Batzutan entzuten duguna ez daquigu edo den txiste bat edo
aitzitic seriosqui esanico zerbait. Halan' dudalaric iracurri (azquen Herria
astecarian, Baiona otsaila 21coa, 2 or) articulua titulatzen Kargua utzi ganic Gehexan
Pontto geratu naiz durduzatua ez nequielaric ezen esaten duena doan serio
esana edo den ostera txiste bat (txiste txar inbarkagarria baldin txistea izan
baledi), zeren txisteec ere ba dituzte mugac eta limiteac ez direnac behar
transgueditu, izenean decencia' gure casuan decencia culturala. Tamalez eta ere tamalaren handiz uste daroat ze Gehexan Pontto
hor articuluan dela mintzo serioz eta eguiazqui' duelaric aguertzen bere eretxia eta ere
opinionea.
Esan bezala titulua da “obra delaco horrena” Kargua utzi. Eta
articulua titulatzen Kargua utzi da buruz aitasaindu Benedicto XVI.a non du
explicatzen Gehexan Ponttoc ze Frantzian dutela commentatu ea
Benedictorena den “abdication”, “démission” edo “renonciation”. Duelaric amaitzen gure delaco Gehexan
Ponttoc esanez, nola bait litz bersolari baten azquen osticoa:
Hiru hitz
frantsesez, bainan guretzat batekin aski: “kargua utzi”.
Ez nuqueen
lumea escuetan hartuco baldin ez banequi ze Gehexan Pontto dela pseudonymoa hon
Jean Haritschelhar baigorriar ex-presidentea hon Akademia edo Euskaltzaindia. Ez
al ditu ezagutzen Haritschelharrec hiru hitz hauc euscaraz
abdicationea, dimissionea, renuncia
abdikazioa, abdikatu; dimisioa, dimisionatu; renuntzia,
renuntziatu
Euscaldun guztioc
daquigun hitz behinenac ere ez al ditu ezagutzen academicoburu ohiac? Admisiblea al
da hori commentarioa edo articulua, nola txiste ere? Ai ama!, horiec pensamentu
edo conceptioneac zer bide dute guri marcatzen an mundu lexicala euscararena? Al da bide edo conceptione hori doana
directione positivoan? Norc uste du holacoric?
Berba batean, Gehexan Pontto' ezen horiec hitzac direla
euscara garbia datozelaric ere -ethorquiz- beste hain hizcuntza batetic, latinetic' ez balequizu ere.
68 comments:
Josu, berba eguinic generalqui edo nahiago nuque esatea ezen lar general' bai izan ahal da eguia esaten duzuna ezen praxis ohicoa dela Academiaren eta bere adar guztien baina halare ez nuen nic secula ikusi edo iracurri holaco extremoric, hain disparate nabarmen tremendoric.
Nic nahi nuque pensatu, halare, Jean-ec duela ikusi ezbai hori hon 3 berboc (abdicationea, dimissionea eta renuncia) prensa frantzesean eta horrec eman diola auquerea betetzeco eta zerbaitsu zirriborratzeco bere asteroco zati reservatuan' an Herria astecaria eta atera zaiola purrustada impresentablea, zeina nic uste (edo behintzat desiatu) berac ere Gehexan Ponttoc edo Jean Haritschelhar-ec ez duen sinesten behintzat totalqui.
Questionea da dagozela gu bortxaz descolocaturic eta trabaturic ganic bera eta bera lacoac an euscararen eta euscaldunon aldeco dynamica positivo eta proactivoa. Gaixo holacoac eta ondorioz ere gaixo gu zeren behar dugu jasan eta pairatu injustuqui beraien laprastada grave conceptualac.
Beraz, salva gaiten nolabait gaitz horietaric.
OROTARIKO EUSKAL HIZTEGUIA
ABDIKAZIO(NE): Ez dathor
DIMISIO(NE): Bai. Ikus:
dimisio (Chaho), dimisione (Chaho), demisione.
1. Dimisión. Beharko zuen berak ere demisionea eman. HU Aurp 129. Buruzagitza nagusiak onartu egiten dizu dimisioa. Arti Tobera 275.
2. Maña (?). Urtuki dezagun, / putzu barna batetara. // Bena infamu hura / nola artifizius baita, / hanti jalki leiteke / dimisione hanitz egiten. AstLas 10.
ERRENUNTZIAZIO(NE): Ez dathor, baina ERRENUNTZIA bai:
errenuntzia (Lar (-nzia)).
Renuncia. Géro berze zeremónien atzétik bataiárrian dagólaik itendú errenúnzia solémnea. LE Doc 75.
Erramun jauna:
Konprenitzen dut naski zure irakidura, bainan zure koleraren funtsa hobeki endelegatzeko plazer nuke esplikatuko bazenigu zer erran nahi duen zuretzat, euskaraz nahiz bertze edozoin hizkuntzatan, hiru hitz jorietako bakotxak:
- abdicationea,
- dimissionea,
- renuncia
Definitzen dituzularik semantikoki, zein bere ñabardura propioekin, ikusiko dugu Gexanek hiru hitz/aditz horiek euskarazko "kargua utzi" soilari berdintzearekin egin duen bekatua izan denez larria, arina edo veniala, ala bekaturik ez duen egin batere.
Hori ez dautzut galdatzen airerat, bainan badudalako susmoa zonbait alditan sobera hertsiki behatzen garela auzo erderetako sema banaketari eta galtzen dugula doi bat gure autonomia lexikoa hek bezala antolatu nahi izateagatik gure semen taula propiala. Uler dezazun errexkiago buruan darabildana emanen dautzut etsenplu kanonikoa: inuit jendakiek ba omen dazkite bereizten elurraren texturak nehork ez bezain xeheki, halako gisaz non elurraren estatu bakotxak baitu beren mintzairan deitura bana, harrigarrizko nombrean. Bereber edo amazigh jendeak, aldiz, segur da hitz bakarra baizik ez dutela elurraren estatu guziak izendatzeko, sinpleki zeren areagoko bereizketan sartzea ez baitzaie batere gauza funtzionala beren eguneroko premia eta zereginetarako. Halaberean, menturaz frantsesa bezalako hizkuntza hiperretoriko batek on du hiru hitz horiek baliatzea (segur nizalarik halere frantses haboroenek elekiketela erraiten zertan bereizten diren hirurak funtsean), bainan euskara bezalako hizkuntza batek mementuz balitake bereizketa ultrarretoriko hori alferrekoa izaitea (ohart “hiperretorikoa” hitza ez darabildala zentzu peiorativoan, baizik eta bakarrik hizkuntza baten garapen fase jakin baten deskripzione objektivoa bezala).
Ez diot gauzak hala direnik, soilik galdatzen dautzuet ez ote diren horrela.
Azkenik, galdatu nahi nizuke zergatik dagoen ezabatuta Josu Lavin jaunak zure mezuari igorri lehen arrapostua. Plazer nuke hura ere ikustea eta gogoan artatsuki erabiltea.
Milesker,
Xabier Erroteta.
abdikazio, dimisio, errenuntzia eta kargua utzi
Laurac dira euscal hitzac euscaraz erabili direlaco eta euscaldunec erabilcen dituztelacotz. Beraz, Gehexan oker dago ceharo punctu honetan.
Halere, berac eguindaco chistea philosophia oso concretu bati dagoquio, cein baita euscaldunac idiotatzat harcea ethengabe.
Hobe Gehexan Pontto informatu balitz ahoa irequi baino lehen, ceren goian aiphaturico hitzac euscarazcoac baitira.
Erroteta, galdetzeen duzu niri daidan edo daitzudan erantzun quin defenitu hiru hitz international horiec ezen
abdicatu (abdikatu)
dimititu
renunciatu (renunziatu)
Baina nola ikusi bait dut zaidala aurreratu Josu Lavin emanic bere aburua affaira hontaz eta nagoelaric total acoduz quin dioena, halan ba hartizu bere erantzuna nola bailiz ere neurea.
Edozelan ere, Erroteta, banuque zer esanic buruz zuc eguin duzun comentarioa baina nola, momentuz, hortaz, buruz delako hiru hitz edo bere verbo correspondenteac ba duquegu asqui, noa uzten hemen nire iharduna.
Lavin jauna,
Zure arrazoibideak ez du estakururik. Euskaraz baliatua den ber, edozein hitz da euskara (edo behar luke hartakotzat joa izan). Axioma horrekin ados egonik ere, gerta ditazke okasione batzuk zeinetan hitz batek, nahiz euskaldunen ezpainetan kurrimentua ukan, ez baititu gaindituak mintzaira normativizatu guzietan ezarri ohi diren azeptazione langa konbenzionalak. Baliatua da, baiki, bainan hiztunari iduri zaio ez dela euskara garbia(*) eta segur ez luke nehoiz baliatuko ahozkoaz kanpoko bertze erregistro jasoago edo landuago batean. Neurosi galgarri baten abiadura dugu hor, zeren euskal hiztun gutiz gehienen lexikoaren %80 osatua delarik auzo erderetatik zuzenean edo zeharka jesandako hitzez, eskualdun anitzek kausitzen baitute lexiko hori zikina eta gaitzesgarria. Hots, baliatzen duten lexiko hori bera zaie gaitzesgarri, eta baliatzen ez dutena aldiz goresgarri. Kontradikzione osasungaitz horren erroa nire ustez gure diglosia orozanpatzailean behar dugu bilatu, hark ezartzen baikaitu, zerbait gisaz, gure auzo erderen morroin, eta zenbatenaz morroinagotzen baikaitu hanbatenaz baitu gu baitan buhatzen gorroto irrazional bat gure irudiz azpiraturik gauzkaten megasistema linguistikoen kontra.
Psikoanalista batek baluke hor ikerketa on baten gaia.
