Nola orain -otsailean- erantzun duen hac Xabier Errotetac commentarioa eguinez azaroan -azaroan- erabili guenuen arloari' horixe gatic dut ekartzen hona bere apportationea ustez duela bere valio propia eta dut ondorioz rescatatzen hango iraganeco zolatic, tic jada seculacoz joandaneco azaro ura 2012coa.
Bada hemen da duena izquiriatu. Nahi luenac ere iracurri zuzenean an orduco soka eta contextua hementxe du "Rebotez hona ekarria".
Bada hemen da duena izquiriatu. Nahi luenac ere iracurri zuzenean an orduco soka eta contextua hementxe du "Rebotez hona ekarria".
Rubio jaun prezagarria,
Lehenik, milesker zure arrapostuarentzat (baieta Erramun eta Gilen jaunek igorri dutenenzat), bigarrenik barkamendu ene arrapostu hunen berantaz (desenkusatzen naiz erranez eskuarteko afera batzuek poxelatu nautela lerro hauek lehenago apailatzetik), eta hirugarrenik ––luzakor izanagatik ahanzkor ez naizelako berme––, bizpahiru gogoeta xume eskuartean darabilgun (edo erabili dugun) gai hunetaz.
Diozu plain-plaina: zenbatenaz diskursoa baita progresivoagoa hanbatenaz da koherenteagoa, informativoagoa eta prezisoagoa. Hori da zure katixima linguistikoaren oinarri, abiapuntu eta errotiko muina, eta ez dut uste nehork errefuta dezaken premisa klar eta sinple hori. Ebidentzia horren aurrean, ordea, bi behaztopa handi kausitzen ditugu euskararekin egiteko dugun guztiok (idatzizko eskuararekin egiteko dugunok erran nahi dut, ezen ahozko mintzairak baditu bere kode eta adierazpide propioak zein baitira hagitzez laxo eta supleagoak).
Bi arazo horiek dira, batetik arazoaren ezaguera eta bestetik arazoaren soluzionea.
Arazoaren ezagueraz mintzo naizelarik erran nahi dut ezen gainditzeko, edo bederen eztitzeko, gure hizkuntzaren gabezia estrukturaletik heldu zauzkigun ezintasun eta nekezia nonbregabeak lehen urratsa dela hetaz ohart izaitea eta errotik deliberatzea konponbide eta erremedio emaitea gabezia eta ezintasun horier. Errana dut lehenago ere, bainan ez naiz herabe berriz ekartzera plaza huntarat egia handi hau: eria ez dateke sendo bere eritasunaz ohart ez deno. Alta, ikusirik, gure artean mintzaira arloan gertatzen direnak iduri luke gure eria tematua dela ez ikustera bere eritasuna, bere lan eta urratsetan gobernatzen denaz geroztik batere arazorik ez balu bezala edo ––ikusten baita halakorik pertsonen artean ere–– sekula hiltzekoa ez balitz bezala. Dudarik gabe, hola gobernatzen den eria ––eskualdungoa–– bere burua tronpatzen ari da. Ordean, zinez ala alegiaz ari da tronpatzen? Horra aspaldidanik barnea karruskaka ari zautan zalantza. Ezen, funtserat eta, nola ditake eskual intelligentsia eta stablishment linguistiko, akademiko eta literarioko buru argituenek batere ez ikustea arazoa? Zinez ez dutea ikusten? Aments ez dute ikusi nahi? Ikusten dute bainan nahiago dute ez ikusi egin? Hemen jende batzuk jarriak dirade Shakespeareren sonetoak itzultzera (nehork ezin ulertuzko gisan, ondikoz) bainan gero ez gara kapable manifestu politiko bateko hiruzpalau esaldi modu gozatsu eta ulergarrian elgarri josteko eta ideien aintzinamendu logiko eta koherentea manera ekonomiko eta errazean segurtatzeko.
Horra beraz ene ustez gure lehenbiziko arazoa, zein baita batzuek nahi daukutela sinetsarazi ez dagoela arazorik, nahiz ebidentzia objektivo guztiek seinalatzen duten badugula arazo estruktural ezinago larri bat eta bere zurrunbilo zorabiogarrian itotzer garela gu eta gure mintzaira.
Ezagutu delarik beraz arazoa, bigarren erronka batek sesitzen dauku izpiritua: nola konpondu?
