Saturday, September 25, 2010

Politikoek duten euskara maila txarra

Gernikan gaur -zapatua 25 iraila 2010- batu dira zenbat euskal (nafar) politiko emanik gure Herriari, Nafarroari, kommunikatu publiko bat agertuz euren ikusmoldea. Kommunikatu hori dago euskaraz eta gaztelaniaz emana. Hasi naiz lehenbizi irakurri nahian euskarazko textua baina aurkitu naiz barrera linguistiko batekin zeren tik lehenbiziko paragraphoa textu hori da inulergarria tzat euskaldun maioria bat, ia guzi-guziontzat. Hauxe delako lehenbiziko paragraphoa:
Euskal Herria gatazka politikoa eta indarkeria bake bidera eta aterabide demokratikoetara eramateko aukera baten aurrean aurkitzen da.
Nork du ulertzen hori textua? Egiazki nork? Hori al da kommunikatu publiko bat euskadunontzat? Zer beste honela redaktatua balego?
Euskal Herria aukera baten aurrean aurkitzen da eramateko gatazka politikoa eta indarkeria bake bidera eta aterabide demokratikoetara.
Handia da gero nehor ez ohartzea dela textu hori impresentablea. Nor da ausartzen esatera dela hori textua ulergarria?

Hemen paragrapho horren equivalentea gaztalaniaz, nahi luenak kompara dezan zer da kommunikatu publiko bat.
Euskal Herria está viviendo la posibilidad de encauzar el confli cto político y la confrontación violenta hacia un escenario de paz y soluciones democráticas.

3 comments:

Gorka Jakobe Palazio said...
This comment has been removed by the author.
Gorka Jakobe Palazio said...

Erabat ados, Erramun. Zuk izkiriatua ulergarriagoa da. Bestalde, 'aurkitu' aditzaren bidez, agian egon aditza ipinita hobeto geratuko zen. Uste dut R. M. de Azkuek jotzen zuela hori erdarakadatzat. Egun, ordea, oso zabalduta dago. 'Eman' aditzarekin ere gertatu da antzeko zerbait, 'jazo' edo 'gertatu'ren ordez erabiltzen baita 'eman' aditza.

Erramun Gerrikagoitia said...

Ez naiz sartu eta ezta sartuko ea ipini behar den aurkitu verbua hor zeren ez bait da behintzat orain hori nahi dudana kritikatu eta ondorioz apportatu eta lagundu. Ez da nire intenzionea aritzea aurkitzen faltak baina apportatzea zeozer positivo aurrera begira.

Hasten zara zu esaten, Gorka Palazio, ezen

"Zuk izkiriatua ulergarriagoa da".

Baina apreziatione hortan ez nago akort zurekin zeren nire opinionea eta ere eretxia da ze textu originala ez da ulergarria. Ez da ulertzen edo soil ulertzen da ondoren neke eta retentione analytiko bat, ezin da ulertu irakurri ahala.

Nire kritikea, asmoz kritika positivoa, da behar dela redaktatu ulergarri eta pensatu irakurleari zeren zor dugu errespetu bat euskal irakurleari eta ere euskara gure hizkuntzari.