Abdikatu, dimititu eta renunziatu hitzei dagokienez, eta Erramun jaunaren definizioneak ikus artio (plazer balitu igorri, noski, baina batere obligazionerik ez duela hala egiteko), nik uste dut hirurek erran nahi dutela funtsean gauza bera: “kargua utzi”, eta zentzu horretan Gexan jauna zuzen dagoela, egia baizik ez baita abdikatzen nola dimititzen nola renunziatzen duenak beti duela kargu bat uzten. Bizkitartean, kargu bat uzten duten guziek ez dute beti abdikatzen, zeren abdikatzeko kargu horrek behar baitu izan status, goratasun eta maila jakin bat (errege edo aitasantuarena bederen). Hortaz, Gexan jauna gauza batetan oker dago, zeren abdikazione, renuntzia eta dimisione guziak kargu-uzteak balin badira ere, kargu uzte guztiak ez baitira beti abdikazione. Bada hor beraz ezberdingo semantiko objektivo bat zeinak izan dezaken funtzionalitate edozoin hizkuntzatan, frantsesez bezala euskaraz ere. Ñabardura semantiko horri uko egin dezoke euskarak afineta kargu-uzte mota guziak zaku bererat aurdiki, eta beharbada ez luke askorik galduko ere hala eginik, bainan asko ala guti, beti izango litzateke galtzea, eta ez zaut iduri gure hizkuntza hain aberatsa eta puxanta denik non permeti baitezake horrelako baliabidez eta erresursez bere burua gabetzea bere baitarik.
Bakarrik Garbitasun deitu jainko aizunaren altare lazgarrian egin ohi dira horrelako hekatonbeak
Xabier Erroteta.
(*) “Garbi” delako kontzeptu horretaz huna gogoeta interesgarri bat. Joseba Gabilondo idazle eta kritikariak bere artikulu batean hizpide hartzen du Lourdes Oñaederraren “Eta Sugeak esan zion emakumeari” nobela eta diosku bere ustez haren publikazionea “ebento” bat izan zela euskal literaturaren historian.. Eta jarraitzen du hunela: “Oñaederrarenean, ebentoa zela ere esaten nuen (…), ez gertakaria, gertakizuna, edo jazoera, ebentoa baizik, euskal garbizaleak dagoeneko alienatuko nituen jakinaren gainean, horren esperantzan, polizia filologikoa atean abandonatu eta pentsatzen, eztabaidatzen hasteko –polizia hori baita egiazki pentsamenduaren aurkako euskal armadarik hilgarriena.”
Horra, euskara garbiz esanda, ahoan bilorik gabe mintzatzea.
renunciatu v to renounce (1. to give up in a complete and formal manner; 2. [Cards])
abdicatu v to abdicate
dimittitu v to dismiss, discharge
Erroteta, duzu niri escatzen definitzea hain 3 conceptu edo berba horiec ezen zer da
abdicatu, dimissionatu, renunciatu,
defini dezadala baldin gogoric badut baina ezein obligationeric gabe hortaraco.
Ihardestea horri galdereari, galdera hirucoitz horri ez noa eguiten zatio batetic ez naiz aurquitzen moduan eta asqui nivelean emateco holaco berben definitionea. Bestetic nire delaco definicioneac baldin eman baneza ez daquit zer emendio luqueen hemen darabilgun autu hontan. Gainara nola bait dira 3 hitzoc hitz international total orrienteac edozein zabal batec dituenac ezagutzen' uste dut beguiratu ahalco zenduqueela zeuc edozein hizteguitan edo espainol, frantzes, ingles edo ... beste, eta hola lortuco definitione hoberic ezi nic eman ahal nuqueena.
Ethorri zait ere burura, nola exemplugarri, ze possible dela existitzea batenbat norentzat mintzaturic casuraco buruz trigonometria luelaric nahastuco edo ez explicatuco ongui delaco urli hypotheico horrec (esateraco ikasle batec an examina bat) differentzia dagoena artean diagonal bat eta mediatriz bat. Baina horrec, ezen delaco horrec (eman dezagun dela ikasle bat ari dena erantzuten examinean) dituelaco nahasten edo total confunditzen edo duelaco hutsic uzten galderea' ez du nahi esan ze ez direla eta gutiago ez direla behar differentziatu bi conceptu trigonometrico horiec.
Personalqui, seguituz trigonometrian, gogoratzen naiz bat zela linea tangentea eta beste differnte bat cotangentea. Momentuon gogoratzen dut zer da tangentea (besteric litzateque horraitio nire horren defitionea) eta aitzitic bestea -cotangentea- zait soilic gogoratzen izen hutsa.
Baina horrec, Erroteta, ba al du zerikusiric ea diren conceptu trigonometrico differenteac edo nola gure Erramunco ez den hortaz gogoratzen edo den nahasten edo inoiz holacoric entzutera hel ez bazen' concluitu behar al litzateque ze horiec bi conceptuoc berdin direla edo behar liratequela retiratu tic euscal liburu trigonometricoac?, izenean hon on Erramun. Ez ezta, Erroteta?
Claroqui, horrec ez du muntaric darabilgun gaian. Zer munta ikusten duquezu zuc hortan?
Aita Sainduac cer eguin duen jaquitecotz ençun dieçaiogun berari:
"Quapropter bene conscius ponderis huius actus plena libertate declaro me ministerio Episcopi Romae, Successoris Sancti Petri, mihi per manus Cardinalium die 19 aprilis MMV commissum renuntiare ita ut a die 28 februarii MMXIII hora 20, sedes Romae, sedes Sancti Petri vacet et Conclave ad ligendum novum Summum Pontificem ab his quibus competit convocandum esse."
Hau da interlinguan:
Pro iste ration io, ben consciente del peso de iste acto, in plen libertate declara de renunciar a mi ministerio de Episcopo de Roma, Successor de Sancte Petro, e attribuite a me per mano del Cardinales le die 19 april 2005, itaque le die 28 februario 2013 a horas 20, le sede de Roma, le sede de Sancte Petro vacara e debe esser convocate ab illes a qui pertine le Conclave pro eliger le nove Summe Pontifice.
Cer eguin du Papac?
RENUNTIATU edota RENUNCIATU
Leiçarragac cembaitetan erabili du renuntiatu aditza nola hurrengo meçuan ikusico den.
[01] Mt 16,24 Orduan Iesusec erran ciecén bere discipuluey, Baldin nehor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
[02] Mc 8,34 Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
[03] Lc 9,23 Guero erraiten cerauen guciey. Baldin nehor hor ene ondoan ethorri nahi bada, renuntia beça bere buruaz, eta har beça bere crutzea egun oroz, eta berrait niri.
[03] Lc 14,33 Hala beraz, norc-ere çuetaric bere on guciac ezpaititu renuntiatzen hura ecin date ene discipulu.
[17] Tit 2,12 Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desiréz renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici garén presenteco secula hunetan:
[26] Ju 1,4 Ecen ichilic sarthu içan dirade guiçon batzu, lehen ia aspaldian damnatione hunetacotz enrolatuac, gende Iaincoaren beldur gabeac, gure Iaincoaren gratia cambiatzen dutela dissolutionetara, eta Iainco Iabe bakoitza, eta Iesus Christ gure Iauna renuntiatzen dituztela.
[27] Ap 2,13 Baceaquizquiat hire obrác, eta non habitatzen aicén, Satanen thronoa den lekuan: eta ene icena badaducac, eztuc renuntiatu vkan ene fedea: Are Antipas ene martyr fidela heriotara eman içan den egunean-ere çuen artean, non habitatzen baita Satan.
[27] Ap 3,8 Baceaquizquiat hire obrác: huná, eman vkan drauát eure aitzinera bortha irequia, eta nehorc ecin erts ceçaquec hura: ceren indar gutibat baituc hic, eta beguiratu baituc ene hitza, eta ezpaituc renuntiatu ene icena.
RENUNTIATU goico adibide guehienetan UKATU edo UKO eguin modura ere eman ahal içan liçateque.
Hauxe, bada, Leiçarragaren erabilera.
Eta hona hemen OEHn:
errenuntziatu
errenuntziatu (-nzi- Lar, Añ; -nziadu Lcc), errenontziatu, errenonzatu, renunziatu.
Renunciar. Renunzia beza bere buruaz eta har beza bere krutzea. "Qu'il renonce". Lç Mt 16, 24 (TB errenonza beza bere buruari; He, Dv ukho egin). Zer da demoniuaren obrer errenünziatzia? CatLan 124. --Errenunziatzendúzu Satanasengánik? LE Doc 75. Bethikotz errenonziatzen dut Satani, haren ponpei, haren obrei. JesBih 432. Errenontziatu zioten bere onthasunei, bere esperantzei, bere borondateari. MarIl 110. Beha dezogun beraz zeruari ezin huts eginezko onthasun bati bezala, non ez diogun geronek nahi errenontziatu. Jaur 204.
v. tbn. Errenunziatu: CatLav 187 (V 96). Errenunzijau: JJMg BasEsc 49. Errenonziatü: UskLiB 102. Renunziatu: Tt Onsa 21.
RENUNTIATU Leiçarragac erabili içana asqui motivoa da hitz hori EUSKAL HIZTEGUIETAN aguer dadin.
NAFFARRERAz bi modutara onharcen dugu:
RENUNTIATU edota RENUNCIATU
Ahosquera: (ar)renuntziatu
Neuc ERRENUNTZIATU erabili beharco banu, aguian ez nuque seculan erabilico.
errenuntziatu ere ahoscatzen ahal da naffarreraz
Esquertzecoa, Josu, iracurtzea dacarzuna, dacarguzuna.
Benedicto Paparen hitzac anglesez:
For this reason, and well aware of the seriousness of this act, with full freedom I declare that I renounce the ministry of Bishop of Rome, Successor of Saint Peter, entrusted to me by the Cardinals on 19 April 2005, in such a way, that as from 28 February 2013, at 20:00 hours, the See of Rome, the See of Saint Peter, will be vacant and a Conclave to elect the new Supreme Pontiff will have to be convoked by those whose competence it is.