Rubio eta Erramun jaunek aukeratu duten soluzionebidea da ausarta eta iraultzailea, logikoa eta razionala. Bizkitartean, eskualdungoaren ohidura linguistiko errotuenak bete-betean kolpatzen ditu eta, hortaz, beldur izaiteko da pedagogia eta presione gaitzen kostuz baizik ezin nagusituko dela, sekula egitekotan. Ohart bestenaz parrafo huni, Rubio jaunak proposatu paradigma berriaren eredu eta adibide:
“SORTU antolakundea da expresio politiko-antolatzailea hon "Zutik Euskal Herria" ebazpena, zeinen bertutez SORTU zan bihurtu referentzia hon Euskal Herriko independentista eta sozialistak an jarduera eta borroka politiko, masetako, ideologiko eta instituzionala zein dan behar an Prozesu Demokratikoa. Horrela, SORTU antolakundeak du biltzen bere baitan ENAMen ondarea hala nola egunerazioa zein zan gauzatu an eztabaida estrategikoa nondik sortu zan "Zutik Euskal Herria".
Nork uka paragrafo hori ulerterrazago, diskursivoago, informativoagoa dela eziez nirea, BALDIN ULERTZEN ETA ONHARTZEN BADIRA juntagailu, prepositione eta syntaxi aldetik Rubio jaunak txertatu dizkion berrikuntza inteligente bezain harrigarriak? Horra hitz gutxitan bildua gure paradoxaren muina: konponbidea eskumenean dugu, edo bederen konponbide on baten abiadura, bainan hain da iraultzailea eta hain da drastikoa non gaur gaurkoz iduri baitu inpraktikablea mila motivo mediante. Ez Rubio eta ez Erramun jaunak dira asmatzaile kaskarraildu eroska horietarik, aitzitik, biak dirade jendaki adimendutsu eta ohartuak, biek eskuararen gabezia estrukturalen aferari aplikatzen dazkote beren ustez behar diren erremedio eta sendagaila eraginkorrenak afineta eragotzi gure mintzaira amil dadin autismo sintaktiko eta inpresizione semantikoaren leze galgarrian. Bestalde, ene gogoan ez da dudarik bai Rubiok eta bai Erramunek errotik ezagutzen dutela gure gizartea, ez direla beste planeta batetik jautsi, badakitela diglosiaren botak lepoa tinkatzen daukula eta egun eskuara sekula baino gehiago dela subsistema linguistiko herbal eta flako bat megalosistema azkar baten itsaso hurren mugarrigabe bateko zoko txiki bateko ertz txipiñi batean etsi-etsian txaplaka ari dena bere burua urpetik jalgi ezinik. Gure mintzairaren ttipittasun politiko-sozialak eta ahuldade estrukturalak erremedioak eta indargarriak galdatzen dauzkigute oihuz, eta horregatik preseski ez daukagu ez harat-hunatik ez beha egoiterik: edo zerbait egiten dugu, zerbait bide berri proposatzen dugu orai beretik, edo gure mintzairarenak egin du.
(Artetik erraiteko, ene iduriko gure mintzaira ez dateke sendo eta azkar gure herria erresuma ez deno, bainan konprenituko nuke norbaitek pentsa baleza iritzi hori off-topic edo desgaia dela hemen eta iduri balitzaio uste horri sobera hertsiki behatu nahi baginte ad calendas graecas-eradino gibela genezakela gure arazoen konpontzea. Enagoke hargatik hura aipatu gabe, nahiz beharko genuken naski bertze toki eta ordurik horrenbesteko gai phezua funtskiago ikertzeko.)
Batzuetan neure buruarekin egoten naiz ametsetan pentsatuz zer heinetan ginateken egun baldin Rubio eta Erramun bezalako bisionario zenbaitek duela bi edo hiru mende abiatu izan balute eskual letren munduan gure egunetan proposatzen dituzten bezalako berritasun sintaktiko morfologikoak, hots, baldin Aguirre Asteasuko batek, edo Lardizabal batek, edo Arxu batek edo Jusef Egiateguy edo Oihenart batek (bi hauek bai, segur naiz bi hauek gogotik abiatuko zuketela esploratione berritzaile hori!) entseatu izan balituzte sistematikoki sintaxi eta morfologia alternativo batzuk afineta regresivotasuna emeki progresivotasun bilhakarazi eta, bide horretan guzizko libertatez abiaturik, erabaki izan balute, gure bi adiskide zoliek bezala, deklinabideko morfema batzuk prepositione bihurtzea. Plazer dut pentsatzez zer litaken egun gure mintzaira baldin berrikuntza hardit horiek iragan mendeetan boteak balituzte azkarki beren erroak eskual baratzean eta eskura bagenitu orain hen fruituak, zohi eta bete, denez onhartuak, orotan finkatuak eta baliatuak, halako maneraz non garen mende huntan ditazken gauza usaiako eta komunenak bezala balia litezen Rubio eta Erramunen eskutik Martetik jautsiak balira bezain itxura arrotzeko eta jite gaiztoko asmakerien aire batekin heldu zauzkigun “hon”, “an” eta gisako prepositione iraultzaile estonagarriak ordean eskualdun jator anitzendako ezinago eskandalagarriak.
