONARIO VASCO-ESPAÑOL-FRANCES DE RESURRECCION MARIA DE AZKUE:
MATAHAMI(BN-am,S),especie de buñuelo,espece de beignet.
Esquerrac berriro Iñaki.
Heldu zait ondoco email hau ganic Piarres Aintziart (Pierre Ainciar)
Hara,
Egun on, Erramun.
Matahamia: " Aguertzen den ere hizteguietan?" Ikus:
- in Diccionario Vasco-español-frances ( Maria de Azkue- 1906): matahami ( BN-S) espèce de beignet. Tomo II. or.22.
-Dictionnaire basque-français et f-b.( Pierre Lhande -1926) : matahami: espèce de beignet, crêpe. or. 719;
-Dictionnaire basque pour tous ( Haize garbia Hendaye 1975): crêpe, mata-hami. or. 125.
-Elhuyar hiztegia ( 2004 ) crêpe: matahami. 75 or.
-Hiztegia- dictionnaire ( Xabier Kintana eta Piarres Xarritoncr- 2009): matahamia: beignet. 165 or. crêpe ( eta ez crèpe ): matahami.
Ikasi? Biba hiztegiak eta jo aitzina!
Piarres.
Esquerrac ba zuri ere Piarres zure apportationea gatic. Bizi ongui eta segui aitzina.
Espainolez litteralqui matahambres liçateque.
Espainolez litteralqui matahambres liçateque.
Bai, holan da indudablequi, Josu ezen matahami hitzac nahi du esan gaztelaniaz matahambres (hor ditugu ere antzeratzu matatcherri zein erabiltzen zen Zaraitzun tzat guc darabilgun tcharriboda).
Da facto bat, indiscutiblea. Baina izanic ere hori esannahi litterala, seguruenez, ez dute erabiltzaileec matahami hitza relationatzen (ez soilic lotzen baizic ere relationatzen) kin bere esangura etymologicoa. Baina bai diozunaz nago guziz conforme zeren gainera da evidentea eta irrefutablea holan dela.
Post a Comment