Francesez:
C’est pourquoi, bien conscient de la gravité de cet acte, en pleine liberté, je déclare renoncer au ministère d’Evêque de Rome, Successeur de saint Pierre, qui m’a été confié par les mains des cardinaux le 19 avril 2005, de telle sorte que, à partir du 28 février 2013 à vingt heures, le Siège de Rome, le Siège de saint Pierre, sera vacant et le conclave pour l’élection du nouveau Souverain Pontife devra être convoqué par ceux à qui il appartient de le faire. »
Espainolez:
Por esto, siendo muy consciente de la seriedad de este acto, con plena libertad, declaro que renuncio al ministerio de Obispo de Roma, Sucesor de San Pedro, que me fue confiado por medio de los Cardenales el 19 de abril de 2005, de forma que, desde el 28 de febrero de 2013, a las 20.00 horas, la sede de Roma, la sede de San Pedro, quedará vacante y deberá ser convocado, por medio de quien tiene competencias, el cónclave para la elección del nuevo Sumo Pontífice.
OEHn:
KARGUA UTZI. "Démissionner" T-L.
OEHn:
KARGU:
1. Responsabilidad, culpa
2. Cargo, empleo, oficio
3. Encargo; obligación, responsabilidad, función
4. Cargo (de conciencia)
5. Cargo, cuidado
6. Cargo, acusación, imputación
7. precedido de gen.). A cargo (de)
Romaco neure Aphezpicu Ministerioari renunciatzen diodala declaratzen dut
Nola liçateque euskara batuan KARGUA UTZI hor nombait sarthuric?
NAFFARRERAZCO FORMAC:
Verboac:
1. DIMITTITU da & DIMITTITU du
2. ABDICATU du
3. RENUNCIATU du
Derivatuac:
1. DIMISSIONE, DIMISSIONARIO
2. ABDICATIONE, ABDICANTE, ABDICATARIO,ABDICATIVO, ABDICATORE, ABDICATORIO
3. RENUNCIATIONE, IRRENUNCIABLE, IRRENUNCIABILITATE, RENUNCIAMENTU,RENUNCIATIONE, RENUNCIATORE
Erroteta maithea,
Badaquit nor çaren. Costatu çait, baina orain badaquit nor çaren.
Jaiotzez azpeitiarra.
Ahahahah!
Erramun jauna,
Galdatzen dautazu zer munta duken darabilgun solasgai huntarako jakiteak zein den zehazki abdicatu, dimissionatu eta renunciatu aditzen egiazko esanahia. Bai galdera harrigarria, alazankoa! Espero nezaken bertzerik zugandik, bainan obvietate hori galdatzea zaut egiazki estonagarria. Eta erranen dautzut zergatik.
Zuhaurk abiatu duzu hari hau estakuru egin dakozunean Gexan jaunari zeren sustengatu duen ezen abdicatu, dimissionatu eta renunciatu aditzak ekivalente bakar batekin eman ditazkela euskaraz, baliatuz hartarako soilik “kargua utzi”. Hori da zuk Gexani egiten dakozun erreportxua. Bon, erreportxu hori egiten badakozu, bistan da zure ustez ezin direla hiru aditz latino horiek euskal aditz bakar baten bidez eman ZEREN DUTEN ERRANAHI BEDERA. Hori da, ezinbestez, zure argudioaren funtsa eta oinarria. Orduan, balin hori bada zure argudioa (txit zentzuzkoa bertzalde), zuzen baizik ez da nik galda diezazudan zertan diren diferentak zure ustez hiru aditz horien erranahiak (dela españolez; frantsesez nahiz latinez). Erraiten baduzu ez dakizula zertan diren diferentak hiru aditz horien erranahiak, onart nezake aisa, gutako nehork ez baitazki hiztegietako hitzen erranahiak oro (bainan ber denboran geratzen zaut zalantza bat buruan itzulika: baldin ez badaki hiru aditz horiek diferentak direnez, edo zertan diren diferentak, nolatan egin dako estakuru hura Gexan jaunari?). Aldiz, erraiten badautazu hiru aditz horien arteko ezberdingo semantikoak ez duela batere muntarik gure solasgai hunetan, orduan erran behar dut arrunt tronpatzen zarela edo, okerrago dena, nahi gaituzula gu guziak tronpatu eta tronperia horren medioz estali zure argumentazionearen errotiko akatsa. Galdatzen baitautzut: hiru aditz latino horiek ber erranahia balute (nahiz badakigun sinonimia perfektorik ez dela), zertan huts egina litake Gexan jauna hiruak euskal aditz bakar batekin errendatu nahi lituzkelarik? Ber gisan, baldin erranahi bera ez balute, zertan litake zehazki hen arteko ezberdingoa? Ezberdingo arhin bat dea, ala aitzitik hain handia eta muntakoa non ezbaitu onhartzen ahal hiru aditzak korrelato bakar batekin izan ditezen emanak euskaraz?
Zentzu eta hein horretan zaut muntaduna eta relevantea nik pausatu dautzutan galdera. Hori ikusten ez duena luneta on batzuen premian date.
Goazen orain Lavin jaunarekin.
[jarraitzen du]
Goresgarri da abdicatu, dimissionatu eta renunciatu aditzei buruz abiatu duzun ikerketa filologikoa, ederki frogatuz hirurek izan dutela kurrimentu eskual letretan eta “renunziatu” delakoa Leizarraga handiak berak baliatua izan dela (gauza bat zeina, ongi diozun bezala, berez eta horrenbestez aski motivo bailitake gehiagoko prekozione eta errezelorik gabe hitz hori onartua izaiteko euskal lexikoaren baltsan).
Ber gisan, gaitzesgarri zaut, eta ezinago penible eta patetiko, arrazoinbide klar eta ezin hobeki funtsatuen goratasunetatik amil zaitezen medisentia eta zakurkeriaren osin beltzeko zolaradino, eta zakur amorratu batek sainga edo arrubio pozointsu batek zizta egin lezaken bezalako amorrazione patologikoz xahu dezazun zure eta gure denbora hunelako esaldi miztotiak (viperinoak) apailatzen:
Erroteta, eres un puto cobarde y un gallina! Un puto anónimo de mierda! Buahhh!
El día que sepa quién eres, te voy a pegar un moco en el lóbulo de la oreja
Erramun jaunak galdetu daut arestian zer munta duen darabilgun solaserako jakiteak hiru aditz latino haien erranahi zehatza. Jakin nahi nuke zer munta duten bere ustez Lavin jaunaren ahokada extravagante horiek guk hemen darabilgun eztabaida hunetan.
Ageri da Lavin jaunak problema handi bat duela bere burua kontrolatzeko. Ez naiz miriku eta ezin diagnostikatu dirot bere gaitza, bainan ikusirik bere hitzen violentzia eta herra beldur izaiteko da egunen batean ez dezan egin zerbait guziok nahigabetan ezarriko gaituena, eta bera lehenik. Gomendatzen dakot anaikorki egin dezon bisita bat profesional bati eta entsea dadin bere arazoak konpontzera ahal bezain fite. Nik, ulerturik bere ahapaldi iraingarriak direla frustrazione sakon baten espresione (izan liteke frustrazione linguistiko soila, edo izan liteke bestelako bat ere) eta ez ene kontrako eraso personala, ez diot kargurik egiten eta emaiten ditut solas dorpe horiek ez errandakotzat. Ni berarekin agitu naizenetan behintzat ez daut holakorik aurpegirat nehoiz erran.
Azkenik, gogoeta jeneral bat: jendaki kuasi gogaideen lepoan hortzak tinkatu nahizko errabia beltz hori, Lavinek hain maleruski etsenplukatzen duen hori, betidanik izan da euskal populuaren gorputz kolektivoan erroturiko gaitz hilkor eta galgarriena. Gurean gaitz horrek hunela egiten du bere lana. eskualdun batek zenbatenaz baitu norbait gogaide hurbilago, hanbatenaz zainak amorrazione gehiagorekin jauzarazten zaizko baldin lagun hori milimetra batez aldaratzen bazaio berak ibilarazi nahi lioken bidetik. Bekatu hori aisa barka lezoke arrotz bati, eta española edo frantsesa bada mila aldiz gogotikago (500 urteko kolonizazionearen gibelondoa), bainan haurride eskualdun batengan beregaintasun intelektualeko jarrerak oro iduri zaizko traizione eta koldarkeria higuingarrienak. Aski da aztertzea gure herritarren aurkako pulsione homizida hori konprenitzeko gure herri noragabetu eta zatikatuaren historia tristea.
Xabier Erroteta.
Erroteta maithea, hau da, I.S. maithea,
Argui dago ecen ez duçula nire humorea hulercen.
Anglesez, francesez eta espainolez ez al dago CARGUA UTZI erraiteco moduric, ala?
Espainolez DEJAR EL CARGO.
Imaginatzen al duçu Benedictoren renuncia-documentuaren itzulpena euscal eguncari edo webgune batean aguertu balitz, nola aguertu baita, francesez, espainolez, anglesez eta berce haimbat hizcunçaz:
"kargua uzten dudala jakinarazten dut"
Aita Sainduaren ahotan holacoric?
Içan çaitez serioa, mesedez.
Ezberdina liçateque lagunartean commentatuco baguenu,. noiz-eta UTZI DU edo JOAN DA batequin asqui bailiçate.
Adeitsuqui
Errotetac dio:
"Ni berarekin agitu naizenetan behintzat ez daut holakorik aurpegirat nehoiz erran."
Casu honetan, Erroteta ez da nic pensatzen dudan Iñaqui hori.
Adeitsuqui
Erroteta adisquide maithea,
Muquiarenagatic lasai egon, orainche itsatsi berri baitut mahainaren beheco aldean.