- Bestetan ordean ene ametsaren hozka doi bat apaltzen dut eta galdatzen deraukot ene buruari non ginateken orai baldin Altube jauna (zeinaren ohorea ez nuken den gutiena afruntatu nahi) ez balitz nehoiz dedikatu linguistikara eta baldin euskal gramatikaren gorputza gorpu bihurtzeko lanari emaiteko partez higatu balitu bere egunak beste zernahi egitekotan, sukaldaritzan, torlojugiletzan, zilargintzan edo berdin frailebeltzgoan. Edo baldin Sabin Arana jaunak ez balu astirik galdu bere elukubrazione linguistikoekin eta limitatu izan balitz esparru politikoan soilik marraztera bere muga rigurosoa inter ona eta gaiztoa. Horrela agitu balitz, ez ukanik ere Rubio eta Erramun bezalako aintzindari batzuen aportationerik XVI mendean, bederen eskualdunek ez zituzketen bazterrerat aurdikiko iragan lau mendetan eskual idazle oparoenek gure auzo mintzaira erromantzeen ondare rhetoriko komunera eskuara hurbilarazi beharrez asmatu estrategia eta elementu prepositivo eta anaforiko ugariak, zeintzuen bitartez lortu baitzuen eskuarak zerbait gainditzea bere struktura pospositivoaren ahuldadea eta, tresna rethoriko sofistikatu berriekin bere burua gain-gainetik edertuz eta goratuz, ardietsi baitzuen segurtatzea beretzat toki bat Europako mintzaira kultuen Errepublikan.
Ametsak amets ordea, eta begiak zabaldu orduko errealitatea horra da gure aitzinean bere krudeltasun temati irremediablearekin.
Onhartzen dut, bai, Rubio jauna, zure proposamen sintaktiko-morfologikoak direla aitzinabide bat biziki interesgarri eta posibilitate handikoak. Aitor dut zure ekarpenek merezi dutela aintzat hartuak izaitea, eskualdunek behar lituzketela ongi gogoan hartu, hausnartu, pezatu, profitatu, entseatu, baliatu, hobekitu eta saiatze-erratze metodoaren bidez hek guziak doitu gure ahal eta behar partikularren neurri zehatzetara amoreagatik ukan dezagun noizbait ere eskualdunok tresna bat ––eskuara–– orain baino supleagoa, malguagoa, informativoagoa eta gure beharrizan modernoetara infinituki hobeki egokitua.
Ez dakigu geroak zer duen gorderik guretzat, bainan badakit Rubio eta Erramunen proposamen iraultzaileek badutela barnean hazi ttipiñi bat eta hazi hortatik erne ditakela etorkizun hobe baten mentura gure mintzaira zaharrarentzat. Bizkitartean, bide hori ezin ibil ditake bakarka, behar dugu orok elgarrekin desbrostatu eta jo. Xenda horretan barnatzen denak arramazkada ederrik bilduko duela ez da zer duda (piko mingarrienak beste eskual bidelariengandik helduko direlarik, usaian bezala), bainan bipilki aitzinatuz ebakiko dugu baliman denon artean gure mintzaira maiteak behar duen bidea etorkizun oparo eta eder bati buruz.
Biz hala
Xabier Erroteta.
Horixe da, ba, izquiriatua hac Xabier Erroteta. Dagoquiona, esan bezala, azoroco dialogoari titulatua Rebotez hona ekarria.
20 comments:
Ceharo bat nathor Erroteta jaunaren eritziarequin eta haren hitzac nire eguiten ditut.
Adisquide maitheac,
Ondoco lekuan:
https://www.dropbox.com/s/3lc6wb3xvj2gj4n/Old%20Testament_EUSKARA_Navarro-labourdin.doc
Duvoisinen Testamentu Çaharra aurkitu duçue naffarrerazco orthographia classicoan. Duvoisinec ortografia modernoan arguitara eman çuen Londonen Bonaparte Princeac beharbada hala aguinduric.
V eta G lettrac ecin içan ditut restituitu graphia internationalera.
On deguiçuela!
7 liburu eliminatu ditut ceren protestanteec ez baitituzte onharcen. Nire asmoa da youversion.com publica deçaten Leiçarragarequin eguin duten beçala.
Leiçarraga jada consultablea da Android smartphonoetan.
Josu, esquerrac egiten duzun lan handi hori gatic zeina bait da osoqui nahi duenarentzat valiagarria eta positivoa.
