Ertzantzak persekutatu euskara
Ertzantzaren kontrol alkoholemiarena (Ondarroa, zapatua 2
ekaina, 20:10) . Eskatzerakoan ertzain batek erdaraz dokumentazioa diot
erantzuten euskaraz ze nahi dudala egin deistan euskaraz. Deust berak esaten nik
ahal dudala egin euskaraz eta berak deustala erantzungo niri erdaraz, zeren
Euskararen Legearen arabera nik bai dudala zuzena mintzatzeko euskaraz baina
berak ere berdinki -lege horren babespean- berdin duela zuzena mintzatzeko niri
erdaraz. Halan diskutitzen dugu biok (nik euskaraz, berak erdaraz) tinko
bakoitza geure eretxian. Diost berak niri ez dudala ezagutzen legea eta nik
arrapostu berari ezen berak ez duela ezagutzen legea.
Azkenean dator nigana ertzain bat zaidana mintzatzen
euskaraz nahiko ongi (nahiz berak esan ez dakiela euskaraz ongi). Egiten dugu
kontrol tramital guztia euskaraz, erakutsiz papel guztiak. Baina besteak
-lehenengokoak- diost, alboz, nauela multatuko.
Egiten dugu kontrol alkoholarena eta agertzen da dudala
alkohol zero. Baina esaten zait itxaroteko baina barruan automobilaren. Ondoren
itxaron ordu lauren inguru itzultzen zait dokumentazioa eta gainera ere multa
bat. Zeren aurreko matrikulako kolorea ez da garbi eta indartsua. Duelako
intensitatea apaldu eguzkiak, euriak, haizeak, aireak, urteek, … nik gabe egin
han -aurreko matrikulan- ezelango intervenziorik inoiz. Ertzainak -lehenengo
ertzain delakoak- duelarik izkiriatu impreso bilinguean erdara hutsez ze
“totalmente borrado”. Zeina ez da egia zeren nornahik ahal du erraz -eta
ezelango impedimentu visual barik- irakurri han dakarrena.
Amaitzeko, galdetu ea hori ez da mendekua. Mendekatzea
euskaldunak eta persekutatzea euskara. Bestetik, ez al dute funzionarioek
ezagutu behar legea, ibili barik esaten gezurrak temosoki? Aplika dezatela, behintzat,
legea funzionarioek, ertzaintzak, ertzainek. Jakin bezate ze euskara dela
exigiblea legalki.
Erramun Gerrikagoitia
Zapatua 2 ekaina 2012
Lekeitio
No comments:
Post a Comment