Saturday, June 07, 2008

Ha historia eta istorioa hon kiwi frutea

Apur bat kasu emanik diostanari Kristinak azken kommentarioan hon blog hontako azken posta eta baita eman nahirik haize ufada fresko bizigarria neure blog geldotu honi dut hartzen lumea eta skribitzen ondoko izkirimiri niretzat bederen interesantetsu hau.

Lufthansa kompainia aereo alemanean sarri ematen dute snack edo ahamen moduko sandwich bat noiz hegaldia da laburra edo ordu tartetan. Halan delako sandwich hori ematen dute paper bolsatxo batean sarturik non paperean egoten da skribaturik -goian alemanez eta behean inglesez- zeozer intereante buruz fruta bat, dela sagarra, madaria, mailukia, okarana, laranjea, kiwia, ...

Orain netorrela bigarren txangoan (saltoan) Frankfurt-tik Bilbao-ra neure itzul bidaian, izanik lehengo txangoa (saltoa) Calgary - Frankfurt, zelarik bidaia osoa Canada-tik (Calgary) Nafarroa-ra (Bilbao), eskalea eginik Frankfurten, niri zait agitu -zeren paketetxo bakoitza izaten da differentea- paketea buruz

kiwi frutea.

Irakurri dut soil ingles textua zeren nekien alemana dut lar ugertua eta kostatzen zait orai anitz gehiago alemana zein estudiatu nuen urteetan ezi inglesa zein dut estudiatu askoz urte gutiagotan. Berba batean, gogoratzen naiz ze zekarrela ze kiwia zetorrela jatorriz Txinatik pasaturik Zelanda Berrira nondik egin zuen jauzi beranduago mundu zabalera.

Lehengotan deitzen zen Txinako marrubi bizartsua baina pasatu zenean Estatu Batuetara kambiatu zioten izena arrazoi kommertzialen gatik zeren ez bait zen hori izena, Txinako marrubi bizartsua, bape komerziala eta berbataiatu zueten kommertzialki kin kiwi izena zein bait da hegazti symbolikoa hon Zelanda Berria. Iruditzen zait niri historia eta istorio hori pollita eta jakingarria. Eta zuoi zer zaizue iruditzen, ba ote da kommentariorik? Kristina, zuk ba zenekien guzi hori? Nik ez.


Hemen inglesez hartua tik wikipedia
(http://en.wikipedia.org/wiki/Kiwifruit):

Actinidia is native to Shaanxi, China.

Originally known as the Chinese Gooseberry, the fruit was renamed for marketing reasons in the mid-20th century, first to melonette, and then to kiwifruit. The latter name was chosen for the indigenous New Zealand bird, kiwi, which is one of the country's national symbols. The first renaming was done in order to avoid a tariff on melons imported into the US.[1] It is not uncommon outside New Zealand and Australia for the fruit to be referred to simply as "kiwi". Today, kiwifruit is a commercial crop in several countries.



eta ere gaztelaniaz hartua ere tik Wikipedia
(http://es.wikipedia.org/wiki/Actinidia_deliciosa):

El kiwi o actinidia (Actinidia deliciosa) es una planta trepadora originaria del sur de China, introducida en Nueva Zelanda en 1904 y desde entonces cultivada en muchas regiones templadas por su fruto comestible.

El nombre kiwi le fue otorgado en Nueva Zelanda, posiblemente por una remota similitud de aspecto entre el fruto cubierto de vellosidades y el ave kiwi. Éste es pequeño, oval, con piel delgada de color verde pardusco y superficie vellosa. La pulpa es de color verde característico y con diminutas semillas dispuestas entorno a un corazón blanco. Ciertas personas le tienen alergia, sobre todo a su piel.

2 comments:

Anonymous said...

Aupa Erramun!
Gauza asko ikas ditzakegu elkarrengandik, ikusten? Ekialdekoa bai baina ez nekien landare trepalaria zenik, hara!
Je, je...istorio interesgarria, "Txinako marrubi bizartsua" bai izen bitxia eta jostagarria! (eta ze goxo dagoen). Txinan nola deitzen ote diote? M, galdetuko dut hortik.
Kuriosoa da elikagaien izendapenarena. Frantsesez "la tomato" esaten dute, eta ez "el tomate", eta bai han bai hemen jokabide ezberdin horrek irria aterarazten diete! "Kiwifruit" errepikapena zergatik ematen den badakizu Erramun? Euskaraz "kiwifruta" esango bagenu, zer? Dena den, horrenbeste exotismo fruta honekin eta "kiwi" edo "kibi" esaten duzue? Nik neuk "kiwi" esaten dut, baina "bilma pikapiedra" ("harriketarrak" familiakoa, marrazki bizidunetan). Baina ziurrenera ezin dira bi adibideok konparatu. Tira, zuek esan."Willy Boskovsky" gaztelaniaz "bili bosko(u)ski" esaten zenez, idatzita ikusi nuen arte ez nuen jakin "W"-z idazten zenik. Euskaraz "w"-a berdin ahoskatu beharko zen? Sujerentziarik ba al duzue?
Ea ba, alaitu didazu eguna, Erramun, izan ere, elikagaiena ez da jolas bat "egunotan", komunikabideetan ikusiko zenuten, beharbada. Jendea (munduaren gehiengoa!) goseak hiltzen eta...xosss!!!...isilduko naiz.

Anonymous said...

Ekarri dituzun link-ak ere oso interesgarriak, ez nekien Kiwi-a justu-justu Shaanxi-koa zenik. Eta euskal kiwi-a? :)
Segi horrela Erramun!