Tuesday, June 19, 2012

Aurkitua an neure paper zaharrak

Nola ari naizen etxean ordenatzen neure lehenagoko hainbat liburu eta paper agertu zait ondoko textua nik nuena mekhanographia Mogel-ena. Dudarik ez dago ze nik eragin nuela zenbait kambio, esaterako ziur, sartu h letrak eta besteren guti batzuk. Baina substantziali prosa edo redaktionea ez da aldatu. Nahi luenak jo ahal du ki originala edo ki pseudooriginala non nik nuen irakurri, diot pseudooriginala zeren nekez baino ez da ikusten originalik reeditatu dutelarik, dugularik bakoitzak -asko edo guti- egokitzen zerbaixka edo puzketa galanta.

Hemen ba nik aurkitua an neure paper lehenagokoak.
------------------------------- -----------------------------------------------------------------------


Juan Antonio Mogel-en (1745 – 1804) liburutik hartua

El catequista bascongado, Cristau erakasle euskalduna
(245 eta 246 orrialdetan)

Editionea Adolfo Arejita-k prestatua
Bilbao, M. CM. XCIV urtea

Mekhanographiatua eta nolabait gaurko orthographiaz ipinia
Erramun Gerrikagoitia-k Lekeitioko estola maisuak


Guraso bihotz on eta zuhurraren testamentua

(Testamentua na guraso bihotz on eta zuhurra)

            Juan Kontxia zeritzon guraso batek eman zion seme bati zuen guztia ezkontza baterako; hitz onak eman ziozkan seme hark donazio osoa erangin artean, ta hala geratu zen seme ta errainaren besotetan bezala. Lehenbiziko egunetan egiten zioten harrera ta aurpegi ona; baina egun gutxiren buruan soinu berri bat entzun zuen. Ez zioten ematen egun on bat; jango zuen ogia busti behar zuen malkoekin, onik egiten ez ziola ahora zeraman ogi vorondate txarrez emanak. Hitz gogorrak, aurpegi iluna ta mustur astintzea ziren ematen zioten alogera.

            Damutu zitzaion egina; baina asmatu zuen gauza bat, zeinak irten zion txit ederki. Auzoko gizon bati eskatu zizkion ixilik diru zati batzuek egun gutxiren epean bihurtzeko hitzarekin. Diru horiekin sartu zen gela baten, hasi zen kontatzen, ta hotsak eragiten. Diruen hotsak poztu zituen seme ta errainaren bihotzak. Hurreratu ziren gelara, ta ate artetik begiratu ta zelatu zuten gurasoa, zein zegoen mahai gainean diruak kontatzen, ta nola gero gorde zituen kutxa- kisket baten. Nolako poza? Galdetu zioten hurrengo egunean: Aita, zer egiten zenduan atzo gelan bakarrik sartuta? Norenak ziren diru hotsegiten zutenak? Erantzun zien: Zuek baino ume gehiago ba dut; gorde ditut diruak hil ondoan izan daitezen ondoen hartzen nauenarentzat.

            Nork esan berri honekin nolako harrera egiten zioten handik aurrera? Mahaian aurrerengo, jatekorik onena, aurpegi gozatsuak, hitz amoragarri, ta samurrak; galdegiten zioten, Aita, ondo zaude? Minik baduzu inon? Zertarako jaikitzen zara hain goizetik? Zaude ohean nahi duzun artean. Halan bada zeramatzan egun zahartzaroko gozoak. Halako batean, gaixotu zen; lagundu zioten ezin hobeto.

            Hil zen agure on hau; ta joan ziren arinka kutxan zegoela uste zutena harrapatzera. Ordea ez zuten ardit bat ere aurkitu, ta bai makila labur lodi bat, ta paper, hitz hauek eskribituta zeuzkana,

Nik Juan Kontxia, azkeneko testamentu honetan agintzen dut, kutxa honetan aurkituko den makila sendo honekin emateko galantak, bere buruarekin konturik atera gabe, duten guztia bizi diren artean umeei ematen dieten guraso ero, ta onegiei.

Seme ta errain gaixo haiek, ta aita asko jakinak irakatsi zieten beste gurasoei zer egin.



3 comments:

Josu Lavin said...

Aupa Erramun,

PERU ABARCAren originala neuc computerizatu nuen duela urthe batzuc:

http://www.vc.ehu.es/gordailua/Mogel_1.htm

Adeitsuqui

Erramun Gerrikagoitia said...

Josu, ondo dago diozuna buruz originala na Peru Abarca ganik Juan Antonio Mogel (1745 – 1804).

Baina oraingo neure textu zatia izanik ere Mogelena ez da hartua tik Peru Abarca liburutik baizik tik

El catequista bascongado, Cristau erakasle euskalduna
(245 eta 246 orrialdetan)

Editionea Adolfo Arejita-k prestatua
Bilbao, M. CM. XCIV urtea

Erramun Gerrikagoitia said...

Ahaztu zait lehen gogoratzea ze textu hau Mogelena dago izkiriatua giputz euskaraz baina ez bizkaieraz, nola batzuk espero dezaketen, nahiz Mogel izan prototypoa na euskara Bizkaikoa.

Mogelek idatzi zuen bizkaieraz Peru Abarca baina baita besterik ere nola hau El Catequista bascongado, Cristau erakasle euskalduna.