HARLUXETen ez da agercen ERRENUNTZIATU, baina hor topatu ditut DIMITITU eta ABDIKATU.
dimititu du ad. Lanbide, kargu edo ardura norberaren borondatez utzi; dimisioa aurkeztu.
abdikatu du ad. Errege, enperadore, etab.ek beren karguari uko egin.
Beraz, hirurac dira CARGUA UTZI beçain euscara ona.
KARGUA UTZI expressioneac gaztelaniaz DEJAR EL CARGO erran nahi du, eta nehola ere ez, DIMITIR, RENUNCIAR edo ABDICAR, ceren hauec adieraztecotz euskara batuan DIMITITU, ERRENUNTZIATU eta ABDIKATU baitaude.
Gehexan Ponttoc ridiculosoqui gaizqui jocatzen du eta calte eguiten die iracurle xumeei.
Nic nahi dut esan eta ere reesan eta baita errepica goraqui zeren bait da errepica hori funtsa hon nire critiquea' duena esan hac Josu Lavin an bere azquen amaieran, ezen dudala nic compartitzen osoqui dioena hor Josuc, hemen
Gehexan Ponttoc ridiculosoqui gaizqui jocatzen du eta calte eguiten die iracurle xumeei.
Ostera, buruz diostana niri Erroteta-c aguertu' respectuz nire azquen eta aurreragoco commentarioei ezen bere nirearequico "erantzuna" (jaquinic ze erantzun hitza da hemen duda gabe euphemismo bat total esquertsua eta educatua) esan ze etortzen zaidala sentimentua ari naizela dialogoan quin phantasma bat, eta ez diot hori soilic (eta ezta ere principalqui) zatio bera ari bait da bere trinchera pseudonymico hori. Baizic dirudiela (aparte pseudonymoarena) ezen ez duela iracurri nic izquiriatua eta duela botatzen soil berea, bereac; tematuric berean.
Esan dut generalqui eta zuzen berari hemen orain questionea ez dela personala -nola nic difitu edo concebitzen ditudan delaco 3 hitz bedeincatuoc- eta ezta ere -claroqui- nola Gehexan-ec (ez Gexan), Gehexan Pontto-c duen concebitzen affaira lexical hau individualqui eta personalqui. Nahiz ez den berdin eretxia eta opinionea izan lezaqueena Erramunec edo Gehexan Ponttoc (Jean Haritschelhar-ec).
Aitzitic, da questionea claroqui eta total apersonala zeinac du munta exclusivo linguisticoa.
Bon, asqui clarqui erakutsiric gueratu da ecen DIMITIR, RENUNCIAR, ABDICAR eta DEJAR EL CARGO verboec ceinec bere equivalente exactoa daducatela EUSKARAz beçala:
DIMITITU, ERRENUNTZIATU, ABDIKATU eta KARGUA UTZI
NAFFARRERAz ere:
DIMITTITU, RENUNCIATU, ABDICATU eta CARGUA UTZI
Haritschelharrec erakutsi du bere ignorantia supinoa ez jaquinic ecen berce hirur forma horiec euscaraz ere existitzen direla. Hobequi informaturic egoitea cegoquion eta çorigaitzez ez da egon.
Thema hau hamaituric da.
Errotetac oso ongui idazten daqui, baina punctu honetan ez daduca raçoin izpiric ere, ecen berac ere erakutsi baitu ecen ez cequiela hitz horiec euscarazcoac ere badirela.
1) Josu Lavin said...
Erroteta maithea,
2) Josu Lavin said...
Erroteta, eres un puto cobarde y un gallina! Un puto anónimo de mierda! Buahhh!
3) Josu Lavin said...
Erroteta adisquide maithea,
4) Xabier Erroteta says:
Norekin dut egiteko?
Bipolaritatearen paradigma haragituarekin?
Eskizofreniko batekin?
Erramunek dio:
"Aitzitic, da questionea claroqui eta total apersonala zeinac du munta exclusivo linguisticoa."
Sujerituz bezala niretzat ez dela afera bat purki linguistikoa, eta beretzat aldiz bai. Niretzat ere afera purki linguistikoa dela frogatzeko aski neke hartua nago engoiti, baina gure gizonak badirudi ez duela ikusten (lunetak otoi!). Gorago izkiriatu dudan paragrafo zehatz eta prezisoan aferaren muin linguistikoari atxiki natzaio bainan ez dut deus arraposturik ukan. Hortakoz zaut harrigarri orain Erramun jauna hunaratzea erraitez nik botatzen ditudala bakarrik eneak eta bertzeen arrazoiei ez aditu egiten derautetala (irain aski gogorra hunelako baietezketan). Salaketa horren funtsikeza frogatzeko aski da berriro irakurtzea arestian aipatu paragrafoa, zeinetan kuestionatzen dudan klarki eta doiki Erramun jaunaren ARRAZOIBIDE LINGUISTIKOA, ordean haren aldetik neholako refutazionerik, zer diot refutazionerik, neholako erantzunik ere kausitu gabe:
"Zuhaurk abiatu duzu hari hau estakuru egin dakozunean Gexan jaunari zeren sustengatu duen ezen abdicatu, dimissionatu eta renunciatu aditzak ekivalente bakar batekin eman ditazkela euskaraz, baliatuz hartarako soilik “kargua utzi”. Hori da zuk Gexani egiten dakozun erreportxua. Bon, erreportxu hori egiten badakozu, bistan da zure ustez ezin direla hiru aditz latino horiek euskal aditz bakar baten bidez eman ZEREN DUTEN ERRANAHI BEDERA. Hori da, ezinbestez, zure argudioaren funtsa eta oinarria. Orduan, balin hori bada zure argudioa (txit zentzuzkoa bertzalde), zuzen baizik ez da nik galda diezazudan zertan diren diferentak zure ustez hiru aditz horien erranahiak (dela españolez; frantsesez nahiz latinez). Erraiten baduzu ez dakizula zertan diren diferentak hiru aditz horien erranahiak, onart nezake aisa, gutako nehork ez baitazki hiztegietako hitzen erranahiak oro (bainan ber denboran geratzen zaut zalantza bat buruan itzulika: baldin ez badaki hiru aditz horiek diferentak direnez, edo zertan diren diferentak, nolatan egin dako estakuru hura Gexan jaunari?). Aldiz, erraiten badautazu hiru aditz horien arteko ezberdingo semantikoak ez duela batere muntarik gure solasgai hunetan, orduan erran behar dut arrunt tronpatzen zarela edo, okerrago dena, nahi gaituzula gu guziak tronpatu eta tronperia horren medioz estali zure argumentazionearen errotiko akatsa. Galdatzen baitautzut: hiru aditz latino horiek ber erranahia balute (nahiz badakigun sinonimia perfektorik ez dela), zertan huts egina litake Gexan jauna hiruak euskal aditz bakar batekin errendatu nahi lituzkelarik? Ber gisan, baldin erranahi bera ez balute, zertan litake zehazki hen arteko ezberdingoa? Ezberdingo arhin bat dea, ala aitzitik hain handia eta muntakoa non ezbaitu onhartzen ahal hiru aditzak korrelato bakar batekin izan ditezen emanak euskaraz?"
Bukatzeko: nik ere uste dut eskuarak on dituela ondare latineko hitz kultivatu guztiak, dimititu, renunziatu eta abdikatu barne. Nire izkribuak irakurtzen dituenak ez luke nik hori argitu beharrik ere. Ez dut kuestionatzen hitz horien euskaltasuna, egokitasuna ez balitasuna. Bakarrik jakin nahi izan dut non zen hiruen arteko ezberdingo semantikoa zeinek inposibilitatzen zuen kontestu batzuetan eta beti ere izkribatzaile bakoitzaren desiraren arabera hirurak “kargu uzte” esamoldearen bidez emaitea. Hori eta ez besterik. Hortan fini zen ene galdera eta jakinahia. Bainan galdetzea bera ere iduri du eraso bortitza hemengo bihotz kilika zenbaitentzat.
Xabier Erroteta
Erroteta maithea,
Hemen BI çarena ceu çara. Xabier ERROTETA vicitze eventualean eta Iñaki SEGURASQUI vicitze realean.
Neu BAT eta bakarra naiz eta neure hitzen erançule.
Adeitsuqui
Erroteta -edo realitate sozialean hain zarean hori zein nic ez daquit nor zaren- iruditzen zait ezen mintzatzea aguerian eta norbere izen propioan dela beti hobe eta elegnteago ezi pean pseudonymo bat, baina ba daquit ba direla ere hor beti circusntantziac, personal characterrarenac, professionalac, .... Baina, halere, hobe pean pseudoninoa ezi isilic' zeren importanteago bait da behintzat niretzat hemen esan ahal den positivoa (nahiz beti itzurico zaigu -plurala darabilt- zerbait negativo ere nola oraico hicamica pseudo inter-personal -funts gabe edo funtsgabe?- hau). Hori puntuac arguitzeco jaquinic duela behintzat niretzat importantzia subordinatu bat baina behar nuen precisatu hori.
Sarturic gaian, Erroteta, eta eman nahiric arrapostu zuc neuri zuzenqui diostazunari esan, ezen, jada erantzunic dizudala baina antza zuc ez duzu iracurtzen nic izquiriatua. Eta guero esanten duzu edo esan darozu ze nic behar ditudala ezarri beguien aintzinean lunetac edo antiparrac eta holatsucoac. [Ez dut esan nahi ezen hori zuc edo edozeinec esatea dela laido lazgarria] Baina tira! Bakoitzac antza ikusten eta sistut dugu sentitzen differentequi. Zer eguingo zaio, ba. Ba duque horrec ere bere alderdi ona, seguru.
