Thursday, September 15, 2011

Hiru possibilitate komparatzeko an ranking informativoa

Irakurtzen dut azken Argian -18 iraila 2011- dioela laborari koreano batek (seguruenik mintzatuz inglesez edo frantzesez) artikuluan ganik Sustrai Colina lapurtarra ezen
  • "Komertzio librearekin muntinazionalek gobernuek baino gehiago agintzen dute"  
egin dut baina bost pensamentu eretxirik hurbilago dagokela koreanoaren esandia eta emanik informativoago mezua holan
  • "Komertzio librearekin muntinazionalek gehiago agintzen dute ezi gobernuek"  
edo beste honela
  • "Komertzio librearekin gehiago agintzen dute multinazionalek ezi gobernuek"  
Noiz hasi behar dugu baina euskaldunok, euskalzaleok importantzia emanten informationeari, hau da: klaritate informativoari, haintzat hartuz qualitate informativoa?










3 comments:

Anonymous said...

Egun on, Erramun jauna,

Barka otoi off-topic edo desgai hau bainan oraintxe bertan egin dut topo saren eztabaida edo baietezka aski interesgarri batekin zointan isurtzen diren gogoeta interesgarri batzuk zuzentasun linguistikoaren kontzeptuaz, baieta beste zenbaitez ere.
Emanen dautzuet testuingurua: Eider Santesteban eta Gontzal Foncilla izeneko bi lagunek abiatu dute sail bat deitua "Akats zerrendako goreneko 10ak", hunela argitzen daukutelarik beren xedea: "Euskarazko testuetan sarritan egiten diren hamar akats aztertu nahi ditugu artikulu-sorta honetan, akatsok nabarmenduz eta konponbidea erakutsiz euskarazko testuen kalitatea hobetzen lagun dezakegulakoan".
Igorria dutelarik berez beren akats-zerrenda horren lehen kapitulo edo alea, hara non bortizki oldartzen zaien Bittor Hidalgo jauna "Nahikoa da" izeneko mezutto batekin, zointan adiarazten duen bere kolera gorria badirelakotz oraino jende batzuk dedikatuak hizkuntzaren esparruan zuzentasun/okertasun zedulak arbitarioki banatzera eta gogoratzen zaizkien debekuak barra-barra ezartzera, kontuan hartu gabe euskal idazle zaharren tradizionea eta euskal hiztun/izkribazaleen askatasuna. Bere arrapostuzko diatriban Bittor Hidalgok gauza interesgarri zonbait aletzen ditu, hala nola gogoeta hau: "Soilik XX. mendeko hegoaldeko literatura idatzian (ez ahozkoan), hautsi da betiko joera hori Azkue eta Altube jaunen debeku, anatema, salaketa, preskripzio eta fantasmen ondotik arrakasta lortu arte, eta horri esker idatzi ohi da hegoaldean XX. mendean euskaraz inoiz idatzi den prosarik antikomunikatibo eta ulertezinena (hiztegi barrabaskeria baztertzaile eta iluntzaile guztiak ere lagun, egia esan)".
Irakurtu dudalarik ahapaldi hori bozkariatu naiz ikusirik sintaxi antikomunikativoaren hastioa hedatuz ari dela emeki bazterretan. Paria nezake sensibilidade berri horren zabalkundekin baduela ikustekorik Erramun jaunaren blog hunek, bertze nehun ez baita hemen baino gogor, sotil eta argudiatukiagorik salatzen Bittor Hidalgo jaunaren haserrea piztu duen filosofia linguistiko maltzur galgarria.
Gerrikagoitia, Rubo eta Lavin jaunak felizitatzen zaituzten zeren zuen pedagogia ari baita geroenean emaiten bere fruituak.
Ez baita goizegi.

Xabier Erroteta.


Hauxe duzue baietezkaren esteka:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1314946068

Josu Lavin said...

Erroteta maitea,

Anitz esker bidali diguzun estekagatik. Blog honen beste irakurle batek igorria zidan lehenago, baina dela dela eskertzen.

Bittor Hidalgo oso ongi eta zuzen mintzatzen da. Ez dakit zertarako diskulpatzen den geroagoko beste mezu batean Eider eta Gontzal hiper ausarten aurrean.

Erramun Gerrikagoitia said...

Erroteta, Josu Lavin eta besteok' agur.

Egun batzutan ibili naiz kanpoan etorri barik etxera eta horrexegatik ez dut ezer eskribitu.

Esan lehenengo Errotetari ze ez daukala justifikatu beharrik duelako zeozar kommentatzen ez dagoena zuzen edo xuxen lotua kin spotak edo artikuluak dioena. Hemen kommentatu ahal da edozer gai relationatua euskararekin, izan ala izan ez lotura zuzena edo xuxen-xuxena kin eskribitua an spota.

"Alboz" egiten den kommentario batek eman lezake bide desarrollatzeko dialogo on bat, aberats bat gu guztiontzat. Erroteta, ba, ez izan holako erreparorik. Egin zeure kritikea, xuxenago edo okerxago, aldexago ala kontraxago baina zorrotz eta klaru.

Agur ba guztioi eta ekarri zuen apportationeak alde hobe dezagun gure hizkuntza kommunikativoa.