Bestetic esan ze tamala dela ni ez egotea gehiago sarturic an mondu technologicoa eta ondioz ez jaquitea zer da youversion.com (nahiz bai dudan susmatzen zer izan ahal den beguiraturic izenari ezen you eta version, youversion) edo ere Android. Gaberik disculpatzeco gogoric esan ze bacoitza garela seme hon geure generationea.
Aupa Erramun,
Hombre, oso erraça da!
Joan çaitez hona:
https://www.youversion.com/es-ES/bible/25/mat.1.bhnt
Ez soilic interneten bidez, baina telephono muguicorretan ederqui curritzen du. Honetaraco muguicorretic beretic descargatu behar da. Elkar ikus deçagunean eracutsico diçut mobilean.
Esquerrac berriro eta batez ere mogicorrecoa gatic. Elkar ikus dezagunean arte, hortaco.
Adiskideok,
Ene aurreko mezuan entseatu nintzen emaitera ene iritzia Rubio eta Gerrikagoitia jaunek bultzatu nahi duten iraultza sintaktiko-morfologikoari buruz. Hamaika aldiz egona niz pentsaketa sujet hortaz eta beti ene baitan ari zaut ahots bat erraitez baditakela menturaz erdibide bat inter oraiko eredu prosodiko errumesa eta Erramunek-Rubiok proposatzen duten eredu iraultzailea. Izari kontu bat ote da dena funtsean? Ala arazo hau trenkatzeko ez dago harat hunatik eta behar da atsolutuki sasia errotik pikatu bide arrunt berrietatik abiarazteko gure hizkuntzaren strukturak eta baliabideak?
Zinez ez dakit arrapostua, bainan gogoeta hori elementu gehiagorekin hornitzeko huna zuen begietara ekarri nahi nuken kasu bat.
Jakina da –mila aldiz errana izan baita foro hunetan— Hegoaldeko euskaldun gutiz gehienen egungo euskal prosodia muineraino kutsatua dela virus altubianoaz eta superstizione azkuetar-sabindarrez, halako gisaz non ahoz ari garelarik isuri gozoan emaiten ditugun solasak idaztera jartzen garen puntuan bihurtzen baitzauzkigu ardurenean ezin aitzinatuzko egitura dorpe, moldekaitz eta komunikativoki net baldarrak. Etsigarriena, berriz, gaitz horrek gure mintzairaren maisu trebeenak ere arrunt menderaturik dauzkala, harrigarrizko gisan, sarri ikusiko duzuen bezala.
Lehengo egunean, irakurtzen ari nintzelarik Berria eskual kazetan Andoni Egaña bertsolari handiak izkribatutako artikulu bat, ahozabalik geratu nintzen ikusiz zeinen izkiriamolde dorpe, trakets, antiokomunikativo eta rhetorikoki ezdeusa zerabilen gizon batek zeinak, bertso jartzen ari delarik, adierazkortasun eta komunikagarritasunezko txinparta bizienak jalgiarazten baitazko gure mintzairari. Hots, bertsotan ari delarik, Egañak zernahi eginarazten ahal dio eskuarari, kupigabageki bortxatzen ditu haren mugak eta, nehongo arau eta konstrikzionerik gabe maisuki baliatzen ditu mintzairaren posibilitate rhetoriko eta komunikativoak nahi dituen efektuak erdiesteko. Aldiz, hasten delarik paperean izkribatzen, aisura, airostasun, ausardia eta txinparta hura guzia bilakatzen da betan mortutasun, laukeria eta ezereza komunikativoa. Emanen dautzuet froga bat ikus dezazuen ez nizala mintzo airera.
Hunela hasten zen otsailaren 9an Berria kazetan Andoni Ergañak izkribatu artikulua deitua “Hitzen morroi”:
[Jarraitzen du]
“Jendaurreko hizketaz ikastaro bat ematen ari nintzen. Bezpera gauez telebistan politikari kataluniar bat entzun zuen inork galdetu nien ikastaroko partaideei. Batzuk baziren ikusi eta entzun zutenak. Ea entzundako zerbaitek belarrira kirrinkarik egin zien galdetu nien gero. Bekainak harrotu zituzten eta ezerk ez ziela aparteko atentziorik eman, aitortu. Ni zerk eraso ninduen argitu nien. Politikari hari ofiziokoek alfer fama dutela bota zion elkarrizketagileak. Ezetz erantzun zuen. Bera oso langilea zela. Goizero-goizero bederatzietarako bulegoan izaten zela eta gauez, berriz, beti bederatzietan irteten zela, gehien-gehienean. Eta lasai geratu zen morroia, esaldi berean «beti» eta «gehien-gehienean» sartu eta inork harrapatuko ez zuelakoan. «Beti edo gehien-gehienean?», galdetuko nion nik aukerarik izan banu. Eta ez dakit zer erantzungo zukeen, baina bulegotik iluntzeko bederatzietan ez da askotan irtengo esaldiaren egiazko logikari eta logikaren egiazko esaldiari hain begirune gutxi diona.”(1)
Irakurri duzuea? Ontsa zaizuea? Konprenitu duzuea lehen irakurraldian? Bigarren perpausa ere bai? Hitzemaiten dautzuet nik esaldi bakoitza behar ukan dudala bizpahiru aldiz irakurtu, batere konprenituko banuen. Bereziki eskandalagarria zaut bigarren esaldia, zoina ez baitago neholaz ere konprenitzerik non ez den irudimen handiren kostuz, dedukzionez eta espekulazionez. Ohartemazue astrugaizkeria horixe dela eskual hizkuntzaren magiziano batek, eskuara gutako gehienek baino mila aldiz abilkiago maneiatzen dakien pertsona argi, jantzi, zorrotz eta jeinutsu batek daukan baliamentu rhetoriko guztia, zoin hamar urteko haur batena bezalakoa baita komunikagarritasun eta sendotasun rhetorikoaren aldetik.