Duzu esaten niri hemen ze nic dudala erraiten zuri hiru aldiz:
"erraiten badautazu hiru aditz horien arteko ezberdingo semantikoak ez duela batere muntarik gure solasgai hunetan, orduan erran behar dut arrunt tronpatzen zarela edo, okerrago dena, nahi gaituzula gu guziak tronpatu eta tronperia horren medioz estali zure argumentazionearen errotiko akatsa"
Non dut nic esaten edo dut esan, Erroteta, hori ezen horien arteko ezberdingo semantikoak ez duela batere muntarik gure solasgai hunetan? Non, Erroteta? Hori esan izan banu, eta ez dut esan, nengoque cascarretic jota, zumbaute nengoque.
Azquen aldera duzu amaitzen esanic
"Bukatzeko: nik ere uste dut eskuarak on dituela ondare latineko hitz kultivatu guztiak, dimititu, renunziatu eta abdikatu barne. Nire izkribuak irakurtzen dituenak ez luke nik hori argitu beharrik ere. Ez dut kuestionatzen hitz horien euskaltasuna, egokitasuna ez balitasuna."
Antza nahi zenuena da bakarric "Bakarrik jakin nahi izan dut non zen hiruen arteko ezberdingo semantikoa".
Hori bada jaquin nahi zenduena bakarric tronpatu zara zure nahia clarqui expresatzeracoan blogean edo, eta, edo' edoeta, nahastu gara gu bioc, Josu eta ni, baina ziurqui behintzat ni. Esan ba, intentionearequi amaitzeco soca hau ez lar berantago ezi beharco litzatequena baldin emango ez balu fruitu emankor positivoric, ze nic jaquin nahi banu zuc nahi zenuena jaquin edo nahi duzuna oraino jaquin joco nuela -ez, nuqueela- hizteguietara non aurquituco duzu total seguru languntasun hoberic ezi etorri ni gana horren esquez. Ez al dira hortaraco hizteguiac?, hiztegui onac? (zeren guztiac ez dira izan ohi nola euscarazcoac).
Edozelan ere, salutatzen zaitut gogotic eta esquerrac emanez eguin duzun ahaleguin hori gatic, ustez eta desioz berriz ere zaitudala, zaitugula ikusico apportatzen ahal duzuna baldin nahi eta plazer bazendu.
Josu, copiatuco dut articulua zein agueru da an Herria astecaria non Gehexan Pontto-c (Jean Haritschelhar-ec) du reservatua lecua aguertzeco bere reflexione laburrac astero, da 2. or beheco ezquer partean rectangulo resaltatua preferentqui grisez. Naiz ni kazeta horren iracurle azquen 40 urtez.
Kargua utzi (centratua)
Berrikitan frantsez egunkariek aipatu dute Benedikto XVI.a eta deliberatu duenarentzat hiru hitz balia zitezkeen: "abdication", "démission", "renonciation", azken hau zela, omen, egokiena.
Alabainan, "abdication" delakoa erregeari zor zaio edo kargu haundi bat daukanari. Benedikto XVI.ari ez ? "Démission", bakoitzak eman dezake bainan norbaitek, kargu haundiagoa duen batek behar du onartu.
"Renonciation", hitz egokia izanez, asma daiteke umilki aurkeztu diola Jainkoari.
Hiru hitz frantsesez, bainan guretzat batekin aski: "kargua utzi".
Gehexan Pontto
In its broadest sense abdication is the act of renouncing and resigning from any formal office, but especially from the supreme office of state. In Roman law the term was also applied to the disowning of a family member, such as the disinheriting of a son. Today the term commonly applies to monarchs.
En su sentido más amplio abdicación es el acto de renunciar y dimitir de un cargo formal, pero sobre todo de la misión suprema del Estado. En el derecho romano, el término se aplicó también al repudio de un miembro de la familia, como la de desheredar a un hijo. Hoy en día el término se aplica comúnmente a los monarcas.
ABDICATIONEA ez da soilic CARGUA UZTEA.
Adibidez, Haritschelharrec bere cargua utzi çuen Euscalçainburu guisa ceducana, baina abdicatu gaberic.
Ya está bien! Eta guero nahi du Errotetac ez gaitecela haserre!
Que se vayan a la mierda estos idiotizaeuskaldunes!
Dudaric tchiquerrenic ere ez ze galdu dugula eta galtzen ari garela demboraric asco, aparte hon arlo orthographicoa. Arlo trancendentalagoric ba du euscarac ezi orthographicoa non hor ere ba diren phase edo segmentuac zer bereici.
Zer eguiten da ere
lexicoan,
verbuan,
syntaxian,
...
galdu demboraric asco, bethi ere erruz hon zembait responsable concretisimo, saldo lar handia.
Ceharo bat çurequin, Erramun!
Lot gaquizquion bethiereco Naffarroa eta naffarrerari!
Historiara passatuco dira hala nolacoac baitira.
renuntiatu: uko egin, ukatu.
dimititu: cargu bati renuntiatu, uko egin.
abdicatu: rege edo emperadore batec dimititu, bere carguari renuntiatu edo uko egin.
Ikusten dut hemen -ez daquidalaric anonymus hori den Erroteta zeren batetic noiz Errotetac duen izquiriatzen aguertzen da ere anonymus hori baina ere bestetic Errotetac du ezartzen azquenean bere izena- dut ikusten gauza bitxi bat zeina da ze tzat horiec hiru hitzac -renuntiatu, dimititu, abdicatu (ditudala ipintzen an berac ipinirico orthographia)- guztietan ematen duen nola equivalente synonymico uko egin.
Orduan seguituz criterio hori litzateque
renuntiatu = uko egin
dimititu = uko egin
abdicatu = uko egin
Maravilla bat da eta maravillosoac garateque gu euscaldunoc eta gure "euscal" productuac an euscara.
Ote dira, bada, synonymoac hauec berbac (ezarriac edozein orthographian)
abdicatu, dimititu, renuntiatu, uko eguin, kargua utzi, abandonmatu, joan, abjuratu, itsuarena eguin, bazter utzi, part bota, repudiatu, utzi bertanbera, ...
Maravillosoac gara. Ez garateque. Characterisca maravilloso hau ez da blog hontacoa soilic baizic euscal hiztegui gehienena edo guztiena, nola ere salatzen bait du ederqui Xabier Amuritzac. Maravillosoac gara, nor ote da hoberic gu baino, Jaincoa bera ote?
Erramun jauna:
Ez nauzu ni komentatzen duzun azken mezu horren egilea.
Ontsa diozun bezala, nik beti sinatzen ditut nire mezuak, despistaturik salbu.
Xabier Erroteta
Bestalde, iruditzen zait exajeratzen duzula. Haina horrek ez du erraiten "uko egin" dela baitezpada hiru aditz latino horien ekivalente semantiko bakarra eta prezisoa, bainan bai hirurek adiera orokor hori badutela, nahiz eta gero aditz bakoitzaren adiera zehatza matizatzen duen dagokion gisan, hain zuzen ere Gehexan Pottok egiten zuen bezala bere kargu uzte vilipendiatu harekin.
Diodana egia denez jakiteko, galdezozu hau zure buruari: hiru kasu horietan (abdikatu, renunziatu eta dimititu) persona batek ez ote dio uko egiten zerbaiti? Bai prefosta. Bistan dena, kasu bakoitzean matizatu baharra da ZERI, NOLA, NORK edota ZERGATIK egiten zaion uko zerbaiti, eta variable horiek argitzeko dira pertinenteak zenbait kasutan aditz latino ezberdinak (adibidez, “abdikatu” badarabilgu ontsa jakinik bagaudezke, horrekin eta horrenbestez, abdikatzaileak ez diola egin uko palankari, torneru edo atezain postu bati). Ordea, horietan guztietan beti uko edo ukazione bat badela, hori hatzak eguzkitara bezain gauza argia da.
Xabier Erroteta.
Lehen dena cen KARGUA UZTEA, orain dena da UKO EGITEA edota UKATZEA.
Naffarreraz ondocoac ditugu escura:
renunciatu, uko eguin, ukatu, cargua utzi, abdicatu, dimittitu etc.
Nire ustez, behin eta bethico aphurtu behar dugu EUSKARArequin eta hari dagozquion guztiequin: haren sasi·philosophia eta sasi·spirituarequin.
Erroteta, zeozer ba diozu baina, nire ustez, ezer ez. Ezebez. Guc gure herri inguruetan horrentzat darabilgu -diodala hau ezein intentioneric gabe ezer ozpintzeco- esaten dugu eta esan ohi daroagu holaco casu eta momentuetan dela "caca zirintzea", adierazteco ezen holaco explicationeac ez garoazela inora eta direla erabiltzen zeozer esatearren, gehienetan ez dagoenean ezer esateco ganorazcoric. Niretzat orain zurea, Erroteta, hori da -arguiqui- caca zirintzea ze ez diozu funtsean ezer. Birinbolaca ihardun, bakarric.
Diozu concretuqui, apur bat zehaztu eta affaira atxequi nahiz' nahiz ez daquidan lortuco dudan edo dugun, "exageratzen dudala" (antza esquerrac Jaicoari ba duquet arrazoi pizarric).
Ez dut uste baina baliteque poxi bat holan izatea ezen dudala exageratzen. Berba baten ondoric dagozenean bi puntu eta guero dator berba bat edo batzuc, normalqui interpretatzen ohi (barkatu ohi honen redundantzia) da dela hitz horren correspondentea. Arrazoiaren parte bat beharco deutzut eman ze diozu arrazoiz' ez direla equivalente bakar eta prezisoa. Hara, ez daquit zer nahi duzun esan edo ari zaren vueltaca ardatz zoroari. Orduan gehitzen ahal litzateque ere ondio errafusatu, jaurti, arduraric hartu ez, harduraric haru nahi ez, ...
Baita diozu "nahiz eta gero aditz bakoitzaren adiera zehatza matizatzen duen dagokion gisan, hain zuzen ere Gehexan Pottok egiten zuen bezala bere kargu uzte vilipendiatu harekin."
[Ez da Potto, baizic Pontto. Datorrelaric Pontto izen hori tic frantzes deitura bat baina prononzaturic nola bait zuten orduco baigorriarrec -ahaztu gabe Haritschelhar dela baigorriarra- egoquitzen edo esaten hain deitura frantzes hori zeinaren izenaz orain ez naiz gogoratzen. Beraz, Pontto baina ez Potto.]
Gehexanec -Jean-ec- ez du matizatzen ezein guisaz hiru hitzac baizic esaten zer duen iracurri prensa frantzesean eta du amaitzen esanez ondocoa (ikusi textua neuc transcribatua tic Herria baiones astecaria):
Hiru hitz frantsesez, bainan guretzat batekin aski: “kargua utzi”.
Erroteta, hauxe du esaten, daizun berriz iracurri
Guretzat: kargua utzi
Ez al daquizu oraino zer dioen, izanic zu acort edo desacort horrequin? Conforme bazagoz ederto eta ez bazagoz baita. Baina argui da dioena.
Bestetic, eta nahi nuque izan dadin amaitzeco, zuc, zu zeuc zuhaurrec, zer duzu azquenean defendatzen edo
kargua utzi
edo
uko eguin
edo ere guerora
etorri ahal diren beste possibilitate asque aceptableac edo aceptabletsuac.
Gainera utzi zuen Lavin-ec total claru ze esateraco Jean Haritschelhar-ec kargua utzi zuela izan zenean Academiaburu eta academicoburu baina ez zuela nehola ere abdicatu edo dimissionatu edo renunciatu. Non nic Erramunec dut gehitzen' ezta uko eguin.
Niretzat eguiazqui honi gehiago eraguitea ethorrico ez datequelaric ezer berric edo positivoric da cacari eraguitea eta caca zirintzea. Da nire apreciationea, horixe. Matracan aritzea gainera jaquinaren gainean. Ihardun hutsean aritzea, aireari ufaca.
Bakoitzac esan du zeozer baina zoritcharrez lortu duquegu dialogo guti, dia+logoa. Logoa behar dugu, logica, joan ahal gaitezen arartez dialogoa.
Baldin ondocoa valeco bada
"hiru kasu horietan (abdikatu, renunziatu eta dimititu) persona batek ez ote dio uko egiten zerbaiti?" [Erroteta]
berdinqui sartu ahal izango genuque lista hortan gehiagoric ere? Nola lehenagoco "kargua utzi" edo "ezetz esan" edo "ezezcoa eman", "prest edo capaz izan ez seguitzeco aurrera"... edo ...
Zeren "... persona batek ez ote dio uko egiten, ezetz esaten, ezezcoa ematen, ... zerbaiti?"
Benedicto XVI. papac ezetz esan du, ezezcoa emandu, uko eguin du, aguertu du prest edo capaz ez dela seguitzeco aurrera, ...
Ez al da sartu hemen Erramun quin goico exemplua an absurdoaren orbitea edo seguruenic ere orbitaz baino barrurago?
Niri personalqui iruditzen zait total ridiculo eta ere batez ere inadmisible.
Ontsa egia zuen zioenak ez dagoela itsu handiagorik ezi ikusi nahi ez duena edo gor handiagorik ezi entzun nahi ez duena. Bere baitarik itsu-gor direnen arraza aski umetsua izan da beti eskualdunen artean, ondikoz, eta solas hunetan ari gara ikusten horren konfrimazionea.
Hen kapitaina dugu arauz Gerrikagoitia jauna, zeinek egozten baitaut eni salaketa bat aski larria edozein debatetako partaide bati aurdikitzeko, zein baita ari naizela abantxu pailazokerietan, airera mintzatzen ergelki eta lasto buhatzen zozoki. Kasu eman beza Gerrikagoitia jaunak eta ikus beza eian ez denez hemen bera ari holakoak egiten eta gero sumindurakzo bernizadura aski lekuz kanpoko batekin estaltzen bere inkonpetentzia dialektikoa, holakoak ere ikusiak baikara lehenagodanik ere.
Goazen beraz mamira.
Gerrikagoitia jaunak pausatzen daut galdera sumindu hau:
“Duzu esaten niri hemen ze nic dudala erraiten zuri hiru aldiz:
"erraiten badautazu hiru aditz horien arteko ezberdingo semantikoak ez duela batere muntarik gure solasgai hunetan, orduan erran behar dut arrunt tronpatzen zarela edo, okerrago dena, nahi gaituzula gu guziak tronpatu eta tronperia horren medioz estali zure argumentazionearen errotiko akatsa"
Non dut nic esaten edo dut esan, Erroteta, hori ezen horien arteko ezberdingo semantikoak ez duela batere muntarik gure solasgai hunetan? Non, Erroteta? Hori esan izan banu, eta ez dut esan, nengoque cascarretic jota, zumbaute nengoque.”
Ene arrapostua:
Gerrikagoitia jauna, nik ez diot zuk hori diozunik. Ohart nire esaldiaren formari: “erraiten badautazu…”. Ohart “ba” horri. “Ba” de conditionnel, “Ba” d’hypotèse. Erran nahi baita, zure arrazoibidearen logika zilatu nahiz neure buruarekin formulatzen dut hipotesi bat zeinak dituen bi buru posible eta bakar:
1) edo uste duzu hiru aditz horiek erranahi bana eta bereizia dutela eta ondorioz behar direla euskaraz eman hiru hitz ezberdinen medioz (eta ez “kargu utzi” bakararren bidez), eta orduan behar zenuke ontsalaz eta gutxienez guri argitu zertan diren zure ustez adiera horiek diferent eta bana, frogatzeko preseski behar dutela euskaraz ekivalente bana eta ez bakar bat hirurentzat;
2) edo diozu ez dela batere muntakoa (nola baitiozu zuhaurek) hiruen arteko diferentzia semantikoa argitzea, eta orduan nik erakartzen dut ezinbestez ezen zure ustez “hiru aditz horien arteko ezberdingo semantikoak ez duela batere muntarik gure solasgai hunetan”, nik diodan bezala.
Disjuntiva horretan ez duzu harat-hunatik: edo bata uste duzu, edo bestea uste duzu, bainan ezin duzu erran 1) uste duzula hiru aditz horiek adiera bana dutela eta gero 2) uko egin, deklinatu edo renunziatu azaltzera zertan den hiru hitz horien arteko liferentzia semantikoa, argudiatuz horretarako, aski puerilki bestalde, lan hori neronek egin dezakedala nahi badut hiztegiak konsultatuz.
Horra zure inkoherentzia massivoa.
Bigarrenik:
[Jarraitzen du]
Eian elkar ulertzen dugun behingoz.
Ez daut hemen nehork argitu beharrik ezen abdikatu, renunziatu eta dimititu direla euskaraz hiru hitz baleko eta kurrimentuko, eta har ditazkela nola latinetiko hen jatorrizko aditz respektivoen euskal translazione literal eta exakto bezala. Hori ez dut nik sekulan ukatu ezta zalantzan jarri ere. Nik egin nahi izan dudan gauza bakarra izan da matizatu Gexan Potto jaunari buruz hemen adierazia izan den juzku lapidario eta terminantea, ikusarazi nahiz ezen harek abdikatu/renunziatu/dimititu triada euskaraz emaiteko “kargu utzi” proposatu duenean ez dugula zertan erakarri behar ezinbestez ezen hark uste duela ezin erabil ditazkela euskaraz abdikatu, renunziatu eta dimititu. Holakorik berak ez dio inon eta ezin egotz dakioke astakirtenkeria hori zeren artikulu ttipi batean erran duen Erromako Paparen dimisionea adierazi ditakela euskaraz erraitez kargua utzi duela (aitasantugoa kitatu duela). Hori dea haren bekatu guztia? Ongi inkisidore zorrotzak zirezte orduan.
Bainan goazen aitzina eta dugun fini baietezka inkontrolatu eta antzu hau azken pondu bat argituz.
Argi utzi dut –behin eta berriro– ezen nik ez dudala nehoiz ukatu abdikatu/renunziatu/dimititu aditzen pertinentzia eta tokia euskal lexikoan. Areago, neronek errana dut beste mezu batean ezen horietako bakoitzak segurki baduela barekin ñabardura semantiko bat propioa eta besteena ez bezalakoa zeinek bermatzen eta gomendatzen ere duen hetako bakotxaren erabilera bereizia diskursoan. Gogoratu hau errana nuela:
.
“Abdikatu, dimititu eta renunziatu hitzei dagokienez, eta Erramun jaunaren definizioneak ikus artio (plazer balitu igorri, noski, baina batere obligazionerik ez duela hala egiteko), nik uste dut hirurek erran nahi dutela funtsean gauza bera: “kargua utzi”, eta zentzu horretan Gexan jauna zuzen dagoela, egia baizik ez baita abdikatzen nola dimititzen nola renunziatzen duenak beti duela kargu bat uzten. Bizkitartean, kargu bat uzten duten guziek ez dute beti abdikatzen, zeren abdikatzeko kargu horrek behar baitu izan status, goratasun eta maila jakin bat (errege edo aitasantuarena bederen). Hortaz, Gexan jauna gauza batetan oker dago, zeren abdikazione, renuntzia eta dimisione guziak kargu-uzteak balin badira ere, kargu uzte guztiak ez baitira beti abdikazione. Bada hor beraz ezberdingo semantiko objektivo bat zeinak izan dezaken funtzionalitate edozoin hizkuntzatan, frantsesez bezala euskaraz ere.”
Ez othoi astirik gal, beraz, eni erakusten begibistakoa dena. Astirik galtzekotan, hobeko duzu kontzeptu hau barrentzen gal bazeneza:
[Jarraitzen du]
SEMANTIC FIELD
A semantic field is a technical term in the discipline of linguistics to describe a set of words grouped by meaning referring to a specific subject. The term is also used in other academic disciplines, such as anthropology, computational semiotics, and technical exegesis.