Eta orain ikus nola emanen luken menturaz paragrafo hori bera superstizione altubiano-azkuetar-sabindarraren pozoinaz odolak kutsatuak ez lituzken eskualdun sano batek, erran nahi baita Iparraldeko edozoin eskualdunek:
“Ikastaro bat ematen ari nintzen jendaurreko hizketaz. Galdetu nien ikastaroko partaideei entzun ote zuten bezpera gauean politikari kataluniar bat telebistan. Batzuk esan zuten baietz, ikusi eta entzuna zutela. Hurrena, galdetu nien ea entzundako zerbaitek belarrira kirrinkarik egin ote zien. Bekainak harrotu eta aitortu zuten ezerk ez ziela eman aparteko atentziorik. Argitu nien orduan zerk eraso ninduen ni. Politikari hari elkarrizketagileak bota zion ofiziokoek alfer fama dutela. Erantzun zuen ezetz. Bera oso langilea zela. Goizero-goizero bederatzietarako izaten zela bulegoan eta gauez, berriz, beti irteten zela bederatzietan, gehien-gehienean. Eta lasai geratu zen morroia, esaldi berean «beti» eta «gehien-gehienean» sartu eta inork harrapatuko ez zuelakoan. «Beti edo gehien-gehienean?», galdetuko nion nik aukerarik izan banu. Eta ez dakit zer erantzungo zukeen, baina bulegotik iluntzeko bederatzietan ez da askotan irtengo esaldiaren egiazko logikari eta logikaren egiazko esaldiari hain begirune gutxi diona.”
Bi paragrafo hoitarik zoin zaizue zuei ulergarriago eta komunikativoago? Eta nola ditake Andoni Egaña bezalako hizkuntzaren magiziano batek galtzea bere dohain rhetoriko guztiak hitz-lauz izkribatzen hasten den orduko? Gure struktura pospositivoaren ondorioa dea soilik idazkera mengel hori, ala azpian zanpatuak gauzkan supertsizione altubiano-azkuetar-sabinanoren gibelondo? Eta motivoa bigarrena (ere) balitz, ez ote genukea ikertu behar hortik ere irtenbide hipotetiko zonbait gure presenteko ezintasunak gainditzen hasteko?
Izan zizte,
Xabier Erroteta.
(1) http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-02-09/007/002/hitzen_morroi.htm
[Fini]
Mintzatzen zara Erroteta buruz bi arlo edo thema dituzunac ikusten euscaran' ezen batetic egungo (baina batez ere hegoaldeco idazleetan) dacuszun idatzizco euscara "oraiko eredu prosodiko errumesa (edo pobrea)" eta bestetic bigarrenic zuc calificatzen duzuna nola iraultzaile "proposamen eredu iraultzailea" zein proposamenenec luqueen icutuco alor syntactico - morphologicoa.
Nire aburuz hor dagoz bi problema nola zuc duzun aguertzen ongui ezen batetic egungo praxia zeina gainera tamalez doan zabalduz eta hedatuz tic hego aldea ki ipar aldea nola nik dudan clarqui ikusten eta corroboratzen an Herria astecaria nola naizen cazeta horren iracurle jarraitua azquen 40 urtean, hori batetic eta bestetic delaco affaira syntactico - morphologicoa zein da puntualqui edo momentuz aurquitzen gehiago an impasse bat edo estudioco phasea behintzat theoricoqui.
Beraz, Errotete, antzeratsu eguten dugu analysia baina nic ditudala ikusten bi puntuoc aparteago elkarren ganic ezi zuc baina ukatu gabe horraitio duten elkarren ganaco interrelationea daudelaric hor beti direlaco vaso communicanteac. Ezen ba dutela affairoc elkarrequin zerikusiric baina direlaric ere differente.