Brinton (2000: p. 112) defines "semantic field" or "semantic domain" and relates the linguistic concept to hyponymy:
"Related to the concept of hyponymy, but more loosely defined, is the notion of a semantic field or domain. A semantic field denotes a segment of reality symbolized by a set of related words. The words in a semantic field share a common semantic property."
A general and intuitive description is that words in a semantic field are not synonymous, but are all used to talk about the same general phenomenon. A meaning of a word is dependent partly on its relation to other words in the same conceptual area. The kinds of semantic fields vary from culture to culture and anthropologists use them to study belief systems and reasoning across cultural groups.
Ohart bereziki bi esaldi hauei:
a) “The words in a semantic field share a common semantic property”
b) “A general and intuitive description is that words in a semantic field are not synonymous, but are all used to talk about the same general phenomenon. A meaning of a word is dependent partly on its relation to other words in the same conceptual area.”
Kontzeptu hori barnatzen duzunean konprenituko duzu again ene tema erraiteko abdikatu/renunziatu/dimitutu hitzak badutela oinarrian “kargua utzi” adiera. Zertako? Ba hain zuzen ere hiru aditzek arlo semantiko bera partekatzen dutelako, eta arlo semantiko horren muina delakoz “kargua utzi” ideia, eta ez besterik. Hiru hitzak ez dira sinonimo, nola galdatzen baitu arlo semantikoren definizione zientifikoak, bainan hiruak daude elkarrekin harremanduak eta esparru kontzeptual baten eremua elkarren artean partitua dute. Renunziatu/dimititu/abdikatu hitzak hirurak dirade “kargua utzi” semantic field edo arlo semantikoko unitateak, arlo bereko semantemak, eta hein horretan –bakarrik hein horretan, baina hein horretan dudarik gabe– “kargua utzi” aditzarekin itzulgarriak dirade, testuinguruak areagoko prezisionerik galdatzen ez daukunean.
Laburtuz:
1) Gexan Pottok ez ditu taxativoki proskribitzen euskaratik renunziatu/abdikatu/dimititu aditzak. Proskribitzen dituela sustengatzen duenak dezala froga hemen non egiten duen jaun horrek pellokeria hori.
2) Gexan Pottok bakarrik dio hiru hitz horiek eman ditazkela euskaraz “kargua utzi” formularen medioz. Eta egia dio. Ezin eman ditazke beti, prefosta, bainan hiztunak/idazleak badu eskura aukera hori. Bere gain erabakitzea noiz baliatu eta noiz ez.
3) Renunziatu/dimititu/abdikatu hitz bereiziak dirade eta adiera bana dute (hortakoz da muntakoa jakitea zein den bakoitzaren erranahia, Gerrikagoitia jauna, endemas inori kargu egiten hasten bagara zeren dituen oro amalgamatzen “kargua utzi” aditzaren baitan), baina ber denboran arlo semantiko berbera partekatzen dute eta, hortakoz, kontestu zenbaitetan denak eman ditazke arlo semantiko horren muina adierazten duen ekivalente lexikoaren bitartez, zein baita, kasu hunetan, “kargua utzi” (edo antzeko edozer).
4) Oker egon naiteke ene uste eta pentsakizunetan, baina ez dut batere maite denbora galtzen aritzea alferreko baietezketan, eta hain gutxi pailazokerietan. Iraingarri zaut eni egoztea debate fraudulentoetan aritu nahizko den gutieneko nahikundea. Egia maite baitut nik gauza ororen gainetik, eta haren xerka noratnahi noake eta zernahi neke darabilket.
Xabier Erroteta.
[Fini]
uko egin, renuntiatu, dimititu, abdicatu: hitz hauen artean badago hierarkhia bat; ez dira totalki ekivalenteak elkarren artean.
uko egin: da "beti"ko euskarazko berba vulgarra.
renuntiatu: da bere ekivalente cultua, latinetic hartua eta euskaran incorporatua.
dimititu: da renuntiatu-ren casu specifico bat: cargu bat uzten denean.
abdicatu: da dimititu-ren casu specifico bat: rege edo regina; emperadore edo emperadoresa batec dimititzen duenean.
beste era baten esateko:
renuntiatu: bi significatio ditu, bata uko egitea; bestea cargu bat uztea; bigarren significatio honetan da "dimititu"ren ekivalentea.
abdicatu: usatzen da noiz rege edo regina batek dimititzen bere cargutik, renuntiatzen bere carguari, uzten bere cargua.
Anonymous jauna:
Renuntiatu, adbicatu eta dimititu aditzen adierak prezisatu nahiz erraiten duzun guzia net klar eta zuzena da, baina menturaz hein batean obvioa ere bai, nahiz eta obvio izaiteak ez dakon deus kentzen egiatik eta zuzenetik.
Azkenik, eta zilegi badautazu, mezu bat hunarat igortzen duzunkal othoi sina ezazu konpli afineta jakin dezagun norekin dugun egiteko. Sinadura gisa ezar ezazu gehienik komeni zaizuna, egiazko izena nahiz zure gustoko goitizena, bainan ezar zerbait, ez baita agradagarri izen gabeko presuna batekin solastatzea.
Xabier Erroteta.
razoi duzu, hemendik aurrera identificatu egingo naiz.
luis lauzirika zenikazelaia
Milesker, Luis Lauzirika jauna.
Xabier Erroteta.
Nola nic ere, nola Errotetac, -ba gara zeozetan coincidente- ez dudan gogoric galtzeco alferric denboraric eta energiaric, ez corporalic ezeta mentalic' dut esango ze nago conforme generalqui duenaz esaten an bere synthesis edo laburpena, buruz aguertzen dituen ideiac edo conceptuac.
Aitzitic, ba nuque ahalic halere zehazteco zenbait edo asco puntu buruz duena esaten bere expositione ezlaburrean (ba daquit ascotan ez dela egoten halere beste erremedioric baizic expresatzeco luze, baldin nahi bada behintzat matizatu norberac nahi duen guztia) baina nola zaidan iruditzen ari garela momentu batzutan ia tratatzen aingueruen sexua eta aireari eta haizeari buhaca' ez naiz sartuco horietan.
Aguian da modu egoquiagoa eta effectivoagoa eta denboran ere laburragoa baldin [hara, conditionala nitidoqui marcatua] datailleac tractatuco baguenduz personalqui zeren Euscal Herri ezhandi hontan ez litzateque nola esateraco Russian edo Chilen non distantziac izan ahal dira lar luzexcoac, jaquinic ere -behintzat nire aldetic- ez dudala asmoric hasteco icubilca edo esaten berba lar zatarrac edo zantarrac. Nire aldetic hor duzu gombitea zeina al duzu prefosta refuxatu, ukatu baina izan ahal litzatequeena gu bion edo ere blog guztiaren mesedegarri (ez luelaric horrec esan nahi beharco zenduqueela aguertu blogean gueroagarrenean zeure izen-abizenequin. Da iruditzen zaidana eta hori baino gehiago ezi izan ahal litzatequeela positivo eta mesedegarri an gure Herri sobera trincheratu hontan.
[Neure devilitatean (postivoan?, negativoan?) eroriric derautzut gehitu nahi ze Gehexan (baina ez Gexan) dela Jean eta Pontto (baina ez Potto) hartua nola deiturea edo abizena (arbazoen izena)]
Ki Luis Lauzirika gueroxeago naiz zuzenduco baina aparte.
Luis Lauzirika nire aldetic zorionac aguertzea gatic plaza edo blog hontara.
Nola jada esana dizun Errotetac nahi nuque errepicatu berac esandacoa ezen esquertuco guenuqueela baldin sinatuco bazintu zure commentarioac kin zu zeure izena (edo behintzat auqueratuz ezizen bat).
Dugulacoan guztion artean zeozer positivo apportatuco ki euscara eta ondirioz principalqui gu euscaldunac. Zer litzateque euscara' euscaldunic gabe!
Ongui etorri. Berriz arte.
Haritschelharren articuluttoa hauxe cen:
"Kargua utzi (centratua)
Berrikitan frantsez egunkariek aipatu dute Benedikto XVI.a eta deliberatu duenarentzat hiru hitz balia zitezkeen: "abdication", "démission", "renonciation", azken hau zela, omen, egokiena.
Alabainan, "abdication" delakoa erregeari zor zaio edo kargu haundi bat daukanari. Benedikto XVI.ari ez ? "Démission", bakoitzak eman dezake bainan norbaitek, kargu haundiagoa duen batek behar du onartu.
"Renonciation", hitz egokia izanez, asma daiteke umilki aurkeztu diola Jainkoari.
Hiru hitz frantsesez, bainan guretzat batekin aski: "kargua utzi".
Gehexan Pontto"
Argui erraiten du ecen abdicatione, dimissione eta renunciatione erraiteco euscaldunoc asqui dugula bakar batequin: CARGUA UTZI
Horixe da eztabaida luce honen eguia.
Aita Sainduac berac erran du ecen berac declaratu duena dela RENUNCIA,RENUNCIATIONEA edota RENUNCIAMENTUA.
Nosqui utzi duela cargua!
Cargua eta çapata gorri polit horiec ere bai!
Ez nuque alferric luzatu nahi baina, Josu, dut uste duzula laburbildu, synthetizatu ederqui guztia ezin claritate handiagoz.
Gu tamalez, -ni, zu, Erroteta- nahastu gara eta quiribildu baina ez dugu izan behar hortaz damuric zeren ez bait dateque izan asmo gaiztoz.
Ez naiz ni “apaizak azken hitza bere” eskola zaharreko kide, bainan ez naiz akort Lavinek egin laburpenarekin eta nahi dut arrazoindu ene desadostasuna.
Pontto jaunak ez dio, ez hurbildik ere, Lavin jaunak sinetasrazi nahi deraukuna, hots: “abdicatione, dimissione eta renunciatione erraiteco euscaldunoc asqui dugula bakar batequin: CARGUA UTZI”.