Nic uste dut ere, tamalaren tamalez, egun gure intelligentsiac ez duela aztertzen' ez aztertu nahi batetic ez egungo praxi errumes baldarra eta ezta arlo theorico structural syntactico - morphologicoa.
Azquenean, ez dut amaitu nahi gaberic gogoetatu ezen gureac dirudiela batzuetan gorren arteco heiagoracac desertuan. Uste al duzu, Erroteta, ze esateraco helduco zaiola Andoni Egaña bertsolariari zure commentarioa? Eta uste al duzu, nola bait litzateque normala, duela edo luqueela zeozer esango parte hartuz dialogo cateatu hontan? Ez al litzateque aberasgarri izango parte har lezan hemen agertuz bere visione eta panorama conceptuala buruz planteatu dena jaquinic izango litzatequeela gainera ongui etorria gu guztioc ganic? Ari ote gara euskacldunoc soil individualqui eta nahiz izan bestelaco famea ere kollectivoqui ari, ihardun eta iharduqui?
Asqui dut, lagunoc.
Eskerrik asko, Erroteta, zatio konpartitu guztiokin zure gogoeta beti ere aberatsak.
Nabil azkenaldion aski lanpeturik, eta ezin erantzunik nola nahiko nuken; baina, halere, zerbait esan nahiko nuke buruz zure goiko galdera: ba al da erdibiderik?
Hizkuntza-kontu hauetan, erdibidea ona da respektu abiapuntua, baina esanguratsuki mugatuagoa ezez helmuga. Areago, erdibide hori onska, ona edo hobea dateke an neurria non bertan aurkitu valiabideak tu garatu erosoki expresamolde induktivo-progresivoa (aparte expresamolde deduktivo-regresivoa, zein, printzipioz, ez dan galtzen).
Zinez, norabide-kontu hori (ezkerrera edo eskuinera garatu) ez da soilik kontu kuantitativoa (eskuinera askoz gehiago karga daiteke) baizik ere kualitativoa (arian joan zaitezke garatzen zure mezua, progresivoki bezain erosoki aberastuz detaileak ki zure esana edo idatzia).
Bestalde, expresamolde progresivoaren efektua ez da berez desagertzen an hizkuntza mintzatua: izan ere, zenbat eta zainduago izan gure diskursoa, orduan eta gehiago nabarituko da efektua hon valiabide deduktivoak gain gure expresivitatea.
Bersolaritza, bestalde, oso textuinguru konkretua da, non muga sintaktikoak derrigor diran oso estuak, eta non askoz ere inportanteagoa dan pisua hon ideiak (argumentuak, ateraldiak, bukaerako kolpea) ezez pisua hon sintaxia bera.
Nahi bazenu, Erroteta, azter genezake adibide horietarik bat non Egañak, "bertso jartzen ari delarik, adierazkortasun eta komunikagarritasunezko txinparta bizienak jalgiarazten baitazko gure mintzairari", eta ikusi zein diran bertan erabilitako mekanismo sintaktikoak.
http://groups.google.com/group/naffarrera
NAFFARRERA googletaldean parte harcera gombidatzen çaituztet.
Adeitsuqui
Errotetaren relativo hau:
Eta ez dakit zer erantzungo zukeen, baina bulegotik iluntzeko bederatzietan ez da askotan irtengo esaldiaren egiazko logikari eta logikaren egiazko esaldiari hain begirune gutxi diona.
Bercela eman liteque:
Eta ez daquit cer erançun luqueen, bainan ez dateque ascotan irteten bulegotic ilhunceco bederatzietan hura norc hain beguirune guti baitio esaldiaren eguiazco logicari eta logicaren eguiazco esaldiari.
Erroteta, lehenagotic ere nahi izan nuen zuri commentatu orain eguingo dudana.
Ez nuqueena nahi da desde luego izan dadin neure commentario hau luqueena desbideratuco beste questione importanteago eta yago transcendentalac. Baina, hori, ezen lehenago ere noiz izquiriatu nuen azquenengoz ba nuela jada buruan vueltaca baina nuen utzi gueroco beldurrez nuela sobera lar luzatuco orducoa. Orduan ba, guera bedi nola gutienic constantia.
Da questionea ze berba eguinic buruz delaco oraingo (mende ta picucoa behintzat hegoaldean) praxi tchar ez-asqui communicativoa, uzten direla ere bazter gorabehera syntactico - morphologicoac. Esatea ze asco dela egun hobetzecoric irten gabe ere tic "bide orthodoxoac".