Pontto jaunak hau dio exaktuki:
Papak egin duena deskribatzeko baditugu zenbait aukera posible euskaraz, nola baitira:
1.- Abdikatu: bizkitartean, Ponttok zalantzak ditu aditz hori erabili ote ditaken papa baten kasuan, erregerekin baliatzen delakoz ardurenean ("abdication" delakoa erregeari zor zaio edo kargu haundi bat daukanari. Benedikto XVI.ari ez?”) Nola zalantza baitu pondu horretaz, baztertzen du abdikatu.
2.- Dimititu: aditz hunekin ere zalantzak ditu Pontto jaunak, zeren dimisione bat “bakoitzak eman dezake bainan norbaitek, kargu haundiagoa duen batek behar du onartu”. Eta nor dugu paparen kasuan “kargu haundiagoa duen” haina hori? Ez dago. Bakarrik, giristinoen fedean, Jainkoak onar dezake demisione hori, baina Jainkoa ez da hor, gorputz eta haragi, Bere onespena emateko. Ez du, beraz, “dimisione” aditzak ere balio bere ustez.
3.- Renunziatu: hau “hitz egokia” iduri zaio Pontto jaunari, bainan, dimisionea bezala, renuntzia ere Jainkoari behar omen zaio presentatu, eta hala egina duke papak “umilki” Ponttorren arabera, bainan hori bakarrik da bere suposizione bat (“asma daiteke”), eta ez du, beraz, horretaz ere batere segurtamenik.
Beraz, nola hiru aditz horiek arazo bedera sortzen dakoten Pontto jaunari (eztabaida ditake prefosta arazo horiek realak diren ala soilik bere fantasiak –fantasia linguistiko-teologikoak, nolabait erraiteko– asmatuak, bainan hori beste debate bat litake), gure gizonak diosku badela laugarren aukera bat arazo horiez arrunt libre aurkitzen dena, eta hori dela preseski “kargua utzi” lokuzione verbala. Arrazoinbide konkretu baten barruan txertatzen du Pontto jaunak “kargua utzi”ren alderako bere hautua, eta bakarrik deskartatu ondoren bertze hiru aditzak, bainan ez euskaraz ezin balia ditazkelako, nola sinetsarazi baitauku Lavin jaunak dela Ponttoren tesia, bainan soilik hetarik bakoitzak arazo iduriz insoluble bat sortzen dakolako Gehexan Pontto jaunari.
Hori da ene ustea.
Xabier Erroteta.
NB: Baietezka hau behin-betiko trenkatzeko on litake norbaitek galda balezo Pontto jaunari heian bere ustez abdikatu, renunziatu eta dimititu aditzak euskaraz balia ditazken ala ez. Erantzun baleza baietz, orduan nihaur nintake zuzen, eta erantzun baleza ezetz, orduan Lavin eta Gerrikagoitia jaunak lirazke arrazoinaren jabe.
Ongui dagoque interpretatzea pensamentua, eretxia, esan nahia ón Gehexan Pontto edo beste edozein. Affaira ostera da dela edo behar litzatequeela, genuqueela edo dugula soilic iracurri (sartu gabe an interpretationeac) behar. Ez dagoque aguian tcharto aguertzea norbere interpretationac búruz edozer baina hobe baguitez lotu ahalaz textuari edo (gure casuan) textunnoari ón Gehexan Pontto (edo ex-academiburu Jean Haritschelhar). Harritzen nau eta utzi mire eguinic ikusiric nola Errotetac duen interpretatzen ezin quasic berac Gehexanec baino hobeto bere esannahia ón bere articuxca (ezen articulu txiqui edo tchatcharra hedaduraz, gaberic sartu hortan connotatione valorativoric).
Ez al du finitzen esanic hau nola aguertu bere conclusionea?
"Hiru hitz frantsesez, bainan guretzat batekin aski: “kargua utzi”."
Dirudienez ez daquigu iracurtzen ongui euscaldun batzuc.
Nola esante bait du hac Erroteta azquenean zergatic ez du aguertzen Gehexan Ponttoc zer nahi zuen esan. Ni baldin banintz bera erantzun nezaque -ez, nezaqueen- asqui duzue iracurtzea zeren da erraz ulertzecoa zer dudan ipini.
Zertan ari gara? Aireari harrica? Lotsagarri gueratzen besteen artean? Tamala litzateque.
Gerrikagoitia, Erroteta eta Lavin jaunoc,
Jarraitu dut çuen eztabaida azquen egun hauetan, eta azquenean deliberatu dut parte harcera bertan, ceren uste baitut solutionea ez dela hain complicatua nola ari baitzarete eracusten. Eta ez dut nahi aditzera eman nic daducadanic solutionea, bainan espero dut deçala valio ukan honec, idatzico dudan honec, cerbaiten apportatzecotzat.
Articulu hortan cein içan baita eztabaida honen ithurri, Pontto jaunac hitz eguiten du francesec duten lexicoaz' describatzecotzat Benedicto XVIaren iragarpen sonatu hura. Dio: "Hiru hitz frantsesez, bainan guretzat batekin aski: "kargua utzi"." Lehenago aztertu duelaric, çuoc ongui adieraci beçala, ecen "frantsesen hiru hitz" horiec dutela bakoitzac heien esanahi proprio eta cehatza.
Beraz, guc ez dugu cehazteco capacitateric? Ala ez dugu nahi? Ez, nosqui capacitatea badugula eta eguin içan dugula, Josuc eracutsi beçala.
Bainan guehien harritu nauena da erran içanac "hiru hitz frantsesez". Benetan fransesac al dira hitz horiec? Erran nahi dut, duda bat ere gabe franses hizcunçac ederqui valiatzen ditu, bainan heien ondare propio eta uquiecina al da? Uste dut nic ecetz.
Horregatic, bilhatu dut eia badenz fransesez expressioneren bat ceinec ukan deçán valio berdina "kargua utzi"rena, erran nahi baita, genericoa içan dadin hartuz bere barnean berce hiru hitzen erranahiac. Le Monde jornalaren web-orrian agueri çaigu, gaur bertan publicaturic:
"Pour la première fois, un pape a quitté sa charge, en direct, à la télévision."
(http://www.lemonde.fr/europe/article/2013/03/01/les-derniers-instants-du-pontificat-de-benoit-xvi_1841186_3214.html?xtmc=benoit&xtcr=2)
Erran dudanez, ez naiz ethorri jaquinsuen arterat solutioneric ekartera. Bainan nahi nuque hemen galdetu, içan daitequeenz solutioneranzco bide bat, ikustea hau:
-Quitter sa charge = cargua utzi.
eta horren hiru variante specificoagoac, cargu uzte horren modaliteatearen arauera, eta carguaren beraren, eta personen, eta heien arteco relationen...:
-démission = demissione
-renonciation = renunciatione
-abdication = abdicatione
Berceric ez, ukan deçaçuela arratsalde on eta jarrai dembora lucez horrela, heuscara bihurcen instrumentu benetaco bat communicationearençat.
Adeitsuqui,
Aitor
Aitor Antuñano, nire aldetic soilqui esquerrac eman nahi izan duzulaco aguertu blog hontan eta apportatu zeurea.
Haric nahi zenuqueen arte.
Kaixo, gogorarazi nahi dizuet ezen Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan daudela bai "abdikatu" eta bai "dimititu" ("dimisioa eman"-en Hegoaldeko aldaera gisa); beraz, biak dira hitz bedeinkatuak euskara batuan.
Debatea, egotekotan, "errenuntziatu" -ren gainean egon behar lizate.
Aupa Gilen,
Nahi nuque naffarrera googletaldera cintecen.
Haritschelharrec bere articuluttoan erraiten ari da ecen abdicatu, dimittitu eta renunciatu hitzac ez direla euscarazco hitzac, ceren hirucote honen ordez euscaldunoc "cargua utzi" erraitez baitugu asqui eta sobera.
Hori da Haritschelharrec erraiten duena. Ez dago batere dudaric.
Jadanic oso argui gueratu da ecen ABDIKATU, DIMITITU eta ERRENUNTZIATU euscarazcoac direla bethe-bethean eta Haritschelhar jaunac ignorantia supinoa erakutsi duela hori ez jaquinez.
Euscalçain ascoc ez daquite haiec berec cer erabaquia duten.
Casu honetan arguia da.
Ignorantia supinoa erakutsiaz gain, Haritschelharrec seculaco caltea eguin du iracurleen artean, bera baita figura bat prestigioduna Ipharraldean. Inferioritate complexua ereiten du conciutatanoen artean.
Ez naiz harritzen gogoratzez Krutwig batec nolaco eritzi tcharra çuen Ipharraldeco intellentualilloetaz. Cinez gorrotatzen cituen euscara classicoa (=naffarrera) içorratzen çuten ipharraldeco neonafarlaburdinistequin, ceine buru Pierre Lafitte baitzen. Guerora, içorratzaile tcharragoac ethorri dira ipharralde horretan.
Espero dut egunen baten Jon Mirande eta Federico Krutwig beçalaco figurac recuperatuco ditugula eta içorratzaileac cein bere lekuan iphinico ditugula.
Egon naiz ez esatecotan deus gehiagoric soca hontan baina ezin dut. Zeren behar dut esan ze, Josuc dioena, da clarua eta irrefutablea, duena merezi gehigarri tchiqui bat.
Commentatzen duena bi puntuetan ezen buruz dioena Jean Haritschelhar-ec pen Gehexan Pontto cucuizena eta ere buruz nire aburuz traditione literarioa on euscara an bere prespectiva historicoa.
Bi puntuoc dira important, lehena expresatua puntualqui an persona concretu bat duena bere relavantzia eta responsabilitatea (gogoratzen naiz nola Alfonso Irigoyen acadimicoac zuela izendatzen le bon vivant) eta bigarren affaira zeina da importanteago ikusiric euscara an bere dimensione panoramico historicoa.
Post a Comment