Hori -ezen asco dagoela hobetzecoric gabe probocatu ezein cataclysmo- ze nire blogean criticatu ditudan puntuetan ikusten da clarqui ze ematen nituen -urteetan- solutioneac zirela irtenbideac dagozenac barruan hon orthodoxi strictoa, nahiz aitzitic nic neure prosa personalean nuen eta dudan erabiltzen "fruitu debecatuco fruitu bekatoros" horietaric.
Ezen asco dagoela edo legoqueela eguiteco beti ere pensatuz buruz euscal iracurlea. Horixe zen, ba, Erroteta eta besteoc, nuena utzi lehenagocoan gaberic esan.
Goiko nire mezuan, non jarri "induktivo", behar du "deduktivo" eta alderantziz. Hau da,
1) non esan:
"induktivo-progresivoa"
esan nahi nun:
"deduktivo-progresivoa";
2) non esan:
"deduktivo-regresivoa"
esan nahi nun:
"induktivo-regresivoa"; eta
3) non esan:
"efektua hon valiabide deduktivoak"
esan nahi nun:
"efektua hon valiabide induktivoak".
Barka.
Rubio, Erramun eta Lavin jaun estimatuak:
Arreta handirekin ari niz irakurtzen zuek igorri azken mezuak eta galdatzen dautzuet otoi eman diezadazuen epe apur bat erabil ditzadan astitsuki gogoan zuen aportationeak eta apaila dezadan ondoren hek galdatzen duten bezalako arrapostu ongi funtsatua.
Badut susmoa guziok garela aski gogaide mintzaira afera hauetan eta ez dagoela funtsean mila alderik gure sakoneko iritzien artean, salbu menturaz ritmo, intensitate eta modulazione mailako pixar batzuk. Eta badut ere beldurra blog hunetako irakurle soil diren eskualdun ugari eta txit kualifikatuen artean ez dagoela, itxura guztien arabera, den gutieneko asmo, gogo ez borondaterik gure mintzairaren kinkaz gogoeta sakon eta seriorik egiteko eta, motivo hortaz, gure solasek ez dutela batere indarrik pitzatzeko egungo ortodoxia hegemonikoak euskararen inguruan eraikia duen harresi normativo inefiziente eta galgarria.
Hots, kuarteto bat izatera iristen garela doi-doia, mintzairari doazkon afera hauetan beharko genukeelarik ordean eskualdun guztiok elkartu eta orkestra jendetsu baten gisa betan eta ozenki interpretatu partitura arrunt iraultzaile bat.
Baina horretaz eta beste zerbaitez, erran bezala, ahal bezain fite.
Izan zizte,
Xabier Erroteta.
Nire aldetic, Erroteta, hartizu astia behar bezain beste zeren izango da arrapostua hobea baldin bada astitsu gogoetatua ezez izanic eguina arrapaladan.
Zuri, Jesus, dut esquertzen zuri' igorri duzun oharra quin erroreac baina nire aldetic topatzen dut litzatequela hobea (ezi guc geuc zuzendu zure oquerrac) zeuc berriz publicatzea lehengoa xuxen eta garbi, zeure escuz. Nic esquertuco nuque eta baita neure aburuz besteoc ere.
Eskerrik asko, Erroteta, zatio konpartitu guztiokin zure gogoeta beti ere aberatsak.
Nabil azkenaldion aski lanpeturik, eta ezin erantzunik nola nahiko nuken; baina, halere, zerbait esan nahiko nuke buruz zure goiko galdera: ba al da erdibiderik?
Hizkuntza-kontu hauetan, erdibidea ona da respektu abiapuntua, baina esanguratsuki mugatuagoa ezez helmuga. Areago, erdibide hori onska, ona edo hobea dateke an neurria non bertan aurkitu valiabideak tu garatu erosoki expresamolde deduktivo-progresivoa (aparte expresamolde induktivo-regresivoa, zein, printzipioz, ez dan galtzen).
Zinez, norabide-kontu hori (ezkerrera edo eskuinera garatu) ez da soilik kontu kuantitativoa (eskuinera askoz gehiago karga daiteke) baizik ere kualitativoa (arian joan zaitezke garatzen zure mezua, progresivoki bezain erosoki aberastuz detaileak ki zure esana edo idatzia).
Bestalde, expresamolde progresivoaren efektua ez da berez desagertzen an hizkuntza mintzatua: izan ere, zenbat eta zainduago izan gure diskursoa, orduan eta gehiago nabarituko da efektua hon valiabide induktivoak gain gure expresivitatea.
Bersolaritza, bestalde, oso textuinguru konkretua da, non muga sintaktikoak derrigor diran oso estuak, eta non askoz ere inportanteagoa dan pisua hon ideiak (argumentuak, ateraldiak, bukaerako kolpea) ezez pisua hon sintaxia bera.
Nahi bazenu, Erroteta, azter genezake adibide horietarik bat non Egañak, "bertso jartzen ari delarik, adierazkortasun eta komunikagarritasunezko txinparta bizienak jalgiarazten baitazko gure mintzairari", eta ikusi zein diran bertan erabilitako mekanismo sintaktikoak.
Denean izquiriatzen zerbait da duda gabe, baldin ez badu horrec izcriribuac trampa express bat ez dadin ulertu, dadintzat ulertu ganic iracurle hortan interesatua. Dudaric ez ere ze beharco duela izan iracurleac nivel edo maila minumun bat buruz gai edo thema hori. Norcnahic, esateraco besteric gabe, ezingo duque iracurri -eta horregatio ulertu- trigonometriaz baldin deus ez badaqui buruz basicoago eta beharrezco diren conceptuac.
Guzti hau diot ze dio gure Jesusec ze duela izquiriatu haina baina behar zuqueela beste ondocoa non cambioa da soilic dagoena sartua artean azquen parenthesia.
Daiguzen bada compartu bi auqueroc, erratua eta zuzena edo zuzendua. Hara:
Erratua
"Hizkuntza-kontu hauetan, erdibidea ona da respektu abiapuntua, baina esanguratsuki mugatuagoa ezez helmuga. Areago, erdibide hori onska, ona edo hobea dateke an neurria non bertan aurkitu valiabideak tu garatu erosoki expresamolde induktivo-progresivoa (aparte expresamolde deduktivo-regresivoa, zein, printzipioz, ez dan galtzen)."
Zuzen edo zuendua
"Hizkuntza-kontu hauetan, erdibidea ona da respektu abiapuntua, baina esanguratsuki mugatuagoa ezez helmuga. Areago, erdibide hori onska, ona edo hobea dateke an neurria non bertan aurkitu valiabideak tu garatu erosoki expresamolde deduktivo-progresivoa (aparte expresamolde induktivo-regresivoa, zein, printzipioz, ez dan galtzen)."
Esan nahi dudan bakarra da orain ze an artean perenthesis horiec, zein lehenengo parenthesian dacarrena zein bestetic bigarren parenthesian dacarrena ez ditudala ulertzen nic, neuc neure muga guztiequin baina bai nahi nituzqueela ulertu. Zeren gustatzen zait ulertzea ahal dudan guztia eta concretuqui hemen dut ulertu gainera guztia datorrena aitzinetic parenthesiac baina aitzitic eta zoritcharrez ez nola esana dudan parenthesicoa. Soil constatatzen dut neure ezintasuna eta esan ze ez dudala ikusten eta sentitzen contradictioneric artean hon bi parenthesioc.
Aguian dago nirequico affair personala an jaquin differentzia dagoena artean zer da
"expresamolde deduktivo-regresivoa"
eta
"expresamolde induktivo-regresivoa".
Zergatic dagoz hor sartuac berbac deductivo eta inductivo, bakoitza bere lecuan? Horiec ez baleude hor hobeto (eta hobeto) nituzqueen ulertuco. Zer dute gehitzen conceptualqui bi adjectivo horiec?, berba betean, aguian.
Barkatu, iracurleoc, izan bada rollo lar luze eta astuna baina zen neure behar bat.
Kaixo Erramun:
Hiru lekutan nahastu ditut "induktivo" eta "deduktivo", jarriz bata non behar zan bestea.
Eta erabili dut "induktivo" eta "deduktivo" adjektivoak (juntu kin "regresivo" eta "progresivo") afin azpimarratu diferentzia kualitativoa arten bi pentsamolde horiek (ikus hau: Pentsamolde induktivoa vs. deduktivoa).
Induktivoa da pentsamoldea zein joan ti detaileak ki elementu informativoki oinarrizkoagoak (zentzu batean, orokorragoak), bitarten pentsamolde deduktivoa abiatu ti oinarri informativo orokorragoa afin joan gehituz gero eta detaile xeheagoak eta informativoki relevanteagoak, utziz bukaerarako elementu informativoki finena, esanguratsuena.
Esquerrac nire aldetic, Jesus, zure explicationa argui hori gatic explicatuz differentzia artean zer da pensamentu inductivoa eta pensamentu deductivoa.
Nic neure maila profanoan ez nituen lotzen horiec adjectivoac quin beste bi adjectovo hoc progressivo eta regressivo. "Profano bati ere" asco laguntzen dute hitz hauec -progressivo, regressivo- harrapatzeco daroen conceptua an textuinguru hain delacoa; ostera aitzitic' niretzat behintzat beste bi adjectivo delacooc (inductivo, deductivo) ziren opacoac casu hortan.
Eskerrac ba zuri Jesus eta zure maisutasun explicativoari.
Post a Comment